Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

1.

GAIA:
ERREGIMEN ZAHARRAREN KRISIA (1808-1812): CADIZKO GORTEAK ETA
1812ko KONSTITUZIOA

XVIII.mendean Erregimen Zaharra zegoen Espainian eta haren krisia eman zen, krisi
sozial, politiko eta ekonomiko handia. Politikan, monarkia absolutua zegoen. Erregeak,
Carlos IV-ek zituen botere guztiak (legegilea, betearazlea eta juridikoa). Ekonomian,
feudalismoa izeneko sistema bat erabiltzen zen eta elizak eta jauntxoek zuten botere osoa.
Gizartea hiru estamentutan zegoen banatuta eta hau odolaren arabera banatzen zen, beraz
ezin zen estamentuz mugitu. Erregimen zaharra, askatasunik eta berdintasunik gabeko garai
bat izan zen.

XVIII. mendearen amaieran, Frantziako iraultza eman zen eta iraultza honek eragin
handia izan zuen ideia berriak azaltzen hasten direlako, liberalismoaren ideiak hain zuzen.
Subiranotasun nazionala defendatzen zuten (herriak boterea bere esku hartu), aginte
banaketa egon zen, ekonomian, liberalismo ekonomikoa eman zen, hau da, kapitalismoa
(merkatuan eskaria eta eskaintza), gizartearen eskubideak aldarrikatzen ditu: askatasuna,
berdintasuna eta anaitasuna. Gizarte estamentala deuseztatu zen eta gizarte klasista bat
sortu zen: burgesek eta proletarioek osatzen zuten. Gizarte klasista honetan, goi klasea
burgesak ziren eta behe klasea berriz proletalgoa. Klaseak jabetzaren arabera zeuden
banatuak eta aldatu zezakeen. Teorian, denak berdinak ziren.

Frantzianko iraultzaren (1789) bidez erregimen liberala oinarritu zen Frantzian.


Frantziako erregea hil zuten (Luis, Borboitarra zen, Carlos IV bezala), hori dela eta, Carlos VI-
ek Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, biak aliatu handiak izan harren; horri
Konbentzioko gerra deitzen zaio. Gerra hori Frantziak irabazi zuen eta ideia liberak ezarri
zituen. Azkenik Basiliako bake hitzarmena sinatu zuten (1795), Espainiak onartu zuen
Frantzia errepublika bat zela. Frantziak eta Espainiak etsai bera zuten eta aliatu bilakatu
ziren berriro San Ildefonsoko tratatuaren bidez. Espainiako erregea Carlos IV zen eta lehen
ministroa Manuel Godoy zen, honek politika erreformista ezarri zuen eta, horrekin batera
zenbait ideia erreformista ezarri zituen, esate baterako: Frantziarekin mugak itxi zituen ideia
liberalak ez sartzeko, iraultzaren aldeko liburuak debekatu zituen, ikasleek ezin zuten
Frantziara joan ikastera, prezioak igo, Gremioen monopolioak murriztu zituen… Napoleonek
Frantziako buruzagitza lortu zuen eta 1804ean enperadore izendatu zuen bere burua.
Napoleonek Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri (1807) eta Fortainebleau-
ko ituna sinatu zuten, Frantziari eta Napoleoni Espainiako muga pasatzen uzteko,
Portugalera joateko eta hura konkistatzeko. Izan ere, Portugal Britania Handiaren aliatu
handia zen.

Krisi ekonomikoa aregotu egin zen, erreformek ez zuten egoera konpondu; gehienak
nekazariak ziren, hauek zerga ugari ordaindu behar zituzten (jueantxoei, erregeari, elizari…),
goseteak egon ziren eta horrekin batera prezioak igo ziren. Beraz, matxinadak eta istiluak
sortu ziren, hau da, herria agintarien aurka jarri zen.
Independentzia gerra 1808an hasi zen, Fointanebleau-ko ituna sinatu ondoren,
Napoleonen tropak muga zeharkatu eta Espainiako eremu estrategikotan kokatzen hasi
ziren. Kontuan izan behar da Espainian zegoen egoera sozio-politikoa ez zela batere ona,
herritarrak geroz eta haserreago zeuden eta erru guztia Godoyri botatzen zioten. Herritarrek
Godoy kargutik kentzea eta Carlos IV-ek koroa uztea (abdikatzea) nahi zuten, bere semeak,
Fernando VII-k koroa hartzeko, herria Fernando VII-ren alde jarri zen. Lehen herri matxinada
Madrilen izan zen, Aranjuez-eko matxinada (1808ko martxoaren 17-19 bitartean), horrela,
herritarrek nahi zutena lortu zuten, Godoy epaitu zuten eta Karlos IV-ek abdikatu zuen,
Fernnando VII-k hartu zuen erregetza (ez zuen asko iraun). Karlos IV eta Fernando VII
Napoleonekin Baionan elkartu ziren, azkenean, Baionako abdikazioa sinatu zuten eta koroa
Napoleoni eman zioten, gero honek Jose Bonaparte (bere anai) jartzen du Espainiako
gobernari bezala.

