LFB BQ

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 244

Bibliari buruzko

nire liburua
Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzu.
Hauek emango dizute salbamenera daraman jakinduria.
(2 TIMOTEORI 3:15)

s
210818
lfb-BQ
Saldu ezin den argitalpena da hau. Mundu osoan
egiten den biblia-hezkuntza lanaren parte da,
borondatezko dohaintzaz mantendua dena.
Dohaintzarik egin nahi baduzu, jo donate.jw.org-ra.
Besterik esan ezean, Bibliaren aipuak Elizen Arteko
Bibliatik (2004an eguneratua) hartu dira:
˘ Itzulpena: Elizen Arteko Biblia Elkartea;
Sociedad Bíblica de España; c/ Santa Engracia 76;
28010 Madrid; www.sociedadbiblica.org.
Haurrek errazago ulertzeko, biblia-aipu gehienen
parafrasia egin da.
Erabili diren beste biblia-itzulpenak hauek dira:
Joannes Leizarragaren Testamentu Berria, Jose
Antonio Uriarteren Biblia (BJU) eta New World
Translation (NW). Itzulpen hau frantsesez
(Traduction du monde nouveau) eta gazteleraz
(Traducción del Nuevo Mundo) ere eskuragarri dago.
Bibliari buruzko nire liburua
Lessons You Can Learn From the Bible
2021eko abuztuan inprimatua
Basque (lfb-BQ)
˘ 2017
Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
Argitaratzaileak
Watchtower Bible and Tract Society of
New York, Inc., Wallkill, New York, U.S.A.
´
Testigos Cristianos de Jehova
´
Ctra. Torrejon-Ajalvir, km. 5
28864 Ajalvir (Madrid)
Made in Spain
˜
Hecho en Espana
Bibliari buruzko
nire liburua
Nire izena: ____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Irakurle maiteak:

Jehoba gurtzen dugun guztiok maite dugu bere Hitza, Biblia.


Ziur gaude historia zehatz-mehatz kontatzen duela eta bizitzarako
gida fidagarria dela, baita Jehobak gizakiari dion maitasunaren
froga hunkigarriak dituela ere (119. Salmoa 105; Lukas 1:3; 1 Joan
4:19). Jainkoaren Hitzean aurkitzen diren egia baliotsuak jende
guztiari azaldu nahi dizkiogu. Honetarako, «Bibliari buruzko nire
liburua» eskuragarri egiteak asko pozten gaitu. Ikus dezagun
nolakoa den.
Liburu hau egiterakoan haurrak hartu ditugu kontuan batez ere.
Hala ere, Bibliari buruz gehiago ikasi nahi duten helduei laguntzeko
ere erabili daiteke. Gainera, Biblia guztiontzako denez baliotsua,
dudarik gabe denok atera ditzakegu onurak dituen irakaspenak
berrikusiz. Izan ere, zoriontsuago izaten lagundu gaitzakete.
Biblia-pasarteak erabiliz, gizakiaren historia kontatzen digu
liburu honek sorkuntzatik hasita. Pasarte hauek modu argi eta
errazean azaltzeko ahalegin handiak egin dira eta, ahal den
neurrian, gertatu ziren orden berdinean daude idatzita.
Hala ere, liburu honek biblia-pasarteak kontatzea baino
gehiago egiten du. Testu eta marrazkiak kontakizunak bizi-bizi
ikus ditzagun prestatu dira. Horrela, pertsonaiak nola sentitu
ziren ondo ulertuko dugu.
Biblia jendeari buruz hitz egiten duen liburua dela erakusten
digu argitalpen honek, bai Jehoba obeditu zutenei buruzkoa,
baita obeditu ez zutenei buruzkoa ere. Gainera, pertsonaia
hauen bizipenetatik gauza asko ikasten laguntzen digu
(Erromatarrei 15:4; 1 Korintoarrei 10:6). Liburua 14 ataletan

2
banatuta dago. Atal bakoitzaren hasieran, ikasiko diren gauzei
buruzko laburpena egiten da.
Seme-alabak badituzu, elkarrekin irakurri dezakezue kapitulu
bat eta, ondoren, irudiei buruz hitz egin. Gero, oinarri bezala hartu
diren biblia-pasarteak irakurri ditzakezue. Lagundu haurrei Biblian
irakurritakoa kapituluarekin lotzen. Modu berdinean jokatu daiteke
heldu bati Bibliako mezuaren ikuspegi orokorra izaten laguntzean.
Gure desioa da argitalpen honek bihotz oneko jende guztiari,
gazte nahiz heldu, Jainkoaren Hitzetik ikasten eta bere irakaspenak
jarraitzen laguntzea. Era horretara, hauek ere Jehoba gurtu ahal
izango dute bere familia maitearen parte izanez.

Zuen anaiak,

Jehobaren Lekukoen Zuzendari-batzordea


Aurkibidea 5 Basamortuan
23
24
Jehobari egindako promesa
Emandako hitza hautsi zuten
58
60
62
ORRIALDEA 25 Jehoba gurtzeko tabernakulua 64

1 Sorkuntza 6 26 Hamabi espioiak 66


27 Jehobaren aurkako matxinada 68
1 Jainkoak zeru-lurrak egin zituen 8
28 Balaamen astemeak
2 Jainkoak gizona eta emakumea hitz egin zuen 70
egin zituen 10

2 Adamen garaitik uholderaino


3 Adam eta Ebak
12
6 Epaileak
29 Jehobak Josue aukeratu zuen
30 Rahabek espioiak
72
74
Jainkoa desobeditu zuten 14
ezkutatu zituen 76
4 Haserrea arriskutsua da 16
31 Josue eta gabaondarrak 78
5 Noeren arka 18 32 Buruzagi berria
6 Zortzi lagunek biziraun zuten 20 eta bi emakume ausart 80
33 Rut eta Noemi 82

3 Uholdearen garaitik
Jakoben garairaino
7 Babelgo dorrea
22
24
34 Gedeonek madiandarrak
garaitu zituen
35 Anak semea eskatu zion
84

Jehobari 86
8 Abraham eta Sarak
36 Jefteren promesa 88
Jainkoaren esana egin zuten 26
37 Jehobak Samuelekin
9 Seme bat azkenik! 28
hitz egin zuen 90
10 Oroitu Loten emazteaz 30
38 Jehobak indartsu egin zuen
11 Fede proba 32 Samson 92
12 Jakobek oinordetza jaso zuen 34

7
13 Jakob eta Esauk Dabid eta Saul 94
bakeak egin zituzten 36
39 Israelgo lehen erregea 96

4 Joseren garaitik 40 Dabid eta Goliat 98


Itsaso Gorriko gertaeraraino 38 41 Dabid eta Saul 100
42 Jonatan ausarta eta leiala
14 Jainkoaren esaneko izan zen izan zen 102
esklaboa 40
43 Dabid erregearen bekatua 104
15 Jehobak ez zuen Jose ahaztu 42

8
16 Nor izan zen Job? 44
Salomonen garaitik
17 Moisesek Jehoba gurtzea
aukeratu zuen 46 Eliasen garairaino 106
18 Sasia sutan 48 44 Jehobarentzako tenplua 108
19 Aurreneko hiru izurriak 50 45 Erreinua bitan banandu zen 110
20 Hurrengo sei izurriak 52 46 Karmel mendiko proba 112
21 Hamargarren izurria 54 47 Jehobak Elias sendotu zuen 114
22 Itsaso Gorriko miraria 56 48 Alargunaren semea
bizirik berriz ere 116
49 Erregina gaiztoak zigorra
jaso zuen
50 Jehobak Josafat
118
12 Jesusen zerbitzua lurrean
74
75
Jesus Mesias bihurtu zen
Deabruak Jesus tentatu zuen
174
176
178
defendatu zuen 120
76 Jesusek tenplua garbitu zuen 180

9 Eliseoren garaitik 77 Putzu ondoko emakumea 182


Josiasen garairaino 122 78 Jesusek Jainkoaren Erreinuari
buruzko mezua zabaldu zuen 184
51 Gudaria eta neskatila 124
79 Jesusek mirari asko egin zituen 186
52 Jehobaren suzko gudarostea 126
80 Jesusek hamabi apostoluak
53 Joiada ausarta izan zen 128 aukeratu zituen 188
54 Jehobak pazientzia izan zuen 81 Mendiko Hitzaldia 190
Jonasekin 130
82 Jesusek ikasleei otoitz egiten
55 Jehobaren aingeruak Ezekias irakatsi zien 192
babestu zuen 132
83 Jesusek milaka laguni
56 Josiasek Jainkoaren Legea jaten eman zien 194
maite zuen 134
84 Jesus ur gainean ibili zen 196

10
85 Jesusek larunbatean
Jeremiasen garaitik sendatu zuen 198
Nehemiasen garairaino 136 86 Jesusek Lazaro berpiztu zuen 200
57 Jehobak predikatzeko

13
esan zion Jeremiasi 138 Jesusen azken astea lurrean 202
58 Jerusalem suntsitua 140
87 Jesusen azken afaria 204
59 Jehoba obeditu zuten
88 Jesus atxilotua 206
lau mutiko 142
89 Pedrok Jesus ukatu zuen 208
60 Betiko iraungo duen Erreinua 144
90 Jesusen heriotza Golgotan 210
61 Ez ziren ahuspeztu 146
91 Jesusen piztuera 212
62 Zuhaitz handiaren moduko
erreinua 148 92 Jesus arrantzaleei
agertu zitzaien 214
63 Hormako hitz misteriotsuak 150
93 Jesus zerura itzuli zen 216
64 Daniel lehoien zuloan 152

14
65 Esterrek bere herria
salbatu zuen 154 Kristautasuna zabaltzen 218
66 Esdrasek Jainkoaren Legea 94 Jesusen jarraitzaileek
irakatsi zuen 156 espiritu santua jaso zuten 220
67 Jerusalemgo harresiak 158 95 Ezerk ez zituen gelditu 222
96 Jesusek Saulo aukeratu zuen 224

11 Joan Bataiatzailea eta Jesus


68 Elisabetek haurtxoa izan zuen
69 Gabrielek Maria bisitatu zuen
160
162
164
97 Kornelio espiritu santuz
bete zen
98 Kristautasuna nazio askotara
226

zabaldu zen 228


70 Aingeruek Jesusen jaiotzaren 99 Kartzelazainak Jehobari buruz
berri eman zuten 166 ikasi zuen 230
71 Jehobak Jesus babestu zuen 168 100 Paulo eta Timoteo 232
72 Jesus gaztea 170 101 Paulo Erromara bidalia 234
73 Joanek bidea prestatu zuen 172 102 Joanen ikuskariak 236
103 Etor bedi zure Erreinua 238
1
Biblia zeru-lurren sorkuntzari buruzko kontakizunarekin hasten
da, Jehobak sortu zituen gauza ederretan erreparatu dezagun.
Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu kreazioan dagoen
aniztasuna ikusten. Nabarmendu ezazu Jainkoak animalien gainetik
egin zituela gizakiak, hitz egiteko, arrazoitzeko, gauzak sortzeko,
abesteko eta otoitz egiteko gaitasunak emanez. Lagundu haurrei
Jehobak duen boterea, jakinduria eta, batez ere, bere sorkuntzari
dion maitasuna estimatzen, guri diguna azpimarratuz.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobak eta bere Semeak lurra gure etxea izateko egin zuten.

˛ Jehobak gizona eta emakumea sortuz eta hauei haurrak izateko


gaitasuna emanez eratu zuen familia.

˛ Jehobaren asmoa gizakiak lurrean bakean eta elkartasunean betiko


bizitzea da.

7
1 Jainkoak zeru-lurrak egin zituen
Jehoba gure sortzailea da. Guztia egin zuen, ikusi ditzakegun
gauzak, baita ikusi ezin ditugunak ere. Ikusten ditugunak egin
aurretik, aingeru pila bat egin zituen. Ba al dakizu zer diren
aingeruak? Jehobaren zerbitzariak dira, bere antzekoak. Ezin
ditugu ikusi, Jainkoa ikusi ezin dugun bezalaxe. Jehobak sortu
zuen lehenengo aingerua bere laguntzaile egin zuen. Aingeru honek
Jehobari lagundu zion izarrak, planetak eta beste gauza guztiak egin
zituenean. Horietariko planeta bat lurra da, gure etxe zoragarria.
Ondoren, Jehobak lurra prestatu zuen animaliak eta gizakiak
bertan bizitzeko. Eguzki izpiek lurra argitzea egin zuen. Mendiak,
itsasoak eta ibaiak ere egin zituen.
Zer gertatu zen gero? Jehobak esan zuen: «Belarra,
«Hasieran, Jainkoak landareak eta zuhaitzak egingo ditut». Eta horrela,
zeru-lurrak egin zituen» mota askotako fruitu, landare eta loreak hazten hasi
(Hasiera 1:1). ziren. Ondoren, Jehobak animalia guztiak egin zituen:
hegan, igerian, arrastaka eta lau hankan ibiltzen
direnak. Batzuk txikiak egin zituen, untxiak, adibidez, eta beste
batzuk handiak, elefanteak bezalakoak. Zein da gehien gustatzen
zaizun animalia?
Gero, Jehobak esan zion lehenengo aingeruari: «Egin dezagun
gizakia». Gizakiak eta animaliak ez ziren berdinak izango. Gizakiek
gauzak asmatu ahal izango zituzten, baita hitz egin, barre egin eta

8
otoitz egin ere. Lurra eta
animaliak ere zainduko
zituzten. Ba al dakizu nor
izan zen lehenengo gizona?
Ikus dezagun.

Galderak: Nor da Jehoba?


Zer egin zuen Jehobak?
Hasiera 1:1-26; Esaera Zaharrak 8:30, 31;
Jeremias 10:12; Kolosarrei 1:15-17
2 Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen
Jehobak baratze bat egin zuen Eden izeneko lekuan. Baratzea lore,
zuhaitz eta animaliaz beteta zegoen. Ondoren, Jainkoak lehenengo
gizona, Adam, lur-hautsez egin zuen eta sudur-zuloetan putz egin
zion. Badakizu zer gertatu zen orduan? Gizona bizidun bilakatu zela!
Jehobak Adami baratzea zaintzeko eta animaliei izenak jartzeko
esan zion.
Gainera, agindu garrantzitsu bat eman zion: «Zuhaitz guztietako
fruituak jan ditzakezu, berezia den batekoak izan ezik. Zuhaitz
horren fruitua jaten baduzu, hil egingo zara».
Beranduago, Jehobak esan zuen: «Adamentzako laguntzailea
egitera noa». Jainkoak Adam sakon-sakon lokartu zuen eta, gero,
honen saihets bat erabili zuen emakumea sortzeko. Bere izena Eba
zen. Adam eta Eba lehenengo familia izan ziren. Zer sentitu zuen
Adamek bere emaztearengatik? Pozaren pozez esan zuen: «Hara
zer egin duen Jehobak nire saihetsetik! Azkenik ni bezalakoa den
norbait!».
Jehobak haurrak izateko eta lurra betetzeko esan zien Adam eta
Ebari. Elkarlanaz goza zezaten nahi zuen Jehobak lur osoa paradisu
zoragarri bihurtzen, Edengo baratzea bezalakoxea. Baina ez zen
hori gertatu. Zergatik? Hurrengo kapituluan ikusiko dugu.
Galderak: Zer lan eman zion Jehobak Adami? Zer gertatuko litzaieke
Adam eta Ebari Jainkoak ez jateko esan zien zuhaitzetik janez gero?
Hasiera 1:27-31; 2:7-9, 15-23; 115. Salmoa 16; Mateo 19:4-6

«Egileak hasieran gizaseme


eta emakume egin zitue[n]»
(Mateo 19:4).

11
2
Zergatik ekarri zuen Jehobak garai hartako mundua suntsitu zuen
uholdea? Gizakiaren historiaren hasieran ona eta txarraren arteko
borroka sortu zen. Gizaki batzuk gaizkiaren alde jarri ziren, adibidez,
Adam, Eba eta hauen semea, Kain. Beste gutxi batzuk, Abel eta Noe,
esaterako, ongiaren alde ipini ziren. Gehienak hain gaizto bihurtu
ziren, Jehobak mundu maltzur hura suntsitu zuela. Atal honek
honakoa azalduko digu: Jehobak zein alde aukeratzen dugun ikusten
duela eta ez duela utziko gaizkiak ongia garaitu dezan.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Izan gaitezen bakezaleak eta ez dezagun indarkeriaz jokatu Deabruak


eta bere jarraitzaileek egiten duten bezala.

˛ Noek egin zuen bezala Jainkoa entzun eta berak esandakoa


egiten badugu, zoriontsu bizi ahal izango gara betiko.

˛ Jehobak gertatzen den guztia ikusten du. Zintzoak bagara poztu egingo
dugu eta gaiztoak bagara, berriz, tristatu.

13
3 Adam eta Ebak Jainkoa desobeditu zuten
Behin batean, Eba bakarrik zegoela, suge batek hitz egin zion:
«Egia al da Jainkoak ez dizuela zuhaitz guztietatik jaten uzten?».
Ebak erantzun zion: «Zuhaitz guztietako fruituetatik jan
dezakegu, batetik izan ezik. Zuhaitz horretako fruitua jaten
badugu, hil egingo gara». Sugeak orduan: «Ez zarete hilko.
Janez gero, Jainkoa bezalakoak bihurtuko zarete». Egia ote zen?
Ez, baina Ebak sinestu egin zion. Fruituari geroz eta gehiago
begiratu, orduan eta gehiago desiratzen zuen. Beraz, fruitua jan eta
Adami eman zion pixka bat. Adamek bazekien Jainkoa desobedituz
gero hil egingo zirela. Hala ere, fruitua jan zuen.
Egun hartan bertan, beranduago, Jehobak Adam eta Ebarekin
hitz egin zuen. Zergatik desobeditu zioten galdetu zien. Orduan,
Ebak sugeari leporatu zion errua eta Adamek, berriz, Ebari. Adam
eta Ebak berak esandakoa egin ez zutenez, Jehobak baratzetik bota
zituen. Aingeruak eta suzko ezpata bat jarri zituen sarreran inoiz
itzuli ez zitezen.
Ebari gezurra esan ziona ere zigortua
izango zela esan zuen Jehobak. Baina
sugeak hitz egin ote zion Ebari? Ez,
Jehobak ez ditu sugeak hitz egiteko
gaitasunarekin sortu. Aingeru gaizto
batek hitz eginarazi zion sugeari Eba
engainatzeko. Aingeru horri Satanas
Deabrua deitzen zaio. Etorkizunean,
Jehobak Satanas suntsituko du.
Horrela, ezingo du inor engainatu
gauza txarrak egin ditzan.

Galderak: Zergatik jan zuen Ebak fruitua?


Zer gertatu zitzaien Adam eta Ebari Jehoba
desobeditu ondoren? Nor da Satanas Deabrua?
Hasiera 3:1-24; Joan 8:44; 1 Joan 3:8; Apokalipsia 12:9
«Deabrua [...] hiltzaile izan da hasieratik,
eta egian oinarritua ez dagoenez,
ez du sekula egiarik esaten»
(Joan 8:44).

15
4 Haserrea arriskutsua da
Adam eta Ebak Edengo baratzea utzi ondoren haur asko izan
zituzten. Izan zuten lehen semea, Kain, nekazaria izan zen eta
bigarrena, Abel, artzaina.
Behin, Kain eta Abelek eskaintzak egin zizkioten Jehobari. Ba al
dakizu zer den eskaintza bat? Jainkoari egiten zaion oparia da.
Jehoba Abelen eskaintzarekin pozik zegoen. Kainenarekin, berriz, ez.
Horrek asko haserretu zuen Kain. Jehobak, orduan, haserre jarraitzen
bazuen, gauza txarren bat egingo zuela esan zion. Baina Kainek
ez zion kasurik egin.
Kainek, hortaz, Abeli esan zion: «Zatoz zelaira nirekin».
Zelaian bakarrik zeudela, anaia eraso eta hil egin zuen.

16
«Zoaz lehenbizi senidearekin
Zer egin zuen Jehobak hori ikusita? Kain bakeak egitera; itzuli gero
zeure oparia eskaintzera»
zigortu zuen bere familiarengandik urrun (Mateo 5:24).
bidaliz. Ezin izango zuen sekula itzuli!
Zer ikasi dezakegu? Haserretzen hasi gaitezke gauzak guk nahi
bezala gertatzen ez badira. Hau gertatzen ari zaigula ikusten badugu
edo beste norbaitek haserre gaudela esaten badigu, zer egin
dezakegu? Sentitzen duguna segituan aldatu eta kontrolatu, honek
gu menperatu aurretik.
Abelek Jehoba maite zuenez eta ongi jokatu zuenez, beti
gogoratuko du Jehobak. Jainkoak lurra paradisu bihurtzen duenean,
Abel berpiztuko du.

Galderak: Nortzuk izan ziren Adam eta Ebaren lehen bi haurrak?


Zergatik hil zuen Kainek anaia?
Hasiera 4:1-12; Hebrearrei 11:4; 1 Joan 3:11, 12
5 Noeren arka
Denbora pasa ahala, lurrean geroz eta jende
gehiago zegoen, gehiena gaiztoa. Zeruko aingeru
batzuk ere gaizto bihurtu ziren. Lurrera etorri ziren
zeruan zuten etxea utzita. Ba al dakizu zertarako?
Giza gorputzak eduki eta emakumeekin ezkontzeko.
Aingeruek semeak izan zituzten emakumeekin. Seme horiek
haztean oso indartsu egin ziren eta beraien indarra jendeari min
egiteko erabili zuten. Hortaz, Jehobak ezin zuen utzi gauzak
horrela jarrai zezaten. Hori dela eta, gaiztoak suntsitzea erabaki
zuen uholde baten bidez.
Baina bazen desberdina zen gizon bat. Bere izena
Noe zen eta Jehoba maite zuen. Emaztea eta hiru
seme zituen, Sem, Kam eta Jafet. Hirurak ezkonduta
«Noeren garaian
bezala gertatuko da zeuden. Jehobak arka handi bat eraikitzeko agindu
Gizonaren Semearen zion Noeri, familiarekin batera bizirik iraun zezan
etorrerakoan» uholdea gertatzean. Arka ur gainean mantendu
(Mateo 24:37). daitekeen kutxa handi bat da. Gainera, Jehobak
Noeri arkan animalia asko sartzeko esan zion,
hauek ere bizirik iraun zezaten.
Noe berehala hasi zen arka eraikitzen. 50 bat urte behar
izan zituzten Noe eta bere familiak lan hori bukatzeko.
Arka zehatz-mehatz egin zuten Jehobak esan bezala.
Urte horietan zehar, Noek uholdea izango zela esan
zion jendeari. Baina inork ez zion entzun.
Iritsi zen, azkenik, arkan sartzeko garaia. Ba al dakizu
zer gertatu zen ondoren? Ikus dezagun.

Galderak: Zergatik erabaki zuen Jehobak uholdea eragitea?


Zer agindu zion Jehobak Noeri?
Hasiera 6:1-22; Mateo 24:37-41; 2 Pedro 2:5; Judas 6

18
6 Zortzi lagunek biziraun zuten
Noe, bere familia eta animaliak arkan sartu ziren. Jehobak atea itxi
eta euria barra-barra hasi zuen. Horrenbeste euri egin zuen, arka ur
gainean zebilela! Azkenean, urak lur osoa estali zuen. Arkan sartu
ez zen jende gaizto guztia hil zen. Baina Noe eta bere familia
babesean zeuden barruan. Imajina al dezakezu nola sentitu ziren?
Poz-pozik Jehobaren esana bete zutelako!
Euri-jasa izan zen 40 egun eta 40 gauez. Orduan, euria egiteari
utzi zion. Pixkanaka-pixkanaka, ura lehortzen hasi zen. Azkenik, arka
mendi gain batean kokatu zen. Baina oraindik ur asko zegoenez,
Noek eta bere familiak ezin izan zuten arkatik berehala irten.
Poliki-poliki, ura desagertzen joan zen lurrazaletik. Noe eta bere
familia urtebete baino gehiago egon ziren arka barruan. Ondoren,
Jehobak irteteko esan zien; dagoeneko
«Ez ziren konturatu, ez zegoen jende gaiztorik lurrean. Jehobak
uholdea iritsi eta denak salbatu zituelako eskertuta sentitzen zirenez,
eraman zituen arte» eskaintza bat egin zioten.
(Mateo 24:39).
Jehobari asko gustatu zitzaion eskaintza
hau. Ez zuela lurra berriz ere uholde baten bidez
suntsituko hitz eman zuen. Hitz emandakoaren seinale, lehendabiziko
ostadarra agertarazi zuen zeruan. Ikusi al duzu inoiz ostadarrik?
Jehobak, gainera, seme-alabak izateko eta lurra betetzeko esan
zien Noe eta bere familiari.

Galderak: Zer gertatu zen Jehobak arkako atea itxi ondoren?


Zer gogoratu behar dugu ostadarra ikustean?
Hasiera 7:1-9:17

20
3
Uholdea gertatu eta hurrengo urteetan Jehoba zerbitzatu zuten
lagun gutxi batzuk aipatzen ditu Bibliak. Hauetako bat Abraham izan
zen, Jehobaren laguna deitua. Zergatik deitu ote zitzaion horrela?
Seme-alabak badituzu, lagundu hauei Jehoba beraietaz arduratzen
dela eta lagundu egin nahi dituela ikusten. Jehobari laguntza eskatu
diezaiokegu, dudarik gabe, Abraham, Lot, Jakob eta beste gizon leial
batzuek egin zuten bezala. Ziur egon gaitezke Jehobak egiten dituen
promesa guztiak beteko dituela.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Egin dezagun Jehobak eskatzen digun guztia, nahiz eta erraza ez izan.

˛ Jainkoarekin dugun adiskidetasuna beste ezer baino baliotsuagoa da.

˛ Guk besteak barkatzea eta lehenbailehen bakeak egitea nahi du


Jehobak.

23
7 Babelgo dorrea
Behin uholdea pasata, Noeren semeek eta hauen
emazteek haur ugari izan zituzten. Familiak hazi egin
ziren lurreko leku desberdinetara zabalduz Jehobak
agindu zien bezala.
Baina familia batzuek ez zuten Jehoba obeditu.
Hau esan zuten: «Eraiki dezagun hiri bat eta bertan
gelditu gaitezen. Zeruraino iritsiko den dorre altu-altua
egingo dugu. Horrela ospetsu egingo gara».

«Zeren eta bere burua goratzen duena


beheratu egingo baitu Jainkoak, eta
bere burua beheratzen duena, goratu»
(Lukas 18:14).
Jehoba ez zegoen pozik egiten ari zirenarekin, beraz, geldiaraztea
erabaki zuen. Ba al dakizu nola? Bat-batean jendeari hizkuntza
desberdinetan hitz eginarazi zion! Ezin zutenez elkar ulertu,
eraikitzeari utzi behar izan zioten. Hiri hura Babel izenaz izan zen
ezaguna. Izen honek «nahasketa» esan nahi du. Jendea handik joan
eta lur osoan bizitzen hasi zen. Baina bizi ziren leku berrietan gauza
txarrak egiten jarraitu zuten. Ba ote zegoen oraindik Jehoba
maitatzen zuenik? Hurrengo kapituluan jakingo dugu.
Galderak: Zer egin zuen Babelgo jendeak?
Nola geldiarazi zituen Jehobak?
Hasiera 11:1-9

25
8 Abraham eta Sarak
Jainkoaren esana egin zuten
Babeldik ez oso urrun, Ur izeneko hiria zegoen. Bertako jendeak
Jehoba gurtu beharrean, beste jainko asko gurtzen zituen. Hala ere,
bazegoen han Jehoba zerbitzatzen zuen gizona. Bere izena Abraham
zen.
Jehobak hau esan zion Abrahami: «Utzi zure etxea nahiz senideak
eta joan zaitez erakutsiko dizudan lurraldera». Ondoren, Jainkoak
honakoa promestu zion: «Nazio handi bihurtuko zara eta zure
bitartez mundu osoko jende askoren alde gauza onak egingo ditut».
Abrahamek ez zekien nora bidaliko zuen Jehobak, baina
berarengan konfiantza zuen. Abraham, Sara bere emaztea, Terah
bere aita eta bere iloba Lot esanekoak izan ziren. Beraz, gauzak bildu
eta bidaia luzea hasi zuten.
Abrahamek 75 urte zituen bere familiarekin batera Jehobak
erakutsi nahi zien lurraldera iritsi zenean. Kanaan izena zuen
lurraldeak. Bertan, Jainkoak Abrahamekin hitz egin zuen promes hau
eginez: «Ikusten duzun lurralde guzti hau zure seme-alabei emango
diet». Baina Abraham eta Sara zahartuta zeuden eta ez zuten
haurrik. Nola beteko zuen, orduan, Jehobak bere promesa?

Galderak: Zer eskatu zion Jehobak Abrahami?


Eta zer promestu zion?
Hasiera 11:29-12:9; Eginak 7:2-4; Galaziarrei 3:6; Hebrearrei 11:8

«Fedeari esker, Abraham [...]


Jainkoak ondaretzat emango zion
lurraldera abiatu zen, nora zihoan
ez zekiela abiatu ere» (Hebrearrei 11:8).

27
9 Seme bat azkenik!
Abraham eta Sarak urte asko zeramatzaten ezkonduta. Ur hirian
zuten etxe erosoa utzi eta, orain, oihal-etxola batean bizi ziren.
Baina Sara ez zen kexatzen, bazekielako Jehobak eskatutakoa
beraien onerako zela.
Sara haurrak izateko irrikan zegoen. Horregatik, hau esan zion
Abrahami: «Agar nire zerbitzariak zurekin haurrik badu, nirea balitz
bezala hartuko dut». Denbora pasata, Agarrek seme bat izan zuen.
Bere izena Ismael zen.
Urte asko igaro ondoren, Abrahamek 99 urte eta Sarak 89 urte
zituztenean, hiru bisitari etorri zitzaizkien. Abrahamek zuhaizpean
atseden hartzera eta elkarrekin otordua egitera gonbidatu zituen.
Ba al dakizu nortzuk ziren bisitari hauek? Aingeruak ziren! Hau esan
zioten Abrahami: «Datorren urtean, garai honetarako, zuk eta zure
emazteak seme bat izango duzue». Sara oihal-etxola barruan
entzuten ari zitzaien. Bere artean barre egin eta pentsatu zuen:
«Haurrik izaterik ote dut hainbeste urte izanda?».
Hurrengo urtean, Sarak semea izan zuen Jehobaren aingeruak
promestu zuen bezalaxe. Abrahamek Isaak izena ipini zion, «irria»
esan nahi duena.

28
«Fedeari esker hartu zuen ondorengoa
ekartzeko indarra, [...] hitzeman ziona
fidagarria zela sinetsi baitzuen»
(Hebrearrei 11:11).

Isaakek bost bat urte zituenean, Ismael


burla egiten aritzen zitzaiola ikusi zuen
Sarak. Semea babestu nahi zuenez,
Abrahamengana jo eta Agar eta Ismael
handik bidaltzeko eskatu zion. Hasieran,
Abrahamek ez zuen hori egiteko asmorik.
Baina, Sarak bezala, Jehobak ere Isaak
babestu nahi zuen. Hortaz, Abrahami
esan zion: «Egiozu jaramon Sarari. Ismael
zainduko dut, baina Isaaken bidez beteko
dut nire promesa».

Galderak: Zer entzun zien Sarak aingeruei esaten?


Nola babestu zuen Jehobak Isaak?
Hasiera 16:1-4, 15, 16; 17:25-27; 18:1-15; 21:1-14;
Hebrearrei 11:11

29
10 Oroitu Loten emazteaz
Lot bere osaba Abrahamekin bizi zen Kanaango lurraldean.
Denborarekin, Abraham eta Lotek horrenbeste animalia izan zituzten,
ez zutela nahikoa leku guztientzako. Abrahamek Loti esan zion: «Ezin
dugu leku berean bizitzen jarraitu. Aukera ezazu, mesedez, nora joan
nahi duzun eta nik kontrako norabidea hartuko dut». Ez al duzu uste
Abraham oso eskuzabala izan zela?
Lotek leku zoragarri bat ikusi zuen Sodoma hiritik gertu. Bertan, ur
eta belar ugari zegoen. Hortaz, leku hori aukeratu eta bere familia
hara eraman zuen. Azkenik, Sodoman gelditu ziren.
Sodoma eta gertu zegoen Gomorrako jendea oso gaiztoa zen.
Hain maltzurrak ziren, Jehobak hiri horiek suntsitzea erabaki zuela.
Baina Jehobak Lot eta bere familia salbatu nahi zituenez, bi aingeru
bidali zituen beraiek ohartarazteko: «Bizkor! Alde egin hiri honetatik
Jehobak suntsitu egin behar du eta!».
Lotek ez zuen berehala alde egin, atzeratzen ari zen. Horregatik,
aingeruek Lot, emaztea eta bi alabak eskutik heldu eta hiritik kanpora
presaka eraman zituzten esanez: «Laster ibili! Salbatu zeuen buruak
eta ez begiratu atzera. Atzera begiratzen baduzue, hil egingo
zarete!».
Tzoar izeneko hirira iritsi zirenean, Jehobak sufre eta suzko euria
bota zuen Sodoma eta Gomorra hirien gainera. Bi hiri hauek erabat
suntsituak izan ziren. Loten emazteak Jehoba desobeditu eta atzera

30
«Oroitu Loten emazteaz»
(Lukas 17:32).

begiratu zuen. Orduan, gatz-irudi bihurtu zen! Baina Lot eta


bere alabak salbu zeuden Jehobaren esana bete zutelako.
Seguruenik oso triste izango ziren beraien ama eta emazteak
ez zuelako obeditu. Zer ikasten dugu? Jehobak esandakoa egitea
oso garrantzitsua dela.

Galderak: Zergatik suntsitu zituen Jehobak Sodoma eta Gomorra?


Zergatik bihurtu zen Loten emaztea gatz-irudi?
Hasiera 13:1-13; 19:1-26; Lukas 17:28, 29, 32; 2 Pedro 2:6-9
11 Fede proba
Abrahamek Jehoba maitatzen eta bere promesa guztietan
konfiantza izaten irakatsi zion bere seme Isaaki. Baina Isaakek 25
bat urte zituenean, Jehobak oso zaila zen zerbait egiteko eskatu
zion Abrahami. Ba al dakizu zer zen?
Jainkoak hau esan zion Abrahami: «Hartu ezazu, mesedez, zure
seme bakarra eta eskaini ezazu erre-oparitzat mendian, Moria
izeneko lurraldean». Abrahamek ez zekien zergatik eskatu ote zion
Jehobak hori egiteko. Hala ere, esandakoa egin zuen.
Biharamun goizean, Abraham Moria lurralderantz abiatu zen Isaak
eta bi zerbitzarirekin batera. Hiru egunen buru, mendiak urrutira ikusi
zituzten. Abrahamek bertan itxaroteko esan zien zerbitzariei, Isaak
eta biak erre-oparia eskaintzera joan bitartean. Isaaki eskaintza
egiteko egurra eman zion eta berak labana hartu zuen. Isaakek bere
aitari galdetu zion: «Non da eskainiko dugun animalia?». Abrahamek
erantzun zion: «Jehobak emango digu, seme».
Azkenik, mendira iritsi zirenean, aldare bat eraiki zuten. Ondoren,
Abrahamek Isaak esku eta hanketatik lotu eta aldarean jarri zuen.
Abrahamek labana hartu zuen eskutan. Momentu hartan
bertan, Jehobaren aingeruak zerutik deitu zion: «Abraham!
Ez egin minik mutilari! Orain badakit Jainkoarengan
fedea duzula, zure semea eskaintzeko prest egon

32
baitzara». Orduan, Abrahamek
ahari bat ikusi zuen sasi artean
adarretatik kateatuta.
Bizkor-bizkor Isaak askatu eta,
bere ordez, aharia eskaini zuen.
Handik aurrera, Jainkoak
adiskide deitu zion Abrahami. Ba al
dakizu zergatik? Abrahamek Jehobak
eskatutako guztia bete zuelako, nahiz
eta eskatutakoaren arrazoia ez ulertu.
Jehobak aurretik promestutakoa errepikatu zion
Abrahami: «Bedeinkatu egingo zaitut eta zure
ondorengoak ugari egingo ditut». Badakizu zer esan nahi
zuen honek? Jehobak jende on guztia Abrahamen familiaren bidez
bedeinkatuko zuela.

Galderak: Nola erakutsi zuen Abrahamek Jehobarengan konfiantza zuela?


Zer promestu zion Jehobak Abrahami?
Hasiera 22:1-18; Hebrearrei 11:17-19; Santiago 2:21-23

«Jainkoak hain maite


izan zuen mundua,
non bere Seme bakarra
eman baitzion, harengan
sinesten duenik inor
gal ez dadin, baizik
betiko bizia izan dezan»
(Joan 3:16).
12 Jakobek oinordetza
jaso zuen
Isaakek 40 urte zituen Rebekarekin
ezkondu zenean. Izugarri maite zuen.
Denborarekin, bi seme izan zituzten, bikiak.
Seme zaharrenak Esau izena zuen
eta gazteenak, Jakob. Esauri kanpoan
ibiltzea gustatzen zitzaion eta oso trebea
zen animaliak ehizatzen. Jakobek, ordea,
etxean egotea zuen gogoko.
Garai haietan, seme zaharrenari ematen
zitzaion diru eta lurren gehiengoa aita
hiltzean. Horri oinordetza deitzen zitzaion.
Jehobak Abrahami egindako promesak
zeuden Isaaken familiaren oinordetzaren
barne. Esauri ez zitzaizkion gehiegi inporta
promesa horiek, baina Jakobek bazekien
oso garrantzitsuak zirela.
Behin, Esau neka-neka eginda itzuli zen
egun osoa ehizan ibili ondoren. Jakob
prestatzen ari zen janari goxoa usaindu eta
esan zion: «Goseak hiltzear nago! Emadazu
lapikoko gorri hori!». Jakobek erantzun
zion: «Ongi da, baina lehendabizi, promestu
zure oinordetza emango didazula». Esauk
orduan: «Bost axola nire oinordetza! Hor
duzu. Zerbait jatea besterik ez dut nahi».
Zer iruditzen zaizu? Zentzuduna izan al zen
Esau? Ez. Esauk oso baliotsua zen zerbait
eman zuen platerkada bat dilisten truke.
Isaak zahartu zenean, seme zaharrenari bedeinkapena
emateko garaia iritsi zen. Baina Rebekak Jakobi, seme gazteenari,
bedeinkapen hori lortzen lagundu zion. Esau horretaz jabetu zenean,
erabat haserretu eta bere anaia bikia hiltzea pentsatu zuen. Isaak eta
Rebekak Jakob babestu nahi zutenez, hau esan zioten: «Joan zaitez
amaren neba Labanengana eta bertan gelditu Esau lasaitu arte».
Jakobek gurasoen aholkua entzun eta ihes egin zuen bizia
salbatzeko.

Galderak: Nolakoa zen Esau? Eta Jakob?


Zergatik jaso zuen Jakobek bedeinkapena Esauren ordez?
Hasiera 25:20-34; 27:1-28:5; Hebrearrei 12:16, 17

«Zertarako du gizakiak mundu guztia


irabaztea, bizia galtzekotan? Eta zer
eman dezake gizakiak, berriro bizia
bereganatzeko?» (Markos 8:36, 37).

35
13 Jakob eta Esauk bakeak egin zituzten
Jehobak promesa bat egin zion Jakobi: Abraham eta Isaakekin
egin zuen bezala, bera ere babestuko zuela. Jakob Haran izeneko
lekura joan zen bizitzera. Bertan, ezkondu, familia handia izan eta
asko aberastu zen.
Denborarekin, Jehobak hau esan zion Jakobi: «Itzuli zaitez zure
sorterrira». Orduan, Jakob eta bere familiak bidaia luzea hasi
zuten. Bidean zeudela, Jakoben zerbitzariak etorri eta esan zioten:
«Esau zure anaia 400 gizonekin batera dator!». Bera eta bere
familiari min egitera ote zetozen? Horren beldur zen Jakob. Hortaz,
Jehobari otoitz egin zion: «Libra nazazu, arren, nire anaiaren
eskutik». Hurrengo egunean, Jakobek Esauri ardi, ahuntz, gamelu
eta asto ugari bidali zizkion opari moduan.
Gau hartan, bakarrik zegoela, aingeru bat ikusi zuen Jakobek.
Aingerua berarekin borrokan hasi zen. Goizeraino egon ziren
borrokan! Nahiz eta min hartu, Jakobek ez zuen amore eman.
Aingeruak esan zion: «Utzidazu joaten». Baina Jakobek erantzun
zion: «Ez dizut utziko bedeinka nazazun arte».
Aingeruak, azkenean, Jakob bedeinkatu zuen. Orain
bazekien Jakobek Esauren eskutik libratuko zuela Jehobak.
Goiz hartan, Jakobek urrutira begiratzean, Esau eta
400 gizonak ikusi zituen. Jakob bere familiaren aurretik joan

«Maitatu etsaiak eta egin otoitz


pertsegitzen zaituztetenen alde;
horrela, zeruko zeuen Aitaren
egiazko seme-alaba izango zarete»
(Mateo 5:44, 45).

