Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 13

8.Gaia.

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

8. gaia. BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL


HERRIAN (1931-1939)
1. Sarrera.
- Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibar izan zen lehena). Urte
bete lehenago, 1930an oso garrantzitsua izan zen. Bi gertakizun inportante eman ziren. Alde
batetik, oposizioko alderdiak (errepublikanoak, sozialistak, alderdi katalana) Donostiako
hitzarmena sinatu zuten erregimen monarkikoari bukaera eman eta errepublikaren ezarketaren
alde lana egiteko. EAJk ez zuen parterik hartu, eta horrek eragina izan zuen gero Euskal Herriko
Estatutua lortzerakoan, denbora asko pasa behar izan baitzuen. Alfontso XIII.ak (Primo de Riveraren
urtarrilako dimisioaren ondoren) Berenguer jenerala izendatu zuen (Dictablanda deitzen zitzaion),
baina ez zuen ezer lortu. Erregeak normaltasun konstituzionalera itzultzea nahi zuen, eta
Berenguerrek utzi eta gero, Aznarrek hauteskunde munizipalak konbokatu zituen. Hauteskunde
horiek 1931ko 12an egin ziren, hiri handietan errepublikanoak eta sozialistak irabazi zituzten.
Alfontso XIII.ak atzerrira joan zen eta Donostiako hitzarmenetik irtendako batzordeari eman zion
agintea. Batzorde iraultzaileak behin behineko gobernua osatu zuen.

- II. Errepublikak onartutako 1931ko konstituzioak Autonomiak onartzen zituen estatu


integral baten barruan. Jarraitu behar zen bidea autonomia lortzeko , hau zen:
 Udaletxe gehienek (2/3) autonomia proiektua onartzea.
 Erreferendumean hautesleen bi herenek onartzea.
 Azkenik Madrileko Gorteek onartzea.
Beraz, esparru politikoa aldatzeko aukera ematen zuen. Abertzaleek, udaletan ordezkaritza
handia zutenek, autonomia-eskubidea aldarrikatu nahi zuten. Autonomia estatutuak, estatuak
emandako legea zen, eta lege horrek jasotzen zuen arabera, zenbait arlotan eskumenak
(konpetentziak) ematen zizkion erkidegoari.
- Espainian, autonomia lortzeko lehen saiakera 1918an eman zen (Lehen Mundu Gerra
ostean mugimendu nazionalistak indartu egin ziren, Wilsonek, Estatu Batuetako presidenteak,
autodeterminazio-eskubidea formulatu baitzuen), gobernu liberalak Euskal Herriari estatutua
onesteko eta estatuaren eta eskualde horren eskumenak banatzeko batzordea eratu zuenean,
saiakerak porrot egin zuen.
Bigarrengo aukera, II. Errepublikan izan zuen. Hala ere, zailtasunak izan zituen, alde batetik,
abertzaleek Donostiako Hitzarmena ez zutelako sinatu, eta bestetik, karlistak errepublikaren
aurkakoak zirelako.

2. Euskal Herriko indar politikoak.


- Euskal Herrian 1931ko hauteskundeetan eskuineko alderdiek (Comunión Tradicionalista lehen
alderdia zen Nafarroan eta Araban; monarkikoak, CEDA, katoliko independenteak) eta Eusko
Alderdi Jeltzaleak (Euskadin indar gehiena zuen alderdia eta bere presentzia gizarteko sektore
guztietan zuen) irabazi zuten. Baina errepublikarrak (alderdi txikiak ziren, oso zatituak eta hiri
handietatik kanpo eragin eskasa zutenak), sozialistak (PSOEk Bilbon, meatze aldeetan, industria
guneetan eta Donostia, Eibar edo Irunen zuen garrantzia) eta Eusko Abertzale Ekintzak (ANV,
1930an sortutako ezkerreko alderdi nazionalista), hirietan eta herri nagusietan irabazi zuten.
- Beste alderdiak: Euskadiko Partidu Komunista erakunde autonomo moduan 1935ean eratu zen,
eta 1936ko hauteskundeetan, errepublikano eta sozialistekin elkarturik aurkeztu zen Fronte
Popularrean. C.N.T.k ez zuen apenas indarrik.

1
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

- 1931eko apirilean, eta ekaineko hauteskundetan:


 Hiri, eta industria-guneak, ezkerreko indarren esku (PSOE ) geratu ziren.
 Nekazal guneak ordea, EAJ (nazionalistak) eta Komunión Tradicionalista (Karlistak) esku.
Bereizketa hau izan zen Errepublikan zehar Euskal Herriko bizitza politikoaren ezaugarri nagusia.
Euskal Herriaren gehiengoak ez zuen erregimen errepublikarraren antiklerikalismoa eta gizarte
aldaketak begi onez ikusten; hau Euskal Herriko autonomiarentzat traba handia izan zen.
- Katalunian ez zen horrelakorik gertatu, ideologia mailan Errepublika berritik hurbil zeuden
katalanista errepublikazaleek bultzatu baitzuten autonomia (Esquerra Republicana de Catalunya).