Jose Bonaparte, Pepe Botella bezala ere ezagutzen da; Baionako estatutua idatzi
zuen eta hau ideia liberaletan oinarrituta zegoen, erregearen agintea azpimarratzen zuen
eta erlijio katolikoa nagusi bezala mantendu zuen. Honek zenbait lorpen izan zituen; esate
baterako: inkisizioa bertan behera utzi zuen, jauntxoen erregimena ezereztu zuen eta haur
ezkuntzako ikastetxe publikoak sortu zituen.

1808ko maiatzaren 2an herri matxinada bat gertatu zen Madriden eta matxinatutako
herrietan juntak sortu ziren, Fernando VII.aren alde. Bi ideia ezberdin zeuden, Fernando
VII.aren alde zeudenak, hauek antzinako erregimenaren alde zeuden eta liberalak.
Independentzia gerran hiru fase bereiz daitezke; lehen fasean, herriak irabazi zuen, izan ere,
iparekialdean Frantziak atzerakada bat izan zuen; bigarren fasean, herrietan gerrillak erabili
ziren eta Frantziak irabazi zuen; eta azken fasean, hirugarrenan, Frantsesak Espainiatik
kanporatu zituzten Espainiak hiru bataila irabazi eta gero, Gazteiz, Donostia eta Irungo San
Martzialgo batailak, ingelesen laguntzarekin. Azkenik, Valençayko ituna sinatu zuten
Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzultzeko 1814ean.

Garai honetan politika antolatugabe zegoen; erregeak duela gutxi abdikatu zuen,
Jose I Bonapartek ez zuen ezer asko egiten eta gainera, gerra giroa zegoen. Juntak Cadizen
bildu ziren eta Cadizeko gortea sortu zen. Zenbait faktorek liberalen alde jokatu zuten, esate
baterako: erregetzaren zehaztasuna falta zen, Cadizeko biztanle gehienek pentsaera liberala
zuten eta hauteskunde prozesu berezia egin behar izan zuten, gerra giroan zeuden eta.
Cadizeko gortearen helburu nagusiak gizarte erreforma bat egitea, Espainia gobernatzea,
frantsesak kanporatzea eta sistema politiko berri bat sortzea zen. Gainera liberalismoa ezarri
nahi zuten, baina Fernando VII eduki nahi zuten errege gisa. Hori dela eta, 1812ko
konstituzioa idatzi zuten, La Pepa bezala ezaguna, Espainiako lehen konstituzio liberala;
liberalismoaren ideiak eta hizkera finkatu zuten. Estatu bateratu eta zentralizatu bat sortu
zuten, non erabaki guztiak madriletik hartzen diren; subiranotasun nazionala ezarri zuten
(erregearen subiranotasunaren gainetik; botere banaketa bat egon zen, exekutiboa,
erregeak zuena, legegilea eta judiziala. Erlijioari begira, estatu konfesionala zela aitortu
zuten, hau da, edozein erlijioren jarraitzaile izateko aukera eta gizonezkoen zeharkako
sufragioa onartu zuren (bozkatzeko errenta bat izan beharko dute).

Euskal herriko egoerari dagokionez, Frantsesek euskal herriko herri askoren kontrola
hartu zuten, iparekialdea Frantsesen menpe geratu zen. Mugimendu kultural berriak sortzen
dituzte euskal herri bateratu baten ideia zabalduz. Donostiak, Gazteizek eta Irunek
Frantsesak garaitu zituzten. Bestalde, Euskadik Espainiak emandako foru batzuk zituen;
foruak Espainiak emandako pribilegioa da, izan ere, oso aberatsak dira. Beraz, Euskal Herriko
jende askok Antzinako erregimenarekin jarraitu nahi dute, ideia liberalak sartu ezkero
pribilegio horiek galduko dituzte eta. Euskaldunak foruak txertatzen saiatu ziren, izan ere, La
Pepa konstituzioa ez dator bat haiekin eta azkenean foruak galdu zituzten.

Espainian emandako gerra honek zenbait ondorio dakartza, galera ekonomiko


handia izan zuten, Espainiar nazionalismoak gorakada bat izan zuen eta Frantsesen aurkako
jarrera bat garatu zuten. Gainera, lehen konstituzio liberala idatzi zen, La Pepa bezala
ezaguna. Baino, Fernando VII errege izendatu zuten berriro eta konstituzioa oso liberala
zenez ez zuen onartu. Berriro, 6 urtez Aintzinako Erregimena ezarriko da, hau da,
absolutismoa egongo da. 1820ean Riego generalak estatu golpe bat emango du, hori dela
eta, liberalismoa ezarriko da eta horrekin batera La Pepa berriro onartuko da, baina 3 urtez
bakarrik. Izan ere, Fernando VII.ak berriro La Pepa deuseztatuko du eta absolutismoa
ezarriko du 10 urtez, horri hamarkada doilarra deritzo. Ez hori bakarrik, Espainiak
Ameriketan dituen kolonietan matxinadak gertatuko dira, idependentzia nahi dutelako eta
Espainiak merkatuak galduko ditu; beraz, 2.mailara jaitsiko da. Datozen urteetan ideia
liberalas nazioan txertatzen joango dira.

You might also like