36
eta bere anaiaren aurrean zazpi aldiz makurtu zen. Esau lasterka
joan zen Jakobengana eta besarkatu egin zuen. Bi anaiak, orduan,
negarrez hasi eta bakeak egin zituzten. Zer uste duzu zuk? Zer
pentsatu ote zuen Jehobak Jakobek egoera hura konpondu zuen
moduaz?
Beranduago, Esau etxera itzuli eta Jakobek bidaia jarraitu zuen.
12 seme izan zituen Jakobek. Beraien izenak hauek izan ziren: Ruben,
Simeon, Lebi, Juda, Dan, Neftali, Gad, Aser, Isakar, Zabulon, Jose eta
Benjamin. Jehobak Jakoben seme bat, Jose, bere herria salbatzeko
erabili zuen. Ba al dakizu nola? Ikus dezagun.

Galderak: Zergatik jaso zuen Jakobek bedeinkapena?


Nola egin zituen bakeak anaiarekin?
Hasiera 28:13-15; 31:3, 17, 18; 32:2-30 [32:1-29, NW ]; 33:1-18; 35:23-26
4
Atal honetan Jose, Job, Moises eta israeldarrei buruz hitz egiten da.
Guztiek Satanasek eragindako sufrimendu handiak jasan behar izan
zituzten. Horietako batzuek bidegabekeriari, espetxeratuak izateari,
esklabotzari edo maite zuten norbaiten bat-bateko heriotzari aurre
egin behar izan zioten. Hala ere, Jehobak era askotara babestu zituen.
Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ulertzen nola egin zieten
aurre zailtasunei Jehobaren zerbitzari hauek federik galdu gabe.
Jehobak hamar izurriak erabili zituen Egiptoko jainko guztiak baino
boteretsuagoa zela erakusteko. Azpimarratu nola babestu zituen
Jehobak bere zerbitzariak lehen eta nola babesten dituen orain ere.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Josek moralgabekeriari aurre egin zion Jehoba maite zuelako.

˛ Jobek ez zuen utzi jasandako sufrimenduak Jehobarengandik


urrundu zezan.

˛ Edonon zegoela ere, Moisesek ez zuen sekula ahaztu Jehobaren


zerbitzaria zenik.

39
14 Jainkoaren esaneko izan zen esklaboa
Jose Jakoben seme gazteenetakoa zen. Aitak Jose maiteago zuela
ikusi zuten bere anaia zaharrek. Nola sentitu zirela uste duzu?
Jeloskor, ezta? Gero, Josek ez ohiko ametsak izan zituen eta anaiei
hauei buruz hitz egin zien. Ametsen arabera, Joseren aurrean
makurtuko ziren anaiak egunen batean. Are eta gehiago gorroto
zuten Jose orain!
Behin batean, Joseren anaiak artaldea zaintzen ari ziren Sikem
hiritik gertu. Jakobek Jose bidali zuen bere anaiak nola zeuden
ikustera. Anaiek, Jose urrutira bazetorrela ikustean, elkarri esan
zioten: «Badator ameslaria. Hil dezagun!». Heldu eta putzu sakon
batera bota zuten. Baina, bere
anaietako batek, Judak, esan zuen:
«Ez ezazue hil! Saldu dezagun esklabo
moduan». Beraz, Egiptora bidean
zihoazen madiandar merkatari
batzuei zilarrezko 20 txanponen
truke saldu zieten Jose.
Ondoren, Joseren anaiek bere jantzia
aker odoletan busti eta aitari bidali
zioten honakoa esanez: «Ez al da hau
zure semearen jantzia?». Beraz,
Jakobek basapiztiaren batek hil zuela
pentsatu zuen. Lur jota gelditu zen!
Ez zegoen kontsolatuko zuen inor.
Behin Egipton, Potifar izeneko funtzionario garrantzitsu batek erosi
zuen Jose esklabo izateko. Baina Jehoba berarekin zegoen. Jose bere
lanean ona zela eta berarengan konfiantza izan zezakeela ikusi zuen
Potifarrek. Denbora gutxian, berak zuen guztiaren arduradun
izendatu zuen Jose.
Potifarren emazteak Jose oso ederra zela ikusi zuen. Egunero
berarekin oheratzeko esan eta esan aritzen zitzaion. Nola erantzuten

40
zion Josek? «Ez! Ez dago ondo. Nire nagusiak konfiantza
du nigan eta zu bere emaztea zara. Zurekin oheratuz
gero, bekatu egingo nuke Jainkoaren aurka!».
Egun batean, Potifarren emazteak Jose berarekin
oheratzera behartzen saiatu zen. Arropetatik
heldu zion baina Jose ihesi atera zen korrika.
Potifar etxera iritsi zenean, Josek eraso egin
ziola esan zion emazteak. Gezurra esaten
ari zen. Potifar asko haserretu eta Jose
kartzelaratu egin zuen. Baina Jehobak
ez zuen Jose ahaztu.
Galderak: Nola tratatu zuten Jose bere anaiek?
Zergatik amaitu zuen Josek kartzelan?
Hasiera 37:1-36; 39:1-23; Eginak 7:9

«Behera zaitezte, bada, eta jarri


Jainko ahaltsuaren eskumendean,
bere garaian gora zaitzaten»
(1 Pedro 5:6).
15 Jehobak ez zuen Jose ahaztu
Jose kartzelan zegoen bitartean, faraoiak, Egiptoko erregeak,
inork azaldu ezin zizkion ametsak izan zituen. Zerbitzari batek Josek
ametsak azaldu ahal izango zizkiola esan zion. Beraz, faraoiak
segituan agindu zuen Jose bere aurrera ekartzeko.
Faraoiak galdetu zion: «Azaldu al ditzakezu nire ametsak?».
Josek erantzun zion: «Zazpi urtetan janari ugari izango da Egipton,
ondorengo zazpi urteetan, berriz, gose handia. Aukera ezazu
jakinduria handia duen norbait janaria biltzeko. Honela, jendea ez da
gosez hilko». Faraoiak orduan: «Zu aukeratzen zaitut! Egiptoko
lurraldean gizonik boteretsuena izango zara, neu bakarrik izango
nauzu gainetik». Nola jakin zuen Josek faraoiaren ametsen
esanahia? Jehobak lagundu ziolako.
Hurrengo zazpi urteetan Josek janaria bildu zuen. Ondoren, lur
osoan gosetea izan zen berak esan bezala. Toki guztietako jendea
etorri zen Joserengana janaria erosteko asmoz. Bere aitak, Jakobek,
Egipton janaria zegoela entzun zuen eta bere semeetako hamar
bidali zituen janaria erostera.
Jakoben semeak Joserengana joan ziren. Honek berehala
ezagutu zituen, baina anaiak ez ziren konturatu bera zela. Orduan,
anaiaren aurrean makurtu ziren, Josek gaztetan amestu zuen bezala.
Oraindik gorrotoz beteak zeuden jakin nahi zuen Josek. Beraz, hau
esan zien: «Zuek espioiak zarete. Gure herriaren ahuleziak topatu
nahi dituzue». Beraiek erantzun: «Ez! Kanaango 12 anaia gara.

42
«Baina besteei barkatzen
ez badizkiezue, zuei ere
Anaietako bat hilda dago eta gazteena aitarekin ez dizkizue barkatuko
geratu da». Josek orduan: «Ekar ezazue anaia zeuen hutsegiteak zeruko
gazteena eta orduan sinetsiko zaituztet». Aitak» (Mateo 6:15).
Beraz, etxera itzuli ziren aitarengana.
Janari gabe gelditu zirenean, semeak Egiptora
bidali zituen berriro Jakobek. Oraingo honetan Benjamin, anaia
gazteena, beraiekin eraman zuten. Anaiak probatzeko, Josek bere
zilarrezko edalontzia Benjaminen zakuan sartu zuen eta anaiak hau
lapurtzeaz salatu zituen. Joseren zerbitzariek edalontzia Benjaminen
zakuan aurkitzean, anaiak zur eta lur gelditu ziren. Benjaminen
ordez beraiek zigortzeko erregutu zioten Joseri.
Josek bazekien orain anaiek jarrera aldatu zutela. Beraz,
sentimenduei ezin eutsirik, negarrari eman zion esanez: «Ni
zuen anaia naiz, Jose. Bizirik al da oraindik aita?». Anaiak zeharo
harrituta zeuden. Josek esan zien: «Ez zaitezte gaizki sentitu
egindakoarengatik. Jainkoak zuen biziak salbatzeko bidali
ninduen hona. Orain, joan bizkor eta ekarri ezazue aita».
Anaiak etxera bueltatu ziren aitari albiste onak kontatzera eta
Egiptora eraman zuten. Horrenbeste urte pasa ondoren, Jose
eta bere aita elkarrekin zeuden berriz.
Galderak: Nola lagundu zion Jehobak Joseri?
Nola azaldu zuen Josek anaiak barkatu zituela?
Hasiera 40:1-45:28; 46:1-7, 26-34; 105. Salmoa 17-19; Eginak 7:9-15
16 Nor izan zen Job?
Utz izeneko lurraldean Jehoba gurtzen zuen gizon bat bizi zen,
Job. Familia handia zuen eta oso aberatsa zen. Bihotz onekoa zenez,
behartsuei, emakume alargunei eta guraso gabeko haurrei laguntzen
zien. Izango al zuen arazorik horren gauza onak egiten zituen
gizonak?
Jobek ez jakin arren, Satanas berari begira ari zen.
Jehobak hau esan zion Satanasi: «Ohartu al zara
Job nire zerbitzariaz? Ez du parekorik. Nire esana
entzun eta zuzena dena egiten du». Satanasek
erantzun zion: «Ez al du, ba, zure esana egingo?
Zeuk babesten eta bedeinkatzen duzu. Lurrak eta
animaliak ematen dizkiozu. Kendu hori guztia eta
ez zaitu gehiago zerbitzatuko». Jehobak orduan:
«Job proba dezakezu, baina ezin duzu hil». Zergatik
utzi zion Jehobak Satanasi Job probatzen? Ziur
zegoelako Jobek ez ziola hutsik egingo.
Job ezbehar ugarirekin probatzen hasi zen Satanas. Lehendabizi,
sabeoar talde bat bidali zuen Joben ganadua lapurtzera. Ondoren,
suak Joben artaldea kiskali zuen. Beste talde batek, kaldearrek,
gameluak lapurtu zizkion. Gainera, animaliak zaintzen ari ziren
zerbitzariak hil egin zituzten. Jarraian, ezbehar okerrena etorri zen.
Joben seme-alaba guztiak hil ziren bazkaltzen ari ziren etxea gainera
erorita! Job lur jota egon
arren, Jehoba gurtzen
jarraitu zuen.
Jobek gehiago sufritu
zezan, Satanasek zauri
gaiztoz bete zion gorputz
osoa. Hauek izugarrizko
mina eragiten zioten.
«Ezaguna duzue
Gainera, ez zekien zergatik gertatzen ari zitzaion Joben eroapena, eta
badakizue nolako azkena
hau dena. Hala ere, Jehoba gurtzen jarraitu zuen. eman zion Jaunak»
Hau ikusita, Jainkoa oso pozik zegoen Jobekin. (Santiago 5:11).
Satanasek, gero, hiru gizon bidali zituen Job
probatzeko. Hau esan zioten Jobi: «Bekatu egin eta ezkutatzen
saiatu zara. Horregatik ari zaizu Jainkoa zigortzen». Jobek erantzun
zien: «Errugabea naiz». Baina gauza txar guzti hauek Jehobak
sortzen zizkiola pentsatzen hasi zen eta, orduan, berarekin ez zela
zuzen jokatzen ari esan zuen.
Elihu gizon gaztea elkarrizketa isil-isilik entzuten egon zen.
Ondoren, hitza hartu zuen: «Esan duzuen guztia dago gaizki. Uler
dezakeguna baino handiagoa da Jehoba. Ezin du ezer txarrik egin.
Guztia ikusten du eta jendeari arazoekin laguntzen dio».
Jarraian, Jehobak Jobi hitz egin zion: «Non zeunden
zeru-lurrak egin nituenean? Zergatik esan duzu ez naizela
zuzena? Gauzak zergatik gertatzen diren jakin gabe hitz egin
duzu». Jobek, orduan, bere akatsa aitortu zuen: «Oker nengoen.
Entzunez bakarrik ezagutzen zintudan, baina, orain, ondo
ezagutzen zaitut. Ez dago ezinezkorik zuretzat. Beraz,
esandakoaz damutzen naiz».
Probak amaitu zirenean, Jehobak osasuna itzuli zion
Jobi eta lehen zeukana baino askoz ere gehiago eman
zion. Bizitza luze eta zoriontsua izan zuen. Jehobak
bedeinkatu egin zuen zaila izan zen uneetan ere
bere esana egiteagatik. Eta zu? Izango al
zara Job bezalakoa? Gurtuko al duzu
Jehoba datorrena datorrela?
Galderak: Zer proba jarri zizkion Satanasek Jobi?
Nola saritu zuen Jehobak Job?
Job 1:1-3:26; 4:7; 32:1-5; 34:5, 21; 35:2; 36:15, 26;
38:1-7; 40:8; 42:1-17

45
17 Moisesek Jehoba gurtzea aukeratu zuen
Egipton bizi zirela, Jakoben familiartekoei israeldarrak deitu
zitzaien. Jakob eta Jose hil ondoren faraoi berria hasi zen agintzen.
Israeldarrak beraiek baino indartsuagoak bihurtuko zirenaren beldur
zenez, esklabo egin zituen adreiluak eta soro-lan gogorrak egitera
behartuz. Baina zenbat eta zanpatuago egon, orduan eta ugariago
egin ziren israeldarrak. Faraoiak hau gustuko ez zuenez, israeldarren
mutiko jaioberri guztiak hiltzeko agindua eman zuen. Imajina al
dezakezu israeldarrek izango zuten beldurra?
Jokebed izeneko emakume israeldarrak
seme eder bat izan zuen. Mutikotxoa babestu
nahian, saski batean jarri eta Nilo ibaiertzeko
kainaberen artean utzi zuen. Haurraren
arreba, Miriam, inguruan gelditu zen gertatzen
zena ikusteko.
Faraoiaren alaba ibaira joan zen
bainatzera eta saskia ikusi zuen. Barruan
negarrez zegoen mutiltxoa ikusi zuenean
errukitu egin zen. Beraz, Miriamek honakoa

46
galdetu zion: «Nahi al duzu haurrari bularra emango dion emakume
baten bila joatea?». Faraoiaren alabak baietz esatean Miriam amaren
bila joan zen. Orduan, faraoiaren alabak amari esan zion: «Hartzazu
haurra eta hazi, eta neuk ordainduko dizut».
Haurra hazi zenean, Jokebedek faraoiaren alabarengana eraman
zuen. Honek semetzat hartu eta Moises deitu zion. Moises printze
moduan hazi zenez, nahi zuen guztia izan zezakeen. Baina inoiz
ez zuen Jehoba ahaztu. Berak bazekien ez zela egiptoarra,
israeldarra baizik. Ondorioz, Jehoba zerbitzatzea
aukeratu zuen.
40 urte zituela, bere herriari laguntzea
erabaki zuen Moisesek. Behin, egiptoar bat
ikusi zuen israeldar esklabo bat jotzen.
Moisesek horren gogor jo zuen egiptoarra,
hil egin zuela. Gero, gorputza hondarpean
ezkutatu zuen. Gertatutakoa jakitean,
faraoia Moises hiltzen saiatu zen. Baina
Moises ihesi joan zen Madiango lurraldera.
Bertan, Jehobak zaindu zuen.
Galderak: Nola tratatzen zituzten israeldarrak Egipton?
Zergatik egin zuen ihes Moisesek Egiptotik?
Hasiera 49:33; Irteera 1:1-14, 22; 2:1-15;
Eginak 7:17-29; Hebrearrei 11:23-27

«Fedeari esker, Moisesek, [...] uko egin zion


faraoiaren alabaren seme-izenari; nahiago
izan zuen Jainkoaren herriarekin batera
tratu txarrak jasan» (Hebrearrei 11:24, 25).
18 Sasia sutan
Moises Madianen bizi izan zen 40 urtez eta bertan ezkondu
eta haurrak izan zituen. Egun batean, Sinai mendian bere artaldea
zaintzen ari zen bitartean, harrigarria zen zerbait ikusi zuen. Sasi bat
sutan egon arren, ez zen erretzen! Ikustera gerturatu zenean, ahots
bat entzun zuen sasi artetik honakoa esanez: «Moises, ez hurbildu!
Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita». Jehoba ari
zitzaion hitz egiten aingeru baten bidez!
Moises beldurtu egin zenez, aurpegia estali zuen. Ahotsak esan
zion: «Ikusi dut israeldarren atsekabea. Egiptoarren eskuetatik
libratu eta lurralde on batera eramango ditut. Zu zara nire herria
Egiptotik aterako duena». Nola sentitu ote zen Moises? Harriturik,
noski!
Moisesek galdetu zion: «Zer esango dut
«Ez egon zer eta jendeak nork bidali nauen galdetzean?».
nola esango duzuen Jainkoak erantzun: «Esaiezu Jehobak,
kezkatan: une hartan
bertan adieraziko dizue Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak
Jainkoak zer esan» bidali zaituela». Moisesek orduan: «Eta
(Mateo 10:19). jendeak ez badit entzuten, zer?». Lagunduko
ziola jakiteko, Jehobak froga bat eman zion.
Makila lurrera botatzeko esan zion eta, bat-batean, makila suge
bihurtu zen! Moisesek sugea isatsetik heltzean, makila bihurtu
zen berriro. Jehobak, orduan, esan zion: «Mirari honek nik bidali
zaitudala frogatuko du».
Moisesek esan zion: «Baina ni ez naiz hizketan trebea». Jehobak,
hortaz, hau hitz eman zion: «Nik adieraziko dizut zer esan eta zure
anaia Aaron bidaliko dut zuri laguntzeko». Jehoba bere alde zegoela
jakinda, Moises Egiptora itzuli zen emaztea eta semeak harturik.

Galderak: Zer ikusi zuen Moisesek artaldea zaintzen ari zenean?


Zer nahi zuen Jehobak Moisesek egitea?
Irteera 3:1-4:20; Eginak 7:30-36

48
19 Aurreneko hiru izurriak
Israeldarrak, esklaboak zirenez Egipton, lan gogorrak egitera
behartzen zituzten. Jehobak faraoiarengana bidali zituen Moises
eta Aaron mezu honekin: «Utziozu nire herriari basamortura
joaten ni gurtu ahal izateko». Faraoiak harro-harro erantzun zien:
«Berdin zait zer dioen Jehobak, ez diet joaten utziko israeldarrei».
Orduan, faraoiak gogorrago lan egitera behartu zituen. Hau ikusirik,
Jehobak faraoiari lezio bat irakatsiko zion. Ba al dakizu nola? Egipton
hamar izurrite eraginez. Jehobak hau esan zion Moisesi: «Faraoiak
ez dit entzuten. Goizean Nilo ibaian egongo da. Joan berarengana
eta Nilo ibaiko ura odol bihurtuko dudala esaiozu nire herria joaten
utzi ez duelako». Moises, esanekoa izanez, faraoiarengana joan zen.
Aaronek ibaiko ura makilarekin jo zuela eta ibaia odol bihurtu zela
ikusi zuen faraoiak. Urak usain txarra zuen, arrainak hil egin ziren eta
Nilo ibaitik ezin zen edateko urik lortu. Hala ere, faraoiak ez zien
israeldarrei joaten utzi.

50
«Hara, nire esku ahaltsua erakutsiko
diet behin betiko, eta ikasiko dute
Jauna [Jehoba] naizela ni»
(Jeremias 16:21).

Zazpi egun beranduago, Jehobak Moises berriro faraoiarengana


bidali zuen honako mezuarekin: «Nire herria ez baduzu bidaltzen,
Egipto igelez beteko dut». Baina faraoiak ez zien joaten utzi. Beraz,
Aaronek bere makila altxatu eta igelak lur osoa estaltzen hasi ziren.
Jendeak etxeetan, oheetan, baita ontzietan ere topatzen zituen,
edonon zeuden! Faraoiak, orduan, eskaera bat egin zion Moisesi:
Jehobari izurri hau gelditzeko erregutzea. Gainera, israeldarrei joaten
utziko ziela hitz eman zion. Beraz, Jehobak izurria gelditu zuen eta
egiptoarrek igelak pilatu egin zituzten. Ondorioz, usain txarrez bete
zen lurralde osoa. Baina, berriro, faraoiak ez zien joaten utzi.
Ondoren, Jehobak hau esan zion Moisesi: «Jo dezala Aaronek
lurra makilarekin eta hautsa eltxo bihurtuko da». Berehala, guztia
eltxoz bete zen. Egiptoar batzuek ere faraoiari esan zioten: «Izurri
hau Jainkoarengandik dator». Hala ere, faraoiak ez zien israeldarrei
joaten utzi.

Galderak: Zeintzuk izan ziren aurreneko hiru izurriak?


Zergatik eragin zituen Jehobak izurri hauek?
Irteera 5:1-18; 7:8-8:15 [7:8-8:19, NW ]; Nehemias 9:9, 10

51
20 Hurrengo sei izurriak
Moises eta Aaron faraoiarengana joan ziren Jainkoaren
mezuarekin: «Nire herriari joaten uzten ez badiozu, ezpa-euliak
bidaliko ditut». Ezpa-euliak jendeari zizta egiten dioten euli handiak
dira. Milaka ezpa-euli egiptoarren etxeetan sartu ziren. Lurralde
osoa ezpa-euliz bete zen. Baina Goxenen, israeldarrak bizi ziren
tokian, ez zegoen bat bera ere. Laugarren izurri honetatik aurrera,
izurriek egiptoarrei bakarrik egingo zieten kalte. Faraoiak, orduan,
honakoa erregutu zien Moises eta Aaroni: «Eskatu, arren, Jehobari
ezpa-euli hauek aldentzeko. Orduan utziko dizuet joaten». Baina
Jehobak ezpa-euliak aldendu zituenean faraoiak iritzia aldatu zuen.
Ikasiko al zuen behingoz faraoiak lezioa?
Jehobak esan zuen orduan: «Faraoiak nire herriari joaten uzten
ez badio, egiptoarren animaliak gaixotu eta hil egingo dira».
Hurrengo egunean, animaliak hiltzen hasi ziren. Baina israeldarrenak
ez ziren hil. Hala ere, faraoiak burugogor jarraitu zuen eta ez zuen
amore eman.
«Orduan ikusiko duzue
berriro zintzoaren eta Ondoren, Jehobak faraoiarengana joateko eta
gaiztoaren arteko aldea, errautsa zerurantz jaurtitzeko esan zion Moisesi.
Jauna zerbitzatzen Errautsa hauts bihurtu zen airean zabalduz eta
duenaren eta egiptoarren gainean erori zen. Errautsaren
zerbitzatzen
ez duenaren arteko ondorioz, zauri mingarriz josi ziren egiptoarrak
aldea» (Malakias 3:18). eta beraien animaliak. Hala ere, faraoiak ez zien
israeldarrei joaten utzi.

52
Jehobak Moises bidali zuen faraoiarengana berriz
ere: «Ez al duzu nire herria oraindik bidali nahi? Bihar
egundoko kazkabarra eroraraziko dut». Hurrengo egunean,
Jehobak kazkabarra, trumoia eta sua bidali zituen. Egipton inoiz
gertatutako ekaitzik bortitzena izan zen hura. Zuhaitzak erori eta
uzta guztiak galdu ziren Goxenekoak izan ezik. Faraoiak esan zuen:
«Erregutu Jehobari kazkabarra gelditzeko! Atertzean, zoazte
hemendik». Baina ekaitza gelditzean, faraoiak iritziz aldatu zuen.
Gero Moisesek esan zuen: «Hondatu ez diren landare denak jango
dituzte larrapoteek». Intsektu hauek matxinsaltoen antzekoak dira.
Milioika larrapotek landa eta zuhaitzetan gelditzen zen dena jan
zuten. Faraoiak berriro Moisesi: «Erregutu Jehobari larrapoteak
eramateko». Baina Jehobak larrapoteak eraman arren, burugogor
jarraitu zuen.
Jehobak esan zion Moisesi: «Altxa eskua zerurantz». Zerua ilundu
egin zen bat-batean. Hiru egunez egiptoarrek ezin izan zuten ezer
ikusi. Israeldarrek soilik zuten argia beraien etxeetan.
Faraoiak Moisesi esan zion: «Zoazte zu eta zure herria. Baina
animaliak hemen utzi behar dituzue». Moisesek erantzun zion:
«Animaliak behar ditugu Jainkoari eskaintzeko». Faraoiak, haserre
bizian, oihukatu zion: «Alde nire begi-bistatik! Berriro ikusten
bazaitut, zureak egin du!».

Galderak: Zeintzuk izan ziren Jehobak eragindako ondorengo izurriak?


Zer desberdintasun zuten aurreneko hiru izurriekin?
Irteera 8:16-10:29 [8:20-10:29, NW ]

53
21 Hamargarren izurria
Moisesek ez zela berriz bera ikusten saiatuko hitz eman
zion faraoiari. Baina joan aurretik hau esan zion: «Gauerdian,
Egiptoko lehen-seme guztiak, faraoiaren lehen-semetik hasi
eta esklaboaren lehen-semeraino, hil egingo dira».
Jehobak afari berezia egiteko esan zien israeldarrei: «Hil
urtebeteko bildots edo antxume arra eta busti atearen gaina
bere odolarekin. Erre haragia sutan eta jan ezazue legamia
gabeko ogiarekin. Egon jantzita, oinetakoak ere ipinita, irteteko
prest. Gau honetan bertan askatuko zaituztet». Imajina al dezakezu
israeldarren zirrara?
Jehobaren aingerua Egiptoko
etxe guztietara joan zen gauerdian.
Ate gainean odolik ez zegoen
etxeetan lehen-semea hil egin zen.
Baina aingerua ez zen sartu ate gaina
odolez bustita zuten etxeetan, aurrera
egin zuen. Egiptoko familia guztiek,
bai aberatsek, baita behartsuek ere,
lehen-semea galdu zuten. Baina
israeldarren haurrik ez zen hil.
Faraoiaren lehen-semea ere hil egin
zen. Guzti hau jasanezina egin zitzaion
faraoiari. Beraz, hau esan zien Moises
eta Aaroni: «Alde hemendik! Zoazte
zuen Jainkoa gurtzera. Hartu zeuen
animaliak eta joan zaitezte!».

«Honetarako utzi zaitut bizirik:


nire ahalmena erakusteko eta
mundu osoak nor naizen jakin
dezan» (Erromatarrei 9:17).
Ilbetea zen Egiptotik irten ziren gau hura. 600.000 gizon ziren,
baita emakume eta haur asko ere, familia eta tribuetan antolatuta.
Israeldar guzti hauekin batera, jende asko zihoan Jehoba gurtzeko
asmoz. Azkenik, aske ziren!
Jehobak nola askatu zituen gogoratzeko, urtero afari berezi
berdina egin behar zuten. Pazkoa deitu zitzaion, «aurrera egin»
esan nahi baitu.

Galderak: Zein izan zen hamargarren izurria?


Zer egin behar zuten israeldarrek euren burua izurri honetatik babesteko?
Irteera 11:1-12:42; 13:3-10

55
22 Itsaso Gorriko miraria
Israeldarrek Egipto utzi zutela entzun bezain pronto, faraoiak
joaten uzteari buruzko iritzia aldatu zuen. Bere gudarosteari hau
agindu zion: «Presta itzazue guda-gurdi guztiak eta joan gaitezen
beraien atzetik! Ez genien alde egiten utzi behar». Beraz, faraoia eta
bere gizonak israeldarren atzetik abiatu ziren.
Jehoba bere herria gidatzen ari zen. Horretarako, egunez laino
bat erabiltzen zuen eta gauez sua. Itsaso Gorrira gidatu zituen eta
kanpalekua bertan kokatzeko esan zien.
Ondoren, israeldarrek faraoia eta bere gudarostea beraien atzetik
zihoazela ikusi zuten. Itsasoa eta Egiptoko gudarostearen artean
harrapatuta zeuden. Hori ikusita, Moisesi oihukatu zioten: «Hil egingo
gara! Egipton utzi behar gintuzun». Baina Moisesek erantzun zien:
«Ez izan beldur. Itxaron eta ikusiko duzue nola salbatzen gaituen
Jehobak». Moisesek Jehobarengan konfiantza handia izan zuen,
ezta?
Jehobak kanpalekua jasotzeko esan zien israeldarrei eta, gau
hartan, lainoa mugitu zuen egiptoarren eta israeldarren artean jarriz.
Egiptoarren aldean iluntasuna zegoen, israeldarren aldean, berriz,
argitasuna.
Jehobak eskua itsaso gainera luzatzeko agindu zion Moisesi.
Orduan, Jehobak eragindako haize zakarrak jo zuen gau osoan.
Itsasoa bitan banatu zen erdian bidea sortuz. Horrela, milioika
israeldarrek lur lehorretik igaro zuten itsasoa, ezker-eskuin
ur hormak zituztela.
Faraoiaren gudarostea israeldarren atzetik joan zen itsas hondo
lehorretik. Baina Jehobak nahasmena sortu zuen haien artean.
Gurdiei gurpilak erortzen hasi zitzaizkien. Soldaduak, orduan, oihuka
hasi ziren: «Goazen hemendik! Jehoba ari da beraien alde borrokan».
Jehobak Moisesi esan zion: «Luzatu eskua itsaso gainera».
Orduantxe, ur hormak egiptoarren gainera erori ziren. Faraoia eta
bere gizon denak hil egin ziren. Ez zen bat bera ere salbatu!
Itsasoaren beste aldean, jende guztiak Jehoba goretsi zuen kanta
hau abestuz: «Kantatu Jehobari, goraipatua izan baita; zaldiak eta
zaldunak itsas hondora baititu bota». Abesten ari ziren bitartean,
emakumeek dantzatu eta pandereta jo zuten. Oso pozik zeuden
denak orain aske zirelako.

Galderak: Zergatik beldurtu ziren israeldarrak Itsaso Gorrira iristean?


Nola salbatu zituen Jehobak?
Irteera 13:21-15:21; Nehemias 9:9-11; 106. Salmoa 9-12; 136. Salmoa 11-15; Hebrearrei 11:29

«Beraz, uste osoz esan dezakegu:


Jauna dut neure alde, ez naiz beldur:
zer egin dezake nire kontra gizakiak?»
(Hebrearrei 13:6).

57
5
Itsaso Gorria zeharkatu eta bi hilabetera, israeldarrak Sinai mendira
heldu ziren. Han, Israelekin egin zuen ituna Jehobak bere herri berezia
izan zedin. Babestu egin zituen eta behar zuten guztia eman zien:
mana izeneko janaria, urratzen ez ziren jantziak eta kanpatzeko leku
seguruak. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ulertzen zergatik
eman zizkien Jehobak israeldarrei Legea, tabernakulua eta apaizgoa.
Azpimarratu apalak eta Jehobari beti leialak izatearen garrantzia,
baita promesten duguna betetzearena ere.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobari promesaren bat egiten diogunean, bete egin behar dugu.

˛ Harroak, berekoiak eta errebeldeak izateak hondamenera bideratzen


gaitu.

˛ Jehobak pazientzia izan zuen israeldarrekin eta zaindu egin zituen,


baita leialak izan ez zirenean ere.

59
23 Jehobari egindako promesa
Egiptotik irten eta bi bat hilabetera, israeldarrak Sinai mendira iritsi
eta bertan ipini zuten kanpalekua. Jehobak Moisesi mendira igotzeko
eskatu eta han esan zion: «Israeldarrak salbatu ditut. Nik esandakoa
eta nire legeak betetzen badituzte, nire herri berezi bihurtuko dira».
Moises herriarengana jaitsi eta Jehobak esandakoaren berri eman
zion. Zer esan zuten? «Jehobak agindu digun guztia egingo dugu».
Moises mendira igo zen berriro eta Jehobak esan zion: «Etzi
israeldarrekin hitz egingo dut. Esaiezu Sinai mendira igotzen
ez saiatzeko». Beraz, Moises israeldarrengana jaitsi eta Jehobaren
esana entzuteko prest egoteko esan zien.
Hirugarren eguna argitzean, israeldarrek laino ilun bat eta
tximistak ikusi zituzten mendi gainean. Trumoiak eta turuta-hots
ozena ere entzun zituzten. Ondoren, Jehoba su artean jaitsi zen
mendira. Lurrikara bortitz bat gertatu eta ketan bildu zen mendia.
Turuta-hotsa geroz eta ozenagoa zen. Hau dena ikusirik, israeldarrak
beldurrez dar-dar zeuden. Orduan,
Jainkoak esan zien: «Jehoba naiz. Ni
«Maita ezazu Jauna,
zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, bakarrik gurtu behar nauzue, ez gurtu
gogo osoz eta adimen guztiz» beste jainkorik».
(Mateo 22:37). Moises mendira igo zen berriz eta
Jehobak herriarentzako legeak eman
zizkion. Jehoba gurtzeko moduari eta beraien jokabideari buruzkoak
ziren hauek. Moisesek legeak idatzi eta israeldarrei irakurri zizkien
gero. Herriak honakoa promestu zuen: «Jehobak agindu digun
guztia egingo dugu». Baina, beteko ote zuten Jainkoari egin zioten
promesa?

Galderak: Zer gertatu zen Sinai mendian? Zer promestu zuten israeldarrek?
Irteera 19:1-20:21; 24:1-8; Deuteronomioa 7:6-9; Nehemias 9:13, 14

60
24 Emandako hitza hautsi zuten
Jehobak Moisesi esan zion: «Igo mendira
niregana. Nire legeak harrizko taulatan idatzi
ondoren emango dizkizut». Moises mendira
igo eta 40 egun eta gauez egon zen han.
Bitartean, Jehobak hamar lege garrantzitsu
idatzi zituen harrizko bi taulatan eta Moisesi
eman zizkion. Lege hauei Hamar Aginduak
esaten zaie.
Handik denbora gutxira, Moisesek bakarrik
utzi zituela pentsatu zuten israeldarrek. Beraz,
Aaroni esan zioten: «Gidatuko gaituen norbait
nahi dugu. Egiguzu jainko bat!». Aaronek orduan: «Ekarri daukazuen
urrea». Urrea urtu eta zekor-irudi bat egin zuen. Gero, herriak esan
zuen: «Zekor hau Egiptotik askatu gaituen gure Jainkoa da!».
Urrezko zekorra gurtzen hasi ziren jai bat ospatuz. Oker al zegoen
egiten ari zirena? Bai, herriak Jehoba bakarrik gurtuko zuela
promestu baitzuen. Emandako hitza hausten ari ziren.

«Jainkoari promesen bat egin


badiozu, bete lehenbailehen,
ez baititu atsegin axolagabeak.
Bete hitzemana»
(Kohelet 5:3 [5:4, NW]).

62
Jehobak gertatzen ari zena ikustean Moisesi esan zion: «Jaitsi
herriarengana. Ni desobeditzen eta gezurrezko jainko bat gurtzen ari
dira». Moises, orduan, menditik jaitsi zen bi taulak eramanez.
Kanpalekura gerturatzean, Moisesek herria abesten entzun zuen.
Gero, dantzan eta zekorraren aurrean belaunikatzen ikusi zituen.
Moises erabat haserretu zen eta bi taulak lurrera jaurti zituen
txiki-txiki eginez. Irudia berehala suntsitu zuen. Orduan, Aaroni
galdetu zion: «Nola eginarazi dizu herriak honelako gauza itsusia?».
Aaronek erantzun: «Ez zaitez haserretu. Badakizu nolakoa den jende
hau. Jainko bat nahi zuten, beraz, beraien urrea sutara bota eta,
hara, zekor hau atera da!». Aaronek egin zuena gaizki zegoen.
Segituan, Moises mendira igo zen berriz ere eta herriari barkatzeko
erregutu zion Jehobari.
Jehobak bere esana egin nahi zutenei barkatu egin zien. Zeinen
garrantzitsua zen israeldarrentzat Moisesen gida jarraitzea, ezta?

Galderak: Zer egin zuten israeldarrek Moises kanpoan zegoen bitartean?


Zer egin zuen Moisesek bueltatu zenean?
Irteera 24:12-18; 32:1-30
25 Jehoba gurtzeko tabernakulua
Moises Sinai mendian zegoenean, Jehobak tabernakulu izeneko
denda berezi bat egiteko esan zion. Israeldarrek Jehoba gurtu ahalko
zuten tabernakuluan. Noranahi zihoazela, beraiekin eramateko
moduan eraiki behar zuten.
Jehobak Moisesi esan zion: «Esan herriari tabernakulua egiteko
ahal duena ekarri dezala». Israeldarrek urrea, zilarra, bitxiak eta
harribitxiak eraman zituzten. Artilea, lihoa, animalia-larruak
eta beste gauza asko ere eman zituzten. Oso eskuzabalak izan
zirenez, Moisesek honakoa
esan behar izan zien:
«Dagoeneko nahikoa dugu.
Ez ezazue gehiago ekarri».
Gizon-emakume trebe asko
ibili ziren tabernakulua egiten.
Jehobak jakinduria eman zien
horretarako. Batzuek ehunak
landu eta bordatu zituzten.
Beste batzuek harriak jarri,
urrearekin lan egin edo egurra
landu zuten.
Tabernakulua Jehobak esan
bezalaxe eraiki zuen herriak.
Gortina zoragarri bat egin
zuten tabernakulua bitan
banatzeko, toki santua eta toki
santu-santua. Toki santu-santuan akazia egurrez eta urrez eginiko
itun-kutxa zegoen; toki santuan, berriz, kandelentzako urrezko
euskarria, mahaia eta intsentsua erretzeko aldarea. Atarian
garbiontzia eta aldare handi bat zeuden. Israeldarrek Jehoba
obedituko zutela promestu zuten eta itun-kutxak promesa hau

64
«Eta ahots handia entzun nuen
tronutik esaten: “Hona Jainkoak
gogorarazten zien. Ba al dakizu zer den gizon-emakumeen artean jarri duen
itun bat? Promesa mota berezi bat da. bizilekua; haiekin biziko da; haiek
Jehobak Aaron eta honen semeak izango ditu bere herri, eta Jainkoa
bera izango dute berekin”»
aukeratu zituen tabernakuluko apaizak (Apokalipsia 21:3).
izateko. Tabernakulua zaindu eta Jehobari
eskaintzak egin beharko zizkioten han.
Baina toki santu-santuan Aaron apaiz nagusia soilik sartu
zitekeen. Urtean behin bakarrik sartzen zen han beraren,
familiaren eta Israelgo nazio osoaren bekatuengatik eskaintza
egiteko.
Egiptotik irten eta urtebetera bukatu zuten israeldarrek
tabernakulua. Orain bazuten Jehoba gurtzeko tokia!
Jehobak tabernakuluarekin pozik zegoela azaldu zien
israeldarrei eta laino bat ipini zuen honen gainean. Lainoa
gainean zegoen bitartean, israeldarrak leku hartan gelditzen
ziren. Baina lainoa altxatzen zenean, bazekiten joateko unea
zela. Orduan, tabernakulua jaso eta lainoa jarraitzen zuten.

Galderak: Zer egiteko eskatu zion Jehobak Moisesi?


