Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 18

2017-18 ikasturtea

EUSKARA ETA LITERATURA BATXILERGO 1-2

FONETIKA ETA FONOLOGIA

1.- EUSKAL BOKALAK

1.1.- Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena


1.2.- Bokal-alternantziak
1.3.- Bokal-asimilazioak
1.4.- Bokal-elkarketak
1.5.- Harmonia bokalikoa
1.6.- Diptongoak
1.7.- ü bokala

2.- EUSKAL KONTSONANTEAK

2.1.- Txistukariak
2.2.- Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/
2.3- Aspirazioa: /h/ fonema
2.4.- Dardarkariak
2.5.- Kontsonante-alternantziak
2.6.- Bustidura edo palatalizazioa
2.7.- Beste zenbait fenomeno kontsonantiko

Euskalkien sailkapen modernoa,


Koldo Zuazoren arabera
██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparter
██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra
en garaiko hedadura
1.-EUSKAL BOKALAK

1.1.-Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena

Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza


dutela bokaletan erreparatuz gero. Baieztapen hori, ordea, ez da
guztiz egia.

Txillardegiren1 aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki


ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5
bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.

Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag


hizkuntzalari alemana, mihiaren jokoaren
arabera, bokalak aho-barrunbean nola agertzen
eta ahoskatzen diren irudikatzeko; hortik
datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5
fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu
euskarak:

Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean egiten den


bokal-ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen
du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik, hots,
triangelu txikiagoa osatzen dute, nolabait esateko. Hala, euskararen [a]
soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u]
gaztelaniarenak baino irekiagoak dira.

1
Txillardegi: Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi izenaz ezagunagoa, (Donostia, Gipuzkoa, 1929)
donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria da. Txillardegi izengoitiaz ezaguna den arren, Igara, Usako eta
Larresoro ezizenak ere erabili izan ditu idazlanetan. Euskera, Euzko Gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Eusko Lurra-
Tierra Vasca, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan da. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat
soziolinguistikako aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra.

2
Azaldutakoaren ondoriorik garbiena euskaraz hain ohiko ditugun
tinbre- edo bokal-alternantziak dira, bai euskalkitik euskalkira, baita
euskalki jakin baten barruan ere. Bi arrazoi aipatzen dira bokal-
-aldaketak edo tinbre-aldaketak sortzeko:

 Euskal bokalen hurbiltasuna


 Inguramendu fonikoaren eragina

Ondorioz, horrelako bokal aldaketak izatea ohikoa da euskal


sistema bokalikoan:
(EB) berri, berdin > barri, bardin (B)
(EB) gezurra > guzurre (B)
(EB) etxea > itxea (G)
(EB) ondoan > onduan (G)

1.2.-Bokal-alternantziak edo txandakatzeak

Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik


sortzen direla:

 Inguramendua fonikoaren eraginez


 Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz

e/a alternantzia
(c) Berdin > bardin (B) (c) beltz > baltz (B)
(c) Igerri > igarri (B)
(c) Piper > pipar (B)
(c) Elkar > alkar (B) (G)
(c) Izerdi > isardi (B)

o/u alternantzia
(c) gizon > gizun (L, BN eta Z)
Ipar. Ontsa > untsa (L, BN eta Z)
(c) izorratu > izurratu (L, BN eta Z)

i/u alternantzia

(c) ile > ule (B)


(c) (h) iri > uri (B)
(c) iltze > ultze (B)

3
e/i alternantzia

(c) etxea > itxea (G)


(Latina) Hechura > itxura (EB)

i/e alternantzia

(c) irten > erten (G)


(latina) virtutem > bertute (EB)

a/o alternantzia

(EB) eman > emon (B)

u/o alternantzia eta u/e alternantzia

(EB) dut> dot (B) eta (EB) dut > det (G)

1.3.-Bokal asimilazioak

Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala


bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:

(c) atera > atara (B)


(c) gezurra > gusurre (B)
(c) ukitu > ukutu (B)
(c) ilun > ülhün (Z) (Salbuespena, bi silaba ditu)
(c) itxura > ütxüra (Z)