3. Autonomiaren bide luzea.


3.1. Lizarrako Estatutua. (1931)
- Euskal autonomiaren aldeko bidea luzea eta zailtasunez betea izan zen, eztabaidan parte hartu
zuten alderdiek autonomiaren aurrean zituzten jarrerak bateraezinak zirelako.
- Zinegotzi nazionalistek autonomiaren aldeko mugimenduari ekin zioten, eta haien buruan Jose
Antonio Agirre, Getxoko alkatea zegoen. Mugimendu hori 1931ko ekainaren 14an Lizarran egin
zen bileran amaitu zen. Bilera horretan, abertzale eta karlisten laguntzari esker eta Eusko
Ikaskuntzak idatzitako proiektuari, (4 probintziak osatutako euskal Estatua Espainiako errepublika
federalaren barruan, barne egitura konfederala, elebitasuna, kontzertu ekonomikoa, autonomiaren
eskumenen esparru zabala) zuzenketa batzuk egin ondoren, estatutu-proiektu bat onartu zen:
Lizarrako Estatutua. Hona hemen ezaugarri garrantzitsuenak:
 Sarreran foruak berrezartzearen aldeko aipamena egin zuten.
 Mugatu egin zituzten inmigranteen eskubide politikoak, Euskal Herrian hamar urteko
erresidentzia eskatzen baitzieten horretarako. Neurri haren arabera, botorik gabe geratuko ziren
1920. urteetan iritsi ziren 100.000 inmigrante.
 Konfederazio egitura Espainiarekiko harremanetan. Euskal Herriak berak mugatzen
zuen bere burua gobernatzeko gaitasuna, eskumen batzuk Espainiako estatuaren esku uzten zuen.
 Euskal Estatuak Egoitza Santuarekin nahi bezalako Konkordatua sinatzeko eskumena
gorde zuen. Hau Espainiako ezkerreko alderdi errepublikarrentzat onartezina zen.
 Lurraldeko batzarrak hauteskunde-molde tradizionalaren bitartez aukeratu behar ziren
(jabedunek bozkatuko zuten, emakumeak ez).
 Eusko Jaurlaritzak indar gutxi zuen, izugarri indartu baitzen Diputazioen papera.

- Lizarrako estatutua eskuindarren proiektua zen bete-betean, hain zuzen EAJ eta Comunión
Tradicionalista alderdienak eta hauek demokraziatik kanpo zeuden bitarteko batzuk aplikatu
zuten: Hauteskunde-molde tradizionala edo inmigranteak botorako eskubiderik gabe uztea.
-1931ko hauteskundeetan emaitza onak lortu zutenez, Lizarrako Autonomia Estatutua onartutzat
eman zuten, Euskal Herriko biztanleen bozketa egin gabe.
- Ezkerreko alderdiak aurka zituen neurrian, proiektu hark ez zuen etorkizunik, Gorteetan onartu
behar zelako; gainera, Errepublikaren konstituzioaren kontrako proiektua zen goitik behera:
1. Vatikanoarekin harremanen inguruko arazoa zen oztopo handiena.
2. Hauteskunde-moldea: Bakarrik jabedunak eta gizonezkoak zuten botoa emateko aukera.
3. Inmigranteen eskubideak ez ziren errespetatzen
4. Sistema konfederala aldarrikatzen zuen (Konstituzioak “Espainia estatu integrala”.
5. konpetentzien banaketa: Berezkoak ez espainol estatuak emandako eskumenak.
Arazo horietaz gainera, ez zen Konstituzioak autonomiara heltzeko aurreikusi zuen prozedura
errespetatu, ez baitzen Euskal Herriko biztanle guztien botoen bidez onartu.

2
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

3.2. Batzar Kudeatzaileen proiektua (1933)


- 1931ko abenduaren 8an estatutuaren proiektu berria egiteko agindua eman zitzaien
indargabetuta zeuden diputazioetako batzar kudeatzaileei. Gobernuak bazekien hauek egingo
zuten estatutua konstituzioaren espiritu laiko eta errepublikanoa kontuan hartuta egingo zutela,
batzorde gestoreak ezkertiarrak ziren eta. Proiektu haren ezaugarri nabarmena hau zen:
konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen.
EAJ alderdiak bide hori onartu zuen, baina karlistek eta gainerako indar katolikoek, berriz, atzera
bota zuten, erlijioaren eta foruen kontrakoa ikusten zuten eta.