Zer ardura eman zien Jehobak Aaron eta honen semeei?
Irteera 25:1-9; 31:1-11; 40:33-38; Hebrearrei 9:1-7
26 Hamabi espioiak
Israeldarrak Sinai menditik joan eta Parango desertua zeharkatu
zuten Kadex izeneko tokiraino. Han, Jehobak esan zion Moisesi:
«Bidali itzazu 12 gizon, tribu bakoitzeko bat, Kanaan, israeldarrei
emango diedan lurraldea, ikertzeko». Beraz, Moisesek 12 gizon
aukeratu eta esan zien: «Zoazte Kanaanera eta ikusi ereiteko ona ala

txarra den lurra. Begiratu, gainera, biztanleak indartsuak ala ahulak


diren eta dendetan ala hirietan bizi diren». 12 espioiak Kanaan aldera
abiatu ziren, hauen artean, Josue eta Kaleb.
Lurraldea 40 egunez ikertu ondoren, espioiak itzuli egin ziren
mahatsa, pikuak eta granadak zekartzatela. Txosten hau azaldu
zuten: «Lurraldea ona da, baina hiriek harresi izugarriak dituzte
eta hango jendea oso indartsua da». Orduan, Kalebek esan zuen:
«Garaitu ditzakegu. Ea, goazen lehenbailehen!». Ba al dakizu
zergatik esan zuen hau Kalebek? Josuek eta biak Jehobarengan
konfiantza zutelako. Baina, beste hamar espioiek esan zuten: «Ez!
Hango jende guztia ikaragarri handia da, erraldoiak dirudite! Haien
aldean matxinsaltoak ematen dugu».
Israeldarrak adorerik gabe zeuden. Marmarrean hasi ziren batak
besteari honakoa esanez: «Izendatu dezagun beste buruzagi bat eta
itzuli gaitezen Egiptora. Zergatik joan behar genuke leku horretara

66
eta han hil?». Josue eta Kalebek esan zuten: «Egin Jehobak
agindutakoa eta ez izan beldurrik. Jehobak babestuko gaitu».
Baina israeldarrek ez zieten kasurik egin. Kaleb eta Josue hiltzea
ere pentsatu zuten!
Zer egin zuen Jehobak? Moisesi esan zion: «Israeldarren alde
egin dudan guztia eta gero, ez didate obeditu. Beraz, basamortuan
40 urtez ibiliko dira denak hil arte. Josue, Kaleb eta israeldarren
haurrak bakarrik biziko dira promestutako lurraldean».

Galderak: Zer gertatu zen 12 espioiak Kanaandik itzuli zirenean?


Nola erakutsi zuten Josue eta Kalebek Jehobarengan konfiantza zutela?
Zenbakiak 13:1-14:38; Deuteronomioa 1:22-33;
78. Salmoa 22; Hebrearrei 3:17-19

«Zergatik zarete hain beldur,


sinesmen gutxikook?» (Mateo 8:26).
27 Jehobaren aurkako matxinada
Beranduago, israeldarrak basamortuan zirelarik, Moises eta
Aaronen aurka matxinatu ziren Kore, Datan eta Abiram beste
250 israeldarrekin batera. Honakoa esan zioten Moisesi:
«Aspertu gara zuetaz! Zergatik izan behar duzu zuk gure
buruzagia eta Aaronek apaiz nagusia? Jehoba ez dago Aaron
eta zurekin bakarrik, guztiokin dago». Jehoba ez zegoen pozik
gertatzen ari zenarekin. Izan ere, gizon hauen jokaera beraren
aurkako matxinada zen.
Moisesek Kore eta bere alde zeudenei esan zien: «Etor zaitezte
bihar tabernakulura eta ekarri zuekin errautsontziak intsentsuz
beteta. Jehobak azalduko digu nor aukeratu duen».
Hurrengo egunean, Kore eta 250 gizonak Moisesekin
elkartzeko asmotan joan ziren tabernakulura. Han, intsentsua
erre zuten apaizak izango balira bezala. Jehobak, orduan, esan
zien Moises eta Aaroni: «Aldendu Kore eta bere gizonen
ondotik».
Nahiz eta Kore Moisesekin tabernakuluan egon, Datan,
Abiram eta hauen familiak ez zuten joan nahi izan. Orduan,

68
Jehobak «aldendu Kore, Datan eta Abiramen dendetatik» esatean,
israeldarrak urrundu egin ziren. Datan, Abiram eta hauen familiak
denden kanpoaldean zeuden zutik. Bat-batean, oinazpian lurra ireki
eta irentsi egin zituen! Tabernakulura, berriz,
sua jaitsi zen zerutik eta Kore eta bere «Egin zeuen zuzendarien esanak
250 gizonak erreta hil ziren. eta izan horien menpeko»
(Hebrearrei 13:17).
Jehobak, orduan, Moisesi esan zion: «Ekar
dezala tribu bakoitzeko buruzagiak makila
bat eta idatz ezazu bere izena bertan. Lebiren tribuaren makilan,
ordea, ipini ezazu Aaronen izena. Gero, jarri itzazu tabernakuluan eta
aukeratu dudan gizonaren makila lorez beteko da».
Hurrengo egunean, Moisesek makilak hartu eta buruzagiei erakutsi
zizkien. Aaronen makila lorez beteta zegoen eta almendra helduak
zituen. Era honetara azaldu zuen Jehobak Aaron aukeratu zuela apaiz
nagusia izateko.

Galderak: Zergatik matxinatu ziren Moisesen aurka Kore eta bere alde zeudenak?
Nola dakigu Jehobak Aaron aukeratu zuela apaiz nagusia izateko?
Zenbakiak 16:1-17:28 [16:1-17:13, NW ]; 26:9-11; 106. Salmoa 16-18
28 Balaamen astemeak hitz egin zuen
Israeldarrek ia 40 urte zeramatzaten basamortuan. Hiri indartsu
asko zituzten garaituak. Orain, Moabeko lautadan zeuden kanpatuta
Jordan ibaiaren ekialdean eta promestutako lurraldera sartzeko
garaia heldu zen. Balak, Moabeko erregea, bere lurraldea israeldarren
eskutan galduko zuenaren beldur zen. Beraz, Balaam izeneko gizona
Moabera gonbidatu zuen israeldarrak madarikatu zitzan.
Baina Jehobak Balaami esan zion: «Ez madarikatu israeldarrak».
Beraz, Balaam ez zen Moabera joan. Balak erregeak bigarren aldiz
gonbidatu zuen eta nahi zuen edozer emango ziola promestu zion.
Hala ere, Balaamek ez zuen joan nahi izan. Orduan, Jehobak esan
zion: «Zoaz Moabera, baina nik adierazitakoa bakarrik esan behar
duzu».
Abiatu zen Balaam Moab aldera asteme
«Gorde diru-gosetik, gainean. Israeldarrak madarikatzeko asmoa zuen
ondasunek ez baitiote nahiz eta Jehobak ez egiteko esana zion. Orduan,
inori bizia segurtatzen, Jehobaren aingerua hiru aldiz azaldu zen bidean.
ugari izanda ere»
(Lukas 12:15). Balaamek ezin izan zuen aingerua ikusi baina
astemeak bai. Lehenengo aldian, astemea bidetik
atera eta zelaian zehar joan zen. Gero, astemea
harrizko pareta batera arrimatu zen Balaamen hanka hormaren
kontra zanpatuz. Azkenik, astemea bide erdi-erdian etzan zen. Aldi
bakoitzean Balaamek makilarekin jotzen zuen astemea.
Guzti hau gertatu ondoren, Jehobak hitz egiteko ahalmena eman
zion astemeari. Astemeak Balaami galdetu zion: «Zergatik jotzen
nauzu?». Balaamek orduan: «Egiten duzunarekin tentela dirudit. Hil
egingo zintuzket ezpata banu!». Astemeak esan zion: «Ez al zaitut
urtetan gainean eraman? Eta inoiz portatu al naiz honela zurekin?».
Ondoren, Jehobak Balaami aingerua ikusarazi zion. Aingeruak
esan zuen: «Jehobak israeldarrak ez madarikatzeko esan zizun».
Balaamek erantzun zion: «Oker jokatu dut. Etxera itzuliko naiz».

70
Aingeruak orduan: «Moabera joan zaitezke, baina Jehobak
adierazitakoa bakarrik esango duzu».
Ikasi ote zuen Balaamek lezioa? Ez. Izan ere, hau gertatu
ondoren, Israel hiru aldiz madarikatzen saiatu zen, baina Jehobak
madarikazioak bedeinkapen bihurtu zituen. Azkenik, israeldarrek
Moab eraso eta Balaam hil zuten. Zein gaizki joan zitzaizkion gauzak
Balaami Jehobak esandakoa hasieratik ez betetzeagatik, ezta?

Galderak: Zergatik joan zen Balaam Moabera? Zer gertatu zen bidean zihoala?
Zenbakiak 22:1-24:25; 31:8; Nehemias 13:2; 2 Pedro 2:15, 16; Judas 11
6
Israeldarrak, azkenik, promestutako lurraldera heldu zirenean,
tabernakulua benetako gurtzaren gune nagusi bihurtu zen. Apaizek
legea irakatsi eta epaileek nazioa gidatzen zuten. Gure erabaki eta
ekintzek besteengan izan dezaketen eragin handia argi ikusten da
atal honetan. Israeldar bakoitza leiala izan behar zitzaien Jehoba eta
lagun hurkoari. Azpimarratu Debora, Noemi, Josue, Ana, Jefteren
alaba eta Samuelek ingurukoengan izan zuten eragina. Azaldu,
gainera, israeldarrak ez ziren pertsonak ere Israelen alde ipini zirela,
Rahab, Rut, Jael eta gabaondarrak, esaterako. Erabaki hau Jainkoa
israeldarrekin zegoela bazekitelako hartu zuten.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobak epaileak erabili zituen bere herria era miragarrian salbatzeko.

˛ Leialak izandakoak, gazte nahiz adinekoak, sarituak izan ziren


Jehobarengan konfiantza osoa azaldu zutelako.

˛ Jainkoak ez du bereizketarik egiten. Izan ere, bera maitatu eta zuzena


dena egiten duen nazio eta jatorri guztietako jendea onartzen du.

73
29 Jehobak Josue aukeratu zuen
Moises bere biziaren bukaeran zegoen Israelgo nazioa urtetan
gidatu eta gero. Jehobak honakoa esan zion: «Zuk ez dituzu
israeldarrak promestutako lurraldera sarraraziko. Baina lurraldea
ikusten utziko dizut». Moisesek, orduan, herria zainduko zuen
buruzagi berria izendatzeko eskatu zion Jehobari. Jehobak esan zion:
«Joan zaitez Josuerengana eta
esaiozu bera aukeratu dudala».
Moisesek herriarekin hitz egin
zuen. Laster hilko zela eta
Jehobak Josue aukeratu zuela
herria promestutako lurraldera
gidatzeko esan zien. Ondoren,
Moisesek Josueri esan zion:
«Ez izan beldur. Jehobak
lagunduko dizu». Geroxeago,
Moises Nebo mendi gailurrera
igo zen. Han, Jehobak Abraham, Isaak eta Jakobi promestutako
lurraldea erakutsi zion. Azkenik, Moises 120 urterekin hil zen.
Jehobak Josueri esan zion: «Igaro ezazu Jordan ibaia eta joan
zaitez Kanaanera. Moises lagundu nuen bezalaxe lagunduko zaitut
zu ere. Irakurri ezazu nire Legea egunero. Ez ikaratu. Izan ausarta.
Zoaz eta egizu agindu dizudana».

74
Josuek bi espioi bidali zituen Jeriko hirira.
Han gertatutakoaz gehiago ikasiko dugu
hurrengo kontakizunean. Itzuli zirenean,
Kanaanera joateko une egokia zela esan
zuten. Beraz, Josuek kanpalekua jasotzeko
esan zion herriari hurrengo egunean.
Ondoren, itun-kutxa zeramaten apaizak
herriaren aurretik bidali zituen Jordan
ibaira. Ibaia gainezka
zetorren. Baina apaizen oinak ura ukitu bezain «Jaunak gidatuko zaitu beti,
pronto, goitik zetozen urak gelditu eta ibaia basamorturik gorrienean ere
lehortu zen! Apaizak ibaiaren erdiraino joan asebeteko» (Isaias 58:11).
ziren eta, han zeuden bitartean, Israelgo nazio
osoak igaro zuen ibaia. Ez al duzu uste mirari honek Jehobak Itsaso
Gorrian egin zuena gogoraraziko ziela?
Azkenik, hainbeste urte pasa eta gero, israeldarrak promestutako
lurraldean zeuden! Etxeak eta hiriak eraiki ahal izango zituzten.
Soroak, mahastiak eta baratzeak lantzeko aukera ere izango zuten.
Jateko eta edateko horrenbeste gauza on zegoen promestutako
lurraldean, esne eta ezti ugari zuen lurraldea deitu zitzaiola.
Galderak: Nor izan zen israeldarren buruzagia Moises hil eta gero?
Zer gertatu zen Jordan ibaian?
Zenbakiak 27:12-23; Deuteronomioa 31:1-8; 34:1-12;
Josue 1:1-3:17
30 Rahabek espioiak ezkutatu zituen
Israeldar espioiak Jerikora joan zirenean, Rahab izeneko
emakumearen etxean gelditu ziren. Jerikoko erregeak honen berri
izan zuenean, soldaduak bidali zituen Rahaben etxera. Rahabek bi
espioiak teilatupean ezkutatu eta soldaduak beste bide batetik
joanarazi zituen. Espioiei esan zien: «Lagundu egingo zaituztet
Jehoba zuen alde dagoela eta lurralde hau emango dizuela baitakit.
Baina promes egidazue, arren, nire familia salbatuko duzuela».
Espioiek esan zioten Rahabi: «Hitz ematen dizugu zure etxe
barruan egongo den inork ez duela kalterik izango». Horretarako,
honakoa eskatu zioten: «Lotu soka gorri bat zure leihoan eta zure
familia salbu izango da».
Rahabek leihotik soka baten bidez jaisten lagundu zien espioiei.
Josuerengana itzuli aurretik, bi gizonak mendira joan eta bertan
ezkutatu ziren hiru egunez. Gero, Jordan ibaia zeharkatu eta
lurraldea menpean hartzeko prestatu ziren israeldarrak. Gaindituko

76
«Ez ote zuen Jainkoak zuzenetsi
egin zuenagatik, hebrear ikertzaileak
etxean hartu eta, gero, beste bide
batetik joanarazi zituelako, alegia?»
(Santiago 2:25).

zuten lehendabiziko hiria izango zen Jeriko. Jehobak


hiria sei egunez inguratzeko esan zien, egunero hiriari
itzuli bakar bat eginez. Zazpigarren egunean zazpi
aldiz inguratu behar zuten hiria. Orduan,
apaizek turutak jo eta soldaduek
izugarrizko irrintzia egin zuten. Une
horretantxe, hiriko harresiak behera
etorri ziren! Baina Rahaben etxea,
nahiz eta harresian egon, zutik geratu
zen. Rahabek Jehobarengan konfiantza
izan zuenez, bera eta bere familia
salbatu egin ziren.

Galderak: Zergatik lagundu zien Rahabek espioiei?


Nola eraso zuten israeldarrek Jeriko?
Zer gertatu zitzaien Rahab eta honen familiari?
Josue 2:1-24; 6:1-27; Hebrearrei 11:30, 31; Santiago 2:24-26

77
31 Josue eta gabaondarrak
Jerikon gertatutakoaren berriak Kanaango beste nazio batzuetara
zabaldu ziren. Nazio hauen erregeek bat egin zuten israeldarren
aurka borrokatzeko. Baina gabaondarrek beste asmo bat zuten.
Arropa zaharrak jantzirik, Josuerengana joan ziren: «Lurralde urrun
batetik gatoz. Jehobaren berri izan dugu, baita Egipton eta Moaben
zuen alde egin zuen guztiaren berri ere. Ez diguzuela erasoko hitz
eman eta zuen zerbitzari bihurtuko gara».
Josuek sinetsi egin zituen eta ez zituela erasoko promestu zien.
Baina hiru egun beranduago, ez zirela urruneko lurralde batekoak
jakin zuen. Kanaango lurraldekoak ziren! Josuek galdetu zien:
«Zergatik esan diguzue honelako gezurra?». Gabaondarrek orduan:
«Erabat izutuak geunden. Badakigu Jehobak, zuen Jainkoak, zuen
alde egiten duela borroka. Ez gaitzazue hil, arren!». Josuek, bere
hitza betez, ez zituen hil.
Handik gutxira, bost kanaandar erregek eta hauen gudarosteek
gabaondarrak eraso zituzten. Josue eta honen gudarostea
gau osoan ibili ziren oinez gabaondarrei laguntzera joateko.

78
«Esan ezazue “bai”, bai denean,
Goiza iritsi bezain pronto borroka hasi zen. eta “ez”, ez denean; gainerakoa
gaiztoarengandik dator»
Kanaandarrek norabide guztietara egin (Mateo 5:37).
zuten ihes. Baina korrika joan ziren leku
guztietan, Jehobak izugarrizko kazkabarra
bota zien gainera. Orduan, Josuek eguzkia geldirik egoteko eskatu
zion Jehobari. Zergatik egin ote zion eskari hori eguzkia inoiz
ez bazen geldirik egon? Jehobarengan konfiantza zuelako. Egun
osoan eguzkia geldi egon zen israeldarrek kanaandar errege eta
gudarosteak garaitu zituzten arte.

Galderak: Zer egin zuten gabaondarrek euren burua babesteko?


Nola lagundu zien Jehobak israeldarrei?
Josue 9:1-10:15
32 Buruzagi berria
eta bi emakume ausart
Jehobaren herria urte askoz gidatu ondoren, Josue
110 urterekin hil zen. Bizirik egon zen bitartean,
israeldarrek Jehoba gurtu zuten. Baina Josue hil
ostean, irudiak gurtzen hasi ziren kanaandarrek
egiten zuten bezala. Israeldarrek Jehoba jarraitzeari utzi
zioten. Ondorioz, herriari arazo asko sortzen utzi zion Jehobak
Jabin izeneko errege kanaandarrari. Israeldarrek laguntzeko erregutu
zioten Jehobari. Hortaz, Barak izeneko buruzagi berria izendatu zuen.
Jendeari Jehobarengana itzultzen lagunduko zion honek.
Debora izeneko profetesak Barak etorrarazi zuen Jehobaren
mezua emateko: «Zoaz, bildu 10.000 gizon eta joan zaitez Kixon
errekara, Jabinen gudarostea dagoen lekura. Bertan Sisera garaituko
duzu, Jabinen gudarostearen buruzagia». Barakek Deborari erantzun
zion: «Nirekin baldin bazatoz, joango naiz; bestela, ez». Deborak,
orduan, esan zion: «Zurekin joango naiz. Hala ere, jakizu zuk
ez duzula Sisera hilko. Emakume batek hilko duela esan du Jehobak».
Debora, Barak eta honen gudarostea Tabor mendira igo
ziren gudarako prestatzeko. Siserak hau jakin bezain pronto,
bere guda-gurdiak eta soldaduak beheko bailaran bildu zituen.

80
Orduan, Deborak Baraki esan zion: «Jehobak garaipena emango dizu
gaur». Hortaz, Barak eta bere 10.000 gizonak mendian behera joan
ziren Siseraren gudaroste indartsuaren aurka borrokatzera. «Zuen
Jehobak, ondoren, Kixon errekako urek gainezka egitea seme-alabek
eragin zuen. Ondorioz, Siseraren guda-gurdiak lokatzetan profetizatu
trabatuta gelditu ziren. Sisera korrika joan zen gurdia egingo dute»
(Joel 3:1, 2
bertan utziz. Bitartean, Barak eta bere soldaduek Siseraren [2:28, 29, NW]).
gudarostea garaitu zuten, baina Siserak ihes egin zuen!
Orduan, Jael izeneko emakume baten dendan ezkutatu zen. Bertan,
Jaelek esnea eman zion edateko eta, gero, estalki batekin tapatu
zuen. Leher eginda zegoenez, lo hartu zuen. Ondoren, Jaelek
isil-isilik, dendako makila bat hartu eta, buruan sartuz, hil egin zuen!
Barak Siseraren bila joan zen. Orduan, Jael dendatik atera
zen eta esan zion: «Zatoz barrura, neuk erakutsiko dizut bila
zabiltzan gizona». Barak barrura sartzean, han ikusi zuen
Sisera lurrean hilda. Beraz, Barak eta Deborak Jehoba
kantuan goraipatu zuten israeldarrei garaipena eman
zielako. Hurrengo 40 urteetan, Israel bakean bizi izan zen.

Galderak: Nola lagundu zien Deborak israeldarrei?


Nola erakutsi zuen Jaelek ausarta zela?
Epaileak 4:1-5:31
33 Rut eta Noemi
Behin, Israelen gosete bat gertatu zen eta Noemi izeneko
israeldarra Moabera joan zen bizitzera senarra eta bi semeekin
batera. Baina, han zeudela, Noemiren senarra hil egin zen. Bere
semeak Rut eta Orpa izeneko emakume moabdarrekin ezkondu
ziren. Tamalez, Noemiren semeak ere hil egin ziren.
Noemik Israelen gosetea amaitu zela entzun zuenean, etxera
itzultzea erabaki zuen. Rut eta Orpa berarekin joan ziren, baina
bidean zihoazela, Noemik esan zien: «Emazte onak izan zarete nire
semeentzako eta errain bikainak niretzako. Beraz, zuek berriro
ezkontzea nahi dut. Itzul zaitezte zuen etxeetara, Moabera».
Emakumeek erantzun zioten: «Asko maite zaitugu! Ez zaitugu utzi
nahi». Noemi, hala ere, joateko esan eta esan aritu zitzaien. Orpak,
azkenik, etxera itzultzea erabaki zuen, baina Rut Noemirekin gelditu

zen. Hortaz, Noemik esan zion: «Orpa bere herrira eta bere
jainkoengana itzuli da. Itzuli berarekin eta joan zure amaren etxera».
Baina Rutek erantzun zion: «Ez zaitut utziko. Zure herria nire herria
izango da eta zure Jainkoa nire Jainkoa». Nola uste duzu sentituko
zela Noemi hau entzutean?
Rut eta Noemi garagarra jasotzeko garaian iritsi ziren Israelera.
Behin batean, Rut langileek jaso gabe uzten zituzten garagarburuak
biltzera joan zen Booz izeneko gizonaren lurretara. Gizon hau Rahaben
semea zen. Rut moabdarra zela jakin zuen, baita Noemirekin leial

82
jokatuz bere ondoan gelditu zela ere. Horregatik, garagar
gehiago apropos uzteko agindu zien bere langileei Rutek
bildu zezan.
«Badira [...]
Arratsean, Noemik galdetu zion: «Noren lurretan ibili anaia baino lagun
zara lanean?». Rutek erantzun: «Boozenetan». Noemik minagoak direnak»
orduan: «Nire senarraren familiartekoa da. Segi han (Esaera Zaharrak
lanean beste emakumeekin. Salbu egongo zara bere 18:24).
lurretan».
Beraz, Rutek han jarraitu zuen lanean
uzta garaia bukatu arte. Emakume bikaina
eta langilea zela ikusi zuen Boozek. Garai
hartan, gizon bat semerik gabe hiltzean,
bere familiartekoren bat alargunarekin
ezkontzen zen. Hortaz, Booz
Rutekin ezkondu eta Obed izeneko
semea izan zuten, Dabid erregearen
aitona. Noemiren lagunek pozaren
pozez esan zioten: «Lehenik,
Jehobak Rut eman zizun, zurekin
primeran jokatu duen erraina.
Eta, orain, biloba duzu. Goratu
dezagun Jehoba!».
Galderak: Nola erakutsi zuen Rutek
Noemi maite zuela? Nola zaindu zituen
Jehobak Rut eta Noemi?
Rut 1:1-4:22; Mateo 1:5
34 Gedeonek madiandarrak garaitu zituen
Denborarekin, israeldarrak Jehobarengandik aldendu eta
jainko faltsuak gurtzen hasi ziren. Zazpi urtez, madiandarrak
israeldarren animaliak lapurtzen eta uztak suntsitzen ibili ziren.
Haiengandik babesteko, israeldarrak kobazuloetan eta mendietan
ezkutatu ziren. Orduan, Jehobari salbatzeko erregutu zioten.
Beraz, Jehobak aingeru bat bidali zuen Gedeon izeneko gizon
gaztearengana. Aingeruak esan zion: «Jehobak gudari boteretsu
izateko aukeratu zaitu». Gedeonek galdetu zion: «Nola salbatuko
dut Israel? Ez naiz inor eta».
Nola jakingo zuen Gedeonek Jehobak aukeratu zuela? Ardi-larru
bat lurrean jarri eta Jehobari esan zion: «Goizean ardi-larrua bustita
eta lurra lehorra badago, Israel salbatzeko aukeratu nauzula jakingo
dut». Hurrengo egunean, ardi-larrua blai eginda zegoen eta lurra,
berriz, lehor-lehorra! Baina Gedeonek hurrengo egunean ardi-larrua
lehorra eta lurra bustita egotea eskatu zion Jehobari. Horrela gertatu
zenean, Jehobak aukeratu zuela jakin zuen Gedeonek
zalantzarik gabe. Orduan, bere soldaduak bildu zituen
madiandarren aurka borrokatzeko.
Jehobak Gedeoni esan zion: «Israeldarrei garaipena emango diet.
Baina soldadu asko dituzunez, garaipena zuen kabuz lortu duzuela
pentsatuko duzue. Hortaz, esan beldurrez dagoen orori etxera
itzultzeko». Beraz, 22.000 soldadu etxera itzuli eta «Altxor baliotsu hau
10.000 gelditu ziren. Jehobak, orduan, esan zuen: buztinezko ontzitan
«Oraindik ere soldadu gehiegi dira. Jaitsarazi itzazu daramagu, garbi ager
errekara eta esaiezu ura edateko. Hartu zurekin ura dadin honenbesteko
indarra Jainkoarengandik
edaten duten bitartean erne daudenak». 300 gizon datorrela eta
bakarrik egon ziren erne. Hortaz, Jehobak soldadu ez guregandik»
gutxi horiek 135.000 soldadu madiandar garaituko (2 Korintoarrei 4:7).
zituztela promestu zuen.
Gau hartan, Jehobak Gedeoni esan zion: «Oraintxe duzu
madiandarrak erasotzeko unea!». Gedeonek adarrak eta barruan
tortxak zituzten ontzi handiak eman zizkien bere gizonei. Esan zien:
«Begira niri eta egin zehatz-mehatz egingo dudana». Gedeonek
adarra jo, ontzia puskatu, tortxa astindu eta oihukatu zuen:
«Jehoba eta Gedeonen ezpata!». Bere 300 gizonek berdina egin
zuten. Madiandarrak, orduan, norabiderik gabe korrika hasi ziren
ikararen ikaraz. Nahaspila horretan, elkarren aurka borrokatzen hasi
ziren. Jehobak, berriz ere, etsaiak garaitzen lagundu zien israeldarrei.

Galderak: Nola erakutsi zion Jehobak Gedeoni bera aukeratu zuela?


Zergatik zituen Gedeonen gudarosteak 300 soldadu soilik?
Epaileak 6:1-16, 36-7:25; 8:28

85
35 Anak semea eskatu zion Jehobari
Elkana izeneko israeldar batek bi emazte zituen, Ana eta Penina,
baina Ana zuen maiteagoa. Penina denbora guztian Anari iseka
egiten ibiltzen zen Anak haurrik ez zuelako eta berak, berriz, asko.
Urtero, Elkanak bere familia Xiloko tabernakulura eramaten zuen
Jehoba gurtzera. Behin, han zeuden bitartean, Ana oso triste zegoela
ikusi zuen Elkanak. Orduan, esan zion: «Ez ezazu negarrik egin, Ana.
Zurekin nago eta asko maite zaitut».
Geroago, Ana bakarrik joan zen
otoitz egitera. Ezin izan zion negarrari
eutsi Jehobari laguntzeko erregutzen
zion bitartean. Hau promestu zion:
«Jehoba, semea ematen badidazu,
zeuri eskainiko dizut bizitza osoan
zerbitzatu zaitzan».
Eli apaiz nagusiak Ana negar-zotinka
ikusi zuenean, mozkortuta zegoela
pentsatu zuen. Baina Anak esan zion:
«Ez, ene jauna. Ez nago mozkortuta.
Arazo larria dut eta Jehobarekin hortaz
hitz egiten ari naiz». Elik, oker zegoela
konturatuta, esan zion: «Jainkoak
eman diezazula eskatzen diozuna».
Beraz, Ana hobeto sentitu eta itzuli
egin zen. Urtebete pasa baino lehen,
semea izan zuen eta Samuel deitu
zion. Imajina al dezakezu Anaren
poztasuna?
«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak;
bilatu, eta aurkituko duzue»
(Mateo 7:7).

Anak ez zuen ahaztu Jehobari egin zion promesa. Samueli


bularra ematen utzi bezain laster, tabernakulura eraman zuen
Jehoba zerbitzatzera. Eliri esan zion: «Haur hauxe eskatzen nuen
otoitzean. Horregatik, Jehobari eskaintzen diot bizitza osorako».
Elkana eta Anak urtero bisitatzen zuten Samuel eta besorik gabeko
jantzia eramaten zioten. Jehobak beste hiru seme eta bi alaba eman
zizkion Anari.

Galderak: Zergatik zegoen Ana hain triste? Nola bedeinkatu zuen Jehobak Ana?
1 Samuel 1:1-2:11, 18-21

87
36 Jefteren promesa
Israeldarrak, berriz ere, Jehoba baztertu eta jainko faltsuak
gurtzen hasi ziren. Amondarrek eraso zituztenean, jainko faltsu
horiek ez zieten ezertxo ere lagundu. Hortaz, israeldarrek urte
askoz sufritu zuten. Azkenean, Jehobari esan zioten: «Bekatu
egin dugu. Salba gaitzazu, mesedez, gure etsaiengandik».
Orduan, israeldarrak jainkoen irudiak suntsitu eta Jehoba
berriro gurtzen hasi ziren. Jehobak ez zituen gehiago sufritzen
ikusi nahi.
Jefte izeneko gudaria aukeratu zuten amondarren aurkako
borrokan buruzagia izateko. Jehobari esan zion: «Borroka hau
irabazten laguntzen badiguzu, etxera itzultzean ongietorria
«Semea nahiz alaba ni
egitera ateratzen den lehen pertsona baino maiteago duena
zuretzat izango dela promesten dizut». ez da niretzat gai»
(Mateo 10:37).
Jehobak Jefteren otoitza entzun eta
borroka irabazten lagundu zion.
Jefte etxera itzuli zenean, ongietorria egitera atera zitzaion lehena
bere alaba izan zen, zeukan haur bakarra! Dantzan eta pandereta
joz irten zen. Zer egingo zuen orain Jeftek? Egindako promesa
gogoratuz, esan zion: «Ai, ene alaba! Bihotza hautsi didazu. Jehobari
promesa egin diot eta, betetzeko, Xilora bidali behar zaitut han
zerbitzatu dezazun». Alabak erantzun zion: «Aita, Jehobari promesa
egin badiozu, bete egin behar duzu. Eskatzen dizudan gauza bakarra
lagunekin mendian bi hilabetez ibiltzen uztea da. Gero joango naiz
Xilora». Jefteren alabak leialki zerbitzatu zuen tabernakuluan bizitza
osoan eta Israelgo neskak urtero joaten zitzaizkion bisitan.

Galderak: Zer promestu zuen Jeftek?


Zer egin zuen Jefteren alabak aitaren promesa jakitean?
Epaileak 10:6-11:11, 29-40; 1 Samuel 12:10, 11

89
37 Jehobak Samuelekin hitz egin zuen
Eli apaiz nagusiak bi seme zituen, Hofni eta Pinhas. Hauek
tabernakuluan zerbitzatzen zuten apaizak ziren. Baina ez zituzten
Jehobaren legeak obeditzen eta, gainera, oso gaizki jokatzen
zuten jendearekin. Adibidez, israeldarrek Jehobarentzako opariak
ekartzen zituztenean, haragi zatirik onenak beraientzako hartzen
zituzten. Nahiz eta semeek egiten zutena Elik bazekien, ez zuen
ezertxo ere egiten. Utziko ote zuen Jehobak egoera honek jarraitu
zezan?
Hofni eta Pinhas baino gazteagoa izan arren, Samuelek ez zuen
berdin jokatzen. Hortaz, Jehoba oso pozik zegoen Samuelekin.
Gau batean, Samuelek norbaitek deitzen ziola entzun zuen lotan
zegoen bitartean. Altxatu, Elirengana joan eta esan zion: «Hemen
nauzu!». Baina Elik erantzun zion: «Ez dizut deitu. Itzul zaitez eta
egizu lo». Samuel, beraz, ohera itzuli zen. Orduan, berdina gertatu
zen berriro. Samuelek ahotsa hirugarren aldiz entzun zuenean,
Jehoba ari zitzaiola deika konturatu zen Eli. Ahotsa berriro entzuten
bazuen, hau erantzuteko esan zion Samueli: «Esan, Jehoba. Adi
duzu zure zerbitzaria».

90
Ohera itzuli ondoren, Samuelek entzun zuen: «Samuel, Samuel!».
Hortaz, erantzun zuen: «Esan, Jehoba. Adi duzu zure zerbitzaria».
Jehobak esan zion: «Esan Eliri bera eta bere familia zigortu behar
ditudala. Badaki bere semeak gauza txarrak egiten ari direla
tabernakuluan, baina ez du ezertxo ere egiten». Hurrengo egunean,
Samuelek tabernakuluko ateak ireki zituen beti bezala. Jehobak
esan ziona apaiz nagusiari adierazteko beldur zen. Baina Elik
deitu eta galdetu zion: «Seme, zer esan zizun Jehobak? Esadazu
guzti-guztia». Beraz, Samuelek dena kontatu zion.
Hazten zihoan heinean, Jehobak Samuel zaintzen jarraitu zuen.
Israelgo bazter guztietan jakin zuten Jehobak Samuel aukeratu
zuela profeta eta epaile izateko.

Galderak: Zertan desberdintzen zen Samuel Hofni eta Pinhasengandik?


Zer mezu eman zion Jehobak Samueli?
1 Samuel 2:12-17, 22-26; 3:1-21; 7:6

«Oroit hadi heure Egileaz


gazte haizen bitartean»
(Kohelet 12:1).
38 Jehobak indartsu egin zuen Samson
Israeldar asko irudiak gurtzen hasi ziren berriz ere. Horregatik,
Jehobak israeldarren lurra menderatzen utzi zien filistearrei. Hala
ere, bazeuden Jehoba maite zuten israeldar batzuk. Horietako bat
Manoah zen. Emazteak eta biek ez zuten seme-alabarik. Behin,
Jehobak aingeru bat bidali zuen emaztearengana honakoa esatera:
«Semea izango duzu eta israeldarrak filistearren eskuetatik
salbatuko ditu. Gainera, nazireua izango da». Ba al dakizu nortzuk
ziren nazireuak? Jehobaren zerbitzari bereziak ziren eta ezin zuten
ilerik moztu.
Handik denbora batera haurra jaio zen, Samson. Hazi zenean
Jehobak oso indartsu egin zuen. Lehoia esku hutsez hiltzeko gai zen!
Behin batean, Samsonek 30 filistear hil zituen berak bakar-bakarrik.
Filistearrek gorroto ziotenez, hiltzeko aukera
«Jainkoa dut salbatzaile!
Harengan dut uste on eta bila hasi ziren. Samson Gazan lotan zegoen
ez naiz beldur. Jauna dut gau batean, hiriko ateetara joan eta bertan
indar eta babes, bera itxaron zuten goizean hiltzeko asmoz. Baina,
salbatzaile» (Isaias 12:2).
gauerdian, Samson jaiki, hiriko sarrerara joan
eta ateak harresitik indarrez atera zituen. Hauek bizkarrean hartuz,
Hebrondik gertu dagoen mendi baten gailurreraino igo zen.
Beranduago, filistearrak Samsonen andregaiarengana,
Dalilarengana, joan eta esan zioten: «Zilarrezko milaka txanpon
emango dizkizugu Samsonek halako indarra nolaz duen jakiten
baduzu. Harrapatu eta atxilotu egin nahi dugu». Dalilak dirua nahi
zuenez, baietz esan zien. Hasiera batean, Samsonek ez zion esan
zergatik zen hain indartsua. Baina nazkatzeraino galdezka aritu
zitzaionez, sekretua esan zion: «Ilea ez dut sekula moztu nazireua
naizelako. Ilea moztuko banu, indarra galduko nuke». Samsonek
akats galanta egin zuen hori esan zionean, ezta?
Dalilak berehala esan zien filistearrei: «Badakit sekretua!».
Beraz, Samson bere magalean loarazi eta, ondoren, norbaiti deitu
zion Samsoni ilea mozteko. Orduan, Dalilak garrasi egin zuen:

92
«Samson! Hemen dira filistearrak!». Samson altxatu eta
indarrik gabe zegoen! Filistearrek indarrez harrapatu, itsutu
eta presondegian sartu zuten.
Behin batean, Dagon jainkoaren tenpluan bilduta zeuden milaka
filistearrek garrasika esan zuten: «Gure jainkoak Samson eskura
eman digu! Ekar ezazue bere kontura barre egin dezagun!». Bi
zutaberen artean utzi eta burlaka hasi ziren. Orduan, Samsonek
esan zuen: «Ene Jehoba, emadazu indarra beste behin». Ordurako
Samsonek ilea luzea zuen berriro. Hortaz, tenplua eusten zuten
zutabeak bere indar guztiekin bultzatu zituen eta eraikin guztia
behera etorri zen! Horrela, bertan zeuden guztiak hil ziren, baita
Samson ere.

Galderak: Zergatik zen Samson hain indartsua?


Zer gertatu zitzaion Samsoni Dalilari indartsua zergatik zen esan zionean?
Epaileak 13:1-16:31
7
Atal honetan Saul eta Dabiden bizitzako gertaera batzuk azaltzen
dira, 80 bat urteko tartean gertatuak. Saul apala zen eta Jainkoa
errespetatzen zuen, baina laster aldatu eta Jehobaren gida jarraitzea
ukatu zuen. Jehobak baztertu egin zuen eta Dabid gantzutzeko esan
zion Samueli Israelgo errege izateko. Saul, jeloskor, Dabid hiltzen
saiatu zen, baina honek ez zuen mendekurik hartu. Saulen semeak,
Jonatanek, Jehobak Dabid aukeratu zuela bazekienez, leial izan
zitzaion. Dabidek ez zuen inoiz Jehobaren diziplina ukatu bekatu
larriak egin arren. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu Jehobaren
eta bere erakundearen esaneko izatearen garrantzia ikusten.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobari eman diezaiokegun gauzarik garrantzitsuena maitasunak


bultzatuta obeditzea da.

˛ Mendekua hartu beharrean, utzi Jehobaren eskutan bidegabekeriak


konpontzea.

˛ Bekatu larriren bat egiten badugu, ez dugu ezkutatu behar.

95
39 Israelgo lehen erregea
Jehobak epaileak ezarri zizkien israeldarrei herria gidatzeko, baina
erregea eduki nahi zuten. Horregatik Samueli esan zioten: «Inguruko
herrialde guztiek erregeak dituzte. Guk ere bat nahi dugu». Samueli
gaizki iruditu zitzaionez, Jehobari horri buruz otoitz egin zion.
Jehobak erantzun zion: «Jendeak ez zaitu zu baztertu. Ni baztertu
nau. Esaiezu erregea izan dezaketela, baina jakin dezatela erregeak
gauza asko eskatuko dizkiela». Hala eta guztiz ere, jendeak esan
zuen: «Bost axola guri! Erregea nahi dugu!».
Jehobak lehendabiziko erregea Saul izeneko gizona izango zela
esan zion Samueli. Hortaz, Saul Ramara joan zenean Samuel
bisitatzera, Samuelek gantzutu egin zuen olioa buruan isuriz.
Geroago, Samuelek israeldarrak elkartu zituen errege berria
aurkezteko. Baina ezin izan zuten Saul aurkitu. Ba al dakizu
zergatik? Tresneria artean ezkutatuta zegoelako. Azkenik,
aurkitu zutenean, jendearen erdian jarri zuten. Saul inor
baino altuagoa zen, oso gizon ederra. Samuelek, orduan,
esan zuen: «Begiratu Jehobak aukeratu duen erregeari».
Jendeak garrasi egin zuen: «Gora erregea!».
Hasiera batean, Saul erregeak Samuelen esana bete eta
Jehoba obeditu zuen. Baina, gero, aldatu egin zen. Adibidez,
behin, Saulek opariak aldarean jarri zituen nahiz eta hori egiteko
baimenik ez zuen. Samuelek berari itxaroteko esana zion, baina
Samuel laster etorri ez zenez, Saulek eskaintzak bere kabuz egitea
erabaki zuen. Zer egin zuen Samuelek orduan? Honakoa esan zion:
«Ez zenuen Jehoba desobeditu behar». Ikasiko ote zuen Saulek bere
akatsetik?
Beranduago, Saul amalektarren aurka borrokatzera joan zenean,
Samuelek den-denak hiltzeko esan zion. Baina Saulek Agag erregea
ez hiltzea erabaki zuen. Jehobak, orduan, esan zion Samueli:
«Saulek baztertu egin nau eta ez du nire esana betetzen». Samuelek,

96
«Opariak egitea baino
hobe haren esana egitea»
(1 Samuel 15:22).

oso triste, Sauli esan zion: «Jehobaren esana betetzen ez duzunez,


beste errege bat aukeratuko du». Samuelek joateko buelta eman
zuenean, Saulek soingaineko ertzetik heldu eta puska bat kendu
zion. Hortaz, Samuelek esan zion: «Jehobak horrela kendu dizu
erregetza». Jehobak bera maitatu eta obedituko zuen norbaiti
emango zion erregetza.