1.4.-Bokal-elkarketak

Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a bokal


elkarketak direnean) hainbat bilakaera sortzen dira euskalkietan, eta
baita euskalki baten baitan ere. Gogoan izan: -a itsatsiari mugatzaile
singularra gehitzen zaionean gertatzen dira bokal-elkarketa berezi
hauek.
-a+a > -ia, -ea, -ie

(c) arreba > arrebea


arrebia
arrebie (B)

(c) meza > mezea


mezia
mezie (B)

4
(c) pena > penea
penia
penie (B)

-e+a > -ia, -ie, -ea

(c) maitea > maitia (G)


maitie (B)
maitea (EB)

(C) etxea > etxia


etxie
itxea (G)

(c) semea > semia (G)


semie (B)

-o+a > ua, ue

(c) basoa > basua (G)


basue (B)

(c) itsasoa > itsasua (G)


“itzasue” (B)

5
-u+a > -ia

(c) orduan > ordian (Ipar.)

1.5.-Harmonia bokalikoa:

/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala,
hainbeste ixten da non /e/ bilakatzen den.

/i-u/ : a > e

(c) mutila > mutile (B)


(c) eskua > eskue (B)
(c) mendia > mendixe (B)
(c) idi bat > idi bet (B)
(c) bihar > biyer (B)
(c) indarra > inderra (B)
(c) gezurra > gusurre (B)

1.6.-Diptongoak

/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen
duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta
besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi
mota daude:

 Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da;


betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.
Adib. euskara, aitona, gauean, deitu …

 Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira


ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza
erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia,
ie, io, ua, ue, ui.
Adib.: eguerdi, nazionala, higuingarri, suerte …

Mendebaldeko joera nahiko garbia izan da; izan ere, tradizioz


goranzko diptongo horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu
izan dira, beraz, goranzko diptongoak ekiditeko:

1.-Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat


bihurtzea.
(Gazt.) almuerzo > almortzu (G) edo almorsu (B)
(Gazt) suelto > solte (G).

6
(Gazt) siquiera > sikira(G) sikiera (EB)

2.-Kontsonante epentetikoa tartekatzea (y, x eta b dira


erabilienak).
(Gazt) novio > nobiyua (G) nobixua (B)
(Gazt) envidia > inbiriya (G) inbirixe (B).
(Gazt) violín > bibolina

3.-Azentu silaba aldatzea:

(Gazt.) cien > zíen (eusk.)


(Gazt.) Diez > díez (eusk.)

Azkenik, aipatzekoak dira bigarren mailako diptongoak. Bokal


artean dagoen (b,d,g eta r = begirada hitzean agertzen diren
kontsonanteak, hain zuzen) kontsonante baten galeraren ondorioz
sortzen dira.

Adib.: (EB) eguzki > euzki (G)


(EB) eduki > euki (G)
(EB) aritu > aitu (G)

1.7.- /ü/ bokala

/ü/ soinua Zuberoan entzuten da batez ere, baina Behe


Nafarroako hainbat herritan ere (mugakideak diren horietan) /ü/ hori

entzuten da.

Askok horrela uste bazuten ere, ez da ez frantsesaren “u”


soinuaren parekoa, horiena baino irekiago baita. Diakronikoki aztertuz
gero, teoria ezberdinak aipatu izan dira:

a) Txillardegiren ustez, /ü/ bokal hau antzinako bokal arkaiko

7
bat izango litzateke, guk hegoaldean galdu duguna eta Zuberoan
mantendu dena. Beraz, bere ustez, antzina 6 bokal zituen euskarak.

b) Koldo Mitxelenaren2 teoria oso bestelakoa zen, Txillardegiren


iritziarekin ez baitzetorren bat.

Errenteriarraren ustez, /ü/ bokala ez zen bokal arkaiko bat,


berrikuntza bat baizik. Inguramendu fonikoaren arabera, /u/ > /ü/
bilakatzen baita. Beraz, berriki sortutako soinua da /ü/ bakala.