- Batzordeak bi testu prestatu zituen. 1932ko ekainaren 19an Iruñean eginiko bilkuran, udal
nafarren gehiengoak aurkako botoa eman (Erriberako ezkertiar oposizioak eta mendialdeko
karlista euskaldunek ezetz esan zuten) ondoren, beste testu bat prestatu zuen Nafarroari eginiko
aipamen guztiak bazterrean utzita. Aurkako botoaren erantzuleak karlistak izan ziren, beraien
esku baitzeuden Nafarroako udal gehienak. Ondorengo proiektuan Nafarroa kanpo geldituko zen.

-Bigarren proiektua 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek
Gasteizen egindako bilkuran, eta erreferendumean berretsi zuten hiritarrek 1933ko azaroaren
5ean. Testu berria luzea eta xehea zen:
 Hartan ez zen Euskal estatuaren aipamenik egiten, Euskal Herria baizik, konstituzioaren
arabera lurralde autonomo bat.
 Foruei eta Kontzertu Ekonomikoari aipamena egiten zitzaion.
 Bertan behera geratu zen inmigranteen diskriminazioa.
 Eusko Jaurlaritzak konpetentzia gehiago zituen, diputazioak baino.
 Parlamentuko kideak guztien botoen bidez aukeratuko ziren, zuzeneko eta isilpeko
botoaren bidez. Parlamentuak aukeratuko zuen gobernuburua.
 Eskumenak aurreko proiektuetan baino askoz apalagokoak ziren eta Konstituzioak
xedatutikoa errespetatu zen atal guztietan.
- Estatutu hau aurrekoak baino demokratikoagoa zen inmigranteen eta Parlamenturako
hauteskunde-sistemari buruz. Baina Euskal Herriari emango zion autonomia-maila askoz txikiagoa
zen.
- Hala eta guztiz ere,1933an eskuina agintera heldu orduko, haren tramitazioa gelditu egin zen,
eskuin espainiarra autonomiaren aurka zegoelako. Arabako erreferendumeko emaitzez baliatu
ziren Estatutuaren aurkako kanpaina bati ekiteko.

Udaletxeen batzarraren emaitzak Euskal Herriko estatutuari buruz


(Iruna, 1932ko ekainak 19)

Udaletxeak Aldekoak Kontrakoak Abstentzioak Guztira


Bizkaia 109 1 6 116
Gipuzkoa 84 2 3 89
Araba 52 11 14 77
Nafarroa 109 123 35 267
Euskal Herria 354 137 58 549
Udaletxeen batzarraren emaitzak Euskal Herriko estatutuari buruz
(Gasteiz, 1933ko abuztuak 6)

3
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Udaletxeak Aldekoak Kontrakoak Abstentzioak Guztira


Bizkaia 115 0 1 116
Gipuzkoa 83 2 4 89
Araba 41 26 10 77
Euskal Herria 239 28 15 282

Euskal Herriko estatutuaren plebiszituaren emaitzak


(1933ko azaroak 5)

Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Herria


(%) (%) (%) (%)
Hautesleak 267 456 (100) 166 635 (100) 56 056 (100) 490 147 (100)
Boto emaileak 241 629 (90,3) 151 861 (91,1) 32 819 (58,5) 426 309 (87,0)
Baiezkoak 236 564 (88,4) 149 177 (89,5) 26 015 (46,4) 411 756 (84,0)
Ezezkoak 5 065 (1,9) 2 436 (1,5) 6 695 (11,9) 14 196 (2,9)
Nulu / zuriak 248 (0,1) 109 (0,2) 357 (0,1)
Abstentzioak 25 827 (9,7) 14 774 (8,9) 23 237 (41,5) 63 838 (13,0)

3.3. 1933ko hauteskundeak eta 1934ko iraultza.


- Espainian 1933ko hauteskundeak eskuin aldeko alderdiek irabazi zituzten., eta Lerroux-ek
(erradikalak), C.E.D.A.ren laguntzarekin gobernua osatu zuen. Gobernu honek lehen egindako
erreforma guztiak zuzendu eta geldiarazi zituen: nekazal erreforma, elizaren kontrako neurriak,
langileen aldeko neurriak, Sanjurjo eta beste kolpistak amnistiatu, euskal estatutua onartu ez,
Kataluniako lege aurrerazaleak errefusatu…
- EAJ saiatu zen Lerroux-en erradikalekin akordio batera heltzen, Gorte berri eskuindarrek
Estatutua onar zezaten. Baina inolako erantzunik jaso ez zuenez, ezkerreko indarretara hurbiltzen
hasi zen.