Galderak: Zer eskatu zuten israeldarrek? Zergatik baztertu zuen Jehobak Saul erregea?
1 Samuel 8:1-22; 9:1, 2, 15-17; 10:8, 20-24; 13:1-14; 15:1-35
40 Dabid eta Goliat
Behin, Jehobak esan zion Samueli:
«Joan zaitez Jeseren etxera. Bere
semeetariko bat izango da Israelgo
hurrengo erregea». Beraz, Samuel
Jeseren etxera joan zen. Seme zaharrena ikustean, pentsatu zuen:
«Zalantzarik gabe gazte hau izango da aukeratua». Baina Jehobak
gazte hura ez zela berak aukeratu zuena esan zion: «Nik gizakiaren
barrua ikusten dut, ez dut kanpoko itxura bakarrik ikusten».
Jesek semeetariko beste sei eraman zituen
Samuelengana. Baina Samuelek, orduan,
hau esan zion: «Jehobak ez du hauetariko
inor aukeratu. Ba al duzu beste semerik?».
Jesek erantzun zion: «Beste seme bat dut,
txikiena, Dabid du izena. Kanpoan da
artaldea zaintzen». Dabid itzuli zenean,
hau esan zion Jehobak Samueli: «Horixe
da aukeratu dudana!». Samuelek olioa isuri
zion Dabidi buruan eta Israelgo hurrengo
erregea izateko gantzutu zuen.
Beranduago, israeldarrak filistearrekin
borrokan hasi ziren. Filistearrek Goliat
izeneko gudari erraldoia zuten beraien alde
borrokan. Egunez egun, Goliatek burla
egiten zien israeldarrei. Hau oihukatzen zien:
«Aukera ezazue gizon bat nire aurka
borrokatzeko. Berak irabazten badu, zuen
esklabo izango gara. Baina nik irabazten
badut, zuek izango zarete gure esklabo».
Dabid israeldar gudarostearen
kanpalekura joan zen anaiei janaria
eramatera, soldaduak baitziren. Goliat
«Gizakientzat bai ezinezko,
baina Jainkoarentzat ez,
oihuka entzun eta gero, hau esan zuen: «Neu joango dena baitezake Jainkoak»
naiz filistear horrekin borrokatzera!». Saul erregeak (Markos 10:27).
erantzun zion: «Mutil koskor bat baino ez zara».
Dabidek orduan: «Jehobak lagunduko dit».
Saulek bere burdin jantziak ipini zizkion Dabidi soinean, baina
honek esan zion: «Jantzi hauekin ezin dut borrokarik egin».
Orduan, Dabidek bere habaila hartu zuen, harriak jaurtitzeko
tresna. Errekara joan, bost harri leun aukeratu eta poltsan jarri
zituen. Gero, korrika joan zen Goliatengana eta honek oihukatu zion:
«Etor zaitez, mutikotxo! Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango
diet zure haragia». Baina Dabidek, beldurrik ez zuenez, hau erantzun
zion: «Ezpataz eta lantzaz zatoz, baina ni Jehobaren izenean nator.
Ez zabiltza gure aurka borrokan, Jainkoaren aurka baizik. Jehoba
ezpata edota lantza baino indartsuagoa dela ikusiko dugu hemen
gauden guztiok. Gure esku jarriko zaituzte berak».
Dabidek harri bat habailan ipini eta bere indar guztiekin jaurti zuen.
Jehobaren laguntzarekin, harria ziztu bizian atera zen Goliati kopetan
joz. Erraldoia hilda erori zen lurrera eta filistearrak ihesi joan ziren
bizia salbatu nahian. Ba al duzu zuk Dabiden adinako konfiantzarik
Jehobarengan?

Galderak: Nor aukeratu zuen


Jehobak Israelgo hurrengo
errege izateko? Nola garaitu
zuen Dabidek Goliat?
1 Samuel 16:1-13; 17:1-54

99
41 Dabid eta Saul
Dabidek Goliat hil ondoren, Saul erregeak gudarostearen buru
jarri zuen. Dabidek borroka asko irabazi zituen eta oso ezaguna egin
zen. Gudutik itzultzen zen bakoitzean, emakumeak dantzatuz eta
kantatuz ateratzen zitzaizkion bidera: «Saulek mila hil ditu, Dabidek,
ordea, hamar mila!». Beraz, Saul oso jeloskor jarri eta Dabid hil
nahian hasi zen.
Dabidek harpa oso ondo jotzen zuen. Saulen aurrean arpa jotzen
ari zen batean, erregeak lantza jaurti zion. Dabidek ozta-ozta ihes
egitea lortu zuen lantzak horma joz. Hau gertatu eta gero, beste
askotan saiatu zen Saul Dabid hiltzen. Azkenean, Dabid
basamortuan ezkutatu zen ihesi.
Hartu zituen Saulek 3.000 gizon eta Dabiden bila joan
zen. Ustekabean, Dabid bere gizonekin
ezkutatuta zegoen leizezulo berean sartu
ziren. Honakoa xuxurlatu zioten Dabidi bere
«Zeuen aldetik eta ahal den neurrian,
izan bakean guztiekin. Ene maiteok,
ez egin mendekurik zeuen kontura;
utzi Jainkoari zigorra ematea»
(Erromatarrei 12:18, 19).
gizonek: «Saul hiltzeko aukera paregabea duzu». Hortaz, Dabid
isil-isilik gerturatu eta Sauli jantziaren ertza ebaki zion. Saul ez zen
ezertxotaz ere konturatu. Baina, ondoren, Dabid oso gaizki sentitu
zen Jehobak gantzututako erregeari ez ziolako errespeturik agertu.
Hortaz, ez zien utzi bere gizonei Saul erasotzen. Erregea leizezulotik
atera zenean, Dabidek oihu egin zion bera hiltzeko aukera izan zuela
esanez. Aldatuko ote zuen Saulek Dabidi buruz zuen ikuspuntua?
Ez. Saulek Dabiden bila jarraitu zuen. Gau batean, Dabid eta bere
iloba Abixai Saulen kanpalekuan sartu ziren isilean. Denak lo zeuden,
baita Abner ere, Saulen zaindaria. Abixaik esan zuen: «Hau da gure
aukera! Utzidazu bera hiltzen». Dabidek erantzun: «Jehobak
berak emango dio merezi duena. Har ditzagun bere lantza eta
urontzia eta joan gaitezen».
Dabid gertu zegoen mendi batera igo zen Saulen
kanpalekua ikusteko. Orduan oihukatu zuen: «Abner,
zergatik ez duzu babestu zure erregea? Non dira Saulen
lantza eta urontzia?». Saulek, Dabiden ahotsa ezagutuz,
esan zion: «Ni hiltzeko aukera izan duzu, baina ez duzu egin.
Badakit zu izango zarela Israelgo hurrengo erregea». Saul,
beraz, bere jauregira itzuli zen. Baina Saulen familiarteko
denek ez zuten Dabid gorrotatzen.

Galderak: Zergatik nahi zuen Saulek Dabid hil?


Zergatik ez zuen Dabidek Saul hil nahi?
1 Samuel 16:14-23; 18:5-16; 19:9-12;
23:19-24:16 [23:19-24:15, NW ]; 26:1-25

101
42 Jonatan ausarta eta leiala izan zen
Saul erregearen seme zaharrena, Jonatan, gudari ausarta zen.
Gainera, arranoak baino bizkorragoa eta lehoiak baino indartsuagoa
zela esan zuen Dabidek. Behin batean, Jonatanek filistear batzuk
ikusi zituen muino batean. Orduan, bere arma-mutilari honakoa esan
zion: «Jehobak seinale bat ematen badigu bakarrik erasoko diegu.
Filistearrek igotzeko esaten badigute, eraso egin behar diegunaren
seinale izango da». Orduan, filistearrek honakoa oihukatu zieten:
«Igo eta borrokatu!». Beraz, bi gizonak muinora igo ziren eta
20 soldadu garaitu zituzten.
Saulen seme zaharrena zenez, Jonatanek hurrengo erregea izan
beharko luke. Baina berak bazekien Jehobak Dabid aukeratu zuela
Israelgo hurrengo erregea izateko. Hala ere, ez zen jeloskor jarri.
Jonatan eta Dabid lagun minak egin ziren. Batak bestea babestu eta
defendatuko zutela hitz eman zioten elkarri. Jonatanek bere jantziak,

102
ezpata, arkua eta gerrikoa Dabidi eman zizkion bere laguna zela
adierazteko.
Dabid Saulengandik ihesi zebilen batean, Jonatan joan zitzaion
eta hau esan zion: «Izan sendo eta ausart. Jehobak zu aukeratu
zaitu errege izateko. Nire aitak ere badaki hori». Nahi al duzu
Jonatan bezalako lagun onen bat edukitzea?
Jonatanek behin baino gehiagotan jarri zuen bere bizia arriskuan
adiskidea laguntzearren. Bazekien bere aitak Dabid hil nahi zuela,
beraz, aitari esan zion: «Dabid hiltzen baduzu, bekatu egingo duzu
ez baitu ezer txarrik egin». Saul erregea asko haserretu zen
Jonatanekin.
Urte batzuk beranduago, Saul eta Jonatan borroka berean hil ziren.
Jonatan hil ondoren, Dabid honen semearen bila ibili zen. Mefi-Boxet
zuen izena. Aurkitu zuenean, hau esan zion: «Zure aita lagun mina
nuelako, beti arduratuko naiz zutaz. Nire jauregian biziko zara
eta nire mahaian jango duzu». Dabidek ez zuen inoiz
ahaztu Jonatan bere adiskidea.

Galderak: Nola erakutsi zuen


Jonatanek ausarta zela?
Eta leiala zela?
1 Samuel 14:1-23; 18:1-4; 19:1-6;
20:32-21:1 [20:32-42, NW ]; 23:16-18;
31:1-7; 2 Samuel 1:23; 9:1-13

«Maita dezazuela elkar


nik maite izan
zaituztedan bezala.
Ez die inork maitasun
handiagorik adiskideei,
bere burua haien alde
ematen duenak baino»
(Joan 15:12, 13).
43 Dabid erregearen bekatua
Saul hiltzean, Dabid errege bihurtu zen 30 urterekin. Urte
batzuetan errege izan ondoren, akats larri bat egin zuen. Gau batean,
jauregiko etxe gainetik emakume eder bat ikusi zuen. Betsabe izena
zuela eta Urias gudariaren emaztea zela jakin zuen. Orduan, Dabidek
Betsabe bere jauregira ekartzeko eskatu eta sexu-harremanak izan
zituzten. Betsabe haurdun gelditu zenean, Dabid egindakoa
ezkutatzen saiatu zen. Horregatik, Urias borrokaren aurreneko
lerroan jartzeko eta, ondoren, beste guztiek atzera egiteko agindu
zion bere jeneralari. Ondorioz, Urias borrokan hil zen eta Dabid
Betsaberekin ezkondu zen.
Baina Jehobak gertatuko
gauza txar guztiak ikusi
zituen. Zer egin zuen hortaz?
Natan profeta bidali zion
Dabidi honakoa esanez:
«Gizon aberats batek ardi
ugari zuen. Behartsua zen
beste gizon batek, berriz,
asko maite zuen bildots txikia
besterik ez zuen. Baina gizon
aberatsak bildotsa kendu zion
behartsuari». Dabidek,
haserreturik, hau erantzun
zion: «Gizon aberats horrek
heriotza merezi du!». Natanek orduan: «Zeu zara gizon hori!». Dabid
lur jota gelditu zen eta Natani honakoa aitortu zion: «Bekatu egin dut
Jehobaren aurka». Arazo asko ekarri zizkien Dabidi eta bere familiari
bekatu honek. Jehobak Dabid zigortu zuen, baina ez zion bizia kendu
apala eta zintzoa zelako.
Dabidek Jehobarentzako tenplua eraiki nahi zuen, baina
bere semea, Salomon, aukeratu zuen Jehobak lan hau burutzeko.

104
Beraz, Salomonentzako gauzak prestatzen
hasi zen Dabid eta esan zuen: «Jehobaren
tenpluak sekulakoa izan behar du. Salomon
oraindik gaztea da, baina gauza guztiak
prestatuz lagunduko diot». Dabidek diru asko
eman zuen eraikuntza lanetarako eta langile
trebeak topatu zituen. Gainera, urrea eta
zilarra bildu zituen, baita Sidon eta Tiroko
egur bikaina ere. Bere bizitza amaitzear zela,
Dabidek tenplua eraikitzeko argibideak
eman zizkion Salomoni: «Jehobak
gauza hauek zuretzako idazteko eskatu
dit. Jehobak lagunduko zaitu.
Ez kikildu. Izan sendo eta ekin lanari».

Galderak: Zer bekatu egin zuen Dabidek?


Zer egin zuen Dabidek Salomoni laguntzeko?
2 Samuel 5:3, 4, 10; 7:1-16; 8:1-14; 11:1-12:14;
1 Kronikak 22:1-19; 28:11-21; 51. Salmoa 3-21 [51:1-19, NW ]

«Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak


ondoren txarra izango du, aitortu eta
damutzen denak errukia lortuko»
(Esaera Zaharrak 28:13).
8
Jehobak Salomon bedeinkatu zuen jakinduria handia eta tenplua
eraikitzeko aukera emanez. Baina Salomonek Jehoba alde batera utzi
zuen poliki-poliki. Seme-alabak badituzu, azal iezaiezu nola urrundu
zuten adoratzaile faltsuek Salomon Jainkoarengandik. Erreinua
banandu egin zen eta errege txarrek nazioa apostasiara eta idoloen
gurtzara eraman zuten. Jehobaren profeta leial askok pertsekuzioa
jasan zuten eta asko hil egin zituzten. Jezabel erreginak iparraldeko
erreinua apostasian are gehiago murgildu zuen. Israelgo historiako
egun ilunak izan ziren haiek. Halere, Jehobaren zerbitzari leial
asko zegoen israeldarren artean, adibidez, Josafat eta Elias.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Zerbitzatu Jehoba leialtasunez zure familia eta lagunek ez egin arren.

˛ Jehobarengandik urruntzen bazara, dena gaizki joango zaizu. Baina


berarengandik gertu mantentzen bazara, bedeinkatu egingo zaitu.

˛ Irtenbiderik ez dagoela iruditzen zaizunean ere, Jehobak bere indarra


espero ez duzun moduan agertuko dizu.

107
44 Jehobarentzako tenplua
Salomon errege bihurtu ondoren, Jehobak galdetu zion:
«Zer nahi duzu nik ematea?». Salomonek erantzun: «Gaztea
naiz eta ez dakit nola jokatu. Emadazu, arren, jakinduria herria
zaintzeko». Jehobak orduan: «Jakinduria eskatu didazulako,
lurreko gizonik jakintsuena egingo zaitut. Gainera, oso
aberatsa izango zara. Eta nire esaneko bazara, bizitza
luzea izango duzu».
Salomon tenplua eraikitzen hasi zen urre, zilar, egur
eta harririk onenak erabiliz. Ehunka gizon-emakume trebe aritu
ziren lanean. Zazpi urte pasata, tenplua Jehobari eskaintzeko
prest zegoen. Tenpluko aldarean eskaintzak ipini eta, aurrean
belaunikatuz, Salomonek otoitz egin zuen: «Jehoba, tenplu hau
ez da zuk merezi duzun bezain handi eta ederra. Baina, arren,
onartu gure gurtza eta entzun gure otoitzak». Zer pentsatu ote
zuen Jehobak tenplua eta Salomonen otoitzari buruz? Otoitza
bukatu bezain pronto, Jehobak sua bidali zuen aldareko
eskaintzak errez. Honela, tenplua onartzen zuela adierazi zuen.
Hau ikustean, asko poztu ziren israeldarrak.
Salomon bere jakinduriarengatik zen ezaguna, bai Israel
osoan, baita urruneko tokietan ere. Jendeak Salomonengana
jotzen zuen arazoak konpontzeko. Sabako erregina ere Salomon
probatzera joan zen galdera zailak eginez. Baina hau esan zuen
bere erantzunak entzun zituenean: «Ez nuen sinesten jendeak
zuri buruz esaten zidana. Baina, orain, esaten zidatena baino
jakintsuagoa zarela ikusi dut. Zure Jainkoak, Jehobak,
bedeinkatu egin zaitu». Israeldarrek bizimodu ona eta
zoriontsua zuten. Baina gauzak aldatzear zeuden.

Galderak: Zergatik eman zion Jehobak Salomoni jakinduria berezia?


Nola azaldu zuen Jehobak tenplua onartzen zuela?
1 Erregeak 2:12; 3:4-28; 5:9-32 [4:29-5:18, NW ];
6:37, 38; 7:15-8:66; 10:1-13; 2 Kronikak 7:1; 9:22

108
«Baduzue hemen Salomon
baino handiago den bat»
(Mateo 12:42).
45 Erreinua bitan banandu zen
Salomonek Jehoba gurtu zuen bitartean, bakea nagusitu zen
Israelen. Baina Salomon emakume kanpotar askorekin ezkondu
zen eta hauek idoloak gurtzen zituzten. Pixkanaka-pixkanaka
Salomon aldatu eta, bera ere, idoloak gurtzen hasi zen. Jehoba
haserre zegoen Salomonekin: «Israelgo erreinua zure familiari
kenduko diot eta bitan banatua izango da. Zatirik handiena zure
zerbitzari bati emango diot. Zure familiak, berriz, zatirik txikiena
gobernatuko du».
Jehobak bere erabakia beste modu batera garbi erakutsi zuen.
Jeroboam, Salomonen zerbitzaria, bidaiatzen ari zen bitartean Ahias
profetarekin topatu zen. Profeta honek bere jantzia 12 zatitan
puskatu eta esan zion: «Israelgo erreinua Salomonen familiari kendu
eta bi zatitan banatuko du Jehobak. Hartu zati hauetako hamar,
hamar triburen errege izango baitzara». Salomonek hau jakitean,
Jeroboam hil nahi izan zuen! Beraz, Jeroboamek Egiptora egin zuen
ihes. Salomon hiltzean bere semea, Roboam, errege bihurtu
zen. Orduan, Jeroboamek Israelera inongo arazorik gabe
itzuli zitekeela pentsatu zuen.

110
«Ez nahas sinesgabeekin:
Israelgo arduradunek honakoa esan ba al dute zerikusirik elkarrekin
zuzenbideak eta gaiztakeriak? [...]
zioten Roboami: «Zure herriarekin ondo edota harremanik izan ote daiteke
jokatzen baduzu, leiala izango zaizu fededunaren eta fedegabearen
beti». Lagun gazteek, berriz, hau esan artean?» (2 Korintoarrei 6:14, 15).
zioten: «Zorrotza izan behar duzu
herriarekin! Gogorrago egin behar du lan!». Roboamek, bere lagun
gazteen aholkua jarraituz, gogor jokatu zuen herriarekin. Ondorioz,
hamar tribu matxinatu egin zitzaizkion. Hauek Jeroboam egin zuten
euren errege. Hamar tribuko erreinuari Israelgo erreinua deitu
zitzaion. Beste bi tribuko erreinuari, aldiz, Judako erreinua. Erreinu
hau, Roboami izan zitzaion leial. Israelgo 12 tribuak banaturik
zeuden orain.
Jerusalem Roboamen erreinuan zegoen eta Jeroboamek ez zuen
bere herria hara gurtzera joaterik nahi. Ba al dakizu
zergatik? Herria Roboamen alde jartzeko beldur
zelako. Beraz, bi zekor irudi egin zituen eta herriari
esan zion: «Jerusalem urrunegi dago. Gurtu
ezazue hemen Jainkoa». Herria zekor irudiak
gurtzen hasi zen, berriro Jehoba ahaztuz.
Galderak: Zergatik banandu zen Israel? Zer gauza txar
egin zituzten Roboam eta Jeroboam erregeek?
1 Erregeak 11:1-13, 26-43; 12:1-33
46 Karmel mendiko proba
Israelgo hamar tribuen erreinuak errege txar asko izan zituen,
baina txarrenetako bat Akab izan zen. Baal jainkoa adoratzen zuen
emakume gaizto batekin ezkondu zen, Jezabelekin. Akab eta
Jezabelek jende asko Baal gurtzera bultzatzeaz gain, Jehobaren
profetak ere hil zituzten. Zer egin zuen Jehobak? Elias profeta bidali
zuen Akabi mezu bat emateko.
Bere gaiztakeriarengatik Israelen euririk ez zuela egingo esan zion
Eliasek Akabi. Beraz, hiru urte baino gehiagoz ez zen uztarik izan eta
jendea goseak zegoen. Geroago, Jehobak Akabengana bidali zuen
Elias berriro ere. Erregeak honakoa esan zion: «Arazoak besterik
ez dituzu sortzen! Hau guztia zure errua da». Eliasek erantzun zion:
«Ez naiz ni lehortea sortu duena. Zuk sortu duzu Baal adoratuz!
Egin dezagun proba bat benetako Jainkoa nor den ikusteko. Bildu
itzazu Baalen profetak eta herri osoa Karmel mendiaren gainean».
Guztiak mendian elkartu zirenean, Eliasek esan zuen: «Erabaki
ezazue. Benetako Jainkoa Jehoba baldin bada, jarraitu berari.
Baina Baal bada, jarraitu Baali. Egin dezagun proba. Baalen
450 profetek eskaintza prestatu eta bere jainkoari deitu beharko
diote. Nik, era berean, eskaintza prestatu eta Jehobari deituko diot.
Sua bidaliz erantzuten duen jainkoa izango da egiazko Jainkoa».
Guztiak ados egon ziren probarekin.
Baalen profetek eskaintza prestatu eta egun osoa beraien
jainkoari deika ibili ziren: «Baal, erantzun iezaguzu!».
Baalek ez erantzutean, Eliasek burla egin zien: «Egizue
dei ozenago! Agian lo egongo da eta norbaitek esnatu
beharko du». Ilunabarrean, Baalen profetak deika
jarraitzen zuten oraindik. Baina inork ez zien erantzuten.
Eliasek eskaintza aldarean jarri eta ura isuri zion.
Gero, otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, adierazi
jendeari zu zarela egiazko Jainkoa». Orduantxe,
Jehobak sua bidali zuen zerutik eskaintza erretzeko.

112
«Jakin bezate zu, zu bakarrik,
Jendeak oihukatu zuen: «Jehoba da zarela Jauna [Jehoba], zu
bakarrik lur guztiaren gain
egiazko Jainkoa!». Eliasek orduan: Goi-goikoa» (83. Salmoa 19
«Ez dezatela ihes egin Baalen [83:18, NW]).
profetek!». Egun hartan,
Baalen 450 profetak hil zituzten.
Itsas gainean lainotxo bat agertu zenean, Eliasek Akabi
esan zion: «Ekaitza dator. Prestatu gurdia eta zoaz
etxera». Zerua geroz eta ilunago zegoen, haizea txistuka
zebilen eta euria barra-barra hasi zuen. Lehortea amaitu
zen azkenik! Akab ahal zuen bezain azkar zihoan
gurdian. Baina Eliasek azkarrago egiten zuen korrika
Jehobari esker! Amaitu ote ziren Eliasen arazoak?
Galderak: Zein izan zen Karmel mendiko proba?
Nola erantzun zuen Jehobak Eliasen otoitza?
1 Erregeak 16:29-33; 17:1; 18:1, 2, 17-46; Santiago 5:16-18
47 Jehobak Elias sendotu zuen
Jezabel asko haserretu zen Baalen profetei gertatutakoa
entzutean. Beraz, Eliasi mezu hau bidali zion: «Bihar hilda egongo
zara Baalen profetak bezalaxe». Beldurraren beldurrez, Eliasek
basamortura ihes egin eta, han, otoitz egin zuen: «Jehoba, ezin dut
gehiago jasan. Utzidazu hiltzen». Nekearen ondorioz, loak hartu zuen
zuhaitz baten azpian.
Aingeru batek Elias esnatu eta goxo-goxo esan zion: «Jaiki eta
jan ezazu». Eliasek harri beroen gainean zegoen opila eta urez
betetako pitxarra ikusi zituen. Jan eta edan ondoren, lotara joan zen.
Aingeruak berriro esnatu eta esan zion: «Jan ezazu, bidaiarako
indartzea behar duzu eta». Beraz, Eliasek zertxobait gehiago jan
zuen. Ondoren, 40 egun eta 40 gauez bidaiatu zuen Horeb mendira
iritsi arte. Han, Elias leizezulo batera sartu zen lotara. Jehobak,
orduan, esan zion: «Zertan ari zara hemen, Elias?». Eliasek erantzun:
«Israeldarrek zuri egindako promesa hautsi dute. Zure aldareak
suntsitu eta profetak hil dituzte. Ni hil nahian ere badabiltza».
Jehobak esan zion: «Irten eta zaude zutik mendian». Hasieran,
haize zakar indartsuak jo zuen. Ondoren, lurrikara izan zen eta, gero,
sua. Azkenik, Eliasek ahots lasai eta goxo bat entzun zuen. Aurpegia
estali zuen jantziaz eta leizearen kanpoaldean gelditu zen. Orduan,
Jehobak ihes zergatik egin zuen galdetu zion. Eliasek erantzun:
«Ni naiz gelditzen den profeta bakarra». Baina Jehobak orduan:
«Ez zaude bakarrik. Ni gurtzen nauten beste 7.000 lagun daude.
Zoaz eta izendatu Eliseo zure ordez profeta izateko». Berehala, Elias
Jehobak esandakoa egitera joan zen. Zer uste duzu zuk? Lagunduko
ote dizu Jehobak zuri ere bere esana egiten duzunean? Bai, noski!
Orain, itzul gaitezen lehorte garaiko gertakizun harrigarri batera.

Galderak: Zergatik egin zuen ihes Eliasek? Zer esan zion Jehobak Eliasi?
1 Erregeak 19:1-18; Erromatarrei 11:2-4

114
«Ez eduki ezeren kezkarik,
baizik eta, gorabehera
guztietan, agertu Jainkoari
zeuen eskabideak, otoitz
eta erregu eginez eta
eskerrak emanez»
(Filipoarrei 4:6).
48 Alargunaren semea bizirik berriz ere
Lehorte garaian, Jehobak honakoa agindu zion Eliasi: «Zoaz
Sareptara. Han, emakume alargun batek jaten emango dizu». Hiriko
ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen.
Orduan, ur pixka bat eskatu zion alargunari. Emakumea uraren bila
zihoala, Eliasek hau esan zion: «Ekardazu, mesedez, ogi-puska bat
ere». Baina alargunak erantzun zion: «Ez dut ogirik zuri emateko.
Semearentzat eta niretzat janari pixka bat prestatzeko irin eta olio
apur bat besterik ez dut». Eliasek orduan: «Ogi pixka bat ematen
badidazu, berriz euria egin arte irina eta olioa ez zaizkizula agortuko
hitz eman du Jehobak».
Beraz, alarguna etxera joan zen eta ogia egin zuen
Jehobaren profetarentzat. Jehobak hitz eman bezalaxe,
alargunak eta honen semeak beti izan zuten zer jan lehortea
amaitu bitartean. Irinaren katilua eta oliontzia ez ziren hustu.
Ondoren, gauza izugarria gertatu zen. Alargunaren
semetxoa larriki gaixotu eta hil egin zen. Alargunak Eliasi
«Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik,
ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago
ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!» (Lukas 12:24).

laguntzeko erregutu zion. Orduan, Eliasek mutikoa magaletik hartu


zion amari eta goiko solairuko gelara igo zuen. Mutikoa ohean etzan
eta otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, ekar ezazu mutikotxoa bizira
berriro ere». Elias Jehobari egiteko eskatzen ari zitzaiona harrigarria
zen. Ba al dakizu zergatik? Dakigunaren arabera, ordura arte inor
ez zelako berpiztua izan. Gainera, alarguna eta bere semea ez ziren
israeldarrak.
Mutikotxoa berriro arnasa hartzen hasi eta berpiztu egin zen!
Orduan, Eliasek esan zion alargunari: «Begira! Zure semea bizirik
dago». Amak erantzun zion pozaren pozez: «Orain badakit
Jainkoaren gizona zarela, Jainkoak agintzen dizuna bakarrik esaten
duzulako eta hau beti betetzen delako».

Galderak: Nola azaldu zuen Sareptako alargunak Jehobarengan konfiantza zuela?


Zergatik dakigu Elias Jainkoaren benetako profeta zela?
1 Erregeak 17:8-24; Lukas 4:25, 26

117
49 Erregina gaiztoak zigorra jaso zuen
Akab erregeak Nabot izeneko gizonaren mahastia ikus zezakeen
Izreelen zuen jauregiko leihotik. Akabek mahasti hura nahi zuenez,
Naboti erosten saiatu zen. Baina Nabotek ez zion saldu nahi izan,
Jehobaren legearen aurka baitzegoen arbasoengandik jasotako lurrak
saltzea. Errespetatu ote zuen Akabek Nabot zuzena zena egin nahi
izateagatik? Ez. Akab asko haserretu zen. Hain haserre zegoen, bere
gelatik atera gabe egon zela ezertxo ere jan gabe.
Akaben emazteak, Jezabel erregina gaiztoak, honakoa esan zion
senarrari: «Israelgo erregea zarenez, nahi duzun edozer eduki
dezakezu. Nik lortuko dizut lur hori». Beraz, gutunak idatzi zizkien
hiriko arduradunei Nabot Jainkoa madarikatzeagatik salatu eta
harrika hil zezaten aginduz. Arduradunek Jezabelek esandakoa egin
zuten eta, gero, erreginak Akabi esan zion: «Nabot hilda dago!
Mahastia zurea da».
Nabot ez zen Jezabelek hil zuen errugabe bakarra izan. Izan ere,
Jehoba maite zuen jende ugari hil zuen. Irudiak gurtu eta beste gauza
txar asko ere egiten zituen. Baina Jehobak Jezabelek egindako
gauza txar guztiak ikusi zituen. Zer egingo zuen berarekin?
Denborarekin, Akab hil egin zen.
Geroago, bere semea, Joram, errege
bihurtu zen. Orduan, Jehobak Jehu
izeneko gizona bidali zuen Jezabel eta
honen familia zigortzeko.
Jehu bere gurdira igo eta
Izreelerantz abiatu zen, Jezabel bizi
zen hirirantz. Joram, bere gurdian
igota, Jehurengana joan eta galdetu
zion: «Bakez al zatoz?». Jehuk
erantzun: «Ez dugu bakerik izango
zure ama, Jezabel, gauza maltzurrak
egiten ari den bitartean». Orduan,
«Zeren diru-gosea baita
gaitz guztien sustraia»
(1 Timoteori 6:10).

gurdia biratu eta ihes egiten saiatu zen Joram. Baina


Jehuk gezia jaurti zion eta hil egin zuen.
Gero, Jehu Jezabelen jauregirantz abiatu zen. Bazetorrela jakin
zuenean, erreginak begiak margotu, ilea apaindu eta goiko pisuko
leihoan itxaron zion. Jehu iritsi zenean, zakar-zakar agurtu zion
Jezabelek. Orduan, honen alboan zeuden zerbitzariei oihukatu zien
Jehuk: «Bota hori behera!». Jezabel leihotik behera bultzatu
zutenean, lurrera erori eta hil egin zen.
Hau gertatu eta gero, Jehuk Akaben 70 semeak hilarazi zituen eta
Baalen gurtza kendu zuen lurralde hartatik. Ikusi al duzu Jehobak
guztia dakiela eta, une egokian, gauza txarrak egiten dituztenak
zigortzen dituela?
Galderak: Zer egin zuen Jezabelek Naboten mahastia lortzeko?
Zergatik zigortu zuen Jehobak Jezabel?
1 Erregeak 21:1-29; 2 Erregeak 9:1-10:30

119
50 Jehobak Josafat defendatu zuen
Josafatek, Judako erregeak, Baalen aldareak eta irudiak suntsitu
zituen bere lurraldean. Jendeak Jehobaren legeak ezagutzea nahi
zuenez, funtzionarioak eta lebitarrak bidali zituen Judako lurralde
guztira hauek irakasteko.
Inguruko nazioak Juda erasotzeko beldur ziren. Izan ere,
bazekiten Jehoba bere herriarekin zegoela. Josafat erregeari opariak
ere egiten zizkioten. Baina, orduan, moabdarrak, amondarrak eta Sir
eskualdekoak Judaren aurka hasi ziren borrokan. Josafatek bazekien
Jehobaren laguntza behar zuela. Hortaz, gizon, emakume eta haur
guztiak bildu zituen Jerusalemen eta beraien aurrean otoitz egin
zuen: «Jehoba, zure laguntzarik gabe ezingo dugu irabazi. Esaguzu,
arren, zer egin behar dugun».
Jehobak otoitza erantzun zuen: «Ez izutu. Lagundu egingo
zaituztet. Zeuen lekuan jarri, egon bertan geldi eta ikusiko duzue
nola salbatzen zaituztedan». Nola salbatu ote zituen Jehobak?
Hurrengo goizean, Josafatek kantariak aukeratu zituen eta
gudarostearen aurretik joateko agindu zien. Jerusalemdik
gudu-zelaira abiatu ziren Tekoa izeneko lekura.
Kantariak Jehoba pozaren pozez ozenki goresten ari ziren
bitartean, Jehobak bere herriaren alde egin zuen borroka.
Amondarrak eta moabdarrak hainbeste nahastu zituen, beraien
artean borrokatzen hasi zirela. Ez zen bat bera ere bizirik atera!
Baina Jehobak Judako jendea, gudariak eta apaizak babestu zituen.
Hortaz, inguruko nazioetako jende guztiak izan zuen Jehobak
egin zuenaren berri eta bere herria defendatzen jarraitzen zuela
jakin zuten. Nola jarraitzen du Jehobak bere herria salbatzen?
Era askotara. Ez du gizakiaren laguntzarik behar hau egiteko.
Galderak: Zer-nolako erregea zen Josafat?
Nola babestu zuen Jehobak Juda?
2 Kronikak 17:1-19; 20:1-30

120
«Oraingoan, borroka
ez duzue zuek
egingo. Egon bertan
geldi, eta ikusiko
duzue nola salbatzen
zaituzten Jaunak»
(2 Kronikak 20:17).
9
Atal honek Jehobarengan fede azpimarragarria izan zuten gazte,
profeta eta erregeei buruz hitz egiten du. Sirian fede handia zuen
israeldar neskatila bat bizi zen. Neskatxa hau ziur egon zen Jehobaren
profetak Naaman sendatu zezakeela. Eliseo profetak Jehobak
etsaiengandik babestuko zuenaren konfiantza osoa izan zuen. Joiada
apaiz nagusiak bere bizia arriskuan ipini zuen Joax Ataliarengandik
babesteko. Ezekias erregeak Jehobak Jerusalem salbatuko zuela
sinetsi zuen eta ez zuen amore eman asiriarren mehatxuen aurrean.
Josias erregeak idolatria errotik kendu zuen. Gainera, tenplua
berreraiki eta nazioa benetako gurtzara bueltarazi zuen.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Inoiz ez gara gazteegiak Jehobari buruz hitz egiteko.

˛ Zuzena dena egiten badugu, Jehobak gure alboan egongo dela


promesten digu.

˛ Jonasek bezala, gauzak guk nahi bezala gertatzen ez badira,


ez kexatzen ikasi behar dugu, baita Jehobaren argibideak segitzen ere.

123
51 Gudaria eta neskatila
Siriako lurraldean, israeldar neskato bat bizi zen bere etxetik
oso urrun. Siriar gudarosteak bere etxetik eraman zuen eta, orain,
Naaman gudalburuaren emaztearen zerbitzaria zen. Neskatilak
Jehoba gurtzen zuen nahiz eta inguruko inork ez zuen egiten.
Naamanek azaleko gaixotasun izugarria zuen eta minez egoten
zen beti. Neskatxoak bihotzez lagundu nahi zion. Hortaz, Naamanen
emazteari esan zion: «Zure senarrari hobetzen lagunduko dion
norbait ezagutzen dut. Israelen Eliseo izeneko Jehobaren profeta bat
bada. Berak senda dezake zure senarra».
Naamanen emazteak neskatxak esandakoa azaldu zion senarrari.
Edozer egiteko prest zegoenez, Naaman Israelera joan zen Eliseoren
etxera. Eliseok sekulako ongietorria egingo ziola espero zuen. Baina
Eliseok, berarekin aurrez aurre hitz egin ordez, bere zerbitzaria bidali
zuen Naamani harrera egin eta honako mezua esateko: «Zoaz eta
sartu Jordan ibaiko uretan
zazpi aldiz. Orduan sendatuko
zara».
Naamanek ez zuen hura
espero. Horregatik esan zuen:
«Profeta honek bere Jainkoari
otoitz eginez modu harrigarrian
sendatuko ninduela uste nuen.
Horren ordez, Israelgo ibai horretara
joateko esan dit. Sirian ibai hobeak
ditugu. Ez al da nahikoa haietara
joatea?». Naamanek Eliseoren etxetik
alde egin zuen erabat haserreturik.
Naamanen zerbitzariek argiago
pentsatzen lagundu zioten: «Ez al zenuke edozer
egingo sendatzeko? Profeta horrek egiteko esan
dizuna oso erraza da. Zergatik ez duzu egiten eta kito?».
Naamanek esandakoa egin zuen. Jordan ibaira joan eta uretan
zazpi aldiz murgildu zen. Zazpigarren aldiaren ostean, guztiz
sendatua atera zen uretatik. Esker ona agertu nahian,
Eliseorengana bueltatu zen. Naamanek
esan zion: «Orain badakit Jehoba dela
«Umetxoen eta bularreko
egiazko Jainkoa». Zure ustez, nola sentitu haurtxoen ahotik atera
ote zen israeldar neskatila Naaman duzu gorespena»
sendatuta itzuli zenean? (Mateo 21:16).

Galderak: Erraza izan al zen israeldar neskatxarentzako


Naamanen emaztearekin hitz egitea? Zerk lagundu ote
zion hain ausarta izaten?
2 Erregeak 5:1-19; Lukas 4:27

125
52 Jehobaren suzko gudarostea
Siriako erregea, Ben-Hadad, Israel behin eta berriz erasotzen
zebilen. Baina hau gertatzen zen bakoitzean, Eliseo profetak Israelgo
erregea ohartarazten zuen eta ihes egitea lortzen zuen beti. Beraz,
Ben-Hadadek Eliseo bahitzea erabaki zuen. Dotan hirian zegoela
jakin zuenean, siriar gudarostea bidali zuen Eliseo harrapatzeko.
Siriarrak gauez heldu ziren Dotanera. Hurrengo goizean, Eliseoren
zerbitzaria kanpora atera eta hiria gudaroste handi batez inguratua
zegoela ikusi zuen. Izuaren izuz, oihukatu zuen: «Eliseo, zer egingo
dugu?». Eliseok orduan: «Ugariagoak ditugu guk geure aldekoak,
horiek beren aldekoak baino». Momentu hartantxe, Jehobak
Eliseoren zerbitzariari gauza harrigarri bat ikusarazi zion: hiriaren
inguruko mendiak suzko guda-gurdi eta zaldiz beteak zeuden!
Siriar soldaduak Eliseo harrapatzen saiatu zirenean, profetak
otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, itsutu jende hori». Bat-batean,
soldaduek ez zuten ideiarik ere izan non zeuden ikusten jarraitzen
zuten arren. Eliseok, orduan, esan zien soldaduei: «Leku okerrean

126
«Konfiantza osoa dugu
Jainkoarengana jotzeko,
ongi baitakigu, bere
nahiaren arabera zerbait
eskatzen badiogu,
entzun egiten digula»
(1 Joan 5:14).

zaudete. Jarraitu niri. Nik gidatuko zaituztet bilatzen ari zareten


gizonarengana». Beraz, Eliseori Samariaraino jarraitu zioten,
Israelgo erregea bizi zen hiriraino.
Siriarrak beranduegi ohartu ziren non zeuden. Israelgo erregeak
honakoa galdetu zion Eliseori: «Hil al ditzaket?». Erabiliko ote zuen
Eliseok aukera hau berari min egiten saiatu zen jende honen aurka
mendekua hartzeko? Ez. Eliseok erantzun zion: «Ez itzazu
hil. Emaiezu jatekoa eta bidal itzazu bueltan». Beraz,
erregeak otordu handi bat prestatu zuen haientzat
eta, gero, etxera bidali zituen.

