Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

ARIKETAK FISKI DBH3

1.- Glizerina izeneko substantzia xaboiak egiteko erabiltzen da, besteak beste.
Ontzi batean 50g glizerina ditugu 0 ºC-ra, solido egoeran. Glizerina berotzen
hasi gara, eta 2 minutuz behin tenperatura neurtu dugu.

Tenperatura (ºC) 0 9 18 18 18 40 62

Denbora ( min) 0 2 4 6 8 10 12

a) Egin zure kuadernoan taulako datuetan oinarritutako tenperatura


denbora grafikoa. Beroketa ala hozte grafikoa da?
b) Nola lortuko dugu berriro ere glizerina solidoa izatea?
c) Aurkitu grafikoan glizerinaren urtze tenperatura.
d) Adierazi zein den glizerinaren egoera fisikoa 2 minutura, 6 minutura eta 10
minutura. ( adierazi grafikoan).

2.- Grafikoa aztertu ondoren, karratu bakoitzean adierazi eremu ezberdinak.

● Substantziak jasotako energia edo beroa kohesio indarrak ahultzeko


erabiltzen da.
a b c d e

● Solidoa berotzen joango da, bere tenperatura igoz.

a b c d e

● Partikulak elkar artean irristatzen mugituko dira.

a b c d e

● Partikulak abiadura handian mugituko dira. a b c d e


3.- Ondorengo grafika hozte grafiko bat da, denboran zehar tenperatura
jaisten bait doa.

a) grafikako zati bakoitzean substantzia zein egoeratan dagoen adierazi:

1.go zatia:
2.zatia:
3.zatia:
4.zatia:
5.zatia:

b) Adierazi ezazu zein zatitan aldatzen den tenperatura substantziaren


egoera aldatu gabe ?

c) Eta zein zatitan aldatzen den substantziaren egoera?

d) Irakite tenperaturaren balioa:


Urtze tenperaturaren balioa:
e) Ze egoeratan egongo da substantzia 30ºC-tan?

4.- Ondorengo grafikoak solido egoeran dagoen substantzia baten beroketa


adierazten du.

Esaldi hauetatik zeintzuk dira zuzenak:

a) Irakite tenperatura 80ºC-takoa da.


b) Lurruntze tenperatura 80ºC-takoa da.
c) Urtze edo fusio tenperatura 0ºC-takoa da.
d) 25ºC-tan substantzia likido egoeraan dago.
e) Solidoa urtzen ari den bitartean tenperatura 0ºC-tik 14ºC-tara igotzen
da.
5.- Bete ondorengo taula behar diren kalkuluak eginez:

substantzia dentsitatea masa (g) bolumena (cm3)


(g/cm3)

beruna 11,35 45

zinka 7,13 27

merkurioa 217 16

eztainua 7,31 42

6.- Forma irregularra duen harri batek 30 gramoko masa du. Ura daukan
probeta batean sartzean, bolumena 90 ml-tik 92 ml-ra aldatzen da. Zein da
solido horren dentsitatea?

- 18 g/ml.
- 15 g/ml.
- 15 ml.
- 20 g/ml.

7.-Azken Joko Olinpikoetan irabazleek 50 mm-ko diametroa eta 5 mm-ko


lodiera zuten urrezko domina zirkularrak jaso zituzten. Dominek 185 gramoko
masa zuten. Urre puruzkoak al ziren? Arrazoitu erantzuna kontuan izanda
urrearen dentsitatea 18'9 Kg/m3 dela.

You might also like