Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

ELEKTRIZITATEA

> ZER DA? Atomo baten orbitetan dauden elektroien lekualdaketa da.

KORRONTE ELEKTRIKOA
Hari eroale batetan zehar elektroiek egiten duten lekualdaketa ordenatua da. Lekualdaketa
sorgailuaren polo negatibotik borne positibora izango litzateke, azkenengo honek erakarri egiten
dituelako, borne negatiboak uxatuta. Korrontea alde berdinara baldin badoa, korronte jarraia izango
da. Aldiz, aldatzen bada, korronte alternoa.

https://prezi.com/abct0_npuwju/propiedades-de-los-circuitos-eletricos/

ZIRKUITU ELEKTRIKOA
Eroale metalikoekin egindako ibilbide bat, elementu aktibo eta pasiboez osatua, korronte elektriko
bat igarotzen duena.

Elementu aktiboak:
- Sorgailuak
- Elikadura-iturriak
- Pilak
- Metagailuak
Elementu pasiboak:
- Kondentsadoreak ( C )
- Erresistentzia ( R )
- Bonbinak ( L )

ZIRKUITU ELEKTRIKOAREN OSAGAIAK:


- Sorgailu elektrikoa: Elektrizitatea produzitzen duen aparatua (Pila, bateria, dinamikoa…)
- Eroaleak: Korronte elektrikoari beren baitatik igarotzen uzten dioten materialak (zilarra,
kuprea, burdina, urrea, aluminioa…)
- Isolatzaileak: Korronte elektrikoari beren baitatik bidea eragozten dioten materialak (zura,
plastikoa, beira, portzelana, papera, goma…)
- Hargailuak: Elektrizitatea sorgailuetatik irten, eroaleetatik joan eta hargailuetara iristen da
beroa, higidura edo soinua bilakaraziz. (Lanparak, txirrinak, motoreak…)

1
- Kontroletako elementuak: Zirkuitu elektrikoetan korrontearen igaropena kontrolatzen duten
osagaiak dira. (Etengailua-> Zirkuitua ireki edo itxi dezake eta Pultsadorea-> Eragiten zaion
bitartean zirkuitua itxita edo irekita edukiko du)

ZIRKUITUEN MAGNITUDE BEREIZGARRIAK


1. Korronte elektrikoaren intentsitatea
- Denbora tarte batetan eroale batetik igaro den elektroi kopurua da. > I
- Nola neurtu? Unitatea: ( A ) Ampereoa
2. Potentzial diferentzia
- Zirkuitu elektriko baten elektroien gainean, korronte elektriko bat sortzeko, energia elektriko
iturri batek egiten duen presioa da.
- Sorgailu baten bi poloen artean ematen den energia diferentzia da. > V
- Nola neurtu? Unitatea: ( V ) Voltioa
3. Karga elektrikoa
- Gorputz batek duen elektrizitate kopurua da, hau da, gehiegizko elektroi kopurua. > Q
- Nola neurtu? Unitatea: ( C ) Coulumb
4. Erresistentzia elektrikoa
- Eroaleak korronte elektrikoa igarotzen denean eskeintzen duen zailtasun haundiago edo
txikiagoa da. > R
- Nola neurtu? Unitatea: ( Ω ) Ohm
5. Potentzia elektrikoa

- Denbora unitatean eroale baten bidez korronte elektrikoa garraitatzeko egindako lan
elektrikoa da. > P

- Nola neurtu? Unitatea: (W) Watt.


6. Energia

- q karga elektriko bat erreferentzia puntu batetik beste puntu batera indar elektrikoaren
kontra eramateko kanpoko indar batek egin behar duen lana da. W edo E

- Nola neurtu? Unitatea: Joule (J)

ZIRKUITU ELEKTRIKOAK SERIEAN EDO PARALELOAN:

SERIEAN

Formulak:

Rt = R1 + R2 + …

It = I1 = I2 = …

Vt = V1 + V2 + …

2
PARALELOAN

Formulak:

1/Rt = 1/R1 + 1/R2 + …

It = I1 + I2 + …

Vt = V1 = V2 = …

ZIRKUITU MISTOAK

Serie + paralelo konexioak batera dituzten zirkuituak dira.

You might also like