Galderak: Nola babestu zituen Jehobak Eliseo eta bere zerbitzaria?


Uste al duzu Jehobak zu ere babes zaitzakeela?
2 Erregeak 6:8-24
53 Joiada ausarta izan zen
Jezabelek bera bezain gaiztoa zen alaba zuen, Atalia. Judako
erregearekin zegoen ezkondua. Senarra hil zitzaionean, semea ipini
zen agintean. Baina hau ere hil zenean, Ataliak bere burua Judako
agintari izendatu zuen. Orduan, erregearen senitarteko guztiak
hiltzen saiatu zen, bere ordez errege izan zitekeen edonor. Bere
bilobak ere hil zituen! Hau dela eta, jende guztiak beldur zion.
Joiada apaiz nagusiak eta bere emazteak, Joxebak, bazekiten
Atalia egiten ari zena oso txarra zela. Beraz, beraien biziak arriskuan
jarriz, Ataliaren biloba bat ezkutatu zuten, Joax izeneko haurtxoa.
Mutikoa tenpluan hezi zuten.
Joaxek zazpi urte zituenean, Joiadak buruzagi eta lebitar guztiak
bildu eta esan zien: «Zaindu tenpluko ateak eta ez utzi inori sartzen».
Orduan, Joax Judako errege egin zuen Joiadak eta koroa jarri zion
buruan. Judako jendeak honela zioen oihuka: «Gora erregea!».
Bildutako jendearen zalaparta
entzutean, tenplura joan zen laster
batean Atalia erregina. Errege berria
ikusi zuenean, garrasi egin zuen:
«Traizioa! Traizioa!». Buruzagiek
erregina gaiztoa harrapatu, kanpora
atera eta hil egin zuten. Ataliak oso
eragin txarra izan zuenez
nazioarengan, zer gertatuko zen
orain?
Joiadak Jehobarekin ituna egiten
lagundu zion nazioari. Itun honetan
Jehoba bakarrik gurtuko zutela
promestu zuten. Joiadak, orduan,
Baalen tenplua behera bota eta
irudiak txiki-txiki egitea agindu zuen.
«Ez izan beldurrik gorputza hil bai,
baina bizia hondatu ezin dutenei;
izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona
osoa infernuan [Gehennan, NW]
honda dezakeenari» (Mateo 10:28).

Apaizak eta lebitarrak izendatu zituen tenpluan lan


egiteko eta, era honetara, nazioak berriz ere Jehoba gurtzeko.
Atezainak ezarri zituen tenplua zaintzeko, garbia ez zen inor sartu
ez zedin. Orduan, Joiada eta buruzagiek Joax jauregira eraman eta
errege-aulkian eseri zuten. Judako jendea oso pozik zegoen. Azkenik
Jehoba zerbitzatu ahal izango zuten Atalia gaiztoaren eraginik gabe
eta Baalen gurtzatik askatuta. Ikusi al duzu nola lagundu zion jende
askori Joiada ausarta izateak?

Galderak: Nola erakutsi zuen Joiadak ausardia?


Zure ustez, lagundu al zaitzake Jehobak ausarta izaten?
2 Erregeak 11:1-12:13 [11:1-12:12, NW ]; 2 Kronikak 21:1-6; 22:10-24:16

129
54 Jehobak pazientzia izan zuen Jonasekin
Ninive izeneko hiri asiriarrean jendea oso gaiztoa zen. Beraz,
Jehobak Jonas bere profetari hara joateko eta hango jendeari
jokabidez aldatu behar zuela ohartarazteko esan zion. Jonas, ordea,
kontrako norabiderantz ihesi joan zen Tarsisera zihoan ontzi batean.
Ontzia itsasoan barrena zihoala, ekaitz zakar bat hasi eta
marinelak erabat izutu ziren. Bakoitzak bere jainkoari otoitz egin
eta galdetu zuten: «Zergatik ari da hau gertatzen?». Azkenean,
Jonasek esan zien: «Ni naiz erruduna. Jehobak esan didana egitetik
nabil ihesi. Bota nazazue itsasora eta ekaitza gelditu egingo da».
Marinelek ez zuten Jonas bordatik bota nahi, baina Jonasek
botatzeko esan zien behin eta berriz. Itsasora bota zutenean,
ekaitza gelditu egin zen.
Jonasek hiltzera zihoala pentsatu zuen. Itsaso sakonean
hondoratzen zihoan bitartean, Jehobari otoitz egin zion. Orduan,
Jehobak arrain izugarri bat bidali zuen Jonas irensteko, baina ez zen
hil. Arrainaren barrenetik, otoitz egin zuen: «Zure esana beti egingo
dudala promesten dizut». Jehobak Jonas arrainaren barruan salbu
eduki zuen hiru egunez eta, gero, arrainak lehorrera bota zezan egin
zuen.
Jehobak Ninivera joateko esan zion berriro Jonasi. Oraingo
honetan, bai, Jonasek obeditu egin zuen. Ninivera joan eta hango

130
«Gertatzen dena da [Jehobak]
pazientzia duela zuekin,
jende gaiztoari esan zion: «40 egun ez baitu inor galtzerik nahi,
barru Ninive suntsitua izango da». denok bihozberritzea baizik»
Baina, orduan, ezusteko bat gertatu (2 Pedro 3:9).
zen. Niniveko jendeak mezua entzun
eta jokabidez aldatu zuen. Erregeak herriari esan zion: «Erregutu
Jainkoari eta damutu. Agian ez gaitu suntsituko». Jehobak damutu
egin zirela ikustean, ez zuen Ninive suntsitu.
Jonas haserre zegoen hiria ez zelako suntsitua izan. Pentsatu:
Jehobak pazientzia eta errukia izan zion Jonasi, baina Jonas ez zen
errukitsua izan Niniveko jendearekin. Honen ordez, hiriaren
kanpoaldean eseri zen kalabaza landare baten itzalpean kopeta
ilun-ilun zuelarik. Orduan, landarea ihartu egin zen Jonas berriz
haserretuz. Beraz, Jehobak esan zion: «Erruki handiagoa izan diozu
landareari Niniveko jendeari baino. Ni, ordea, beraietaz errukitu naiz
eta bizirik jarraitzen dute». Zer irakatsi nahi izan zion? Niniveko
jendea landareak baino garrantzitsuagoa zela.

Galderak: Zer lezio irakatsi zizkion Jehobak Jonasi?


Zer ikas dezakegu Jonasi gertatutakotik?
Jonas 1:1-4:11
55 Jehobaren aingeruak Ezekias babestu zuen
Asiriar Inperioak mendean hartua zuen Israelgo hamar tribuen
erreinua. Orain, Senakeribek, Asiriako erregeak, Judako bi
tribuen erreinua menperatu nahi zuen. Judako hiriak eraso eta
hartzen hasi zen banaka-banaka. Baina gehien desiratzen zuen
hiria Jerusalem zen. Hala ere, Senakeribek ez zekien Jehoba hiri hura
babesten ari zela.
Ezekiasek, Judako erregeak, Senakeribi diru asko ordaindu zion
Jerusalem bakean utzi zezan. Baina, nahiz eta Senakeribek dirua
hartu, bere gudaroste boteretsua bidali zuen Jerusalem erasotzeko.
Hiriko jendea beldurtuta zegoen asiriarrak geroz eta gertuago
baitzeuden. Orduan, Ezekiasek esan zien: «Ez izan beldurrik.
Asiriarrak indartsuak dira, baina Jehobak hauek baino indartsuago
egingo gaitu».
Senakeribek bere ordezkari nagusia bidali zuen Jerusalemera
jendeari iseka egiteko. Ordezkari nagusia hiriaren kanpoaldean
gelditu eta oihukatu zuen: «Jehobak ezin zaituzte lagundu. Ez utzi
Ezekiasek engaina zaitzaten. Ez dago gure eskuetatik babestuko
zaituzten jainkorik».
Ezekiasek zer egin behar zuen galdetu zion Jehobari.
Jehobak erantzun zion: «Ez beldurtu ordezkari nagusiak esan
dituen hitzengatik. Senakeribek ez du Jerusalem hartuko».
Ondoren, Ezekiasek Senakeriben gutun batzuk jaso zituen.
Honakoa esaten zuten: «Amore eman. Jehobak ezin zaituzte
libratu». Orduan, Ezekiasek otoitz egin zuen: «Jehoba, arren,
salba gaitzazu jende guztiak jakin dezan zu zarela egiazko
Jainko bakarra». Jehobak erantzun zion: «Asiriako
erregea ez da Jerusalemen sartuko. Nik babestuko
dut neure hiria».

132
Senakerib ziur
zegoen Jerusalem
laster menperatuko
zuela. Baina gau hartantxe
bertan, Jehobak aingeru bat
bidali zuen soldaduak hiriaren
kanpoaldean kanpatuta zeuden
tokira. Aingeruak 185.000 soldadu
hil zituen! Senakerib erregeak
gudaririk ahaltsuenak galdu zituen.
Ez zuen etxera, garaituta, bueltatzea
baino beste erremediorik. Jehobak
Ezekias eta Jerusalem babestu zituen
promestu bezala. Jerusalemen
egon izan bazina, izango
ote zenukeen konfiantzarik
Jehobarengan?
«Zaindari dago
Galderak: Nola babestu zuen
Jaunaren aingerua
Jehobak Jerusalem? Uste al duzu
begirune diotenen inguruan,
Jehobak zu ere babestuko zaituela?
arriskuetatik ateratzeko»
(34. Salmoa 8 [34:7, NW]).
2 Erregeak 17:1-6; 18:13-37; 19:1-37;
2 Kronikak 32:1-23
56 Josiasek Jainkoaren Legea maite zuen
Josias Judako errege bihurtu zen zortzi urte zituenean. Garai
hartan, jendea magia egiten eta irudiak gurtzen zebilen. Josiasek
16 urte zituenean, Jehoba era egokian nola gurtu behar zen jakiten
saiatu zen. 20 urterekin, irudiak eta aldareak suntsitzen hasi zen
lurralde osoan. Eta 26 urte zituela, Jehobaren tenplua konpontzeko
antolaketak egin zituen.
Hilkias apaiz nagusiak Jehobaren lege-liburua aurkitu zuen
tenpluan, agian Moisesek idatzi zuen bera. Xafanek, erregearen
idazkariak, Josiasi eraman eta ozen irakurtzen hasi zen. Josiasek
entzun zuenean, jendea urtetan Jehoba desobeditzen aritu zela
konturatu zen. Beraz, Josias erregeak honakoa esan zion Hilkiasi:
«Jehoba haserre bizian dago gurekin. Zoaz eta hitz egin berarekin.
Jehobak zer egin behar dugun esango digu». Jehobak Hulda
profetesaren bidez erantzun zuen: «Judako jendeak utzi egin nau.
Hortaz, zigortu egingo ditut, baina ez Josias errege den bitartean,
apaldu egin baita nire aurrean».
Josias erregeak mezua entzun zuenean, tenplura joan eta Judako
jendea bildu zuen. Orduan, Jehobaren lege-liburua ozenki irakurri
zion herri osoari. Gero, Jehoba bihotz osoz obedituko zutela
promestu zuten Josiasek eta bildutako guztiek.

134
«Nire pausoentzat kriseilu da
zure hitza, nire biderako argi»
Urteak ziren Judako nazioak Pazkoa (119. Salmoa 105).
ospatzen ez zuela. Baina Josiasek jai hau
urtero ospatu behar zela lege-liburuan irakurri zuenean, hau esan
zion herriari: «Jehobarentzako Pazkoa ospatuko dugu». Orduan,
eskaintza ugari egiteko eta tenpluan kantarien korua izateko
antolaketak egin zituen. Gero, nazioak Pazkoa ospatu zuen eta,
jarraian, Legamia gabeko Ogien Jaia zazpi egunez. Ez zen halako
Pazkorik inoiz ospatu izan Samuelen egunez geroztik. Josiasek
bene-benetan maite zuen Jainkoaren Legea. Eta zuk, atsegin al duzu
Jehobari buruz ikastea?
Galderak: Zer egin zuen Josias erregeak Jainkoaren Legea entzun zuenean?
Zer iritzi zuen Jehobak Josiasi buruz?
2 Erregeak 21:26; 22:1-23:30; 2 Kronikak 34:1-35:25
10
Jehoba guztiaren Erregea da. Beti izan du dena kontrolpean eta
beti izango du. Adibidez, Jeremias putzu batean hiltzetik salbatu
zuen. Xadrak, Mexak eta Abed-Nego labean erretzetik eta Daniel
lehoien atzaparretatik libratu zituen. Ester babestu zuen bere herria
salbatu zezan. Jehobak ez du utziko gaiztakeriak betiko iraun dezan.
Irudi erraldoiari eta zuhaitz handiari buruzko profeziek Jehobaren
Erreinuak laster gaiztakeria kenduko duela eta lurrean aginduko
duela ziurtatzen dute.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobaren Erreinua edozein giza gobernu baino askoz ere


boteretsuagoa da.

˛ Ester eta Danielen antzera, zuzena denaren alde egin behar dugu
non gauden inporta izan gabe.

˛ Izan konfiantza Jehobarengan irtenbiderik ez dutela diruditen


egoeratan, Jeremias eta Nehemiasek egin zuten bezala.

137
57 Jehobak predikatzeko esan zion Jeremiasi
Jehobak Jeremias aukeratu zuen Judan profeta izateko. Ba al
dakizu zer eskatu zion Jehobak? «Predikatu jendeari eta esaiezu
gauza txarrak egiteari uzteko». Baina Jeremiasek esan zion: «Jehoba,
gazteegia naiz. Ez dakit jendearen aurrean hitz egiten». Jehobak
erantzun zion: «Ez beldurtu. Esan behar duzuna jakinaraziko dizut.
Nik lagunduko dizut».
Jehobak Jeremiasi arduradunak bildu, beraien aurrean pitxer bat
puskatu eta hau esateko agindu zion: «Jerusalem txiki-txiki egina
izango da, pitxer hau bezalaxe». Arduradunak asko haserretu ziren
Jeremiasek Jehobaren esana egindakoan. Paxhur izeneko apaizak,
orduan, Jeremias jo eta esku eta hanketatik egur-zepoan lotuta utzi
zuen. Jeremiasek ez zuen mugitzerik izan gau osoan. Hurrengo
egunean, Paxhurrek askatu ondoren, Jeremiasek esan zuen: «Ezin
dut egoera hau gehiago jasan. Ez dut gehiago predikatuko!». Amore
eman ote zuen? Ez. Pixka bat gehiago pentsatu ondoren, honakoa
esan zuen: «Jehobaren mezua barruan sua sentitzea bezalakoxea
da. Ezin diot predikatzeari utzi». Jeremiasek, hortaz, jendeari abisua
ematen jarraitu zuen.
Urteak pasa ziren eta Judan errege berria
zegoen. Apaizek eta profeta faltsuek Jeremiasen
mezua gorroto zuten. Horregatik, buruzagiei
esan zieten: «Gizon honek hiltzea
merezi du!». Jeremiasek esan
zien: «Hiltzen banauzue, gizon
errugabea hilko duzue. Ez ditut
nire hitzak esaten, Jehobarenak
baizik». Hori entzutean, buruzagiek
esan zuten: «Gizon honek ez du
hiltzerik merezi».
Jeremiasek predikatzen jarraitu
zuen eta buruzagiak erabat
«Mundu guztiak gorroto
haserretu ziren. Beraz, erregeari Jeremias hiltzeko izango dizue niregatik;
baina azkeneraino sendo
eskatu zioten. Jeremiasekin nahi zutena egiteko irauten duena, horixe
erantzun zien erregeak. Hortaz, Jeremias hartu izango da salbatua»
eta lokatzez beteriko putzu batera bota zuten bertan (Mateo 10:22).
hilko zela pentsatuz. Jeremias, pixkanaka-pixkanaka,
lokatzetan hondoratzen hasi zen.
Orduan, Ebed-Melek izeneko funtzionarioak erregeari esan zion:
«Buruzagiek Jeremias putzu batera bota dute. Bertan uzten badugu,
hil egingo da!». Erregeak, hortaz, Jeremias putzutik ateratzeko
agindu zion Ebed-Meleki gizon batzuen laguntzarekin. Jeremiasek
ez zion inoiz predikatzeari utzi oztopo larriei aurre egin arren. Izan
nahi al duzu bera bezalakoa?

Galderak: Zergatik obeditu zuen Jeremiasek Jehoba nahiz eta gaztea izan?
Nor saiatu zen Jeremiasen predikatze-lana gelditzen?
Jeremias 1:1-19; 19:1-11; 20:1-13; 25:8-11; 26:7-16; 38:1-13

139
58 Jerusalem suntsitua
Judako jendeak Jehoba utzi eta jainko faltsuak gurtzen zituen
behin eta berriz. Jehobak urteak eman zituen lagundu nahian.
Profeta asko bidali zizkien abisua emateko, baina ez zuten kasurik
egin. Horren ordez, profetei burla egiten zieten. Hortaz, nola bukatu
zuen Jehobak idolatriarekin?
Babiloniako erregea, Nabukodonosor, herri bat bestearen atzetik
menperatzen ari zen. Jerusalem garaitu zuen lehen aldian, Joiakin
erregea, buruzagiak, gudariak eta artisauak harrapatu eta
Babiloniara eraman zituen, baita Jehobaren tenpluko altxorrak ere.
Ondoren, Nabukodonosorrek Judako errege egin zuen Sedekias.
Hasiera batean, Sedekiasek Nabukodonosor obeditu zuen. Baina
inguruko herriek eta profeta faltsuek Babiloniaren aurka altxatzeko
aholkatu zioten. Jeremiasek, orduan, ohartarazi zion: «Heriotza,
gosea eta gaixotasunak izango dira Judan bere kontra altxatzen
bazara».
Zortzi urtez agintean egon ondoren, Sedekiasek Babiloniaren aurka
altxatzea erabaki eta Egiptoko gudarosteari laguntza eskatu zion.
Gero, Nabukodonosorrek bere gudarostea Jerusalem erasotzeko
bidali zuen eta hiriaren inguruan kanpatu zuten. Jeremiasek, orduan,
esan zion Sedekiasi: «Babiloniaren menpe jartzen bazara, zu eta
hiria salbatuko zaretela dio Jehobak. Baina ez bazara errenditzen,
babiloniarrek Jerusalem erre eta preso hartuko zaituzte».
Sedekiasek erantzun zion: «Ez naiz errendituko!».
«Jauna, Jainko ahalguztiduna,
zure epaiak egiazkoak eta
zuzenak dira!» (Apokalipsia 16:7).
Urte eta erdi pasa ondoren, harresian
zuloa ireki eta hirian sartu zen babiloniarren gudarostea Jerusalemi
su emanez. Tenplua erre, jende ugari hil eta milaka hiritar preso
eraman zituzten.
Sedekiasek Jerusalemdik ihes egin zuen baina babiloniarrak atzetik
bila joan ziren. Jerikotik gertu zegoela, harrapatu eta Babiloniako
erregearengana eraman zuten. Nabukodonosorrek aginduta,
Sedekiasek bere semeak nola hiltzen zituzten ikusi zuen. Ondoren,
erregeak Sedekias itsutu eta presondegian sartu zuen. Bertan hil
zen beranduago. Hala ere, Jehobak Judako herriari promestu zion:
«70 urte pasa ondoren, Jerusalemera itzularaziko zaituztet».
Zer gertatu zitzaien Babiloniara eraman zituzten gazteei?
Izango ote zitzaizkion Jehobari leial?

Galderak: Nor izan zen Nabukodonosor?


Zer egin zuen Jerusalemen? Nor izan zen Sedekias?
2 Erregeak 24:1, 2, 8-20; 25:1-24; 2 Kronikak 36:6-21;
Jeremias 27:12-14; 29:10, 11; 38:14-23; 39:1-9; Ezekiel 21:32 [21:27, NW ]

141
59 Jehoba obeditu zuten lau mutiko
Nabukodonosorrek Judako printzeak Babiloniara eraman
zituenean, Axpenaz funtzionarioaren ardurapean jarri zituen.
Nabukodonosorrek mutikorik osasuntsuenak eta dotoreenak
aukeratzeko agindu zion. Mutiko hauek hiru urtez prestatu behar
zituzten Babilonian funtzionario garrantzitsuak izateko. Gazteek
babiloniarren hizkuntza irakurri, idatzi eta hitz egiten ikasi behar
zuten. Gainera, erregearen gortean zerbitzatzen zena jan
beharko zuten. Mutiko hauetariko lau Daniel, Hananias, Mixael
eta Azarias ziren. Axpenazek babiloniar izenak jarri zizkien:
Beltxatzar, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego. Utziko ote zioten
Jehoba zerbitzatzeari heziketa hau jasota?

142
«Ez zaitzala inork gutxiets
gaztea zarelako; izan zaitez,
ordea, sinestedunentzat
eredu hitzetan, jokaeran,
Lau mutiko hauek Jehoba maitasunean, sinesmenean
zerbitzatzeko erabakia hartua eta biziera garbian»
zuten. Jehobaren legeak animalia (1 Timoteori 4:12).
batzuk jatea debekatzen zuenez,
bazekiten ez zutela erregearen janaririk onartu behar. Beraz,
Axpenazi esan zioten: «Ez behartu, mesedez, erregearen janaria
jatera». Axpenazek erantzun zien: «Ez baduzue jaten eta erregeak
gaixo itxura duzuela ikusten badu, hil egingo nau!».
Danieli gauza bat bururatu eta zaintzaileari esan zion: «Eman
hamar egunez barazkiak, lekak eta ura bakarrik. Ondoren, konparatu
gaitzazu erregearen jana jaten duten gazteekin». Zaintzaileari ondo
iruditu zitzaion.
Hamar eguneko probaren ondoren, Daniel eta bere hiru lagunek
beste gazteak baino osasuntsuagoak ziruditen. Jehoba oso pozik
zegoen bere esana bete zutelako. Danieli, gainera, ikuskariak eta
ametsak ulertzeko jakinduria eman zion.
Mutikoek prestakuntza amaitu zutenean, Axpenazek
Nabukodonosorren aurrera eraman zituen. Erregeak beraiekin
hitz egin eta Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias besteak baino
bizkorragoak zirela ikusi zuen. Lau hauek aukeratu zituen gortean
lan egiteko eta, gainera, gai garrantzitsuetan aholkuak eskatzeko.
Jehobak erregearen jakintsu eta azti guztiak baino jakintsuago egin
zituen.
Daniel, Hananias, Mixael eta Azariasek ez zuten ahaztu Jehobaren
zerbitzariak zirenik nahiz eta atzerrian egon. Eta zu? Gogoratuko al
zara beti Jehobaz nahiz eta gurasoak zurekin ez egon?

Galderak: Zergatik bete zuten Daniel eta bere hiru lagunek Jehobaren esana?
Nola lagundu zituen Jehobak?
Daniel 1:1-21

143
60 Betiko iraungo duen Erreinua
Gau batean, Nabukodonosor erregeak amets arraro bat izan zuen.
Honek erabat kezkatu zuen eta ezin izan zuen lorik egin. Aztiei deitu
eta esan zien: «Azaldu ametsa». Beraiek erantzun zioten: «Esaguzu
amestu duzuna, errege jauna». Nabukodonosorrek orduan: «Ez!
Esan amestu dudana edo, bestela, hil egingo zaituztet!». Berriro esan
zioten: «Baina esan amestu duzuna eta, gero, azalduko dizugu».
Erregeak: «Zuek guztiok engainatu egin nahi nauzue. Esan oraintxe
amestu dudana!». Azkenik, erregeari esan zioten: «Ez dago hori egin
dezakeen gizonik. Eskatzen duzuna ezinezkoa da».
Nabukodonosorrek, haserrearen haserrez, lurraldeko jakintsu eta
azti guztiak hiltzea agindu zuen. Horien artean Daniel, Xadrak, Mexak
eta Abed-Nego zeuden. Hortaz, Danielek denbora apur bat eskatu
zion erregeari. Ondoren, lau lagunek Jehobari otoitz egin zioten
laguntza eske. Zer egin zuen Jehobak?
Ikuskari baten bidez erakutsi zion Danieli Nabukodonosorren
ametsa eta esanahia argitu zion. Hurrengo egunean, Daniel
erregearen zerbitzariarengana joan eta esan zion: «Ez hil inor! Nik
azaldu dezaket erregearen ametsa». Zerbitzariak, beraz, Daniel
Nabukodonosorren aurrera eraman zuen. Danielek esan zion
erregeari: «Jainkoak zer gertatuko den erakutsi dizu. Hau da zure
ametsa. Irudi erraldoi bat ikusi zenuen. Honek urrezko burua,
zilarrezko bular eta besoak, brontzezko sabel eta izterrak, burdinazko
hankak eta burdina eta buztinezko oinak
zeuzkan. Gero, harri bat atera zen menditik
eta irudiaren oinak jo zituen. Orduan, irudia
hauts eginda gelditu eta haizeak eraman
zuen. Harria mendi handi bilakatu zen
eta mundu osoa bete zuen».

144
Danielek, gero, esan zion: «Hau da ametsaren esanahia. Urrezko
burua zure erreinua da. Zilarra, berriz, zure ondoren etorriko den
erreinua. Gero, brontzearen antzekoa izango den erreinua egongo da
eta mundu osoan aginduko du. Hurrengoa, burdina bezain gogorra
izango da. Azkenik, zatitutako erreinua sortuko da. Zati batzuk
burdina bezain gogorrak izango ditu eta, besteak, berriz, buztina
bezain ahulak. Mendi bihurtzen den harria Jainkoaren Erreinua da.
Beste erreinu guzti hauek suntsitu eta betiko iraungo du».
Nabukodonosor Danielen aurrean ahuspeztu zen. Orduan, esan
zion: «Zure Jainkoak agertu dizu ametsa. Ez dago bera bezalako
jainkorik». Daniel hil beharrean, gizon jakintsu guztien buru eta
Babilonian agintari egin zuen. Ikusi al duzu nola
erantzun zuen Jehobak Danielen otoitza?

Galderak: Nola jakin zuen Danielek Nabukodonosorren


ametsaren esanahia? Zer esanahi zuen ametsak?
Daniel 2:1-49

«Hebreeraz
Harmagedon deritzan
tokian bildu zituzten
munduko erregeak»
(Apokalipsia 16:16).
61 Ez ziren ahuspeztu
Nabukodonosor erregeak irudiaren ametsa izan eta denbora
batera, urrezko irudi erraldoi bat eraiki zuen. Durako lautadan ipini
zuen eta eskualdeko funtzionario garrantzitsuenak bildu zituen,
hauen artean Xadrak, Mexak eta Abed-Nego. Erregeak agindu zuen:
«Turuta, harpa eta beste musika tresnak entzutean, ahuspeztu
irudiaren aurrean! Ahuspezten ez dena labeko su bizira jaurtiaraziko
dut». Zer egin zuten hiru hebrearrek? Irudiaren aurrean ahuspeztu
ala Jehoba bakarrik gurtu?
Erregeak, orduan, musika jotzeko agindu zuen. Jende guztia
ahuspeztu zen irudiaren aurrean Xadrak, Mexak eta Abed-Nego
izan ezik. Gizon batzuk hortaz konturatu eta esan zioten erregeari:
«Hiru hebrear horiek ez dute zure irudia gurtu nahi izan».
Nabukodonosorrek bere aurrera ekartzeko agindu eta esan zien:
«Irudia gurtzeko beste aukera bat emango dizuet. Ez baduzue
gurtzen, labera botako zaituztet. Ez dago nire eskuetatik salbatuko
zaituzten jainkorik». Hortaz, erantzun zioten: «Ez dugu beste
aukerarik behar. Gure Jainkoak salba gaitzake. Baina, errege jauna,
salbatzen ez bagaitu ere, ez dugu irudia gurtuko».
Nabukodonosorrek, haserre bizian, bere
«Adoratu Jauna,
zeure Jainkoa, eta gizonei agindu zien: «Berotu labea bestetan
bera bakarrik gurtu» baino zazpi aldiz gehiago!». Ondoren, soldaduei
(Mateo 4:10). esan zien: «Lotu gizon hauek eta bota barrura!».
Labea kiskaltzen zegoenez, soldaduak gerturatu

146
bezain pronto hil egin ziren. Hiru hebrearrak sutara erori ziren. Baina
Nabukodonosorrek barrura begiratzean, lau gizon ikusi zituen labean
oinez hiruren ordez. Erabat beldurtuta, ofizialei galdetu zien: «Ez al
ditugu, ba, hiru gizon bota sutara? Lau ikusten ditut eta, horietako
batek, aingerua dirudi!».
Nabukodonosor labera gehiago gerturatu eta oihukatu zuen:
«Atera kanpora, Goi-goiko Jainkoaren zerbitzariok!». Zur eta lur
gelditu ziren guztiak Xadrak, Mexak eta Abed-Nego inolako zauririk
gabe sutatik ateratzen ikusi zituztenean. Azala, ilea eta jantziak
ez zitzaizkien erre. Ke usainik ere ez zuten!
Nabukodonosorrek esan zuen: «Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren
Jainkoa paregabea da. Bere aingerua bidali eta salbatu egin ditu.
Ez dago beraien Jainkoa bezalakorik!».
Hiru hebrearrek Jehobari leial izatea erabakia zuten kosta ahala
kosta. Izango al zara zu ere leiala datorrena datorrela, beraiek
bezalaxe?

Galderak: Zer ez zuten egin Xadrak, Mexak eta Abed-Negok?


Nola salbatu zituen Jehobak?
Daniel 3:1-30
62 Zuhaitz handiaren moduko erreinua
Gau batez, Nabukodonosorrek zeharo izutu zuen ametsa izan zuen.
Jakintsu guztiei deitu zien ametsaren esanahia jakiteko. Baina inork
ezin izan zion argitu. Azkenik, erregeak Danielekin hitz egin zuen.
Nabukodonosorrek esan zion Danieli: «Zeruraino hazi zen zuhaitz
bat ikusi nuen ametsean. Munduaren azken ertzetik ere ikus zitekeen.
Hosto ederrak eta fruitu ugari zituen. Animaliak haren itzalean
atseden hartu eta hegaztiek haren adarretan egiten zituzten habiak.
Ondoren, aingeru bat jaitsi zen zerutik honakoa oihukatuz: “Bota
zuhaitza eta moztu bere adarrak. Baina utzi zuhaitzondoa bere
sustraiekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez. Zuhaitzaren
ulertzeko gaitasuna gizakiarena izatetik abereena izatera aldatuko
da eta zazpi urtez biziko da horrela. Bizidun guztiek jakingo dute
Jainkoa dela agintaria eta nahi duenari ematen diola erregetza”».
Jehobak ametsaren esanahia Danieli azaldu zion. Ametsa ulertu
zuenean, guztiz beldurtuta, esan zuen: «Ene erregea, amets hau zure
etsaientzat izatea nahiko nuke, baina zuri buruzkoa da. Zu zara bota
zuten zuhaitza. Erregetza galdu eta, basapizti batek bezalaxe,
belarra jango duzu. Baina aingeruak zuhaitzondoa bere sustraiekin
uzteko agindu zuenez, errege izango zara berriz ere».
Handik urtebetera, jauregiaren teilatu lautik Babilonia zein polita
zen ikusten ari zela, Nabukodonosorrek esan zuen: «Hona hemen nik
eraiki dudan hiri ederra. Ni bai bikaina!». Hitz egiten ari zen bitartean,
ahots batek esan zion zerutik: «Nabukodonosor! Oraintxe galdu
duzu zeure erregetza!».
Momentu hartan bertan, burua galdu eta Nabukodonosor
basapiztien antzeko bihurtu zen. Jauregitik indarrez bota zuten
eta basapiztiekin batera bizi behar izan zuen. Ilea arranoaren lumak
bezain luze egin zitzaion. Azkazalek, berriz, hegaztien atzaparrak
ziruditen.

148
Zazpi urteak pasa
ondoren, Nabukodonosor
gizakiak bezala jokatzen hasi
zen eta Jehobak Babiloniako
errege egin zuen berriro. Gero,
Nabukodonosorrek esan zuen:
«Jehoba, zeruko Erregea, goresten dut.
Orain badakit Jehoba dela guztiaren
agintaria. Harroak beheratu egiten ditu
eta nahi duenari ematen dio erregetza».

Galderak: Zer esanahi zuen Nabukodonosorren


ametsak? Zer ikasi zuen Nabukodonosorrek?
Daniel 3:31-4:34 [4:1-37, NW ]

«Harropuzkeriaren
ondoren hondamendia,
handikeriaren ostean erorketa»
(Esaera Zaharrak 16:18).
63 Hormako hitz misteriotsuak
Denborarekin, Beltxatzar Babiloniako errege bihurtu zen. Gau
batean, mila gonbidaturentzako festa egin zuen. Lurraldeko
pertsonarik garrantzitsuenak ziren. Jehobaren
tenplutik Nabukodonosorrek eraman zituen
urrezko ontziak ekartzeko agindu zien erregeak
zerbitzariei. Beltxatzar eta gonbidatuek ontzi
haietatik edan eta beraien jainkoak gurtu
zituzten. Orduan, bat-batean, gizon baten
eskua agertu eta jangelako horman hitz
misteriotsuak idazten hasi zen.
Beltxatzar zuri-zuri jarri zen. Aztiei deitu
eta promestu zien: «Hitz hauen esanahia azaltzen didana,
Babiloniako hirugarren pertsonarik garrantzitsuena egingo
dut». Saiatu arren, inork ezin izan zituen hitz haiek azaldu.
Gero, erregina etorri zen hau esanez: «Badago Daniel izeneko
gizon bat. Nabukodonosorri ametsen esanahia eta asmakizunak
argitzen zizkion. Hitz hauen esanahia azalduko dizu».
Daniel erregearen aurrera joan zen. Beltxatzarrek esan zion: «Hitz
hauek irakurri eta azaltzen badizkidazu, urrezko lepoko bat emango
dizut eta Babiloniako hirugarren gizonik garrantzitsuena egingo
zaitut». Danielek erantzun zion: «Ez dut oparirik nahi, baina hitzen
esanahia azalduko dizut. Zure aita, Nabukodonosor, harroa zen
eta Jehobak apaldu egin zuen. Nahiz eta gertatu zitzaiona
badakizun, Jehoba mespretxatu duzu bere tenpluko urrezko
ontzietatik ardoa edanez. Hortaz, hauek dira Jainkoak idatzi
dituen hitzak: mene, mene, tekel eta parsin. Babilonia mediarrek
eta persiarrek menderatuko dutela eta zu ez zarela
«Erori da erori gehiago errege izango esan nahi dute hitzok».
Babilonia handia!
Deabruen bizileku Babilonia inork ezin zuela menderatu zirudien.
bihurtu da» Izan ere, hiri hau harresi lodi eta ibai sakon baten
(Apokalipsia 18:2). bidez zegoen babestuta. Baina gau hartan bertan,

150
mediarrek eta persiarrek eraso egin zuten. Persiako erregeak, Zirok,
ibaia desbideratu zuen eta, horrela, bere soldaduek ibaia pasa ahal
izan zuten hiriko ateetaraino. Bertara iritsitakoan... ateak irekita
aurkitu zituzten! Gudarosteak hiria indarrez hartu zuen eta erregea
hil zuten. Orduan, Ziro Babiloniako agintari bilakatu zen.
Urte hartan bertan, Zirok berri hau zabaldu zuen: «Jehobak
Jerusalemgo tenplua berreraikitzeko eskatu dit. Lasai joan daitezke
lagundu nahi duten judutar guztiak». Beraz, Jehobak promestu
bezala, judutar asko etxera itzuli ziren Jerusalem suntsitua izan eta
70 urte pasa ondoren. Zirok, gainera, Nabukodonosorrek tenplutik
hartutako zilar eta urrezko ontziak nahiz tresneria bueltatu zituen.
Ikusi al duzu nola erabili zuen Jehobak Ziro Bere herria laguntzeko?

Galderak: Zer esanahi zuten hormako hitzek?


Zer esan zion Jehobak Zirori egiteko?
Esdras 1:1-11; Daniel 5:1-30; Isaias 44:27-45:2;
Jeremias 25:11, 12
64 Daniel lehoien zuloan
Babiloniako beste errege bat Dario mediarra izan zen. Dariok
Daniel berezia zela ikusi zuen. Hortaz, Daniel lurraldeko gizon
garrantzitsuenen arduradun egin zuen. Gizon hauek jeloskor
zeudenez, Danielez libratu nahi zuten. Bazekiten Danielek Jehobari
egunero hiru aldiz egiten ziola otoitz. Beraz, Dariori honakoa esan
zioten: «Ene erregea, jende guztiak zuri bakarrik otoitz egin behar
dizula dioen legea egon behar luke. Lege hau betetzen ez duena,
izan dadila lehoiez beteriko zulora jaurtia». Dariori ondo iruditu
zitzaionez, legea sinatu zuen.
Lege berria entzun orduko, Daniel etxera joan zen. Irekita zegoen
leiho baten aurrean belaunikatuz, Jehobari otoitz egin zion. Jeloskor
zeuden gizonak etxean zalapartaka sartu zirenean, otoitzean
harrapatu zuten. Orduan, Dariorengana korrika joan eta esan zioten:
«Danielek ez du zure esana bete. Bere Jainkoari egunero hiru aldiz
egiten dio otoitz». Dariok Daniel atsegin zuenez, ez zuen hiltzerik
nahi. Horregatik, iluntzera arte ibili zen Daniel
salbatzeko moduren baten bila. Baina erregeak
ere ezin zuen aldatu dagoeneko sinatua zuen
legea. Hortaz, Daniel lehoi basatiz beteriko
zulora botatzeko agindu zien bere gizonei.