Bere teoria egiaztatzeko, gainera, orain dela 2.000 urteko


inskripzio latinoetara jo zuen fonetika-ikerlari handiak. Izan ere,
Akitaniako antzinako hilerrietan honako hitzak agertu ziren: sembe,
cison, anderex eta iluno, beste zenbaiten artean. Gaur egun honela
azalduko genuke:

Adib.: (c) ilun(o) > ülhün (Z)

Beraz, horrek gaur egungo /ü/ soinua berrikuntza bat dela argitu
dezake.

Ikus dezagun noiz gertatzen den /u) > /ü/ bilakaera:

o Hitz bukaeran agertzen denean /u) > /ü/ bilakaera gertatzen


da:

(EB) esku > eskü (Z)


(EB) maitatu > maithatü (Z)
(EB) guk, zuk > gük, zük (Z)

o -Z, TZ, TS aurrean:

(EB) huts > hüts (Z)


(EB) utzi > ützi (Z)

Noiz ez den u > ü bilakaera gertatzen:

o /r/ leunaren aurrean:

(EB) gure > gu(r)e (Z)


(EB) barau > barur (Z)
(EB) hiru > hirur (Z)
2
Koldo Mitxelena: Koldo Mitxelena Elissalt (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko abuztuaren 20a - Donostia,
Gipuzkoa, 1987ko urriaren 11) euskal hizkuntzalari eta idazlea izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateko
Filologia fakultatean irakasle eta Euskaltzaindiko kide izan zen. Euskara batuaren sortze prozesuan eragile
nagusia izan zen, eta euskarak izan duen ikertzailerik handiena

8
Salbuespenak: bilküra, ütxüra (Z)

o /ś/ren aurrean:

(EB) uste, ikusi > uste, ikhusi (Z)


Salbuespenak: üstel (Z), süsker (Z)

o /rd/, /rt/ inguramenduan:

(EB) urde, urdin, urte > urde, urdin, urthe (Z)

c) /ü/ soinuaren fonematasuna:

Zalantzagarria izan da fonema balioa duen ala ez.

(c) on > hun ≠ hün (Z)


(c) non > nun ≠ nün (naun >nün) (Z)
(c) urtze > hurtze ≠ hürtze (urrondoa) (Z)
(c) phezu (hesia) ≠ phezü (pisu) (Z)

Lau adibide besterik ez ditugunez, ezin dugu /ü/ fonematzat


hartu.

ZUBERERA ENTZUN:
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/
bideoak/osoa/2136514/bideoa-zubereraren-ezaugarriak-jean-baptiste-
coyosen-euskutik/

 BIZKAIERA

 Talde bat batzen da astero Algortan bertoko euskerean


berba egiteko. Zenbat denbora daroazu
taldean eta zelan o t u  jatzun bertara
batzea?

Iazko maiatzetik daroat Berbalagune taldien. Biza r r a


Lepoanekoek proposatu eusten iaz bizkaierako
klaseak hartu ebazan taldeari laguntzea, ikasitakoa
ez galtzearren, eta talde barruan bizkaitar baten
erreferentea edukitzeko. T a l d e a a s k o h a z i d a i a z t i k . L a u
hasi ginan eta aurton 10-12 inguru gabilz. Dan a t a r i k
dau taldien. Basauriko 75 urteko andra bat
d a u k a g u , g a z t e t a t i k e u s k e r a z e i t e n e z d a b e n a , 65
urteko eibartar bat ere badau egoera bardinean,
Algortako euskaldun zaharrak, eta

9
Iparraldeko mutil bet ere izan dogu, Erasmus
e i t e n e t o r r i takue.

 Zer da eiten dozuena?