- Euskal nazionalismoak bizi behar izan zuen egoera zail honetan, 1934ko udaran gatazka
bat gertatu zen gobernuarekin, Espainiako Finantza Ministerioak Kontzertu Ekonomikoaren aurka
neurri batzuk hartu baitzituen. Diputazioen Batzorde Kudeatzaileak gobernuaren alde zeudenez,
udalek gidatu zuten oposizio mugimendua. Nazionalistek, errepublikazaleek eta sozialistek
altxamenduan parte hartu zuten; ondorioz, udal batzuk desegin zituzten, isunak jarri zizkieten eta
zinegotzi batzuk kartzelaratu zituzten.

4
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

- 1934ko urrian mugimendu iraultzailea gertatu zen. Urriaren 5ean UGT-koek greba
orokorraren deialdia egin zuten, eta urriaren 12ra arte iraun zuen. EAJk ez zuen parte hartu alderdi
gisa, baina langile militante nazionalista batzuek Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko industrialdeetako
grebetan esku hartu zuten. Industriako langile gune guztietara zabaldu zen mugimendua. Istilu
larrienak Arrasaten eta Eibarren gertatu ziren, bertako udaletxeak egun batez langileen esku egon
baitziren.
Grebaren ondorioz:
o 41 hildako eta zauritu ugari izan ziren.
o 1600 pertsona kartzelaratu zituzten, EAJren hainbat buruzagi ere.
o Langileen erakundeak, batzokiak eta ELA sindikatuaren egoitzak itxi.
o Ezkerreko prentsa galarazi eta udal hautetsi ugari kargutik kendu zuten.
- Une hartatik aurrera, guztiz eten ziren EAJren eta eskuinen arteko harremanak eta, Espainia
guztian bezala, Euskal Herrian Fronte Popularra eratzeko urratsak egiten hasi ziren, Indalecio
Prieto sozialistak bultzatua.

3.4.- 1936ko Estatutua.

- 1936ko otsailean Espainian egindako hauteskundeetan, Fronte Popularrak (ezkerreko


errepublikanoak, langile alderdiak eta nazionalista batzuk osatzen zuten) irabazi zuen. II.
Errepublikako lehen faseko erreformak bultzatzen zituen, baita autonomia ere. Hori dela eta,
hauteskundeen ondoren osatutako parlamentu berrian gutxiengo nazionalistak argi zuen
autonomia Herri Frontearen gobernuarekiko akordioaren bidez lortuko zuela.

- Estatutuaren proiektua prestatu behar zuen batzordea eratu zen. Honen burua Indalecio
Prieto zen, euskal sozialisten buruzagia, eta Jose Antonio Agirre batzordeko idazkaria zen.
Gorte berriek autonomiaren bideetan eginiko lehen urratsa Arabako erreferendumaren balioa
berrestea izan zen (Araban abstentzio handia 1933ko proiektua onartzeko orduan). 1936ko
ekainean proiektua bukatua zen ia.
- Uztailean gerra hasi zen eta eten egin zen autonomia-prozesua. Bertan behera geratu ziren

5
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Gorteetako lanak eta ondoko eztabaidak, baina EAJk gerran modu eraginkorrago batean parte
hartzea behar zuen gobernuak eta honek Estatutuaren onarpena bizkortu zuen.
1936ko urriaren 1ean, Autonomia Estatutua onartu zen. Hauek ziren ezaugarri nagusiak:
 Estatutuan kendu egin ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta Nafarroako
integrazioari buruzko aipamenak.
 Laburra zen, eta zehaztasun eza handiz zuen aginte sistemen eta ogasunaren arloan.
 Hiru herrialdeek eratzen zuten eskualde autonomoa.
 Elebitasuna.
 Kanpoan geratu ziren Lana eta Jabetza eta Zerbitzu Militarra tituluak.
 Agirre izendatu zuten Lehendakari (alde leialeko udal zinegotziek bozkatu zuten, eta alderdi
guztiek aldeko botoa eman zioten) eta Eusko Jaurlaritza eratu zuenean Gerra Zibila zela
eta, Bizkaian eta Arabako eta Gipuzkoako gune txiki batzuetan (haran kantauriarrak eta
Eibar-Elgeta gunea) zuen agintea.