152
Danielez hain kezkatuta zegoen, Dariok ezin
izan zuela gau osoan lorik egin. Eguna argitu
orduko, zulora joan eta oihukatu zuen: «Daniel!
Libratu al zaitu zure Jainkoak?».
Dariok, orduan, ahots bat entzun zuen.
Daniel zen! Dariori oihukatu zion: «Jehobaren
aingeruak lehoien ahoak itxi ditu. Ez didate minik egin».
Dariok, poz-pozik, Daniel zulotik ateratzeko agindu zuen.
Zauri bakar bat ere ez zuen! Ondoren, erregeak agindu
zuen: «Bota itzazue zulora Danielen salatariak!». Gizonak
zulora jaurti bezain pronto, lehoiek irentsi egin zituzten.
Hauxe agindu zien Dariok bere herritarrei: «Guztiok
errespetatu behar duzue Danielen Jainkoa. Izan ere,
Daniel lehoien atzaparretatik libratu du».
Eta zuk? Egiten al diozu egunero otoitz «Badaki Jaunak gizon
Jehobari Danielek egiten zuen bezala? zintzoak probalditik
ateratzen» (2 Pedro 2:9).
Galderak: Zer egiten zuen Danielek egunean hiru aldiz?
Nola salbatu zuen Jehobak Daniel?
Daniel 6:2-29 [6:1-28, NW ]
65 Esterrek bere herria salbatu zuen
Ester Susa hiri persiarrean bizi zen neskatxa bat zen.
Nabukodonosorrek bere arbasoak Jerusalemdik eraman zituen
urte asko lehenago. Bere lehengusu Mardokeok, Persiako Asuero
erregearen zerbitzariak, hazi zuen.
Asuero erregeak erregina berri bat nahi zuen. Beraz, bere
zerbitzariek lurraldeko emakumerik ederrenak eraman zizkioten,
hauen artean Ester. Denen artetik, erregeak Ester aukeratu zuen
erregina izateko. Mardokeok, orduan, judutarra zela ez esateko
adierazi zion Esterri.
Haman izeneko gizon harroa buruzagi guztien nagusia zen. Jende
guztia bere aurrean belaunikatzea nahi zuen. Baina Mardokeo
ez zenez makurtzen, bera hil nahi izateraino haserretu zen.
Mardokeo judua zela jakin zuenean, Hamanek judu guztiak hiltzeko
trikimailua asmatu zuen. Honakoa esan zion erregeari: «Judutarrak
arriskutsuak dira. Beraietaz libratu behar duzu». Asuerok erantzun
zion: «Egizu nahi duzuna». Orduan, lege berria egiteko boterea
eman zion. Hortaz, Hamanek Adar hilaren 13an judu guztiak hiltzeko
zioen legea egin zuen. Baina Jehoba hau guztia ikusten ari zen.
Esterrek ez zekienez ezertxo
ere legeari buruz, Mardokeok legeak
zioena bidali zion honakoa ere esanez:
«Zoaz eta hitz egizu erregearekin».
Esterrek orduan: «Deitua izan gabe
erregearengana joaten dena hil egiten
dute eta erregeak ez nau 30 egunez
gonbidatu. Baina joango naiz. Bere
errege-makila luzatzen badit, biziko
naiz, bestela, hil egingo naute».
Ester jauregi barneko atarira joan
zen eta Asuerok, ikusi bezain pronto,
errege-makila luzatu zion. Erregina
gerturatu zenean, erregeak galdetu zion: «Agintari eta erregeen aurrera
«Zer egin dezaket zure alde, Ester?». eramango zaituztete niregatik,
eta aitorpen egingo duzue haien
Honek erantzun zion: «Zu eta Haman eta jentilen aurrean» (Mateo 10:18).
afari batera gonbidatu nahi zaituztet».
Afarian zehar, Esterrek hurrengo egunerako beste afari batera
gonbidatu zituen. Honetan, erregeak galdetu zion berriz: «Zer egin
dezaket zure alde?». Esterrek erantzun: «Norbait nire herria eta ni hil
nahian dabil. Salba gaitzazu, arren». Erregeak, orduan, galdetu zion:
«Nork hil nahi zaitu?». Erreginak erantzun: «Gizon maltzur honek,
Hamanek!». Asuerok, haserre bizian, Haman hil zezaten agindu zuen.
Baina inork ezin zuen Hamanen legea ezeztatu, ezta erregeak ere.
Beraz, Asuerok Mardokeo buruzagien nagusi egin zuen eta lege
berria egiteko boterea eman zion. Juduei euren burua defendatzeko
baimena ematen zien lege honek. Beraz, Adar hilaren 13an,
judutarrek etsaiak garaitu zituzten. Garaipen hau urtero ospatu zuten
handik aurrera.

Galderak: Zein izan zen juduen aurkako trikimailua?


Nola azaldu zuen Esterrek Jehobarengan fedea zuela?
Ester 2:5-20; 3:1-5:8; 7:1-8:14; 9:1-28

155
66 Esdrasek Jainkoaren Legea irakatsi zuen
70 bat urte pasata ziren israeldar asko Jerusalemera itzuli zirenetik.
Hala ere, beste batzuk Persiar Inperioan zehar bizi ziren oraindik.
Horietako bat Esdras apaiz eta lege-maisua zen. Jerusalemgo
jendeak Legea ez zuela jarraitzen jakitean, bertara joan nahi izan
zuen beraiei laguntzera. Persiako Artaxerxes erregeak honakoa esan
zion: «Jainkoak bere Legea irakasteko jakinduria eman dizu. Zoaz
eta eraman zurekin joan nahi duen edonor». Beraz, Jerusalemera
itzuli nahi zuten beste batzuekin elkartu zen Esdras eta Jehobari
otoitz egin zioten bidaia luzean zehar babestu zitzan. Orduan,
abiatu egin ziren.
Lau hilabete beranduago, Jerusalemera iritsi ziren. Hango
buruzagiek Esdrasi esan zioten: «Israeldarrek ez dute Jehobaren
esana bete eta jainko faltsuak gurtzen dituzten emakumeekin
ezkondu dira». Zer egin zuen Esdrasek orduan? Belaunikatuz, otoitz
egin zuen jendearen aurrean: «Jehoba, gauza asko egin dituzu gure
alde, baina guk zure aurka egin dugu bekatu». Damutu arren,
israeldarrek gauza txarrak egiten segi zuten. Hortaz, Esdrasek
arduradunak eta epaileak aukeratu zituen gertatzen ari zena
ikertzeko. Hurrengo hiru hilabeteetan, kanpora bota zituzten
Jehoba gurtzen ez zuten guztiak.
12 urte pasa ziren. Denbora horretan, Jerusalemgo harresia
berreraikitzen bukatu zuten. Orduan, Esdrasek plazan jendea
bildu zuen Jainkoaren Legea irakurtzeko. Liburua ireki zuenean,
herri osoa zutitu egin zen. Esdrasek Jehoba goratu zuen
eta herritarrek eskuak altxatu zituzten ados zeudela adieraziz.
Ondoren, Esdrasek Legea irakurri eta azaldu zuen herriak
adi-adi entzuten zuen bitartean. Jehobarengandik berriro
urrundu zirela aitortu eta negar egin zuten. Hurrengo
egunean, Esdrasek lege-liburutik gehiago irakurri zien.
Etxola Jaia laster ospatu behar zutela ikusi zutenean,
prestaketak egiten hasi ziren.

156
Jaia ospatu zuten zazpi egunetan jendea oso pozik egon zen
eta Jehobari eskerrak eman zizkioten uzta oparoa izan zutelako.
Josueren garaitik ez zen horrelako Etxola Jairik ospatu. Jaia amaitu
ondoren, herriak otoitz egin zuen elkartuta: «Jehoba, esklabutzatik
askatu gintuzun, zer jan eman zenigun basamortuan geundenean,
baita lur zoragarri hau ere. Baina behin eta berriz, ez genuen zure
esana bete. Profetak bidali zenizkigun ohartarazteko, baina
ez genien kasurik egin. Hala ere, pazientzia izan zenigun eta
Abrahami egindako promesa gorde zenuen. Orain, zure esaneko
izango garela hitz ematen dizugu». Herriak promesa hau idatziz
jarri ondoren, buruzagiek, lebitarrek eta apaizek zigilatu egin zuten.

Galderak: Zer irakatsi zien Esdrasek Jerusalemen


zeuden israeldarrei? Zer promestu zuen herriak?
Esdras 7:1-28; 8:21-23, 31, 32; 9:1-10:19;
Nehemias 8:1-18; 9:1-10:1 [9:1-38, NW ]

«Zorionekoak Jainkoaren
hitza entzun eta betetzen
dutenak!» (Lukas 11:28).
67 Jerusalemgo harresiak
Itzul gaitezen urte gutxi batzuk atzera. Nehemias, Artaxerxes
erregearen zerbitzaria, Susa hiri persiarrean bizi zen israeldarra zen.
Nehemiasen anaia Judatik albiste txarrekin heldu zen: «Jerusalemera
itzuli zirenak arriskuan daude. Babiloniarrek suntsitu zituzten ate eta
harresiak ez dira inoiz berreraikiak izan». Nehemias erabat
nahigabetuta zegoenez, Jerusalemera joan nahi izan zuen
laguntzera. Hortaz, otoitz egin zuen erregeak joaten uzteko.
Geroago, Nehemias triste zegoela ohartu zen erregea: «Inoiz
ez zaitut horrela ikusi. Zer duzu?». Nehemiasek erantzun zion:
«Nola ez naiz egongo nahigabeturik Jerusalem suntsitua badago?».
Erregeak galdetu zion: «Nola lagunduko dizut, ba?». Orduantxe,
Nehemiasek otoitz egin zuen isilpean eta, ondoren, esan zuen:
«Arren, bidal nazazu Jerusalemera harresia berriro eraikitzera».
Artaxerxes erregeak joan zitekeela esan zion Nehemiasi eta bidaia
luzean arazorik ez izateko neurriak hartu zituen. Gainera, Nehemias
Judako gobernaria egin zuen eta hiriko ateetarako egurra eman zion.
Nehemias Jerusalemera iristean, hiriko harresiak nola zeuden
ikustera joan zen. Ondoren, apaiz eta agintariekin bildu eta esan zien:
«Tamalgarria da hau. Ekin diezaiogun lanari». Guztiak ados
zeudenez, harresiak berreraikitzen hasi ziren.
Baina israeldarren etsai batzuk iseka egiten hasi zitzaien: «Azeri
bat aski izango da harresia lurrera botatzeko!». Baina, langileek
ez zieten kasurik egin eta lanean jarraitu zuten. Horrela, harresia
handitu eta sendotu egin zuten.
Etsaiek Jerusalem ustekabean eraso nahi zuten alde
desberdinetatik gerturatuz. Egitasmoaren berri izatean,
juduak beldurtu egin ziren. Baina Nehemiasek esan zien:
«Ez izan beldurrik! Jehobak lagunduko gaitu». Hortaz,
zaindariak jarri zituen langileak babesteko eta etsaiek
ezin izan zuten Jerusalem eraso.

158
«Zure kontra egindako
arma, huts gertatuko da»
Berreraikuntza lanek 52 egun bakarrik iraun (Isaias 54:17).
zuten. Orduan, Nehemiasek lebitar guztiak
eraman zituen Jerusalemera lanak amaitu zirela ospatzeko. Hauek
bi abestaldetan antolatu zituen, Esdras talde batekin joanez eta
Nehemias bestearekin. Harresira igo ziren Iturriko atean zeuden
eskaileretatik eta kontrako norabidetan abiatu ziren hiriaren
inguruan tenpluan berriz aurkitu arte. Tronpetak, arpak eta beste
musika tresna batzuk joz eta Jehobari abestuz ibili ziren. Jende
guztiak, gizon, emakume eta haurrek, Jehobari eskaintzak egin
zizkion eta festa ospatu zuten. Poztasunez beteriko ahots
haiek urrunetik entzun zitezkeen.

Galderak: Zergatik joan zen Nehemias Jerusalemera? Zenbat denbora


behar izan zuten Jerusalemgo harresiak berreraikitzeko?
Nehemias 1:1-11; 2:1-20; 3:33-4:17 [4:1-23, NW ];
5:14; 6:1-19; 12:27-43
11
Atal honetan Itun Berria aztertzen hasiko gara. Jesus herri txiki
batean bizi zen familia apal batean jaio zen. Aita arotza zuen eta
berarekin egiten zuen lan. Jesus izango zen gizadiaren salbatzailea.
Izan ere, Jehobak zeruko Erreinuaren Errege izateko aukeratu zuen.
Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ikusten nola aukeratu
zuen Jehobak familia egokia Jesus giro atseginean hazi zedin.
Aztertu nola babestu zuen Jehobak Jesus Herodesek hil nahi izan
zuenean. Ikasi ezazue ezerk ezin duela Jehobaren asmoa geldiarazi.
Ikusi Jehobak Joan aukeratu zuela Jesusi bidea prestatzeko. Eta
azpimarratu nola agertu zuen Jesusek gazte-gaztetatik Jehobaren
gida eta aholkuak maite zituela.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Izan beti leial Jehobak gauzak antolatzeko duen moduari.

˛ Jesus, Jainkoaren Seme boteretsua, lurrean jaio eta giza bizia hasteko
irrikaz zegoen.

˛ Joan Bataiatzaileak Mesiasen etorrerarako prest egoten lagundu zion


apaltasunez jendeari.

161
68 Elisabetek haurtxoa izan zuen
Jerusalemgo harresiak berreraiki zirenetik 400 urte baino gehiago
pasa ziren. Garai hartan, Zakarias izeneko apaiza eta Elisabet bere
emaztea hiritik hurbil bizi ziren. Urte asko zeramatzaten ezkonduta
baina ez zuten haurrik izan. Egun batean, Zakarias tenpluko
santutegian intsentsua eskaintzen ari zela, Gabriel aingerua azaldu
zitzaion. Zakarias beldurtu egin zen, baina Gabrielek esan zion:
«Ez beldurtu. Jehobaren eskutik albiste onak ditut. Zure emazteak,
Elisabetek, seme bat izango du eta Joan ipiniko diozu izena. Jehobak
lan berezi bat egiteko aukeratu du Joan». Zakariasek galdetu zion:
«Nola sinetsiko dizut? Emaztea eta biok zaharregiak gara haurrak
izateko». Gabrielek orduan: «Jainkoak mezu honekin bidali nau.
Baina sinetsi ez didazulako, mutu geldituko zara. Haurra jaio eta gero
hitz egin ahal izango duzu».
Ohikoa baino denbora gehiago egon zen Zakarias santutegian.
Beraz, kanpora atera zenean, zain zeudenek gertatu zena jakin nahi
izan zuten. Baina Zakariasek ezin zuen hitzik esan eta eskuekin
keinuak besterik ez zituen egiten. Orduan, Zakariasek
Jainkoaren mezu bat jaso zuela konturatu zen jendea.
Denborarekin, Elisabet haurdun gelditu zen eta
mutikotxo bat izan zuen aingeruak esan bezala. Beraz,
lagun eta familiartekoak haurtxoa ikustera etorri ziren.
Asko poztu ziren Elisabetengatik. Amak esan zuen: «Joan
izango du izena». Bisitariek esan zioten: «Ez duzu
senitartean inor izen horrekin. Jarri iezaiozu Zakarias, aita
bezalaxe». Baina Zakariasek honakoa idatzi zuen: «Joan
du izena». Bat-batean, Zakarias hitz egiten hasi zen!
Judea osoan zabaldu zen gertatutakoa eta jendeak
honakoa galdetzen zuen: «Zer izango ote da mutikotxo
hau haztean?».
Ondoren, Zakariasek honakoa iragarri zuen espiritu
santuaz beterik: «Izan bedi goratua Jehoba. Mesias

162
bidaliko zuela gu salbatzeko hitzeman zion Abrahami. Joan profeta
izango da eta Mesiasi bidea prestatuko dio».
Bien bitartean, gauza oso berezia gertatu zitzaion Elisabeten
senitarteko bati, Mariari. Ikus dezagun zer izan zen hurrengo
kapituluan.

Galderak: Zer esan zion Gabrielek Zakariasi? Zer lan berezi egingo zuen Joanek?
Mateo 11:7-14; Lukas 1:5-25, 57-79; Isaias 40:3; Malakias 3:1

«Gizakientzat ezinezkoa da hori,


baina Jainkoak dena dezake»
(Mateo 19:26).
69 Gabrielek Maria bisitatu zuen
Elisabetek Maria izeneko ahaide gaztea zuen eta Galileako Nazaret
herrian bizi zen. Jose izeneko arotzarekin ezkontzeko hitzemana
zegoen. Elisabetek haurdun sei hilabete zeramatzanean, Gabriel
aingerua agertu zitzaion Mariari: «Egun on, Maria. Jehobak gogoko
zaituela azaldu dizu». Baina Mariak ez zuen ulertu esan nahi ziona.
Gabrielek orduan: «Haurdun geldituko zara eta semea izango duzu.
Jesus jarri behar diozu izena. Errege izango da eta bere erregetzak
betiko iraungo du».
Honakoa esan zuen Mariak: «Baina nola izango dut haurra
birjina banaiz?». Gabrielek erantzun: «Ez dago ezinezko den ezer
Jehobarentzat. Espiritu santua etorriko da zuregana eta semea
izango duzu. Elisabet zure ahaidea ere haurdun dago nahiz
eta zahartuta egon». Mariak orduan: «Jehobaren esklaboa
naiz. Zuk esan bezala
gerta dadila nirekin».
«Nahi duen guztia egiten du
Hortaz, Maria mendialdeko hiri batera joan Jaunak zeru eta lurrean»
(135. Salmoa 6).
zen Elisabet bisitatzera. Mariaren agurra
entzun bezain laster, Elisabetek saltoka
nabaritu zuen haurra sabelean. Espiritu santuz beterik, hau esan
zuen: «Jehobak bedeinkatu egin zaitu, Maria. Ohore handia da nire
Jaunaren ama etxean izatea». Mariak esan zion: «Jehoba
bihotz-bihotzez goresten dut». Mariak hiru hilabete egin zituen
Elisabetekin eta, gero, etxera itzuli zen, Nazaretera.
Maria haurdun zegoela jakitean, Josek ezkontzeko konpromezua
haustea pentsatu zuen. Baina aingeru bat agertu zitzaion amets
batean eta esan zion: «Ez izan beldurrik
Maria emaztetzat hartzeko. Ez du ezer
txarrik egin». Beraz, Josek Mariarekin
ezkontzea erabaki zuen.

Galderak: Zer esan zion Gabrielek Mariari izango zuen


semeari buruz? Nola uste duzu sentitu zirela Elisabet
eta Maria gertatu zitzaizkien gauzen ondorioz?
Mateo 1:18-25; Lukas 1:26-56; Isaias 7:14; 9:6 [9:7, NW ];
Daniel 2:44; Galaziarrei 4:4

165
70 Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri
eman zuten
Erromatar Inperioko Augusto enperadoreak judutar guztiek
erroldan izena eman behar zutela agindu zuen. Horretarako, herritar
bakoitzak bere jaioterrira itzuli behar zuen. Beraz, Jose eta Mariak
Belenera bidaiatu zuten, Joseren familiaren jaioterrira. Mariak haurra
izateko garaia iristear zen.
Belenera heltzean, gelditzeko topatu zuten leku bakarra ukuilu bat
izan zen. Hantxe izan zuen Mariak bere semea, Jesus. Oihaletan bildu
eta, goxo-goxo, aska batean etzan zuen.
Belendik gertu, artzain batzuk gauez artaldea zaintzen ari ziren
kanpoan. Bat-batean, aingeru bat azaldu zitzaien eta Jehobaren
aintzak argiz inguratu zituen. Artzainak ikaraturik zeuden, baina
aingeruak esan zien: «Ez ikaratu. Berri pozgarriak ditut. Mesias

«Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue,


ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz;
ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik»
(Joan 8:42).
jaio da gaur Belenen». Une horretantxe, aingeru pila bat azaldu ziren
zeruan esanez: «Aintza Jainkoari zeruan eta bakea lurrean!».
Ondoren, aingeruak desagertu egin ziren. Zer egin zuten artzainek
orduan?
Artzainek esan zioten elkarri: «Goazen oraintxe Belenera».
Lasterka joan ziren eta ukuiluan aurkitu zituzten Jose eta Maria
jaioberriarekin.
Aingeruak artzainei esandakoa entzuten zuten guztiak harritu
egiten ziren. Mariak asko pentsatu zuen aingeruak esandako hitz
haietan eta ez zituen inoiz ere ahaztu. Azkenik, artzainak artaldeak
zaintzera itzuli ziren Jehobari eskerrak emanez ikusi eta entzun
zutenarengatik.

Galderak: Nola eman zuten aingeruek Jesusen jaiotzaren berri?


Nortzuk aurkitu zituzten artzainek Belenen?
Lukas 2:1-20; Isaias 9:5 [9:6, NW ]

167
71 Jehobak Jesus babestu zuen
Israelen ekialdean zegoen lurralde batean, izarrek gida zitzakeela
sinesten zuen jendeak. Gau batean, ekialdeko gizon batzuek izar
distiratsu bat zirudien zerbait ikusi zuten zeruan mugitzen eta,
orduan, segika hasi ziren. «Izarrak» Jerusalemera gidatu zituen.
Bertan, gizonak jendeari galdezka hasi ziren: «Non da juduen errege
izango den haurra? Bere aurrean ahuspezteko etorri gara».
Herodes, Jerusalemgo erregea, asko larritu zen errege
berriari buruz entzutean. Beraz, apaizburuei galdetu zien:
«Non zen jaiotzekoa errege hori?». Beraiek erantzun:
«Profetek Belenen jaioko zela esan zuten». Hortaz, Herodesek
ekialdeko gizonei deitu eta esan zien: «Zoazte Belenera eta aurkitu
ezazue haurra. Ondoren, itzuli eta esadazue non dagoen, nik ere bere
aurrean ahuspeztu nahi dut eta». Herodesek gezurra esan zuen.
«Izarra» mugitzen hasi zen berriro ere eta gizonek Beleneraino
jarraitu zuten. Haurra zegoen etxearen gainean gelditu zenean,
gizonak barrura sartu ziren. Hantxe aurkitu zuten Jesus amarekin.
Orduan, haurraren aurrean ahuspeztu eta opariak eman zizkioten:
urrea, intsentsua eta mirra. Baina, Jehobak bidali ote zituen gizon
hauek Jesus aurkitu zezaten? Ez.
Gau hartan, Jehobak Joserekin hitz egin zuen amets baten bidez:
«Herodesek Jesus hil nahi du. Hartu emaztea eta haurra,
eta zoaz ihesi Egiptora. Egon bertan arriskurik gabe itzul
zaitezketela esaten dizudan bitartean». Jose berehala
joan zen Egiptora familia hartuta.
Jehobak Herodesengana ez itzultzeko esan zien
ekialdeko gizonei. Gizon haiek ez zirela itzuliko
ikustean, Herodes asko haserretu zen. Ezin izan
zuenez Jesus aurkitu, Belenen zeuden Jesusen
adineko mutikotxo guztiak hiltzeko agindu zuen.
Baina Jesus babesean zegoen handik urrun, Egipton.

168
Denborarekin, Herodes hil zenean, Jehobak esan zion Joseri:
«Dagoeneko ez dago arriskurik. Itzul zaitezte». Jose, Maria eta Jesus
Israelera itzuli ziren eta Nazareten jarri ziren bizitzen.

Galderak: Zergatik zegoen Jesus arriskuan? Nola babestu zuen Jehobak?


Mateo 2:1-23; Mikeas 5:1 [5:2, NW ]

«Berdin nire ahotik


irtendako hitza ere: [...]
nik nahi dudana egiten du
eta nik ezarritako
helburua betetzen»
(Isaias 55:11).
72 Jesus gaztea
Jose eta Maria Nazareten bizi ziren Jesus eta beste seme-alabekin.
Josek arotz lanak eginez mantentzen zuen familia eta, gainera,
Jehoba eta Legeari buruz irakasten zien. Familiak sinagogara joateko
ohitura zuen Jainkoa gurtzeko. Honetaz gain, Jerusalemera joaten
ziren urtero Pazkoa ospatzera.
Jesusek 12 urte zituenean, familiak bidaia luzea egin zuen
Jerusalemeraino ohi bezala. Pazkoa ospatzera joandako jendez
gainezka zegoen hiria. Jaia amaitutakoan, Jose eta Mariak etxera
itzultzeko bidaia hasi zuten Jesus taldearekin batera zihoala
pentsatuz. Baina, senitartekoen artean bere bila hasi zirenean,
ez zuten Jesus aurkitu.
Beraz, Jerusalemera itzuli eta semearen bila ibili ziren hiru
egunez. Azkenik, tenplura joan eta... han zegoen Jesus lege-maisuen
erdian eserita, adi-adi entzuten eta galdera interesgarriak egiten!

170
Lege-maisuak horren txunditurik zeuden, Jesusi galderak egiten hasi
zirela. Bere erantzunekin ere harrituta gelditu ziren. Era honetara,
Jehobaren Legea ulertzen zuela ikusi zuten.
Jose eta Maria kezka-kezka eginda egon zirenez, Mariak esan zion:
«Seme, toki guztietan ibili gara zure bila! Non egon zara?». Jesusek
erantzun zion: «Ez al dakizue nik hemen, neure Aitaren etxean, egon
behar dudala?».
Jesus etxera, Nazaretera, itzuli zen gurasoekin. Josek arotz lanak
egiten irakatsi zion. Zure ustez, nolakoa ote zen Jesus gazte zela?
Haziz zihoan heinean, jakinduriaz ere hazten zihoan eta Jainkoak
nahiz gizakiek gero eta gogokoago izan zuten.

Galderak: Non aurkitu zuten Jose eta Mariak Jesus? Zergatik zegoen han?
Mateo 13:55, 56; Markos 6:3; Lukas 2:40-52; 4:16; Deuteronomioa 16:15, 16

«Nire janaria, bidali


nauenaren nahia
egitea da» (Joan 4:34).
73 Joanek bidea prestatu zuen
Joan, Zakarias eta Elisabeten semea, profeta bihurtu zen hazi
zenean. Jehobak Mesias bazetorrela irakasteko erabili zuen. Baina
sinagoga edo herrietan irakatsi beharrean, basamortuan predikatzen
zuen. Jerusalem eta Judea osotik etortzen zen jendea Joanek
irakasten zuena entzutera. Jainkoari atsegin emateko gauza txarrak
egiteari utzi behar ziotela irakatsi zien. Profetak esandakoa
entzutean, jende asko egindako bekatuengatik damutzen zen eta,
ondoren, Joanek Jordan ibaian bataiatzen zituen.
Joanen bizimodua ez zen korapilatsua. Gamelu-ilezko jantzia
zuen eta intsektuak nahiz eztia jaten zituen. Jendeari jakin-mina
sortzen zion Joanek. Fariseu eta saduzear harroak ere bera ikustera
joaten ziren. Joanek esan zien: «Aldatu zuen jokabidea eta damutu.
Ez ezazue pentsa bereziak zaretenik Abrahamen semeak zaretela
esaten duzuelako. Izan ere, honek ez du esan nahi Jainkoaren
semeak zaretenik».
Askok Joanengana jo eta galdetu zioten: «Zer egin behar dugu
Jainkoari atsegin emateko?». Joanek erantzun zien: «Bi soineko
dituenak, eman diezaiola bat jantzia behar duenari». Ba al dakizu
zer irakatsi nahi zien? Jendea maitatu behar zutela Jainkoari atsegin
emateko.
Gero, zergalariei esan zien: «Izan zaitezte zintzoak eta ez egin
tranparik». Eta soldaduei berriz: «Ez ezazue onartu opari edo dirurik
mesedea erosteko eta ez esan gezurrik».

«Testigu izatera etorri zen,


argiaz testigantza egitera,
beraren mezuaren bidez
sinets zezaten» (Joan 1:7).

172
Apaiz eta lebitarrak ere Joanengana gerturatu
ziren galdezka: «Nor zara zu, bada? Guztiok jakin
nahi dugu». Joanek erantzun zien: «Basamortuan
dabilen ahotsa naiz, jendea Jehobarengana
zuzentzen ari dena Isaiasek aurresan bezalaxe».
Jendeak asko atsegin zuen Joanek irakasten
ziena. Mesias ote zen ere galdetzen zioten euren
buruari. Baina Joanek esan zien: «Ni baino
ahaltsuagoa den norbait etorriko da. Ez naiz inor
haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez
bataiatzen dut; hark, ordea, espiritu santuz».

Galderak: Zertarako bidali zuen Jehobak Joan?


Zer egin zuen jendeak Joanen mezua entzutean?
Mateo 3:1-11; Markos 1:1-8; Lukas 3:1-18;
Joan 1:19-28; Isaias 40:3
12
Jesusek Erreinuari buruz irakatsi zion jendeari. Jainkoaren izena
santutua izateko, Erreinua etortzeko eta Jainkoaren nahia lurrean
betetzeko otoitz egiten irakatsi zien. Seme-alabak badituzu, azaldu
iezaiezu otoitz honek zer esan nahi duen guztiontzako. Jesusek
ez zion utzi Satanasi bere leialtasuna hausten. Apostoluak aukeratu
zituen eta Erreinuaren lehen kide bihurtu ziren, honetan eginkizun
garrantzitsuak izanez. Ikus ezazue Jesusek benetako gurtzarekiko
zuen irrika. Jendea berpiztu, gaixoak sendatu eta gose zeudenei
jatekoa eman zien Erreinuak gizadiarengatik egingo duena azalduz.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jesusek Erreinuari buruz predikatzeko eta ikasleak egiteko agindu zien


bere jarraitzaileei.

˛ Otoitzean gure gauzez hitz egin aurretik, egin otoitz Jehobarekin


zerikusia duenari buruz.

˛ Barkatu bihotz-bihotzez behar den guztietan eta jokatu besteekin


zurekin jokatzea nahi zenukeen bezalaxe.

175
74 Jesus Mesias bihurtu zen
Joan honakoa predikatzen aritu zen: «Badator ni baino
ahaltsuagoa dena». Jesusek 30 bat urte zituenean, Galileatik
Jordan ibaira abiatu zen Joan jendea bataiatzen ari zen lekura.
Joanek bataiatu zezala nahi zuen, baina honek esan zion:
«Ez zaitut bataiatuko. Zuk bataiatu behar nindukezu ni».
Jesusek orduan: «Zuk ni bataiatzea nahi du Jehobak».
Beraz, Jesus Jordan ibaiko uretan murgildu zuen Joanek.
Uretatik irtetean, Jesusek otoitz egin zuen. Momentu
hartantxe, zerua zabaldu eta Jainkoaren espiritua uso tankeran
etorri zitzaion gainera. Orduan, Jehobak zerutik hitz egin zuen:
«Zu zara nire Semea, nire maitea, zu zaitut atsegin».
Jehobaren espiritua Jesusi etorri zitzaionean, Kristo edo
Mesias bihurtu zen. Jehobak lurrean egiteko agindu zion lana
hasi zezakeen orain.
Bataiatu bezain laster, basamortura joan eta Jesusek 40 egun
pasa zituen han. Itzuli zenean, Joanengana etorri zen. Jesus
hurbiltzen ari zitzaiola, honakoa esan zuen: «Hona hemen
Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kenduko duena». Hitz
hauekin, Jesus Mesias zela erakutsi zion jendeari. Ba al dakizu
zer gertatu zitzaion Jesusi basamortuan zegoen bitartean?
Ikus dezagun.

Galderak: Zergatik bataiatu zen Jesus?


Zergatik esan zuen Joanek Jesus Jainkoaren Bildotsa zela?
Mateo 3:13-17; Markos 1:9-11; Lukas 3:21-23; Joan 1:29-34;
Isaias 42:1; Hebrearrei 10:7-9

176
«Mintzo hau etorri zen zerutik:
“Zu zaitut neure Semea, neure
maitea, zu zaitut atsegin”»
(Markos 1:11).
75 Deabruak Jesus tentatu zuen
Espiritu santuak basamortura zuzendu zuen Jesus bataiatu
eta gero. Ez zuen ezertxo ere jan 40 egunez eta, azkenean, gose
handia zuen. Orduan, Deabrua tentatzera joan zitzaion: «Benetan
Jainkoaren Semea bazara, esan harri hauei ogi bihurtzeko». Baina
Jesusek Idazki Santuetan idatzirik dagoena erantzun zion: «Gizakiak
bizitzeko janaria baino gehiago behar duela dago idatzita. Jehobak
esaten duen guztia entzun behar dugu».
Gero, Deabruak Jesusi erronka bota zion: «Benetan Jainkoaren
Semea bazara, bota ezazu zeure burua tenpluko tokirik garaienetik
behera. Izan ere, Jainkoak bere aingeruak zu besoetan eramateko
bidaliko dituela dago idatzita». Baina Jesusek Idazkiak aipatu zituen
berriro: «Ez dugula Jehoba tentatu behar dago idatzita».
Ondoren, Satanasek munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion,
hauen aberastasun eta handitasunarekin. Esan zion: «Erreinu hauek
guztiak eta euren handitasuna emango dizkizut behin bakarrik
gurtzen banauzu». Baina, Jesusek erantzun zion: «Alde hemendik,
Satanas! Jehoba bakarrik adoratu behar dugula dago idatzita».
Orduan, Deabrua joan egin zen
eta aingeruak etorri ziren Jesusi
janaria ekarriz. Handik aurrera,
Jesusek Erreinuari buruzko berri
onak predikatu zituen. Izan ere,
hau izan zen Jehobak lurrean
egiteko agindu zion lana. Jendeak
Jesusek irakasten ziona asko
atsegin zuen. Beraz, joaten zen
leku guztietara jarraitzen zioten.

Galderak: Zeintzuk izan ziren hiru tentaldiak?


Nola erantzun zion Jesusek Deabruari?
Mateo 4:1-11; Markos 1:12, 13; Lukas 4:1-15;
Deuteronomioa 6:13, 16; 8:3; Santiago 4:7
«[Deabruak] gezurra dioenean,
bere-berea duenetik ari da,
gezurti baita, eta gezurraren aita»
(Joan 8:44).

179
76 Jesusek tenplua garbitu zuen
Jesus Jerusalemera joan zen 30. urteko udaberrian. Jende
asko etorria zen hirira Pazkoa ospatzera. Jaian zehar animaliak
eskaintzen ziren tenpluan. Batzuek etxetik eramandako
animaliak eskaintzen zituzten, baina beste batzuek Jerusalemen
bertan erositakoak.
Tenplura joan zenean, Jesusek jendea animaliak saltzen ikusi
zuen. Dirua egiten ari ziren
Jehobaren adorazio etxean
bertan! Zer egin zuen Jesusek,
hortaz? Soka batzuekin
zartailu edo latigo bat eginez,
ganadua tenplutik kanpora
bota zuen. Gainera,

180
diru-trukatzaileen mahaiak irauli eta txanpon guztiak sakabanatu
zituen lurrean. Uso-saltzaileei, berriz, honakoa esan zien: «Kendu
hemendik hau dena! Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe!».
Jesusek tenpluan egin zuena ikusi zutenak txunditurik zeuden.
Orduan, bere jarraitzaileek Mesiasi buruzko profezia gogoratu zuten:
«Maitasun sendoa izango dut Jehobaren etxearengatik».
Geroago, 33. urtean, Jesusek bigarren aldiz garbitu zuen tenplua.
Ez zion inori utzi bere Aitaren etxeari errespetu faltarik izaten.

Galderak: Zer egin zuen Jesusek tenpluan


animaliak saltzen ikustean? Zergatik egin zuen hori?
Mateo 21:12, 13; Markos 11:15-17; Lukas 19:45, 46;
Joan 2:13-17; 69. Salmoa 10 [69:9, NW ]

«Ezin zaitezkete Jainkoaren


eta diruaren morroi izan»
(Lukas 16:13).
77 Putzu ondoko emakumea
Pazkoa ospatu eta denbora batera, Jesus eta bere jarraitzaileek
Samarian zehar bidaiatu zuten Galileara itzultzeko. Sikar izeneko
hiritik gertu, Jakoben putzua izeneko tokian gelditu zen Jesus
atseden hartzeko. Bitartean, jarraitzaileak hirira joan ziren janaria
erostera.
Hortan, emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan
zion: «Emadazu edaten». Emakumeak orduan: «Zergatik hitz egiten
didazu? Samariar emakumea naiz. Juduek ez duzue samariarrekin
hitz egiten». Jesusek erantzun zion: «Nor naizen jakingo bazenu,
edatekoa eskatuko zenidake eta bizia ematen duen ura emango
nizuke». «Zer esan nahi duzu? Ez duzu ura ateratzeko ontzirik»
jarraitu zuen emakumeak. Jesusek orduan: «Nik emango diodan
uretik edango duena, ez da sekula egarri izango». Hortaz,
emakumeak esan zion: «Emadazu ur horretatik».
«“Zatoz!” Egarri dena Jesusek esan zion: «Ekar ezazu senarra
betor, eta har beza doan,
nahi badu, biziaren ura» putzura». Emakumeak erantzun: «Ez dut
(Apokalipsia 22:17). senarrik». Jesusek orduan: «Egia esaten ari
zara. Bost aldiz egon zara ezkondua, baina orain
ezkondua ez zauden gizon batekin bizi
zara». Emakumeak esan zion: «Profeta
zarela ikusten dut. Nire herriak
Jainkoa mendi honetan gurtu
dezakegula sinesten du, baina
juduek Jerusalemen soilik
gurtu dezakegula esaten dute.
Badakit Mesias etortzen
denean, non gurtu behar
dugun irakatsiko digula».
Jarraian, Jesusek inori esan
ez zion zerbait adierazi zion:
«Ni naiz Mesias».

182
Emakumea hirira joan zen laster batean eta
honakoa esan zien bertakoei: «Mesias aurkitu
dudala uste dut. Guztia daki nitaz. Zatozte
ikustera!». Orduan, putzura jarraitu zioten eta
Jesusek irakasten zuena entzun zuten.
Samariarrek hirian gelditzeko eskatu zioten
Jesusi. Bi egunez egon zen han irakasten eta
jende askok fedea ipini zuen berarengan.
Honakoa esan zioten emakume samariarrari:
«Gizon honi entzun ondoren, badakigu hauxe
dela munduaren salbatzailea».
Galderak: Zergatik harritu zen emakume samariarra Jesusek
berarekin hitz egin zuenean? Zer esan zion Jesusek?
Joan 4:1-42
78 Jesusek Jainkoaren Erreinuari buruzko mezua
zabaldu zuen
Bataiatu eta denbora gutxira, Jesus predikatzen hasi zen:
«Jainkoaren Erreinua gertu da». Galilea eta Judean bidaiatu zuen
bitartean, ikasleak berarekin joan ziren. Jesus bere jaioterrira, hau
da, Nazaretera itzuli zenean, sinagogara joan, Isaiasen eskuizkribua
ireki eta ozen irakurri zuen: «Jehobak espiritu santua eman dit berri
onak predikatu ditzadan». Zer esan nahi zuen honek? Espiritu santua
jasotzearen arrazoi nagusia berri onak predikatzea zela, nahiz eta
jendeak Jesus mirariak egiten ikusi nahi zuen. Orduan, honakoa esan
zien entzuten ari zirenei: «Gaur bete da profezia hau».
Gero, Galileako aintzirara joan zen. Han, beranduago bere
jarraitzaile izango ziren lau arrantzalerekin elkartu zen. Honako
gonbidapena luzatu zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo
zaituztet». Andres, Joan, Pedro eta Santiago ziren lau gizon hauek.
Arrantza-lana berehala utzi eta Jesusekin joan ziren. Galilea osoan
ibili ziren Jehobaren Erreinuari buruz hitz egiten. Sinagoga, merkatu
eta kaleetan predikatu zuten. Edonora joaten zirela, jende multzo
handi batek jarraitzen zituen. Jesusi buruzko berriak alde guztietan
zabaldu ziren, baita Siria urrunean ere.
Denborarekin, Jesusek jendea sendatzeko eta deabruak
kanporatzeko boterea eman zien bere jarraitzaile batzuei. Beste
batzuk berarekin joan ziren hiriz hiri eta herriz herri predikatzen zuen
bitartean. Hainbat emakume leialek, hauen artean Magdalako Maria,
Joana eta Susanak, Jesus eta bere jarraitzaileak zaindu zituzten.
Bere jarraitzaileak trebatu ondoren, predikatzera bidali
zituen Jesusek. Galilean zehar bidaiatzen zuten heinean, beste
asko Jesusen ikasle bihurtu eta bataiatu egin ziren. Hainbeste
jendek nahi zuen Jesusen jarraitzaile izan, uzta jasotzeko prest
zegoen soroarekin konparatu zituela berak. Honakoa esan zuen:
«Erregutu Jehobari bidali ditzala langile gehiago uzta jasotzera».

184
«Gainerako herriei ere adierazi
behar diet Jainkoaren erregetzaren
berri ona, horretarako bidali bainau
Jainkoak» (Lukas 4:43).

Gero, jarraitzaileetako 70 aukeratu zituen binaka Judea osoan


predikatu zezaten. Mota guztietako jendeari irakatsi zioten Erreinuari
buruz. Itzuli zirenean, irrikan zeuden gertatutakoa Jesusi azaltzeko.
Deabruak ezin izan zuen ezertxo ere egin predikatze-lana gelditzeko!
Jesusek dena prest utzi zuen bere jarraitzaileek lan garrantzitsu
honekin segi zezaten bera zerura itzulitakoan. Esan zien: «Predikatu
berri onak lur zabalean. Irakatsi jendeari Jainkoaren Hitza eta
bataiatu itzazue».

Galderak: Zer lan eman zien Jesusek bere jarraitzaileei?


