Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

SEKRETU PROFESIONALA

SARRERA
Sekretu profesionala kazetariak duen oinarrizko eskubide bat da, bere lana askatasun osoz
bete ahal izateko ezibestekoa dena. Honako eskubide hauek aitortzen dizkio: kazetariak ez du
zertan informazio guztia eman behar, ezta informazio iturriaren izena ere. Informazioaren
autorea ezagutzeko egiten duen ukazioa izango litzateke.Honela iturri hauek, bere burua eta
egindako lan profesionala babestu ahal izango ditu.
Espainiar konstituzioako 20.artikuluan islatzen da eskubide hau. 20.1 d) puntuan ain zuzen:
“Se reconoce y protegen los derechos: a comunicar o recibir libremente informacion veraz por
cualquier medio de difusion. La ley regulará el derecho a la clausula de conciencia y AL
SECRETO PROFESIONAL en el ejercicio de estas libertades.”
Konstituzioan argi geratzen den lege bat izatetik aparte Kazetari Profesionalaren Estatutuetan
ere ageria da:
14.art: kazetariak behartuta daude informazioa emandako iturriaren identitatea gordetzera,
hauek aurretik hori eskatu baldin badute. Bere enpresari, agintari publiko eta judizialen gainetik
kokatzen delarik. Prozedura judizial batean deklaratzera deitua izan den kazetari batek, sekretu
profesionalari dagokion eskubidea erabili dezake bere iturriak zeintzuk izan diren ez esateko.
Sekretu horren bere barnean hartzen ditu nota, dokumentu profesinal zein edozein dokumentu
non iturriaren izena jakitera eman daitekeen edo identifikatu daitekeen. Dokumentu hauek ezin
izango dituzte ez poliziak, ez justiziak atzeman.
Sekretu frosionalak eragina izango su ere, zeharka, iturria zein izan den ezagutu ahal izan duen
beste edozein kazetarirengan.
Beraz,datu batzuk ez publikatzeko eskubidea du, eta ez hori bakarrik, beharrezkoa ikusten
badu hauek isilik gorde ahal ditu. Baina, kazetaritza herritartasunaren zerbitzu publikoetako bat
den eiñean, batzuetan, profesional horrek ezagutarazi nahi ez dituen datu horiek interes
publikokoak bilakatu daitezke.

DEFINIZIOA
FAPE-k (Federación de Asociaciones de Periodistas de España) honela definitzen du sekretu
profesionala:
Kazetariak duen eskubide bat da eta berean, informazio iturrien bapestekotasuna ziurtatzen
duen eginbeharra. Honenbestez, kazetariak bere informazio iturriek anonimotasunean
mantentzeko duten eskubidea bermatzen du, hauek honela izatea eskatu badute. bestalde
badaude hainbat salbuespen egoera:
- Iturriak konszienteki informazioa faltsutu badu
- Iturriaren identitatea ezagutarazteak pertsonaren baten berehalako min larri bat
ekiditzen badu.
Artículo 10 del Código Deontológico de la FAPE[1]

Kazetaritzaren arloan, eztabaida ugari sortzen dira sekretu profesionalaren mugen inguruan.
Iritzi eta interes ezberdin ugari daude hau nola erregulatu behar den edo zein puntura arte
errespetatu behar den zehazterako orduan. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19.
artikulua onartu zenetik, sekretu profesionalaren eskubidea kazetarien oinarrizko
errebindikazioetako bat izan da.
Hala ere, herrialde guztietan ez da berdin jokatu. Prentsa sistema independientea dutela
kontsideratzen duten herrialde demokratiko gehienen ordenamendu juridikoek ( gradu
ezberdinean izan arren) eskubide hau aintzat hartu dute. Bestalde, Frantzia, Belgika, Bretainia
Handia eta Estatu Batuetako hainbat estatuetan ez da onartua izan.

OBJETUA ETA SUJETUA


Europako Kontseiluaren arabera, (La Recomendación Nº R (2000) 7, adoptada el 8 de marzo
de ese año) honako hauek dira kazetariaren sekretu profesionala osatzen duten puntuak:

1- Iturriaren izen eta datu pertsonalak, eta baita, honen ahots eta irudia
2- Kazetariak iturriaren Informazioa eskuratzeko momentuaren zirkunstantzia konkretuak
3- Jasotako informaziotik publikatua izan ez den zatia
4- Kazetarien datu pertsonalak eta bere aktibitate pertsonalarekin erlazionatutako jabetzak

SEKRETU MOTAK
Eskubide honen erregulazioa eta bere babes maila herrialde bakoitzaren araberakoa da.

1-SEKRETU PROFESIONAL ABSOLUTUA


Kazetariek enpresako zuzendariaren eta autoritate administratibo, parlamentari eta judizialen
aurrean, beraien informazio iturrien identitatea isilpean mantentzeko eskubidea
Honako estatuen legean jasotzen da:
Alemania, Argentina, Austria, Bolivia, Brasil, Cabo Verde, Colombia, Costa Rica, Estados
Unidos (California, Indiana, Minnesota, Nebraska, Nueva York), Estonia, Finlandia, Haití,
Indonesia, Italia, Lituania, República de Macedonia, Malasia, Mozambique, Nigeria, Paraguay,
Perú, Portugal, Uruguay, Venezuela y Yemen.

2-SEKRETU PROFESIONAL KALIFIKATUA


Ia absolutua da eta bere jarduna soilik salbuespen kasuetan praktikatzen da:
- Interes orokor berezia duen gai judizial baten aurrean bagaude eta ez badago beste iturri
alternatiborik gaiaren mamia ezagutzeko.
- Kazetariak eskuartean duen informazio horrek gizartean eragin nabarmena duten babestutako
ondasun juridikoak arriskuan jartzen baditu, esaterako: pertsonen segurtasuna edo oreka
ekologikoa; eta kasu guztietan, legezko jurisdikzio botereak eskatzen badu

Honako herrialdetako legeek onartzen dute: Albania, Andorra, Bielorrusia, España, Estados
Unidos (Alaska y Georgia), Filipinas, Jordania, Moldavia, Rusia y Suecia.

3-SEKRETU PROFESIONAL MUGATUA


Sekretu profesional paradigmatikoak baino murrizketa gehiago ditu autoritateen aurrean. Botere
legegile eta jurisdikzionalen aurrean, esaterako, paradigmatikoetan baino kasu askoz
gehiagotan, kazetariak ez du eskubide honetaz baliatzeko aukera izango. hala ere, oraindik
kazetariaren sekretu profesionala maila baxuagoan bada ere, legeak onartutakoa da.
Adibidez, honako herrialde hauetan praktikatzen da: Argelia, Ecuador eta Egipto.

4-AINTZAT EZ HARTUTAKO SEKRETU PROFESIONALA


Kazetaritza independentziarekin burutzen den herrialde demokratiko ia gehienetan, legeak
aintzat hartzen du kazetariaren sekretu profesionala. Hala ere, badaude mendebaldeko hainbat
herrialde demokratiko ( kazetaritza askatasun maila altuago baten burutzen den horietan ) non
oraindik ez den sekretu profesionala onartu. Frantzia, Belgika, Bretainia Handia eta Estatu
Batuak dira eskubide hau ukatzen duten estatuak.

You might also like