Eusko Jaurlaritza urriaren 8an eratu zen Lehen Euskal Gobernua: gobernu presidentzialista izan
zen, Agirrek botere ugari bildu zituelako (Lehendakaria eta Defentsa kontseilaria zen). Fronte
Popularraren alderdien ordezkaritza izan zuen: nazionalistak (4), Fronte Popularrak (7). CNT
kanpoan gelditu zen. Komunistak kontselari bat. Estatutua garatu zenean, onartutako eskumenak
gainditu egin zituen Euskal Jaurlaritzak, eta ia estatu independente bezala funtzionatu zuen.
- Jaurlaritzaren programak eta jarduerak izan zituzten ezaugarriak honako hauek izan ziren:
o Erlijio-askatasuna eta kleroaren segurtasuna bermatzea.
o Ordena publikoari eutsi zioten eta ez zen gizarte-iraultzarik izan, eta jabetza pribatua
errespetatu zen. Ordena publikoa eusteko Ertzaña eratu zuen.
o Preso politikoak eta militarrak Justizia Epaitegien menpe utzi zituen.
o Euskadiko armada erregularra eta itsas armada ere eratu zuen (40.000 soldadu). Ez zen
integratu Ipar Fronteko operazioetan eta honek tentsioak sortu zituen Gobernu zentralarekin.
Bilbo inguratzen zuen burdinazko hesia eraikitzeko lanak hasi zituen.
o Euskara Euskadin hizkuntza ofiziala izango zen gaztelaniarekin batera, eta hezkuntzan
irakatsiko zen. Euskal Unibertsitatea sortu zuen.
o Ez zituen banka eta enpresa handiak nazionalizatu nahi izan.
o Dirua eta pasaporteak egin zituen.
- Errepublikanoentzat garrantzitsua zen lehendakari katoliko moderatua edukitzea, Francok bere
propagandan, altxamendu militarra, komunista ateoen aurkako borroka bezala aurkezten zuelako.
Mola jeneralak erasoa hasi zuenean 1937ko apirilean, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna lurraldea
defendatzea izan zen. Nahiz eta borrokak latzak izan, tropa frankistek Bizkaia konkistatzea lortu
zuten.

.
4.- Gerra zibila Euskal Herrian
4.1. Sarrera.

6
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

- Gerra Zibila II. Errepublikaren gobernuaren aurka matxinatutako sektore militar eta sozialen
arteko gatazka armatua izan zen (1936-1939). Francoren jarraitzaileek, Italiako eta Alemaniako
gobernuen laguntza izan zuten, eta errepublikarrak garaitu zituzten. Francoren armadak 1939ko
urtarrilean Bartzelona hartu eta Errepublikako gobernuak Frantziara alde egin behar izan zuen.
1939ko martxoan Madril hartu ondoren gerra amaitu, eta Francoren diktadura hasi zen.

Errepublikarrak
nazionalak

1936 1937
-Francok Afrikako armada penintsulara - Madril setiatzeko inguruko lurraldea
pasatu zuen, eta Extremaduratik kontrolatu beharra: Guadalajara (1936)
Madrilerantz abiatu zen. eta Jaramako (1937) borrokak.
-Jagüe jeneralak Badajoztik iparraldera
joan zen, Queipo de Llanok Guadalquivir - 1937apiriletik-ekainera Iparraldeko
harana konkistatu zuen. kanpaina: Euskadi konkistatzea du
-Madrileko burrukak: nazionalek Madril helburu. Masa bonbardaketak egin
hartu nahi zuten, baina erresistentzia zituzten (Durango, Gernika)
handia aurkitu zuten eta ezin dute hartu.
- 1936ko abuztuan Molak Irun hartu - Gero Santander eta Asturias erori ziren.
zuen, eta irailean Gipuzkoa osoa.

1938-1939
- Aragoi eta Kataluiniako kanpainak: 1938an nazionalak Mediterraneora heldu ziren:
Katalunia isolatua.
- Errepublikanoek Aragoiko ofentsiba egin zuten: Ebroko borroka.
- 1939an: Tarragona eta Bartzelona erori ziren. Azkenik Madril, 1939ko apirilak 1.

- Euskal Herrian gerra oso laburra izan zen. 1936ko uztailaren 18ko altxamendutik 1937ko
uztailaren 2an armada frankistak lurralde osoa okupatu zuen arte iraun zuen.
- 1936ko uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereiztu ziren:
o Araba eta Nafarroa nazionalen aldean geratu ziren.
o Bizkaiak eta Gipuzkoak Errepublikari leial izaten jarraitu zuten.
Araba eta Nafarroan altxamendua erraz nagusitu zen:
o Agintari militarrak altxamenduaren antolatzaileak izan ziren : Mola Nafarroan.

7
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

o Eskuineko alderdiek gizartean garrantzi oso handia zutenez, laster bereganatu


zuten bi lurralde horien kontrola.
o Erreketeak (milizia karlistak) funtsezkoak izan ziren kontrola eskuratzeko. Honez
gainera, matxinatuek oposizio saioak deuseztatu zituzten Araban eta, batez ere, Nafarroan egin
zuten errepresio bortitzaren bidez.

Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, altxamenduak ez zuen arrakastarik lortu. Azpimarratzekoa da


herrialde hauetan zeuden militar eta segurtasun indar gehienak errepublikaren alde agertu zirela.
Gipuzkoan, hala ere, eskuineko militar batzuk eta Loiolako kuarteletako soldadu batzuek altxatu
ziren; baina ezkerreko miliziek eta Guardia zibilek matxinada erraz menperatu zuten.
Bizkaian, Garellanoko ofizial batzuk konspirazioan parte hartu eta matxinatzen saiatu ziren arren,
Echevarría Novoa gobernadore zibilak lasaitasuna gorde ahal izan zuen eta ezen borrokarik egon.
Nafarroako eta Arabako zuzendaritzako zenbait agintari kenduta, euskal nazionalismoak
Errepublikari leial izaten jarraitu zuen.

4.2. Gerra Gipuzkoan.


-Gerraren lehen fasea Gipuzkoan izan zen, 1936ko udazkenean frontea Deba ibaian ezarri zen arte.
Gerra hasi zenean Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zen; CNT, EAJ eta Fronte Popularreko
alderdi guztiek osatu zuten. Baina euren arteko desberdintasunengatik gatazka gogorrak sortu
ziren, batez ere anarkisten eta abertzaleen artean; orokorrean, errepublikaren aldeko bandoan
antolakuntza-eza handia izan zen, ezarri beharreko politikari eta presoekin egin behar zenari buruz
iritzi desberdinak zituztelako.
-Lubakietako borrokak nagusitu ziren, hemengo orografia menditsua gerra-molde horretarako
aproposa baitzen.
- Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien
agintaritza hartu ondoren erasoa jo eta Irun hartu zuen (irailaren 4an). Honen ondorioz, Frantzia
errepublikarren iparraldeko eremutik bakartuta geratu zen. Donostian anarkistek hiria etxez etxe
defendatu nahi zuten; abertzaleek, berriz, defendatu ezin zitekeela ikusirik, joan egin nahi zuten.
Azkenean, irailaren 13an nafarrek Donostia hartu zuten eta Gipuzkoa tropa nazionalen esku
gelditu zen. Hil horren amaieran, frontea Deba haranean kokatu zen.

8
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

4.3. Gerra Bizkaian.


- 1936ko abuztuaren 12an Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zen; abertzaleen parte hartzea
Gipuzkoan baino handiagoa izan zen. Urrian, eskumenik garrantzitsuenak, Euskal Herriko
Autonomia Estatutua Gorteetan onartu ondoren, sortu berria zen Eusko Jaurlaritzaren eskura
igaro ziren. Jose Antonio Agirre jeltzalea abertzaleek eta ezkerreko errepublikarrek eratu zuten
gobernu mistoko lehendakari izendatu zuten. Lehendakari berriak hartu zuen lehen neurria euskal
armada edo Euzko Gudarostea eratzea izan zen: anarkisten eta Frente Popularraren hogeita bost
batailoiak eta nazionalisten beste horrenbestek osatzen zuten.
- Hasiera batean lasaitu egin zen frankisten presioa, indar guztiak Madrilgo frontean bildu
zituztelako; Orduan, Eusko Jaurlaritzak defentsa antolatzeko aprobetxatu zuen, Bilboko babesak
gotortu zituen eta, gutxi balitz, Arabako lurretan kontraerasoari ekin zion, baina Arabako karlisten
defentsa gogorrak eta laguntzera etorritako
soldaduek erasoa ezerezean utzi zuten.
- Porrot horren ondorioz, Bizkaian defentsa
gerrikoa prestatu behar izan zuten: burdin
gerrikoa. Baina baliabiderik ez zegoenez, industria
eremu gehiena babestu beharrean, azkenean,
bakarrik Bilbo babesteko erabili zuten.

- Bitartean, Mola jeneralak, batez ere nafarrez


eratuta zegoen iparraldeko armadaren buruak,
Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, Espainia
nazionalak gerra jarraitzeko beharrezkoa zuen
aberastasuna eskuratzeko. Gipuzkoaren konkistan
hiru mila gizonek hartu zuten parte; Bizkaikoan
berrogei milak: espainolak aurrealdean eta
italiarrak atzealdean. Gainera, alemanen Condor
Legioko abiazioaren babesa zuten. Nazionalek kostata egin zuten aurrera Bizkaiko orografia
malkartsuagatik eta abiazioak behin eta berriro parte hartu behar izan zuen Otxandion, Durangon
eta Gernikan frontea apurtzeko.

- Fase honetan teknika militar berri batzuk plazaratu ziren: oinezko soldaduek eraso egin aurretik,
hartu beharreko lekuak hegazkinek eta artilleriak bonbaz suntsitzen zituzten. Hiri zibilak ere
masiboki bonbardatu zituzten (Durango eta Gernikako bonbardaketak) etsaia beldurtu eta guztiz
adoregabetzearren.
1937ko apirilaren 26an, Condor Legio alemanak Gernika bonbardatu zuen. Herria ia guztiz
hondatuta geratu zen eta heriotzak hainbat eta hainbat izan ziren. Picasso-k Gernika gerrako
izugarrikerien sinbolo bihurtu zuen izen bereko margolanean.