Zer pentsatzen zuten hauek lan honi buruz?
Mateo 4:17-25; 9:35-38; 28:19, 20;
Markos 1:14-20; Lukas 4:14-21; 8:1-3; 10:1-22

185
79 Jesusek mirari asko egin zituen
Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak zabaltzera etorri
zen Jesus lurrera. Jehobak mirariak egiteko espiritu santua eman
zion, era honetara, errege denean egingo duena azaltzeko.
Edozein gaixotasun senda zezakeen. Gaixoak laguntza eske joaten
zitzaizkion edonon zegoela eta Jesusek guztiak sendatzen zituen.
Itsuek ikusi eta gorrek entzun egiten zuten. Gainera, elbarriak ibili
egiten ziren eta deabruen menpean zeudenak askatu egiten zituen.
Soinekoaren ertza ukitzea nahikoa zuten sendatuak izateko.
Jendeak leku guztietara jarraitzen zuen Jesus. Bakarrik egon nahi
zuenean ere, ez zuen inor alde batera uzten.
Behin, gizon elbarri bat eraman zuten Jesus zegoen etxera. Baina
hainbeste jende zegoen etxean, ezin izan zutela barrura sartu.
Beraz, teilatuan zuloa egin eta zulotik behera jaitsi zuten elbarria
Jesusenganaino. Orduan, Jesusek honakoa esan zion gizonari:
«Jaiki eta ibil zaitez». Jendea txunditurik gelditu zen oinez zebilela
ikusi zutenean.
«Jainkoak Espiritu
Santuaz eta indarrez Beste behin, herri batean sartzerakoan, hamar
gantzutu zuen, eta gizon legendunek urrutitik oihu egin zioten: «Jesus,
hark on egiten eta lagundu!». Garai hartan, legendunak ezin ziren
deabruaren menpe
zeuden guztiak jendearengana gerturatu. Jesusek tenplura joateko
sendatzen igaro esan zien gizon haiei. Izan ere, legendunak sendatuak
zuen bere bizitza, izan ondoren hori egin behar zutela esaten zuen
Jainkoa berekin
baitzuen»
Jainkoaren Legeak. Bidean zihoazela, sendatuak izan
(Eginak 10:38). ziren. Legendunetariko bat hortaz ohartu zenean, Jesusi

186
eskerrak eman eta Jainkoa goresteko itzuli zen. Hamar
gizon haietatik honek bakarrik eskertu zion Jesusi egindakoa.
12 urte gaixo zeramatzan emakume batek nola edo hala sendatu
nahi zuen. Jendetzaren artean atzetik hurbildu eta soinekoaren ertza
ukitu zion Jesusi. Sendatua izan zen berehala. Hau gertatzean,
Jesusek galdetu zuen: «Nork ukitu nau?». Emakumea izuturik
zegoen, baina Jesusengana gerturatu eta egia aitortu zion. Jesusek
honakoa esanez lasaitu zuen: «Ene alaba, zoaz bakean».
Jairo izeneko buruzagi batek Jesusi honakoa erregutu zion: «Etor
zaitez nire etxera. Nire alaba txikia hilzorian dago». Baina Jesus
Jairoren etxera heldu baino lehen hil zen neskatxa. Bertara iritsi
zenean, jende asko familiarekin batera negar egitera etorria zela ikusi
zuen. Honakoa esan zien: «Ez egin negarrik, neskatoa lo dago».
Orduan, neskari eskutik helduz, esan zion: «Neskatxa, jaiki zaitez!».
Berehala zutitu egin zen eta Jesusek neskatilari janari pixka bat
emateko esan zien gurasoei. Nola uste duzu sentitu zirela guraso
haiek?

Galderak: Zergatik zuen Jesusek edozein gaixotasun sendatzeko boterea?


Zer gertatu zitzaion Jairoren alabari?
Mateo 9:18-26; 14:36; Markos 2:1-12; 5:21-43; 6:55, 56; Lukas 6:19; 8:41-56; 17:11-19

187
80 Jesusek hamabi apostoluak aukeratu zituen
Urte eta erdi predikatzen ibili ondoren, Jesus erabaki garrantzitsu
bat hartu beharrean zegoen. Nortzuk aukeratuko zituen berarekin
estu-estu lan egiteko? Nortzuk trebatuko zituen kristau kongregazioan
aurrea hartu zezaten? Jehobaren gida nahi zuen Jesusek erabaki
horiek hartzeko. Hortaz, mendira bakarrik joan eta gau osoa otoitz
egiten igaro zuen. Goizean, jarraitzaile batzuk bildu eta 12 apostoluak
aukeratu zituen. Ba al dakizkizu apostoluen izenak? Honela deitzen
ziren: Pedro, Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Tomas,
Mateo, Santiago Alfeoren semea, Tadeo, Simon eta Judas Iskariote.
12 apostoluek Jesusekin batera bidaiatu zuten. Trebatu
zituenean, euren kabuz predikatzera bidali zituen. Jehobak
Andres deabruak botatzeko eta gaixoak sendatzeko boterea eman zien.
Jesusentzat bere lagunak ziren 12 apostoluak eta konfiantza
zuen beraiengan. Apostoluak gizon eskolagabe eta arruntak
zirela uste zuten farisearrek. Baina Jesusek beste ikuspuntu bat

Pedro
Santiago

Joan

Felipe

188
zuen. Horregatik, egin behar zuten lanerako prestatu egin zituen.
Bizitzan Jesusek igaroko zituen une garrantzitsuenetan egongo
ziren berarekin, esaterako, hil aurretik edo berpiztua izan eta gero.
Apostolu gehienak galilearrak ziren Jesus bezalaxe eta batzuk
ezkonduta zeuden.
Apostoluak ez ziren perfektuak, akatsak egiten zituzten. Batzuetan
pentsatu aurretik hitz egin eta erabaki okerrak hartzen zituzten.
Beste batzuetan pazientzia gutxikoak ziren. Denetan garrantzitsuena
nor zen eztabaidatzen ere jardun zuten. Hala ere, Jehoba maite zuten
gizon zintzoak ziren. Horregatik, Jesus zerura joandakoan kristau
kongregazioaren lehen kideak izango ziren eta honetan eginkizun
garrantzitsuak izango zituzten. Simon

Galderak: Nortzuk aukeratu zituen Jesusek bere 12 apostoluak izateko?


Zer lan egitera bidali zituen?
Mateo 10:1-10; Markos 3:13-19; 10:35-40; Lukas 6:12-16; Joan 15:15; 20:24, 25;
Eginak 2:7; 4:13; 1 Korintoarrei 9:5; Efesoarrei 2:20-22

Tadeo
«Zuei adiskide deitzen dizuet,
neure Aitak jakinarazitako guztia
adierazi baitizuet» (Joan 15:15). Bartolome

Tomas
Judas
Iskariote

Mateo

Santiago
Alfeoren semea
81 Mendiko Hitzaldia
12 apostoluak aukeratu ondoren, Jesus menditik jaitsi zen jende
multzo handi bat bilduta zegoen lekura. Galilea, Judea, Tiro, Sidon,
Siria eta Jordanez beste aldetik etorriak ziren. Gaixoak eta deabruen
erruz sufritzen zuen jendea ekarri zituzten bertara eta Jesusek
guztiak sendatu zituen. Ondoren, mendi magalean eseri eta hitz
egiten hasi zen. Jehobaren lagunak izateko zer egin behar dugun
azaldu zuen: bere beharra dugula ulertu eta bera maitatzen ikasi.
Baina ezin dugu Jainkoa maitatu besteak ez baditugu maitatzen.
Beraz, jatorrak eta zintzoak izan behar dugu jende guztiarekin,
baita gure etsaiekin ere.
Jesusek esan zuen: «Ez da nahikoa lagunak bakarrik maitatzea,
zuen etsaiak ere maitatu behar dituzue. Gainera, jende guztia
bihotzez barkatu behar duzue. Norbait zuekin haserretu bada,
joan laster-laster berarengana eta barkamena eskatu. Egin
besteei zuei egitea nahi zenuketen guztia».

190
Jesusek aholku onak eman zituen diruari eta dauzkagun gauzei
buruz. Hau esan zuen: «Jehobaren laguna izatea diru asko izatea
baino garrantzitsuagoa da. Lapur batek dirua kendu ahal izango
dizue, baina inork ezin dizue Jehobarekin duzuen adiskidetasuna
kendu. Ez kezkatu zer jan, edan edo jantziko duzuenari buruz.
Begira hegaztiei, Jainkoak beti ematen die nahikoa janari.
Kezkatzeak ez dizue bizitza luzatuko. Gogoratu Jehobak
badakiela zer behar duzuen».
Jendeak ez zuen sekula inor entzun Jesusek bezala hitz egiten.
Beraien erlijio-buruek, hau da, fariseu eta lege-maisuek, ez zieten
honelako gauzarik irakasten. Zergatik zen Jesus hain maisu ona?
Irakasten zuen guztia Jehobarengandik zetorrelako.

Galderak: Zer egin behar dugu Jehobaren lagunak «Hartzazue nire uztarria eta
izateko? Nola nahi du Jehobak guk besteekin jokatzea? ikasi niregandik, gozoa
Mateo 4:24-5:48; 6:19-34; 7:28, 29; Lukas 6:17-31 eta bihotz-apala bainaiz
ni, eta aurkituko duzue
bizitzarako atsedena»
(Mateo 11:29).
82 Jesusek ikasleei otoitz egiten irakatsi zien
Fariseuek egiten zuten dena jendea txunditzeko zen. Adibidez,
gauza onen bat egiten bazuten, besteek ikusteko izaten zen. Jende
asko zegoen lekuetan egiten zuten otoitz. Gainera, otoitz luzeak
ikasten zituzten sinagoga eta kale kantoietan errepikatu eta denek
entzun zitzaten. Beraz, jendea harrituta gelditu zen Jesusek esan
zienean: «Ez egin otoitz fariseuek bezala. Beraien hitz ugariek
Jainkoa txundituko dutela uste dute, baina ez da hala. Otoitza
Jehoba eta zuen artekoa da. Ez ibili gauza berdinak esan eta
esan. Jehobak barruan sentitzen duzuena berari azaltzea nahi du».
Horrela otoitz egiteko esan zien: «Gure Aita zerukoa, agertu
santu zure izena. Etorrarazi zure erregetza. Betearazi lurrean zure
nahia, zeruan betetzen den bezala». Zer gehiago eskatu zezaketen
otoitzean? Eguneroko janaria izateko eta bekatuak barkatzeko.
Gainera, zituzten kezkei buruz ere egin zezaketen otoitz.
Jesusek esan zuen: «Ez utzi inoiz otoitz egiteari. Jarraitu zuen
Aitari, Jehobari, gauza onak eskatzen. Guraso guztiek beraien
haurrei gauza onak eman nahi dizkiete. Hortaz, semeak ogia
eskatzen badizue, harria emango al diozue? Arraina eskatuz
gero, sugea emango al diozue?».
Ondoren, Jesusek irakatsi nahi zuena azaldu zien: «Zuen
seme-alabei opari politak ematen badizkiezue, zuen Aitak,
Jehobak, arrazoi gehiagorekin emango dizue espiritu santua!
Eskatu besterik ez duzue». Jarraitzen al duzu Jesusen aholkua?
Zeri buruz egiten diozu otoitz Jehobari?

Galderak: Nola esan zien Jesusek bere ikasleei otoitz egiteko?


Egiten al duzu otoitz zuretzat garrantzitsuak diren gauzei buruz?
Mateo 6:2-18; 7:7-11; Lukas 11:13

«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak;


bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea,
eta zabalduko zaizue» (Mateo 7:7).

193
83 Jesusek milaka laguni jaten eman zien
32. urteko Pazkoa baino lehentxeago, apostoluak predikatzeko
egindako bidaia batetik iritsi ziren. Nekatuta zeudenez, Jesusek
Betsaidara eraman zituen txalupaz atseden hartu zezaten. Baina
itsasertzera gerturatzean, milaka lagunek bertaraino jarraitu zietela
ikusi zuen Jesusek! Nahiz eta bere apostoluekin bakarrik egon nahi
zuen, jendearekin jator portatu zen. Beraz, gaixoak sendatzeaz gain,
guztiei irakasten hasi zen. Egun osoa igaro zuen Jainkoaren
Erreinuari buruz hitz egiten. Arratsean, apostoluak etorri eta esan
zioten: «Jendea goseak egongo da. Joan daitezela jan bila».
Jesusek esan zien: «Ez dute zertan joan beharrik. Eman
zeuek hementxe jaten». Apostoluek galdetu zioten: «Nahi al duzu
beraientzako ogia erostera joatea?». Felipek, apostoluetako batek,
esan zuen: «Diru asko edukiko bagenu
ere, ezingo genuke horrenbeste
jenderentzako nahikoa ogi erosi».
Jesusek galdetu zuen: «Zenbat
janari dugu?». Andresek erantzun
zion: «Bost ogi eta bi arrain txiki.
Hau ez da nahikoa». Jesusek orduan:
«Ekarri ogi opilak eta arrainak».
Ondoren, 50 eta 100 laguneko taldetan
esertzeko esan zion jendeari. Orduan,
ogiak eta arrainak hartu, zerurantz
begiratu eta otoitz egin zuen. Gero,
janaria apostoluei eman eta jendearen
artean banatu zuten. Bertan zeuden
5.000 gizonek, baita emakume nahiz
haurrek ere, bete arte jan zuten.
Amaitu ondoren, apostoluek soberan
gelditutako guztia bildu zuten ezertxo
«Ahalegin zaitezte,
ere ez botatzeko. 12 saski bete zituzten! ez galtzen den
janariagatik, baizik
Harrigarria izan zen mirari hau, ezta? eta irauten eta betiko
Jendea erabat txundituta zegoenez, Jesus bizia ematen duen
errege egin nahi izan zuten. Baina oraindik janariagatik; hori
Gizonaren Semeak
ez zen Jesus errege izateko Jehobak ezarritako emango dizue»
garaia. Jesusek hau bazekienez, jendeari (Joan 6:27).
joateko esan zion. Ondoren, bere apostoluei
Galileako aintziraren beste aldera abiatzeko adierazi zien. Beraz,
txalupan sartu ziren, baina Jesus mendira joan zen bera bakarrik.
Ba al dakizu zergatik? Bere Aitari otoitz egiteko denbora nahi
zuelako. Oso lanpetuta egon arren, Jesusek beti hartzen zuen
otoitz egiteko astia.

Galderak: Nola erakutsi zuen Jesusek jendeaz arduratzen zela?


Zer irakasten digu honek Jehobari buruz?
Mateo 14:14-22; Markos 6:30-44; Lukas 9:10-17;
Joan 6:1-15

195
84 Jesus ur gainean ibili zen
Jesusek gaixoak sendatu eta hildakoak berpizteaz gain, haizea
eta euria ere menperatu zitzakeen. Behin, mendian otoitz egin
ondoren, Jesusek Galileako aintzirarantz begiratu eta ekaitza ikusi
zuen. Apostoluak han zeuden, txalupan, haizearen aurka estututa
arraunean. Orduan, Jesus menditik jaitsi eta ur gainean oinez abiatu
zen txaluparantz. Apostoluek norbait ur gainean beraiengana
gerturatzen ikusi zutenean, beldurtu egin ziren. Baina Jesusek esan
zien: «Ni naiz. Ez ikaratu».
Pedrok esan zion: «Jauna, benetan zu bazara, esadazu ur
gainean zuregana joateko». Jesusek erantzun zion: «Etor zaitez».
Orduan, ekaitzaren erdian, Pedro txalupatik atera eta ur gainean
Jesusengana abiatu zen. Baina berarengana gerturatzean, ekaitzari
begiratu eta izutu egin zen Pedro. Hondoratzen hasi zenean, oihukatu
zuen: «Jauna, salba nazazu!». Jesusek eskutik heldu eta esan zion:
«Zergatik izan duzu zalantza? Non duzu fedea?».
Jesus eta Pedro txalupara igo bezain laster, ekaitza baretu egin
zen. Imajina al dezakezu nola sentitu ziren apostoluak? Honakoa
esan zioten Jesusi: «Egiaz Jainkoaren Semea zara zu».
Baina hau ez zen izan Jesusek eguraldia kontrolatu zuen aldi
bakarra. Jesus eta apostoluak aintzira txalupaz zeharkatzen ari
ziren batean, ekaitz izugarria hasi zuen Jesus txaluparen atzealdean
lo zegoela. Olatuek txalupa astintzen zuten heinean, urez betetzen
hasi zen. Apostoluek, orduan, Jesus oihuka esnatu zuten: «Maisu,
hiltzeko zorian gaude! Lagundu!». Jesus altxatu eta itsasoari esan
zion: «Ixo!». Momentu hartan, haizea eta itsasoa baretu egin ziren.
Jesusek galdetu zien apostoluei: «Non duzue fedea?». Gertatutakoa
ikusirik, elkarri esan zioten: «Haizeak eta itsasoak ere bere esana
egiten dute». Zer ikasi zuten apostoluek? Jesusengan konfiantza
osoa izaten bazuten, ez zutela ezeren beldurrik izan behar.
Galderak: Zergatik hasi zen Pedro hondoratzen? Zer ikasi zuten apostoluek?
Mateo 8:23-27; 14:23-34; Markos 4:35-41; 6:45-52; Lukas 8:22-25; Joan 6:16-21

196
«Berri on horrek Jainkoak
fedearen bidez bakarrik
onartzen gaituela agertzen
digu» (Erromatarrei 1:17).
85 Jesusek larunbatean sendatu zuen
Fariseuek Jesus gorrotatzen zutenez, preso hartzeko arrazoi
bila zebiltzan. Beraz, larunbatean ez zituela gaixoak sendatu behar
esan zuten, atseden eguna zelako. Baina larunbat batean, Jesusek
jaiotzatik itsua zen gizon bat eskean aurkitu zuen kalean. Orduan,
bere ikasleei esan zien: «Ikusi Jainkoaren botereak nola lagunduko
dion gizon honi». Jesusek, hortaz, bere listuaz lokatza egin eta
gizonaren begietan jarri zuen. Jesusek esan zion: «Joan zaitez
begiak Siloeko ur-putzuan garbitzera». Gizonak hau egin zuenean,
lehendabiziko aldiz ikusi ahal izan zuen!
Jendea zur eta lur zegoen: «Ez al da hau eserita
«Oker zabiltzate. Liburu eskean egoten den gizona? Ala bere antza duen
Santuetan esana eta besteren bat ote da?». Gizonak esan zuen: «Neu
Jainkoaren ahalmena
ez dituzue ezagutzen» nauzue gizon hori!». Jendeak, orduan, galdetu
(Mateo 22:29). zion: «Nolatan, ba, ikus dezakezu?». Gertatu zena
azaldu zienean, fariseuengana eraman zuten.
Gizonak fariseuei esan zien: «Jesusek begietan lokatza jarri eta
garbitzeko esan zidan. Hori egin nuen eta, orain, ikusi egiten dut».
Fariseuek orduan: «Larunbatean sendatzen badu, bere boterea ezin
da Jainkoarengandik etorri». Baina beste batzuek esan zuten: «Bere
boterea Jainkoarengandik ez badator, ezingo zukeen sendatu».
Fariseuek gizonaren gurasoei
deitu eta galdetu zieten:
«Nolatan ikus dezake zuen
semeak?». Gurasoak beldur

198
ziren. Izan ere, fariseuek Jesusengan fedea izaten zuena
sinagogatik botako zutela esana zuten. Beraz, erantzun zieten:
«Ez dakigu. Galdetu berari». Fariseuek, hortaz, gizonari galdetu
eta galdetu ibili ziren honakoa erantzun zien arte: «Dakidan
guztia esan dizuet. Zergatik jarraitzen didazue galdetzen?».
Fariseuek, haserreturik, kanpora bota zuten.
Jesus gizonaren bila joan eta galdetu zion: «Ba al duzu
federik Mesiasengan?». Gizonak erantzun zion: «Nor den
jakingo banu, izango nuke». Jesusek orduan: «Ni neu naiz».
Ez al zaizu iruditzen Jesus jatorra izan zela itsuarekin?
Sendatzeaz gain, fedea izaten lagundu zion.

Galderak: Nola lagundu zion Jesusek gizon itsuari?


Zergatik gorrotatzen zuten fariseuek Jesus?
Joan 9:1-41
86 Jesusek Lazaro berpiztu zuen
Jesusek Betanian bizi ziren hiru lagun min zituen, Lazaro eta
bere bi arrebak, Maria eta Marta. Behin batean, Jesus Jordanen
beste aldean zegoen bitartean, Maria eta Martak premia handiko
mezua bidali zioten: «Lazaro oso gaixo dago. Etor zaitez azkar,
mesedez!». Baina Jesus ez zen berehala abiatu, bi egun itxaron
zituen. Bitartean, Lazaro hil egin zen. Ondoren, Jesusek bere ikasleei
esan zien: «Goazen Betaniara. Lazaro lotan dago eta esnatzera
noa». Apostoluek esan zioten: «Lazaro lotan badago, sendatuko
da». Orduan, Jesusek argi eta garbi esan zien: «Lazaro hil egin da».
Lazarok lau egun zeramatzan hilobian Jesus Betaniara iritsi
zenerako. Jende ugari etorria zen Marta eta Maria kontsolatzera.
Jesus iritsi zela entzun zuenean, Marta korrika joan zen berarengana
eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, nire neba ez zen hilko».
Jesusek erantzun zion: «Zure neba berriz biziko da. Sinesten al duzu
hau?». Martak orduan: «Badakit, bai, piztuko dela etorkizunean».
Jesusek, hortaz, esan zion: «Neu naiz piztuera eta bizia».
Gero, Marta Mariarengana joan zen honakoa esanez: «Hemen
dago Jesus!». Maria korrika joan zen Jesusengana eta jendeak
jarraitu egin zion. Bere oinetara ahuspeztu zen, negarrari eutsi
ezinik. Orduan, esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba
ez zen hilko». Jesusek Maria asko sufritzen ari zela ikusi zuen eta,
bera ere, negarrez hasi zen. Jendeak, Jesusen negar-malkoak ikusi
zituenean, esan zuen: «Bai maite zuela!». Baina batzuk elkarri
galdezka hasi ziren: «Zergatik ez ote du laguna salbatu?».
Zer egingo zuen Jesusek?
Jesus hilobira joan zen. Bertako sarrera harri handi batez estalita
zegoen. «Kendu harria!» agindu zuen. Martak, orduan, esan zion:
«Jauna, lau egun daramatza hilda, bere gorpuak gaizki usainduko
du». Hala ere, harria kendu zuten. Jarraian, Jesusek otoitz egin
zuen: «Aita, eskerrik asko entzuteagatik. Badakit beti entzuten
didazula, baina ozen eskatzen dizut jende guzti honek zuk bidali

200
«Jainko salbatzaile
nauzula jakiteko». Ondoren, ahots indartsuz dugu Jainkoa,
Jainko Jaunari
esan zuen: «Lazaro, zatoz kanpora!». Ba al esker libratu gara
dakizu zer gertatu zen? Gertakari harrigarri bat: heriotzatik»
Lazaro zapiz estalirik atera zen hilobitik! Jesusek, (68. Salmoa 21
orduan, esan zien: «Kendu zapiak eta utziozue [68:20, NW]).
joaten».
Egin zuena ikusi zuen jende asko Jesusengan sinesten hasi zen.
Baina batzuk fariseuengana joan ziren gertatutakoa kontatzera.
Handik aurrera, fariseuak Lazaro eta Jesus hil nahian ibili ziren.
12 apostoluetako bat, Judas Iskariote, isilka fariseuengana joan eta
galdetu zien: «Zenbat ordainduko didazue Jesus aurkitzen laguntzen
badizuet?». Zilarrezko 30 txanpon agindu zizkioten. Harrezkero,
Jesus haien eskuetara emateko aukera bila hasi zen Judas.

Galderak: Kontatu Lazaroren berpizkundearen istorioa.


Zer egin nahi izan zuten fariseuek Lazarori gertatutakoa jakitean?
Mateo 26:14-16; Joan 11:1-53; 12:10
13
Jesus jende akastunaren alde bizitza ematera etorri zen lurrera. Hil
zen arren, mundua garaitu zuen. Izan ere, Jehoba bere semearekin
leiala izan zen eta berpiztu egin zuen. Hil baino lehentxeago, Jesusek
besteak apaltasunez zerbitzatu zituen eta egin zituzten akatsak ere
barkatu zizkien. Berpiztu ondoren, ikasleen aurrean agertu zen eta
berak emandako lana nola egin irakatsi zien. Seme-alabak badituzu,
lagundu iezaiezu lan berdinean parte hartzeko dugun aukera
estimatzen.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Ez dago Jehobak konpondu ezin duen arazorik.

˛ Jesus imitatuz, prest egon besteak zerbitzatzeko eta laguntzeko.

˛ Egiazko kristauak elkarri dioten maitasunarengatik ezagutu


daitezke.

203
87 Jesusen azken afaria
Judutarrek urtero ospatzen zuten Pazkoa Nisanaren 14an.
Jehobak, Egiptoko esklabutzatik askatuz, Promestutako lurraldera
eraman zituela gogoratzen zien ospakizun honek. Jesus eta bere
apostoluek Pazkoa Jerusalemgo etxe bateko goiko gelan ospatu
zuten 33. urtean. Afariaren ondoren, Jesusek esan zien: «Zuetako
batek saldu egingo nau». Apostoluek, zur eta lur, galdetu zioten:
«Nork?». Jesusek erantzun zien: «Ogi hau emango diodan gizonak».
Gero, Judas Iskarioteri ogi pusketa bat eman zion. Berehala, Judas
altxatu eta joan egin zen.
Ondoren, Jesusek otoitz egin, ogia zatitu eta gelditzen ziren
apostoluei eman zien. Hau esan zuen: «Jan ezazue ogia. Honek nire
gorputza irudikatzen du, zuen alde emango dudana». Jarraian,
ardoarengatik otoitz egin zuen eta bere apostoluei eman zien esanez:
«Edan ardoa. Nire odola irudikatzen du, bekatuak barkatuak izateko
isuriko dudana. Nirekin batera zeruan erregeak izango zaretela
promesten dizuet. Egizue hau urtero ni oroitzeko». Hortaz, Jesusen
jarraitzaileak, oraindik ere, urtero biltzen dira ilunabar horretan.
Bilera honi Jaunaren Afaria deitzen zaio.

204
«Ez daukazue zuek zertan
ezeren ere beldurrik eduki,
Afariaren ostean, apostoluak beraien artean nire artalde txikitxoa, zeren
garrantzitsuena zein ote zen eztabaidatzen hasi zuen Aita zerukoari ongi iritzi
ziren. Baina Jesusek esan zien: «Zuen artean zitzaion, betiko erreinua zuei
ematea» (Lukas 12:32, Biblia,
garrantzitsuena dena izan dadila apalena, Jose Antonio Uriarte).
zerbitzariaren pareko».
Honela jarraitu zuen: «Nire lagunak zarete. Horregatik adierazi
dizuet nire Aitak zuei esatea nahi duen guztia. Laster nire
Aitarengana joango naiz zerura. Zuek hemen geldituko zarete
eta jendeak nire ikasleak zaretela jakingo du zuen artean duzuen
maitasunarengatik. Nik maitatu zaituztedan bezala elkar maitatu
behar duzue».
Amaitzeko, Jesusek otoitz egin zuen. Ikasle guztiak babestu
zitzala, elkarlanean bakean ibil zitezela eta Bere izena santutzeko
eskatu zion Jehobari. Gero, Jesus eta apostoluek Jehoba
goratzeko kantak abestu zituzten eta kanpora irten ziren. Jesus
atxilotua izateko ordua gertu zegoen.

Galderak: Zer promestu zien Jesusek apostoluei? Garrantzia handiko zer irakatsi zien
Jesusek apostoluei elkarrekin izan zuten azken afarian?
Mateo 26:20-30; Lukas 22:14-26; Joan 13:1, 2, 26, 30, 34, 35; 15:12-19; 17:3-26

205
88 Jesus atxilotua
Jesus eta bere apostoluek Zedron erreka zeharkatu zuten
Oliamendira joateko. Gauerdia pasata zen eta ilargi betea zegoen.
Getsemani izeneko baratzera iritsi zirenean, Jesusek esan zien:
«Gelditu hemen eta erne egon». Gero, Jesus aurreraxeago joan
eta belaunikatu egin zen. Erabat larrituta, Jehobari otoitz egin zion:
«Egin dadila zure nahia». Ondoren, Jehobak aingeru bat bidali
zuen Jesus indartzeko. Apostoluengana itzuli zenean, Jesusek
lotan aurkitu zituen. Esan zien: «Esnatu! Hau ez da lotan egoteko
garaia! Nire etsaien eskuetara emana izateko ordua iritsi da».
Laster, Judas iritsi zen ezpatak eta makilak zeramatzan gizon-talde
handi bat zuzenduz. Bazekien Jesus non aurkitu, askotan izan
baitziren baratze honetan. Judasek Jesus nor zen berak adieraziko
ziela esan zien soldaduei. Hortaz, Jesusengana zuzen-zuzen joan
zen. «Kaixo, Maisu» esan eta, ondoren, muxu eman zion. Jesusek
orduan: «Judas, muxu batez saltzen al nauzu?».
Jesusek aurrera egin eta gizonei galdetu zien: «Noren bila
zatozte?». Erantzun zioten: «Jesus nazaretarraren bila». Orduan
esan zien: «Neu naiz». Une hartan, atzera egin eta lurrera erori ziren
gizonak. Berriz ere, Jesusek galdetu zien: «Noren bila zatozte?».
Beraiek berriro: «Jesus nazaretarraren bila». Jesusek, beraz, esan
zien: «Esan dizuet neu naizela. Utzi, hortaz, gizon hauei joaten».
Pedro gertatzen ari zenaz ohartu
zenean, ezpata atera eta apaiz
nagusiaren morroiari belarria moztu
zion. Baina Jesusek gizonaren belarria
ukitu eta sendatu egin zuen. Gero,
Pedrori esan zion: «Itzuli ezpata hori
bere tokira, ezpataz borrokan ari
dena, ezpataz hilko baita». Orduan,
soldaduek Jesus hartu eta eskuak

206
lotu zizkioten. Une horretan, apostoluek ihes egin zuten. Ondoren,
gizon-taldeak Anas apaiz buruarengana eraman zuen Jesus. Anasek
galderak egin zizkion eta, gero, Kaifas apaiz nagusiarengana bidali
zuen. Baina zer gertatu zitzaien apostoluei?

Galderak: Zer gertatu zen Getsemani izeneko baratzean?


Zer ikasi dezakezu Jesusek gau hartan egin zuenaz? «Munduan larrialdirik
Mateo 26:36-57; Markos 14:32-50; izango duzue; baina izan
Lukas 22:39-54; Joan 18:1-14, 19-24 adore! Nik garaitua dut
mundua» (Joan 16:33).
89 Pedrok Jesus ukatu zuen
Azken afaria izan zuten gelan zeuden artean, hau esan zien Jesusek
apostoluei: «Zuek guztiok utzi egingo nauzue gaur gauean». Pedrok
esan zion: «Nik ez! Nahiz eta beste guztiek zu utzi, nik ez zaitut
sekula utziko!». Baina Jesusek erantzun zion: «Oilarrak kukurruku
egin baino lehenago, hiru aldiz esango duzu ez nauzula ezagutzen».
Soldaduek Jesus Kaifasen etxera eraman zutenerako, apostoluen
gehiengoa joana zen. Baina apostoluetako bik jendetzaren artean
jarraitu zuten Jesus. Bietako bat Pedro zen. Kaifasen etxeko patioan
sartu eta su ondora berotzera joan zen. Suaren argitan zegoela,
neskame batek Pedroren aurpegia ikusi eta esan zion: «Ezagutzen
zaitut! Jesusekin egoten zinen!».
Pedrok erantzun zion: «Gezurra da hori!
Ez dakit zertaz ari zaren!». Beraz, ate alderantz
«Badator ordua –hobeto joan zen. Baina, segituan, beste neskame batek
esan, heldua da–, nor bere ikusi zuen eta jendetzari esan zion: «Gizon
aldetik sakabanatu eta hau Jesusekin egoten zen!». Pedrok orduan:
bakarrik utziko nauzuena. «Ez dakit Jesus nor den ere!». Hirugarren aldiz,
Baina ni ez nago bakarrik,
nirekin baitago Aita» gizon batek esan zuen: «Zu horietako bat zara!
(Joan 16:32). Hizkerarengatik antzematen dizut Galileakoa
zarela, Jesus bezalaxe». Baina Pedrok zin egin
zien: «Ez dut ezagutzen!».
Une hartan, oilarrak kukurruku egin zuen. Pedrok, orduan, Jesus
berari begira ikusi zuen. Jesusen hitzak gogoratu eta kanpora irten
zen. Lur jota, negarrari eman zion.
Bien bitartean, Jesus Kaifasen etxean epaitzeko bildu zen
Sanedrina edo Biltzar Nagusia. Jesus hiltzea erabakia zuten eta,
orain, hori egiteko arrazoiren baten bila zebiltzan. Hala ere, ezin izan
zuten bere aurkako ezer aurkitu. Azkenik, Kaifasek Jesusi zuzenean
galdetu zion: «Jainkoaren Semea al zara?». Jesusek esan zion: «Bai,
neu naiz». Kaifasek hortaz: «Ez dugu froga gehiagoren beharrik.
Jainkoa iraindu du!». Epaileak ados zeuden: «Gizon honek heriotza

208
merezi du!». Orduan, Jesusi begiak estalirik, listuka eta joka hasi
zitzaizkion esanez: «Profeta bazara, esaguzu nork jo zaituen!».
Egunak argitu zuenean, Jesus Sanedrina biltzen zen aretora
eraman zuten eta, berriz ere, galdetu zioten: «Jainkoaren Semea
al zara?». Jesusek erantzun zien: «Zuek hala diozue». Beraz,
Jainkoa iraintzeagatik errudun zela erabaki zuten eta Pontzio Pilato
erromatar agintariaren jauregira eraman zuten. Zer gertatu zen
ondoren? Ikus dezagun.

Galderak: Zer gertatu zen Kaifasen etxeko patioan?


Zergatik erabaki zuten epaileek Jesusek heriotza merezi zuela?
Mateo 26:31-35, 57-27:2; Markos 14:27-31, 53-15:1; Lukas 22:55-71;
Joan 13:36-38; 18:15-18, 25-28
90 Jesusen heriotza Golgotan
Apaiz-buruek agintariaren jauregira eraman zuten Jesus. Bertan,
Pilatok galdetu zien: «Zertaz salatzen duzue gizon hau?». Erantzun
zioten: «Erregea dela dio!». Beraz, Pilatok Jesusi honakoa galdetu
zion: «Zu al zara juduen erregea?». Jesusek orduan: «Nire erregetza
ez da mundu honetakoa».
Ondoren, Jesus Herodesengana, Galileako agintariarengana,
bidali zuen Pilatok. Zertarako? Jesusen aurkako zerbait topa
zezan. Herodesek, ordea, ezin izan zuen ezertxo ere aurkitu eta
Pilatorengana itzularazi zuen. Orduan, Pilatok jendeari esan zion:
«Ez Herodesek, ezta nik ere, ez diogu ezeren errurik aurkitzen gizon
honi. Beraz, askatu egingo dut». Baina jendetzak oihukatu zuen:
«Hil ezazu! Hil ezazu!». Gero, soldaduek Jesus jo eta listua bota
zioten. Gainera, arantzaz egindako koroa jarri zioten buruan eta
hau esan zioten burla eginez: «Egun on, juduen errege!». Pilatok,
berriro, jendetzari hitz egin zion: «Ez diot ezeren errurik aurkitzen
gizon honi». Baina honakoa oihukatu zioten: «Zintzilika ezazu!».
Hortaz, Pilatok hil zezaten agindu zuen.
Soldaduek Golgota izeneko lekura eraman zuten Jesus. Han,
zutoin batean hiltzez josi eta zintzilikatu egin zuten. Jesusek otoitz
egin zuen: «Aita, barka iezaiezu ez baitakite zertan ari diren».
Zintzilik zegoela, jendeak burla egin zion: «Jainkoaren Semea
bazara, jaitsi zutoinetik! Salba ezazu zeure burua!».
Bere ondoan zintzilikaturik zegoen gaizkileetako batek esan zion:
«Oroitu zaitez nitaz errege izatera iristen zarenean». Orduan,
Jesusek hitz eman zion: «Nirekin izango zara paradisuan».
Arratsaldean, hiru orduz ilundu zuen lurralde osoan. Jarraitzaile
batzuk zutoinetik gertu zeuden, hauen artean Maria, Jesusen ama.
Jesus Joani zuzendu zitzaion eta Maria bere ama izango balitz
bezala zaintzeko eskatu zion.
Azkenik, Jesusek hau esan zuen: «Betea da dena!». Burua
makurtuz, azken arnasa eman eta hil egin zen. Une horretan,

210
«Jainkoaren
izugarrizko lurrikara izan zen. Gainera, tenpluan santu promes guziak
hartan Bai dira»
eta santu-santuaren arteko oihala erdiz erdi urratu zen. (2 Korintoarrei 1:20,
Hau ikusita, erromatarren gudarosteko buruzagi batek Testamentu Berria,
honakoa esan zuen: «Jainkoaren Semea zen benetan!». Joanes Leizarraga).

Galderak: Zergatik utzi zuen Pilatok Jesus hil zezaten?


Nola agertu zuen Jesusek besteez bere buruaz baino gehiago kezkatzen zela?
Mateo 27:11-14, 22-31, 38-56; Markos 15:2-5, 12-18, 25, 29-33, 37-39;
Lukas 23:1-25, 32-49; Joan 18:28-19:30
91 Jesusen piztuera
Jesus hil ondoren, Jose izeneko gizon aberats batek Jesusen
gorpua zutoinetik kentzen uzteko eskatu zion Pilatori. Josek gorpua
izara garbi batean bildu, tartean lurringaiak ezarri eta hilobi berri
batean jarri zuen. Gero, harri astun bat ipini zuen sarreran. Baina
apaiz-buruek hau esan zioten Pilatori: «Jesusen jarraitzaile batzuek
bere gorpua hartu eta berpiztua izan dela esango dutenaren beldur
gara». Beraz, Pilatok erantzun zien: «Itxi hilobia eta ipini zaindariak».
Hura gertatu eta hirugarren egunean, goizean goiz, emakume
batzuk hilobira joan eta norbaitek harria mugitu zuela ikusi zuten.
Hilobi barruan aingeru batek hau esan zien: «Ez beldurtu. Jesus
berpiztua izan da. Zoazte eta esan bere jarraitzaileei berarekin
Galilean topatzeko».
Bitartean, Joan eta Pedroren bila abiatu zen bizkor-bizkor
Magdalako Maria. Esan zien: «Norbaitek Jesusen gorpua hartu
du!». Orduan, Pedro eta Joanek hilobirantz jo zuten lasterka.
Hilobia hutsik ikustean, bakoitza bere etxera itzuli zen.
Maria hilobira itzuli zenean, bi aingeru ikusi zituen barruan
eta hau esan zien: «Ez dakit non ipini duten nire Jauna». Ondoren,
gizon bat ikusi zuen eta, baratzezaina zelakoan, esan zion: «Esadazu
non ipini duzun, mesedez». Baina gizonak «Maria!» esan zionean,
emakumeak Jesus zela jakin zuen. Orduan, «Maisu!» oihukatu eta
besarkatu egin zuen. Jesusek esan zion: «Zoaz eta esan nire anaiei
ikusi nauzula». Berehala, Maria jarraitzaileengana joan zen lasterka
eta Jesus ikusi zuela esan zien.
Egun horretan, beranduago, bi jarraitzaile Jerusalemdik Emausera
oinez zihoazen. Bidean gizon bat elkartu zitzaien eta zertaz ari ziren
galdetu zien. Hau erantzun zioten: «Ez al duzu entzun? Duela hiru
egun Jesus hilarazi zuten apaiz-buruek. Orain, emakume batzuek
bizirik dagoela diote!». Gizonak orduan: «Ez al duzue profetengan
sinesten? Kristo hil eta piztua izango zela diote». Segidan, Idazkietan

212
idatzitakoa azaltzen jarraitu zuen. Emausera iritsi zirenean,
jarraitzaileek beraiekin geratzeko eskatu zioten. Afaltzerakoan,
gizonak ogiarengatik otoitz egin ondoren, Jesus zela konturatu
ziren! Orduan, desagertu egin zen.
Bi jarraitzaileak Jerusalemera joan ziren berehala, apostoluak
bilduta zeuden etxera. Han, gertatu zitzaiena kontatu zieten.
Orduan, etxe barruan bildurik zeudela, Jesus agertu zitzaien.
Hasieran ez zuten Jesus zela sinetsi. Hortaz, berak esan zien: «Ikusi
nire eskuak, ukitu nazazue. Idatzia zegoen Kristo hildakoen artetik
piztua izango zela».

Galderak: Zer gertatu zen emakumeak Jesusen hilobira joan zirenean?


