Santamaria Casado 5tarea

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

Habitatu, establimenduak eta paisaiak lantzeko argibideak

PRAKTIKA INDIBIDUALA

Aztarnategi arkeologiko bat hondakin arkeologikoen kontzentrazioa da (materialak,


egiturak eta ingurumen-hondarrak). Hemen giza-jarduerak utzitako arrasto materialak
mantentzen dira. Batzuetan utzitako arrastoak handiagoak edo txikiagoak dira eta leku
mugatu baten kokatuta daude, hau da, normalean espazio itxi edo perimetro baten barruan
kokatuta daude.

Arrasto horiek 3 motatakoak izan daitezke: artefaktoak (aurkitutako objektuak guztiz


artifizialak dira); egiturak (eraikuntzak dira, ez objektuak, eta gizakiak egindakoak); eta
ekofaktoak (jatorri naturala duten materialak, baina gizakiak erabilita).

Garaiaren arabera kokatu ahal dira, esan nahi dut, aztarnategiak zenbait garai
historiko bildu ahal ditu (Erdi Aroko gaztelu bat, Aro Modernoko ezaugarri batzuekin…),
baina gehienetan aro bat nagusitzen da, aurkitzen den arabera. Hala ere, aztarnategiek
funtzio batzuk betetzen dituzte, batzuetan bakarra (adibidez, nekropoli batean normalean
hildakoak hilobiratzeko balio du) edota funtzio ezberdinak dituzte (aurkitutako etxe bat
establimendu bat da, baina bere inguruan duen lurrak ekoizpenerako balio izan dute
(nekazaritza, abeltzaintza…)).

Lehen aipatu dut aztarna arkeologikoak eremu mugatuak direla. Kontzeptu hau bere
alde onak ditu, baina aldi berean, alde txarrak ere bai. Lehenengoari dagokionez, aztarna
bat aurkitzerakoan, hoberena da perimetro bat irekitzea, induskatzen duzuna modu irregular
batean ez egiteko. Normalki karratu edo laukizuzen bat markatzen da eta honen barruan
lantzen da. Gainera, eremu mugatua markatzen baduzu, kanpotik datozen pertsonak ez dira
zertan sartu behar perimetro horretan, badakitelako bertan indusketa bat egiten ari dela.
Mugak jartzearekin batera, ez da fisikoaz bakarrik ari, kronologiaz ere ari da. Kasu honetan,
aztertzen den eremuaren arabera, garai batekoa edo bestekoa dela pentsa daiteke, baina
hori aurkitzen diren objektuen ikerketaren bidez bakarrik aurkituko da. Gainera, lehen esan
dudan bezala, gerta daiteke garai bat baino gehiago egotea, baina beti bat nagusituko da.

Bigarrenaren arabera (alde txarrak), badaude zalantzak. Induskatzen hasterakoan,


ezin dugu jakin non mugatu gure indusketa, zeren eta hiri baten hastapenak aurkitzen
badituzu, adibidez, nolakoa izango den ez dakizu. Horregatik, nire ustez hoberena da
perimetro bat zabaltzea eta inprobisatzen joatea. Aurreko adibidea jarraituz,
inprobisamenduari buruz hau deritzot: aztarnategiaren mugen ertz bat lantzen ari bazara eta
ikusten duzu perimetrotik kanpo atera behar zarela, orduan mugetatik kanpo lantzen jarraitu
behar duzu, eta aldi berean, mugak ere zabaldu. Gainera, hiria gerta liteke handia edo txikia
izatea, hau da, lur batzuk bakarrik izatea, edota hiri bat bere harresiarekin eta kanpoko
ekoizpen-lurrekin ere bai.

Aurkitutako aztarnategiak testuingururik gabekoak izan daitezke, hots, aurkikuntza


isolatuak izatea. Eta beste alde batetik, on-site eta off-site daude, zeintzuk lehenengoan
aurkitutakoa establimenduan daude, eta bigarrena establimendutik kanpora aurkitu dira,
baina eraikuntzarekin erlazionatuta dago.

Horregatik, 3 ikerketa mailetan banatuta dagoela esan genezake: objektua,


aztarnategia eta paisaia, bata bestearen atzean. Lehenengoa bigarrenaren barruan, eta
bigarrena hirugarrenaren barruan.

Etxebizitzak, maila mikro baten barruan egongo da. Historian zehar eta gaur egun
ere, objektu baliotsuak errekuperatzeko etxe pribilegiatuetan induskatzen da. Hala ere,
etxearen funtzioa eta morfologiaren eboluzioa ikus daiteke.

Eboluzioari dagokionez, edozein etxebizitzaren (etxeak, elizak…) atzetik gizartearen


hastapenak daude eta hauek denboraldi ezberdinetan egindako aurrerapenak ikusi ahal
dira. Maila mikro honetan, lurpeko (indusketa) eta zutik mantentzen diren egituren
(arkitekturaren arkeologia) erregistroa egin behar da.