- Mola jenerala hegazkin istripuan hil zen arren, nazionalek ez zuten atzera egin. Dávila katalanak
hartu zuen Molaren lekua eta burdin gerrikoaren kontrako erasoa zuzendu zuen. Gerrikoa ez zen
uste bezain eraginkorra izan eta, gainera, nazionalek bazekizkiten gotorlekuaren punturik
ahulenak Alejandro Goicoecheak (gerrikoaren ingeniari burua) eta eskuindar klandestinoak esanda.
Frontea apurtu zutenean, nazionalek Bilbo inguratu zuten eta Artxandatik behera hirira jaitsi ziren.
Azkenean, 1937ko ekainaren 19an Bilbo osoa hartu zuten. Bizkaiko gainerako herriak ekainaren

9
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

22tik uztailaren 24ra artean konkistatu zituzten. Eusko jaurlaritzak ez zuen bete Errepublikako
gobernuak industriak suntsitzeko emandako agindua.

-Bilbo galdu zutenean, euskal gudarostekoek Bizkaia utzi eta Santoñara alde egin zuten. Han,
armak italiar boluntarioen eskuetan utzi zituzten, Santoñako Hitzarmena deritzon itunean adostuta
bezala (1937ko abuztua); hitzarmenaren arabera, batailoi nazionalistak bila etorriko zitzaizkien
ontzietan itsasoratu ahal izango ziren. Ituna, ordea ez zuten italiarrak errespetatu eta
nazionalistak kartzela frankistetan sartu zituzten.
- Gerra zibilak gutxi iraun zuen euskal lurretan. Errepublikanoen porrota garbia izan baitzen:
o Gainerako lur errepublikanoetatik isolatuta zeudelako.
o Frantziarako mugak itxita zituztelako.
o Nazionalek ontzi blokeoa ezarri zutelako.
o Euskal alderdien artean egon ziren gatazka politikoen ondorioz.

4.4. Gerraren ondorioak.


- Gerra ondorio latzak izan zituen arlo guztietan: ekonomian, demografian, gizartean, kulturan eta
hezkuntzan:
o Hildakoaren kopurua handia izan zen, eta horrez gain, kontuan izan behar dira atzerrira
joan behar izan zutenak, eta jaio ez ziren umeak.
o Ekonomian ekoizpena jaitsi egin zen, eta gerra ostean gosea eta janarien
errazionamendua ezagutu zen.
o Gizartean funtzionario errepublikarrek edo erregimen berriaren aldeko atxikimendu osoa
erakutsi ez zutenek lanpostua galdu zuten. Horrela hutsik gelditu ziren postuak Francoren
armadan borrokatu zutenentzat gordetzen zituzten.
o Giza eskubideek eta eskubide politikoek ez ezik hizkuntzak, ohiturak eta, oro har, euskal
kulturak (bai eta galiziarrak, kataluniarrak) zapalkuntza handia jasan zuten eta debekatuak
izan ziren maiz.
o Euskal eliza ere gogor zapaldu zuten gerra ostean, nazionalistei laguntzea leporatzen
baitzitzaion. Francoren erregimenak, euskal elizaren hierarkia kontrolatu nahi izan zuen
horregatik eta erregimenaren aldekoak ezarri zituen goi-karguetan.

Ume euskaldunak erbesteko bidean

10
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)


Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:

1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak
eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du.
Bere lurraldea aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean,
modu autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza
ofiziala izango da (…).

5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes juridikorako eta ordena
publikoa mantentzeko polizia erregimena ezartzea.

10. art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako Konstituzioaren eta
Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen
hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta sekretu bidez (…)
hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta presidentea izango da
eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko harremanetarako (…).

Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek irauten duten bitartean,
Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen
guztiekin. Behin-behineko Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi
egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman
dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du
(…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko ditu eta
horiek ez dira bost baino gutxiago izango (...)
Gaceta de Madrid, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alea, 1936ko urriaren 9koa.