Zer pasa zen Emaus bidean?
Mateo 27:57-28:10; Markos 15:42-16:8;
Lukas 23:50-24:43; Joan 19:38-20:23 «Neu naiz bidea, egia eta bizia.
Ezin da inor Aitarengana joan
nire bidez izan ezik» (Joan 14:6).
92 Jesus arrantzaleei agertu zitzaien
Jesus apostoluei azaldu eta denbora batera, Galileako aintziran
arrantzan egitea erabaki zuen Pedrok. Tomas, Santiago, Joan
eta beste jarraitzaile batzuk berarekin abiatu ziren. Gau osoan
arrantzan aritu arren, ez zuten ezertxo ere harrapatu.
Hurrengo goizean goiz, gizon bat ikusi zuten urertzean zutik.
Handik galdetu zien: «Arrantzatu al duzue zerbait?». Beraiek
erantzun: «Ez!». Gizonak orduan: «Bota sarea txaluparen
eskuinera». Hala egitean, horrenbeste arrain hartu zituzten
sarean, ezin izan zutela atera. Bat-batean, gizon hura Jesus zela
ohartu zen Joan eta esan zuen: «Jauna da!». Pedrok berehala
uretara salto egin eta ertzeraino egin zuen igeri. Beste jarraitzaileek
txalupaz jarraitu zioten.
«Jesusek esan zien: “Zatozte nirekin eta giza
arrantzale egingo zaituztet”. Haiek, besterik
gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten»
(Mateo 4:19, 20).

Hondartzara iristean, ogia eta arraina sutan prestatzen ari zela


ikusi zuten. Harrapatutako arrain batzuk ekartzeko eskatu zien
Jesusek hauek ere jateko. Orduan esan zien: «Zatozte gosaltzera».
Gosaria amaitu ondoren, Jesusek Pedrori galdetu zion: «Arrantza
baino maiteago al nauzu?». Pedrok erantzun zion: «Bai, Jauna,
badakizu maiteago zaitudala». Jesusek orduan: «Elika itzazu nire
arkumeak». Jesusek galdetu zion berriro: «Pedro, maite al nauzu?».
Honek esan zion: «Jauna, badakizu baietz». Jesusek jarraian:
«Zaindu nire arditxoak». Jesusek hirugarren aldiz galdetzean,
Pedrok oso triste erantzun zion: «Jauna, zuk dena dakizu, badakizu
maite zaitudala». Jesusek orduan: «Elikatu nire arditxoak». Gero
esan zion: «Segi niri jarraitzen».
Galderak: Zer mirari egin zuen Jesusek arrantzaleen alde?
Zure ustez, zergatik galdetu zion hiru aldiz Jesusek Pedrori maite al zuen?
Joan 21:1-19, 25; Eginak 1:1-3

215
93 Jesus zerura itzuli zen
Jesus bere jarraitzaileekin bildu zen Galilean. Agindu oso
garrantzitsua eman zien: «Zoazte eta egin herri guztietako ikasleak.
Irakatsi nik esan dizkizuedan gauzak eta bataia itzazue». Ondoren,
promesa hau egin zien: «Gogoratu, zuekin izango naiz beti».
Piztu eta hurrengo 40 egunetan zehar, Jesus ehunka jarraitzaileri
agertu zitzaien Galilean eta Jerusalemen. Gauza garrantzitsuak
irakatsi zizkien eta mirari asko egin zituen. Ondoren, Jesus bere
apostoluekin elkartu zen azken aldiz Oliamendin.
Jesusek dagoeneko esana zien bere apostoluei: «Ez ezazue alde
egin Jerusalemdik. Egon Aitak promestutakoaren zain». Baina zer
esan nahi zuen ez ziotenez ulertu, galdetu zioten: «Orain izango al
zara Israelgo errege?». Jesusek erantzun zien: «Oraindik ez da iritsi
ni errege izateko Jehobak ezarritako garaia. Laster espiritu santuaren
indarra jasoko duzue eta nire lekuko izango zarete. Zoazte eta
predikatu Jerusalem, Judea, Samaria eta lurraren bazterreraino».
Ondoren, Jesus zerurantz igo eta hodei batek ezkutatu zuen.
Jarraitzaileek gora begira jarraitu zuten, baina dagoeneko joana zen.
Gero, jarraitzaileak Oliamenditik jaitsi eta Jerusalemera itzuli
ziren. Ohituraz, etxe baten goiko gelan bildu eta otoitz egiten zuten.
Jesusek argibide gehiago emateko zain zeuden.

Galderak: Zer agindu eman zien Jesusek jarraitzaileei?


Zer gertatu zen Oliamendin?
Mateo 28:16-20; Lukas 24:49-53; Joan 20:30, 31;
Eginak 1:2-14; 1 Korintoarrei 15:3-6

«Mundu guztian hots egingo da


Jainkoaren erregetzaren berri on hau,
herri guztiek haren berri izan dezaten.
Orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14).

216
14
Lehen kristauek Erreinuari buruzko berri onak lurraren bazterreraino
zabaldu zituzten. Jesusek zuzendu zituen predikatze-lanean eta,
mirari baten bidez, jendeari norberaren hizkuntzan predikatzeko
gaitasuna jaso zuten. Jehobak adorea eta indarra ere eman zien
aurkaritza gogorrari aurre egin ahal izateko.
Jesusek Jehobaren aintza ikusarazi zion Joan apostoluari. Beste
ikuskari batean, Joanek zeruko Erreinuak Satanas garaitzen eta honen
agintea betirako akabatzen ikusi zuen. Gainera, Jesus errege lanetan
ikusi zuen beste 144.000 agintari berarekin zituela. Azkenik, lur osoa
paradisu bihurtuta ikusi zuen. Han, Jehoba bakean eta elkartasunean
gurtzen ari zen jende guztia.
ZER IKASIKO DUGU?

˛ Jehobak eman digun lana egiteak aintza ematen dio.

˛ Eskaini zure bizitza Jehobari otoitzean eta agertu iezaiozu


bere Erreinupean egon nahi duzula.

˛ Egin ahal duzun guztia Jehoba zure lagunik onena izateko.

219
94 Jesusen jarraitzaileek
espiritu santua jaso zuten
Jesus zerura itzuli eta hamar egunetara, bere jarraitzaileek
espiritu santua jaso zuten. 33. urteko Mendekoste eguna zen eta
leku askotako jendea etorria zen Jerusalemera hau ospatzera. Etxe
baten goiko gelan 120 bat jarraitzaile bilduta zeuden. Bat-batean,
harrigarria zen zerbait gertatu zen. Sugarra zirudiena azaldu zen
jarraitzaile bakoitzaren buru gainean eta guztiak hizkuntza
desberdinetan hitz egiten hasi ziren. Gainera, haize-boladaren
antzeko burrunba handi bat entzun zen etxe osoan.
Burrunba entzutean, Jerusalemera joanak ziren kanpotarrak etxera
joan ziren korrika gertatzen zena ikustera. Jesusen jarraitzaileak
beraien hizkuntzatan hitz egiten entzutean, txunditurik gelditu ziren.
Hau esaten zuten: «Baina ez al dira galilearrak? Nolatan ari dira, ba,
gure hizkuntzetan hitz egiten?».
Ondoren, Pedro eta beste apostoluak jendetzaren aurrean
zutik jarri ziren. Jesus hila nola izan zen eta Jehobak hildakoen

220
«Zeure ahoz Jesus dela Jauna
artetik piztu zuela azaldu zien Pedrok. Gainera, aitortzen baduzu, eta zeure
esan zien: «Orain Jesus zeruan dago, Jainkoaren bihotzean Jainkoak hildakoen
eskuinaldean, eta promestutako espiritu santua artetik piztu zuela sinesten
eman digu. Horregatik ikusi eta entzun dituzue baduzu, salbatu egingo zara»
(Erromatarrei 10:9).
mirari hauek».
Pedroren hitzek jendea hunkitu zuten. Ondorioz, hau
galdetu zioten: «Zer egin behar dugu?». Pedrok erantzun zien:
«Damutu egindako bekatuez eta bataia zaitezte Jesusen izenean.
Zuek ere espiritu santua jasoko duzue». Egun hartan, 3.000 bat
lagun bataiatu ziren. Handik aurrera, jarraitzaile kopurua oso azkar
handitu zen Jerusalemen. Espiritu santuaren laguntzaz, apostoluek
kongregazio gehiago sortu zituzten, era horretara, jarraitzaileei
Jesusek agindutako guztia irakasteko.

Galderak: Zer gertatu zen 33. urteko Mendekoste egunean?


Zergatik bataiatu ziren horrenbeste lagun?
Eginak 1:15; 2:1-42; 4:4; Joan 15:26

221
95 Ezerk ez zituen gelditu
Egunero gizon elbarri bat egoten zen tenpluko atean eserita,
eskean. Arratsalde batean, Pedro eta Joan ikusi zituen tenplura
sartzen. Hortaz, esan zien: «Emadazue zerbait, mesedez». Pedrok
erantzun zion: «Dirua baino hobea den zerbait dut zuretzako.
Jesusen izenean, jaiki eta ibili zaitez!». Orduan, Pedrok jaikitzen
lagundu zion eta gizona oinez hasi zen! Mirari hau ikustean
jendetza hainbeste hunkitu zen, asko sinesten hasi zirela.
Baina apaizak eta saduzearrak oso haserre zeuden.
Apostoluak atxilotu, Biltzar Nagusiarengana, hau da, erlijio-buruen
batzordearengana eraman eta galdetu zieten: «Nork eman dizue
gizon hau sendatzeko boterea?». Pedrok erantzun zien: «Zuek hil
zenuten Jesu Kristok». Erlijio-buruek, orduan, oihukatu zuten:
«Ez hitz egin gehiago Jesusi buruz!». Baina apostoluek esan
zieten: «Egin beharra dugu. Ez diogu hitz egiteari utziko!».
Pedro eta Joan libre geratu bezain pronto, beste jarraitzaileengana
abiatu ziren gertatutakoa kontatzera. Elkarrekin otoitz egin zuten
Jehobari hau eskatuz: «Arren, lagundu ausartak izaten zure lana
egiten segi dezagun». Hortaz, Jehobak espiritu santua
eman zien predikatze-lanean eta sendaketak egiten
jarrai zezaten. Ondorioz, gero eta jende gehiago hasi
zen sinesten. Saduzearrak horren jeloskor zeuden,
apostoluak atxilotu eta espetxeratu egin
zituztela. Baina, gau hartan bertan, Jehobak
aingeru bat bidali zuen. Aingeruak espetxeko
ateak ireki zituen eta apostoluei esan zien:
«Itzuli tenplura eta irakatsi ezazue han».
Eguna argitzean, Biltzar Nagusiari honakoa
adierazi zion norbaitek: «Espetxeko ateak itxita
daude oraindik, baina zuek atxilotutako
gizonak ez daude. Jendeari irakasten dabiltza
tenpluan!». Beraz, apostoluak berriro atxilotu

222
«Jainkoaren esana egin behar
eta Biltzar Nagusiarengana eraman zituzten. da lehenik, ez gizakiena»
(Eginak 5:29).
Apaiz nagusiak esan zien: «Jesusi buruz ez hitz
egiteko agindu genizuen!». Baina Pedrok erantzun zien:
«Jainkoaren esana egin behar dugu gizakien esanaren aurretik».
Erlijio-buruek, haserre bizian, apostoluak hil nahi izan zituzten.
Baina Gamaliel izeneko fariseua zutik jarri eta esan zuen: «Kontuz!
Jainkoa gizon hauekin egon daiteke. Jainkoaren aurka borrokatu
nahi al duzue?». Hortaz, kasu egin zioten. Apostoluak makilez jo eta,
berri onak gehiago ez zabaltzeko agindu ondoren, aske utzi zituzten.
Baina honek ez zituen apostoluak gelditu. Berri onak ausardiaz
zabaltzen jarraitu zuten, bai tenpluan, baita etxez etxe ere.

Galderak: Zergatik ez zioten jarraitzaileek predikatzeari utzi?


Nola lagundu zien Jehobak?
Eginak 3:1-4:31; 5:12-42
96 Jesusek Saulo aukeratu zuen
Saulo Tarson jaiotako erromatar hiritarra zen. Juduen legeetan
aditua zen fariseu honek kristauak gorrotatzen zituen. Gizon nahiz
emakume kristauak euren etxeetatik arrastaka atera eta kartzelan
sartzen zituen. Haserreturiko jende talde batek Esteban harrika hil
zuen bitartean ere, hantxe egon zen begira.
Baina Saulok ez zuen nahikoa Jerusalemgo kristauak
atxilotzearekin. Hortaz, apaiz nagusiari Damaskora bidaltzeko eskatu
zion bertako kristauak ere harrapatu ahal izateko. Hirira hurbiltzen
zihoala, bat-batean, argi distiratsu batek inguratu, lurrera erori eta
ahots bat entzun zuen: «Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?».
Saulok galdetu zion: «Nor zara zu?». Hau izan zen erantzuna: «Jesus
naiz. Zoaz Damaskora eta zer egin behar duzun jakingo duzu». Une
hartan, Saulo itsutu egin zen eta eskutik helduta eraman behar izan
zuten hirira.
Bazen Damaskon Ananias izeneko kristau leial bat. Ikuskari batean
Jesusek esan zion: «Zoaz Judasen etxera, Kale Zuzenera, eta bilatu
ezazu Saulo». Ananiasek orduan: «Jauna, gizon horri buruzko dena
dakit! Zure jarraitzaileak espetxean sartzen ari da!». Baina Jesusek
esan zion: «Zoaz berarengana, Saulo aukeratu baitut berri onak
nazio askori zabaltzeko».
Beraz, Ananiasek Saulo aurkitu eta
esan zion: «Anaia Saulo, Jesusek zure
begiak irekitzera bidali nau». Une
horretantxe, Saulok berriro ikusi ahal
izan zuen. Jesusi buruz ikasi eta bere
jarraitzaile egin zen. Orduan, kristau
izateko bataiatu eta beste kristauekin
batera sinagogatan predikatzen hasi
zen. Imajina al dezakezu juduen
harridura Saulo Jesusi buruz hitz
«Kristo Jesus bekatariak
egiten ikustean? Hau zioten: «Ez al da, ba, hau salbatzera etorri ze[n]
mundura. Eta inor ez ni
Jesusen jarraitzaileak harrapatzen ibiltzen zena?». baino bekatariagorik»
Hiru urtez Damaskoko hiritarrei predikatzen ibili (1 Timoteori 1:15).
zen Saulo. Juduek gorroto handia ziotenez, hiltzea
erabaki zuten. Baina anai-arrebek hau jakitean, Saulori
ihes egiten lagundu zioten. Horretarako, saski batean
jarriz, harresian zegoen zulo batetik behera jaitsi zuten.
Saulo Jerusalemera joan zenean, bertako
anai-arrebekin elkartzen saiatu zen. Baina beldur
zioten. Hortaz, Bernabe izeneko kristau jatorrak,
apostoluengana eraman zuen Saulo jarrera
aldatu zuela azalduz. Konbentzitu egin zituenez,
Jerusalemgo kongregazioarekin batera berri onak
sutsu zabaltzen hasi zen Saulo. Beranduago,
Paulo izenaz egin zen ezaguna.

Galderak: Zergatik zioten beldur kristauek Saulori?


Zergatik aldatu zuen bere jarrera?
Eginak 7:54-8:3; 9:1-28; 13:9; 21:40-22:15;
Erromatarrei 1:1-2; Galaziarrei 1:11-18

225
97 Kornelio espiritu santuz bete zen
Bazen Zesarean Kornelio izeneko gizon bat, erromatar gudarosteko
buruzagi garrantzitsua. Judua ez izan arren, errespetu handia zioten
juduek. Gainera, behartsuei eskuzabaltasunez laguntzen zien.
Korneliok Jehobarengan sinesten zuen eta etengabe egiten zion otoitz.
Behin batean, aingeru bat agertu zitzaion honakoa esanez: «Jainkoak
zure otoitzak entzun ditu. Orain, bidali itzazu gizon batzuk Jopera,
Pedrorengana, zuregana etorri dadin eskatzeko». Beraz, Korneliok
segituan hiru gizon bidali zituen Jopera. Hiri hau Zesareatik 50 bat
kilometro hegoaldera zegoen.
Bien bitartean, Pedrok ikuskari bat izan zuen Jopen. Juduek jatea
debekatuta zituzten animaliak ikusi zituen eta horiek jateko esaten
zion ahotsa entzun zuen. Baina Pedrok ezetz esan zion: «Sekula
ez dut zikina den animaliarik jan». Ahotsak erantzun zion: «Ez esan
animalia hauek zikinak direnik, Jainkoak garbi egin baititu». Ahotsak
jarraitu zuen: «Hiru gizon daude zure atean. Zoaz beraiekin».
Orduan, Pedro atera joan eta gizonei zertara etorri ziren galdetu zien.
Hau erantzun zioten: «Korneliok bidali gaitu, Erromako gudarosteko
buruzagiak. Zatoz gurekin Zesareara, bere etxera». Gaua berarekin
«Orain jabetzen naiz
igarotzera gonbidatu zituen Pedrok. Hurrengo egunean, benetan Jainkoak
ez duela bereizketarik
beraz, Zesareara joan zen gizonekin eta Jopeko beste egiten, baizik eta
anaia batzuekin. berari begirune dion
Pedro ikustean, Kornelio bere aurrean ahuspeztu eta beraren nahia
betetzen duen edonor
zen. Baina Pedrok esan zion: «Altxa zaitez. Gizaki hutsa duela gogoko»
naiz ni ere, zu bezalaxe. Jainkoak zure etxera etortzeko (Eginak 10:34, 35).
esan dit, nahiz eta juduok ez garen juduak ez direnen
etxeetara sartzen. Orain, mesedez, esadazu zergatik eskatu
didazun etortzeko».
Korneliok Pedrori esan zion: «Duela lau egun, Jainkoari otoitz
egiten ari nintzela, aingeru batek zure bila joateko esan zidan.
Irakatsiguzu Jehobaren esana, mesedez». Pedrok erantzun zion:
«Jainkoak bereizketarik ez duela egiten ikasi dut. Bera gurtu nahi
duen edonor onartzen du». Hortaz, Pedrok Jesusi buruzko gauza
asko irakatsi zizkien. Ondoren, espiritu santuz bete ziren Kornelio
eta berarekin zeuden guztiak eta bataiatu egin ziren.
Galderak: Zergatik ez zituen jan nahi izan Pedrok garbiak ez ziren animaliak? Zergatik esan
zion Jehobak Pedrori judua ez zen norbaiten etxera joateko?
Eginak 10:1-48

227
98 Kristautasuna nazio askotara zabaldu zen
Apostoluek berri onak lur osoan zabaltzeko Jesusek eman
zien agindua bete zuten. Antiokiako anaiek Paulo eta Bernabe
predikatzeko bidaia bat egitera bidali zituzten 47. urtean. Bi
berri-emaile sutsuek Asia Txikian edo gaur egungo Turkian zehar
bidaiatu zuten, Derbe, Listra eta Ikoniora joanez, esate baterako.
Paulo eta Bernabek jende guztiari predikatzen zioten, aberats
nahiz behartsu, gazte nahiz zahar. Askok Kristori buruzko egia
onartu zuten. Sergio Paulo Zipreko kontsulordeari predikatu
ziotenean, azti bat Paulo eta Bernabe geldiarazten saiatu zen.
Hortaz, Paulok esan zion aztiari: «Jehobak zigortu egingo zaitu!».
Momentu hartantxe, aztia itsu gelditu zen. Gertatutakoa ikustean,
Sergio Paulo kontsulordea sinesten hasi zen.
Paulo eta Bernabek leku guztietan predikatzen zuten: etxez
etxe, merkatuetan, bideetan eta sinagogetan. Listran gizon herren
bat sendatu zutenean, miraria ikusi zutenak Paulo eta Bernabe
adoratzen saiatu ziren jainkoak zirelakoan. Baina bi gizonek ez zieten
hori egiten utzi: «Gurtu Jainkoa bakarrik, gu gizasemeak besterik
ez gara!». Orduan, judu batzuk etorri eta Pauloren aurka ipini zuten
jendetza. Hortaz, harrikatu, hiriaren kanpoaldera arrastaka eraman
eta, hilda zegoelakoan, han utzi zuten. Baina Paulo oraindik bizirik
zegoen! Berehala, anai-arrebak berarengana joan eta hirira eraman
zuten berriro. Beranduago, Paulo Antiokiara itzuli zen.
Paulok beste bidaia bat egin zuen 49. urtean. Asia Txikiko
anai-arrebak ikustetik itzuli ondoren, berri onak are urrunago

228
«Zoazte, bada, eta egin
zabaldu zituen, Europan. Filipo, Tesalonika, herri guztiak nire ikasle»
(Mateo 28:19).
Atenas eta beste leku batzuetara joan zen.
Berarekin Timoteo izeneko gaztea, Silas eta Lukasek bidaiatu
zuten. Elkarrekin egin zuten lan kongregazioak sortzen eta
indartzen. Honetaz gain, Paulo urte eta erdi egon zen Korinton
hango anai-arrebak sendotuz. Predikatu, irakatsi eta gutunak idatzi
zizkien kongregazio askori. Gainera, dendak egiten ere jardun zuen.
Denborarekin, Efeso zeharkatuz, Paulo Antiokiara itzuli zen.
Gero, 52. urtean, Paulok hirugarren bidaiari ekin zion Asia Txikitik
hasiz. Hainbat urte pasa zituen Efeson irakasten, gaixoak sendatzen
eta kongregazioei laguntzen. Gainera, egunero hitzaldiak egiten
zituen eskola-areto batean. Jende askok berak esandakoa entzun eta
bizimodua aldatu zuen. Ondoren, iparraldera joan zen, Filiporaino,
eta Korintora jaitsi zen ondoren. Azkenik, lurralde askotan berri onak
zabaldu ondoren, Paulo Jerusalemera joan zen.

Galderak: Biblian duzun mapa erabiliz, jarraitu itzazu Pauloren predikatze-bidaiak.


Eginak 13:1-23:35
99 Kartzelazainak Jehobari buruz ikasi zuen
Bazen Filipon barrenean deabru bat zuen zerbitzari gazte bat.
Deabruak geroa iragartzeko ahalmena ematen zion neskatxa hari eta
irabazi ederra ematen zien bere nagusiei egiten zituen iragarpenen
bidez. Paulo eta Silas Filipora joan zirenean, egun askoz jarraika izan
zuten neskatxa hura. Deabruak eraginda, honakoa oihukatzen zuen:
«Gizon hauek Jainko Gorenaren zerbitzariak dira!». Azkenik, Paulok
esan zion deabruari: «Jesusen izenean, irten zaitez neskatxaren
barrenetik!». Beraz, deabrua irten egin zen.
Neskatxaren nagusiak asko haserretu ziren ez zutela diru gehiago
irabaziko ikustean. Beraz, Paulo eta Silas agintariengana eraman
zituzten hau esanez: «Gizon hauek legea hausten eta bazter guztiak
nahasten ari dira!». Agintariek, orduan, Paulo eta Silas jotzeko eta
espetxeratzeko agindu zuten. Gero, kartzelazainak espetxearen
barru-barruko gela ilunenean sartu zituen, oinak zepoan lotuz.
Paulo eta Silas Jehobari gorespenak kantatzen aritu ziren beste
presoek entzuten zituzten bitartean. Bat-batean, gauaren erdian,
lurrikara bortitz batek kartzela guztiz astindu zuen. Espetxeko ateak
kolpetik ireki ziren eta presoen kate eta zepoak askatu. Barruraino
presaka sartzean, kartzelazainak ateak irekita zeudela ikusi zuen.
Beraz, presoek ihes egin zutelakoan, ezpata bat hartu zuen bere
burua hiltzeko.
Momentu hartantxe, Paulok deiadar egin zion: «Ez egin kalterik
zeure buruari! Hemen gaude guztiok!». Orduan, kartzelazaina
Paulo eta Silasengana korrika joan eta haien aurrean belaunikatu
zen. Honakoa galdetu zien: «Zer egin behar dut salbatzeko?». Esan
zioten: «Zu eta zure etxekoek Jesusengan sinetsi behar duzue».
Gero, Jehobari buruz irakatsi zieten eta, azkenik, kartzelazaina eta
etxeko guztiak bataiatu egin ziren.
Galderak: Zergatik zeuden Paulo eta Silas espetxeratuta?
Nola ikasi zuen kartzelazainak Jehobari buruz?
Eginak 16:16-34

230
«Baina gauza guzti horiek gertatu
baino lehenago, harrapatuko zaituzte,
eta pertsegituko zaituzte, eta ipiniko
zaituzte Sinagogetan, eta indarrez
eramango zaituzte erregeengana eta
agintariengana, nire izenagatik. Eta horiek
balioko dizute nire testigantza emateko»
(Lukas 21:12, 13, BJU).
100 Paulo eta Timoteo
Timoteo Listrako kongregazioko gazte
bat zen. Aita greziarra zuen eta ama, Eunize
izenekoa, judua. Timoteori txiki-txikitatik
irakatsi zioten Jehobari buruz amak eta
amona Loidek.
Paulo Listrara joan zen bere bigarrengo
predikatze-bidaian. Timoteok anai-arrebak
bihotzez maite zituela eta hauei laguntzeko
irrikan zegoela ikusi zuen han. Beraz,
berarekin bidaian joateko gonbidapena
egin zion Paulok. Denbora pasa ahala,
Timoteo berri onen predikatzaile eta
irakasle bikaina izateko trebatu zuen.
Edonora zihoazela, espiritu santuak gidatzen zituen Paulo eta
Timoteo. Gau batean, Paulok ikuskari bat izan zuen. Gizon batek
Mazedoniara laguntzera joateko eskatu zion. Beraz, hara joan
ziren Paulo, Timoteo, Silas eta Lukas predikatu eta kongregazioak
osatzera.
Gizon-emakume asko egin ziren kristau Mazedoniako Tesalonika
hirian. Baina judu batzuek inbidia zieten Paulo eta bere lagunei.
Hortaz, jende mordo bat bildu eta agintarien aurrera arrastaka
eraman zituzten honakoa oihukatuz: «Gizon hauek erromatar
gobernuaren etsaiak dira!». Paulo eta Timoteoren biziak arriskuan
zeuden. Horregatik, Bereara ihes egin zuten gauean.
Bereako jendea berri onak ikasteko irrikan zegoen. Bai greziarrak,
baita juduak ere, fededunak egin ziren. Baina Tesalonikatik etorritako
hainbat judu iskanbila sortzen hasi zirenean, Pablo Atenasera abiatu
zen. Timoteo eta Silas, berriz, Berean gelditu ziren anai-arrebak
sendotzen. Denborarekin, Paulok Tesalonikara bueltan bidali zuen
Timoteo hango anai-arrebei pertsekuzio gogorrari aurre egiten

232
«Ez dut, izan ere, beste
adiskide minik, ni neu
bezala zuen gauzez
benetan arduratzen
denik; nor bereaz
axolatzen dira denak
eta ez Jesu Kristorenaz»
(Filipoarrei 2:20, 21).

laguntzeko. Geroago, beste kongregazio asko bisitatu eta animatzera


bidali zuen.
Paulok honakoa esan zion Timoteori: «Jehoba zerbitzatu nahi
dutenak pertsegituak izango dira». Timoteo bere fedearengatik
izan zen pertsegitua eta espetxeratua. Hala ere pozik zegoen, era
honetara, Jehobari zion leialtasuna azaldu zezakeelako.
Paulok hau esan zien filipoarrei: «Timoteo bidaliko dizuet. Jehobaren
zerbitzari moduan bizitzeak zer esan nahi duen irakatsiko dizue.
Gainera, berri onak zabaltzeko prestatuko zaituzte». Paulok bazekien
Timoteorengan konfiantza osoa izan zezakeela. Urte askotan egin
zuten lan elkarrekin eta lagun minak izan ziren.

Galderak: Nor zen Timoteo? Zergatik ziren Paulo eta Timoteo hain adiskide onak?
Eginak 16:1-12; 17:1-15; Filipoarrei 2:19-22; 2 Timoteori 1:1-5; 3:12, 14, 15; Hebrearrei 13:23
101 Paulo Erromara bidalia
Pauloren predikatzeko hirugarren bidaia Jerusalemen amaitu
zen. Han atxilotu egin zuten. Honakoa esan zion Jesusek gauean
izan zuen ikuskari batean: «Erromara joango zara predikatzera».
Orduan, Paulo Jerusalemdik Zesareara eraman zuten eta, han,
bi urte egon zen kartzelan. Epaitua izateko Festo agintariarengana
eraman zutenean, Paulok esan zuen: «Epaitu nazala enperadoreak
Erroman». Festok orduan: «Enperadorearengana joan nahi duzula
esan duzunez, enperadorearengana joango zara». Beraz, Erromara
zihoan ontzi batean bidali zuten Paulo berarekin bi kristau zihoazelarik,
Lukas eta Aristarko.
Itsasoan zirela, ekaitz bortitz batek harrapatu zituen. Ontzian
zeuden guztiek hil egingo zirela pentsatu zuten ekaitza egun asko
irauten ari zelako. Baina, Paulok esan zuen: «Adiskideok, aingeru
batek honakoa esan dit amets batean: “Ez beldurtu, Paulo. Erromara
iritsiko zara eta zurekin ontzian doazen guztiak bizirik aterako dira”.
Izan ezazue adore ez gara hilko eta!».
Ekaitzak 14 egunez jo zuen gogor. Azkenik, lur lehorra azaldu zen,
Malta uhartea. Baina ontzia hondarretan sartuta gelditu eta txiki-txiki
egin zen. Hala ere, ontzian zihoazen 276 lagunak onik atera ziren.
Batzuk igerian joan ziren lur-hertzeraino. Beste batzuk, berriz, ontzi
pusketen gainean iritsi ziren lehorrera. Maltako biztanleak guztiez
arduratu ziren eta su handi bat piztu zuten berotu zitezen.
Hiru hilabete pasata, soldaduek Erromara eraman zuten Paulo
beste ontzi batean. Anai-arrebak zain zituen han. Haiek ikustean,
Jainkoari eskerrak eman zizkion eta adorea jaso zuen. Nahiz eta
preso egon, etxea alokatu eta bertan bizitzeko baimena eman
zioten, soldadu bat zaintzaile zuela. Bi urte eman zituen horrela.
Jendea bisitan joaten zitzaion Paulori eta, egoera hartaz baliatuz,
Jainkoaren Erreinuari eta Jesusi buruz hitz egiten zien. Gainera,
Asia Txikiko eta Judeako kongregazioei eskutitzak idatzi zizkien.
Garbi dago Jehobak berri onak nazioei zabaltzeko erabili zuela Paulo.

234
Galderak: Zergatik bidali zuen Festok Paulo Erromara?
Zer gertatu zitzaion Paulori Erromarako bidean?
Eginak 21:30; 23:11; 25:8-12; 27:1-28:31; Erromatarrei 15:25, 26

«Gauza guztietan Jainkoaren


zerbitzari garela agertzen dugu,
jasaten dugun guztian eroapen
handia erakutsiz: atsekabe,
beharrizan eta estuasunetan»
(2 Korintoarrei 6:4).
102 Joanen ikuskariak
Joan apostolua Patmos uhartean atxilotuta egon zen. Bertan,
Jesusek etorkizunari buruzko 16 ikuskari erakutsi zizkion.
Hauetan Jainkoaren izena santutua eta Erreinuaren etorrera
nola izango diren azaldu zion. Gainera, Jainkoaren nahia
zeruan nahiz lurrean nola beteko den ere ikusi zuen.
Ikuskarietako batean, Joanek Jehoba zeruan ikusi
zuen aintzaz inguraturiko tronuan eserita. Adin handiko
24 gizon zituen inguruan, jantzi zuriak eta urrezko koroak buruan
zituztela. Tronutik trumoiak eta tximistak ateratzen ziren. Adin
handiko 24 gizonek Jehoba gurtu zuten bere aurrean ahuspeztuz.
Beste ikuskari batean, Jehoba adoratzen zuen nazio, arraza eta
hizkuntza guztietako gizatalde handi bat ikusi zuen. Bildotsak,
hau da, Jesusek, zaindu eta bizia ematen duten uretara gidatu
zituen. Beranduago, beste ikuskari batean, Jesus Erregea agintzen
hasten ikusi zuen zeruan adin handiko 24 gizonekin batera.
Hurrengo ikuskarian, Joanek herensuge bat ikusi zuen, Satanas.
Jesus herensugearen eta bere deabruen aurka borrokan zebilen.
Azkenik, Jesusek zerutik lurrera bota zituen denak.
«Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta
emakumea, hire eta haren ondorengotza;
honek burua zapalduko dik eta hik
orpotik helduko diok» (Hasiera 3:15).

Gero, Sion mendian zutik zeuden Bildotsaren eta 144.000


aukeratuen ikuskari zoragarria izan zuen. Gainera, aingeru bat
ikusi zuen lurraren inguruan hegan. Mezu hau ari zitzaion jendeari
zabaltzen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari!».
Hurrengo ikuskarian, Harmagedon gudua ikusi zuen. Honetan
Satanasen eskuetan zegoen mundu gaiztoa garaitu zuten Jesus eta
bere armadak. Azkeneko ikuskarian, zeru-lurrak bake eta elkartasun
zoragarrian ikusi zituen Joanek. Ordurako, Satanas eta bere
ondorengotza guztiz suntsituta zeuden. Izaki guztiak, bai zeruan,
baita lurrean ere, Jehobaren izena santutu eta bera bakarrik gurtzen
ari ziren.

Galderak: Zenbat ikuskari izan zituen Joanek? Zer egingo du Jesusek Harmagedon guduan?
Apokalipsia 1:1-3; 4:1-11; 7:4, 9-17; 11:15-18; 12:5-12; 14:1, 6, 7; 16:14, 16; 21:5

237
103 Etor bedi zure Erreinua
Jehobak hau promesten digu: «Ez da gehiago negarrik, minik,
gaixotasunik eta heriotzarik izango. Zuen begietako malkoak
lehortuko ditut. Iraganeko gauza txar denak ahaztuko dituzue».
Jehobak Edengo baratzean ipini zituen Adam eta Eba bakean eta
zoriontsu bizitzeko. Euren zeruko Aita gurtu eta seme-alabez bete
behar zuten lurra. Tamalez, ez zuten Jehobaren esana egin. Hala ere,
Jehobak ez zuen asmoz aldatu. Liburu honetan Jainkoak promesten
duen guztia betetzen dela ikusi dugu. Abrahami promestu zion
bezala, bere Erreinuak bedeinkapen zoragarriak ekarriko ditu lurrera.
Laster, Satanas, bere deabruak eta gizaki gaiztoak ez dira
izango. Izaki denek Jehoba gurtuko dute. Ez gara gaixotuko,
ezta hilko ere. Honen ordez, indarrez beteta jaikiko gara
egunero, pozaren pozez bizirik izateagatik. Lurra paradisu
bihurtuko da. Bertan, guztiok izango ditugu etxe politak eta

«Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara


nor aintza, ohorea eta ahalmena
hartzeko, zeuk baitzenituen gauza
guztiak egin» (Apokalipsia 4:11).
janari goxoa. Jendea jatorra izango da; ez du inork
indarkeriaz edo bihozgabe jokatuko. Gainera, basapiztiek
ez digute beldurrik izango, ezta guk beraiei ere.
Zirrara handia sortuko digu Jehoba jendea berpizten
hasi dela ikusteak. Iraganean bizi izan ziren pertsona
askori egingo diegu ongietorria. Hauen artean Abel, Noe,
Abraham, Sara, Moises, Rut, Ester eta Dabid izango dira.
Elkarrekin egingo dugu lan lur osoa paradisu bilakatzen.
Gauza interesgarri asko izango dugu guztiok egiteko.
Jehobak zu han egotea nahi du. Imajinatu ezin dugun
gauza asko ikasiko ditugu Jehobari buruz. Saia gaitezen
egunero Jehobaren lagunak izaten eta bera betiko maitatzen!

Galderak: Nola izango da bizitza lurrean Jainkoaren Erreinuak agintzean?


Bibliako pertsonaia guztietatik, nor ezagutu nahi duzu paradisuan?
Apokalipsia 21:3, 4; Job 33:25; Esaera Zaharrak 2:21, 22; Isaias 11:2-10; 33:24; 65:21;
Mateo 6:9, 10; Joan 5:28, 29; 17:3

239
Bibliari buruzko nire liburua
PASARTEAK
Adorazio faltsua Deabruaren eskutik dator _________________________________ 19, 20, 22, 38, 46, 49, 52, 58
Barkatu besteei Jehobak barkatzen digun bezala _______________________ 13, 15, 31, 43, 92
Berekoia izateak guztiok kaltetzen gaitu _____________________________________ 3, 4, 12, 27, 28, 39, 49, 88
Bete dezagun promestutakoa Jehobak egiten duen bezala _________ 8, 9, 11, 23, 24, 31, 34, 35, 36, 66, 93
Eman eskerrak beti Jehobari _______________________________________________________ 2, 6, 67, 103

Entzun eta obeditu betiko bizi nahi baduzu _________________________________ 3, 5, 10, 37, 39, 54, 59, 65, 72
Esanekoak ez direnak ez dira Jainkoaren lagunak _______________________ 7, 17, 26, 27, 28, 88
Estimatu Jehobak ematen diguna _______________________________________________ 12, 13, 24, 35, 36, 56, 75, 95, 100
Ez amorerik eman une txarretan __________________________________________________ 16, 47, 51, 57, 64, 75, 90, 95, 99, 101
Ez egin gauza txarrik ___________________________________________________________________ 14, 27, 49, 53, 58, 88, 89

Ezin dugu Jainkoa maite anai-arrebak maitatzen ez baditugu _____ 4, 13, 15, 41
Ezin gaitezke Jainkoaren eta diruaren zerbitzari izan __________________ 10, 17, 44, 59, 75, 76
Gaiztakeria ez da gehiago izango ________________________________________________ 5, 10, 32, 46, 102
Gazteok, zerbitzatu Jehoba bihotzez __________________________________________ 37, 51, 59, 61, 72, 100
Guztiok gara Jehobarentzako baliotsuak _____________________________________ 8, 9, 11, 21, 23, 68, 70, 74, 87, 90

Haserrea arriskutsua da ______________________________________________________________ 4, 12, 41, 45, 49, 65, 89


Hildakoak berpiztu egingo dira ____________________________________________________ 48, 86, 91, 93
Inbidiak adiskidetasuna suntsitzen du _________________________________________ 4, 14, 41
Izan gaitezen ausartak, Jehobak beti lagunduko gaitu ________________ 40, 47, 51, 53, 57, 61, 64, 65, 76, 88, 101
Izan gaitezen Jehobaren lagunak ________________________________________________ 11, 30, 33, 51, 56, 59, 69, 81, 82

Jainkoak Biblia eman digu jakinduriaz jokatzeko _________________________ 56, 66, 72, 75, 81
Jainkoaren Erreinuak guztiok zoriontsu egingo gaitu __________________ 1, 48, 62, 79, 81, 83, 85, 86
Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaldu behar ditugu _____________ 73, 76, 94, 95, 96, 97, 98
Jainkoaren nahia zeru-lurrean beteko da _____________________________________ 25, 55, 60, 62, 63, 71, 96, 102
Jehoba ahalguztiduna da ____________________________________________________________ 1, 7, 18, 19, 20, 21, 22, 26, 55, 60

Jehobak apalak direnak babesten ditu ________________________________________ 43, 45, 65, 67, 69
Jehobak bera maitatzen dutenak babesten ditu __________________________ 6, 22, 40, 50, 52, 55, 64, 71, 84
Jehobak bere herria gidatzen du _________________________________________________ 18, 25, 26, 27, 29, 34, 39, 44, 73, 80
Jehobak beti gogoratuko du bere alde egiten duguna _________________ 16, 29, 32, 48, 65, 69, 77, 100
Jehobak entzun egiten gaitu bihotzez otoitz egitean __________________ 35, 38, 50, 64, 82

Jehobak ez du inoiz gezurrik esaten ____________________________________________ 3, 10, 16, 63, 68, 70, 102, 103
Jehobak herri guztietako jendea maite du ___________________________________ 30, 33, 48, 54, 77, 94, 97, 98, 99
Jehobak lurra, gure etxea, sortu zuen _________________________________________ 1, 2, 102, 103
Lagunik onenak Jehoba maitatzen dutenak dira _________________________ 16, 33, 42, 80, 87, 100, 103
Obeditu dezagun Jesus, Jainkoaren Erreinuko erregea _______________ 74, 78, 79, 83, 84, 85, 91, 92, 99

240

You might also like