Ikerketa egiterakoan, gerta liteke zenbait aro ezberdinen ezaugarriak aurkitzea. Ez


dira momentu baten egindako eraikinak eta horrela mantendu direnak orain arte, baizik eta
gehienak erreformak, suntsiketak, gehiketak… izan dituzte. Horregatik, aztertzerakoan
zenbait faktore kontuan hartu behar ditugu: inguru fisikoa (materiala, teknikak, barruko
objektuak…), inguru soziala (zeren inguruan dago eginda, bizi zen gizartea…), inguru
sinbolikoa (familia baten etxea, boterea erakusteko eraikina, funtzio erlijiosoa…). Zenbat eta
botere gehiago izan, materialak, erainkuntzak, teknikak… hobeak izango dira.

Ertaineko mailari dagokionez, establimenduak edo aztarnategiak (gauza-maila


berdina) daude. Etxeak eta eraikuntzak ez dira agertzen bakarrik, baizik eta multzo batean,
beste eraikuntza batzuen ondoan (jende ez zen bizi isolaturik). Arazoa da ez dela erraza
establimenduak bere osotasunean ezagutzea.
Aztarnategi (establimendu) baten barruan, etxebizitzak edo beste motatako
eraikuntzak aurki daitezke eta hauen funtzioa eman behar da: eremu erlijiosoa, merkataritza
gunea, bizitzeko tokia, leku publikoa, hilerria, ekoizpenerako lurrak…

Boterea adierazteko eraikinak zeudela esan dut. Honetan, nahiko ongi ikusi ahal da
noiz egiten den eremu bat boterearen oinarritik, eta non ez. Normalean, boterea duten
planifikazioak erregularrak dira, material onekoak, antolatuta… daude. Beste aldetik, botere
gutxi izan duen gizartea, ez du izango elementu onak establimendu bat eraikitzeko, eta
modu irregular eta antolatu gabe batean emango da.

Azkenik, azken ikerketa maila paisaia da (makro mailan hartu), aurreko biak hartzen
dituena. Paisaia edozein lekua da, natura egindakoa zein gizartea egindakoa. Zenbait
osagai ditu: elementu naturalak, giza-elementuak, hauen arteko erlazioa, populazioaren
pertzepzioa…

Paisai baten arkeologia egiterakoan, metodo erregresibo moduan egin behar dugu,
hau da, ikusten duguna gaur egunekoa da eta denboran atzerantza egin behar dugu zein
ezaugarri dauden jakiteko. Adibidez: mendian gaur egun landa eremu bat ikusten da, baina
ikerketak eginez ikusi ahal da aztarna batzuk daudeka, orduan, gaur egunekoa kendu behar
dugu eta landa eremu horren aurretik zegoena ikusiko da.

Paisaiaren arkeologiako teknika eta iturri batzuk daude: airetiko argazkia, miaketa,
analisi kartografikoa, iturri idatziak zein ahozkoak…

3 maila hauen adibide ugari daude, baina nik Pompeian aurkitutako bat azalduko dut,
baina beste modu batez, hots, paisaiatik etxebizitzara.

Paisaiari dagokionez, Ponpeia antzinako


hiri erromatarra izan zen, Napolesetik gertu,
Italian. Vesubioren ondoan dago, 79. urtean, bere
erupzioagatik, hiria suntsitu zuen sumendia. Gaur
egun, gertaera hark utzi zizkigun hondarrak ikus
ditzakegu. Horren barruan, elementu naturalak
(sumendia), giza elementuak (hiria) eta bi horien
arteko erlazioa daudela ikus dezakegu. Eta
hemen, arkeologia-teknika asko erabili dira, dena
ondo ikertzeko.
Establimenduaren arabera, hiri
honen egitura topografikoa
zehatz-mehatz ezagutzen da,
ondorengo aldaketarik egin gabe
(egoera ikusita). Ez zegoen plano
erregular batean banatuta, hiri
erromatarrekin gertatu ohi zen bezala,
lurraren irregulartasunak zirela eta,
baina kaleak zuzenak ziren eta cardus
eta decumanus bat osatzen zuten.

Azkenik, hiriaren villa baten barruan, esklabuentzako gela bat aurkitu zuten. Giroa
kontserbatzeari esker, gela barruan dauden objektuetatik ia primeran gorde ahal izan dira.
Objektu horiek esklaboek erromatarren garai hartan bizi zuten egoera deskribatzen dute. 3
ohe, jateko eta edateko ontziak, brontzezko gauza pertsonal batzuk eta pixontzi bat aurkitu
dira. Gainera, uste izatekoa da zaldiez eta gurdiez arduratu behar zutela, aurkitutako
objektuen artean, horietako batzuk egiten zuten lana erabiltzeko baitziren: lema bat,
muntatzeko ehunak, metalezko objektuak, karroza zeremonial bat, zaldi baten arrastoa...

Hurrengo orrian dagoen irudian (handituta ondo ikusteko), aurkitu ziren gelak dira. Goiko bi
argazki hauek “ambiente C” deiturikoa da. “Ambiente G”-n zaldi baten aztarna ikusi ahal da,
baita beste objektu batzuk ere.
IKER SANTAMARÍA CASADO

You might also like