TEXTO 15: ESTATUTO DE AUTONOMÍA DEL PAÍS VASCO (4-10- 1936)


El Congreso de los Diputados ha decretado y sancionado la siguiente LEY:
Art. 1. Con arreglo a la Constitución de la República y al presente Estatuto, Álava, Guipúzcoa y Vizcaya se constituyen en región
autónoma dentro del Estado español, adoptando la denominación de “País Vasco”. Su territorio estará compuesto por el que
actualmente integran las provincias mencionadas, las cuales a su vez se regirán autonómicamente (…). El vascuence será, como el
castellano, lengua oficial en el País Vasco (…).
Art. 5. Corresponderá al País Vasco el régimen de policía para la tutela jurídica y el mantenimiento del orden público dentro del
territorio autónomo.
Art. 10. Los poderes del País Vasco emanan del pueblo y se ejercitarán de acuerdo con la Constitución de la República y el presente
Estatuto por los órganos que libremente determine el mismo con las siguientes limitaciones:
a) El órgano legislativo regional (…) será elegido (…) por sufragio universal, igual, directo y secreto.
b) El órgano ejecutivo deberá tener la confianza del legislativo y su presidente asumirá la representación de la región en sus
relaciones con la República.
- Disposición transitoria primera. En tanto duren las circunstancias anormales producidas por la guerra civil regirá el País Vasco con
todas las facultades establecidas en el presente Estatuto un Gobierno provisional. El presidente de este Gobierno provisional será
designado dentro de los ocho días siguientes, a la fecha de promulgación del Estatuto por los concejales de elección popular que
formen parte de los Ayuntamientos vascos y puedan emitir libremente su voto (…). La elección de presidente del Gobierno
provisional se verificará bajo la presidencia del gobernador civil de Vizcaya (…). El presidente así elegido nombrará los miembros del
Gobierno provisional en número no inferior a cinco (…).
Gaceta de Madrid, 7 de octubre de 1936, nº 281.

11
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Diario Oficial del País Vasco, 9 de octubre de 1936, nº 1.

16. TESTUA. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO


LEGE-DEKRETUA (1937-06-23)
Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio
nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia
horietako Aldundiek arlo horretan duten autonomia zabalagatik bakarrik, probintzia horietako
zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin txikiagoagatik baizik (...).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien
zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako
Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...).
Zerga eta administrazio erregimenaren berezitasunak bere izaera nazionala eta Aberriaren
patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero eta gehiago goraipatzeko balio izan du hainbat
probintziatan, esaterako, Nafarroa txit leialean. Beste batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako polika
baldarra egiteko balio izan du eta zirkunstantzia horrek (…), kalte larriak eragiteko tresna gisa erabili
zuten sistemari amaiera jartzera behartzen du.
Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak
jarraitu egin behar du (…)

(..) Horren kariaz, honako hau XEDATZEN DUT:


Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko kontribuzio, errenta eta zerga
arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da,
indarrean dagoen erregimen erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen
adierazitako datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean
zegoen erregimena.

Burgosen, mila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan.


Francisco Franco
Boletín Oficial del Estado, 1937koekainaren 24koa.

TEXTO 16: DECRETO-LEY DE ABOLICIÓN DE LOS CONCIERTOS ECONÓMICOS EN BIZKAIA Y GIPUZKOA (23-06-1937)
El sistema concertado que en materia económica rige en las Provincias Vascongadas, entraña un notorio privilegio con
relación al resto del territorio nacional sujeto al régimen común, no sólo por la amplísima autonomía de que gozan en este respecto
las Diputaciones de dichas provincias, sino por el menor sacrificio con que el contribuyente atiende en ellas al levantamiento de las
cargas públicas (...).
Olvidando muchísimos de los favorecidos por el Concierto esta prodigalidad que les dispensó el Poder público se alzaron en
armas en Guipúzcoa y Vizcaya contra el Movimiento Nacional iniciado el 17 de julio último, correspondiendo así con la traición a
aquella generosidad excepcional (...).
Mientras la singularidad del régimen fiscal y administrativo sirvió en algunas provincias, como en la lealísima Navarra, para
exaltar cada día más su sentido nacional y el fervor de su adhesión al común destino de la Patria, en otras, por el contrario, ha
servido para realizar la torpe política antiespañola, circunstancia ésta que (...) imperativamente obliga a poner término en ellas, a
un sistema que utilizaron como instrumento para causar daños tan graves.
Las mismas consideraciones imponen que el sistema vigente en la actualidad en la Provincia de Álava continúe subsistiendo
(...).

En su virtud, DISPONGO:
Art. 1. Desde el día primero de julio próximo, la gestión y recaudación de todas las contribuciones, rentas e impuestos
ordinarios y extraordinarios del Estado se realizará en las provincias de Guipúzcoa y Vizcaya, con arreglo al régimen común vigente
(...). Queda, por tanto, sin efecto en aquellas provincias, desde la indicada fecha, el régimen concertado con sus Diputaciones que en
materia económica estaba vigente en la actualidad.

12
8.Gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Dado en Burgos a 23 de junio de 1937.


Francisco Franco.
Boletín Oficial del Estado, 24 de junio de 1937.

13

You might also like