Bizarra Lepoanek antolatutako irteeretara joaten
gara eta beste ekintza batzuetan ere hartzen
dogu parte. Astean behin, eguenetan, 20:00 ak eta
22:00ak a r t e a n , e l k a r t u e g i t e n g a r a . N o r m a l i e n
k a f e b a t hartzeko lotzen gara Algortan. Euskarari
l o t u t a k o ekitaldietara ere joaten gara.
 Zelan ikusten dozu euskeraren egoerea
herrian?
E g o e r e a o n a e z d a . B a i n a z e r b a i t
e n t z u t e n d a . Umeak elkarren artean euskeraz
e i t e n e n t z u t e n da. Pasatzen dana da, Algortak eta
Getxok daukaten gauzarik onena, ba, benetan
euskeraz egin gure b a d o z u , b a d i t u z u l a a u k e r a k .
M u n d u t x o h o r r e t a n sartuz gero, euskeraz bizi ahal
zara.
 Zer esango zeunskio edozein laguni
Be rba la gunera batzeko animatzeko?
Sano aukera polita dala eta ez bakarrik bizkaieraz
ikasteko, baizik eta herriko jendea ezagutzeko eta
herrian murgiltzeko ere. Giro polite dau eta
h o r r e gatik animatzeko esango neuskie, batez ere, ikasten
dabiltzen euskaldunberriei.

ZUBERERA

10
2.-EUSKAL KONTSONANTEAK

2.1.-Txistukariak

Entzun bizkaiera: http://www.bizkaiera.biz/

Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:

Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /ś/ eta /š/

Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /ć/ eta /č/

Historikoki, ortografia finkatu arte, makina bat buruhauste sortu


die euskal idazleei; izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak
euskal idazleak kanpoko (latina, gaztelania edo frantsesa) eredu
grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez,
arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan,
gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitituzte.

Adib.: Etcheverry, Echeverria, Echegoyena, Michelena, Echeveste…

Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazioa dago.

Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean

11
(Orio, Zarautz, Donostia eta Pasai Donibane, berbarako) ts eta z
txistukariak galdurik daude.

(B) zelan zagoz? > selan saus? (B)


(c) iritsi naiz > ailegau naz > nas (B)
(EB) otsoa > otzue (B)
(EB) arratsaldean > atzaldien (B)

Fenomeno honi neutralizazioa deritzo, /ś/ (“s”) eta /c/ren


(“tz”ren) aldeko neutralizazioa, hain zuzen ere.

2.2.-Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/

/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen


kontsonantea da. Azter ditzagun banan-banan ahoskerak:

1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau


XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan.
Adibidez, joan, jakin, jan ...

2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz


berba egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y"
soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta
zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena.
Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
* e-akin > *i-akin > yakin.

12
3.- Zubererazko ahoskera /ž/: jin (Z), jinko (Z).
Frantsesaren /ž/ soinuaren parekoa omen da, frantsesez Gillete eta
Gironde ahoskatzen denean, entzuten dena.

4.- Nafarroako zenbait herritan “x” ahoskatzen da, /š/


fonetikan: xoan, xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta
aezkerazko ahoskera da, baita Arakil ingurukoa ere.

/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea


dela esan behar dugu. XVI. mendetik honako euskal testuetan ez ezik
Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren- Naffarrete, Zuffia …
bezalako adibideak baititugu – euskal sistema kontsonantikoan nahiko
berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen esanetan, ez
zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen
eraginez hartu du hedadura zabala.

/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere


euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik
ere, gipuzkera, esaterako: pormal, pama, enpin, peria, inpernu, pesta,
praile …

Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat hartzen da, eta aski
hitz ditugu /f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere,
erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.

13
2.3.-Aspirazioa: /h/ fonema

/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen


ustez. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo
behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita
Erdi Aroko dokumentuetan ere: Elhorriaga, Harrieta, Hegilior …

Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean


bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan
ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta
Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI.
menderako, halere, galdua izango zen
Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-
nafarrerako lurraldeetan hasiko zen, /h/rik
ezagutzen ez zuen aragoar erromantzearekin ukipenean baitzegoen.
Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera
hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde
osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.

Hala ere, /h/ zahar horrek aztarnak utzi ditu hegoaldean:

Uharte > Ugarte


Le(h)un > legun
I(h)az > igaz
Haitz +gibel > Jaizkibel
(C) Lehor > legor (G)

Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan


gehiago entzuten da eta edadekoen artean usuago, maiazago. Alabaina,
/h/a ez da hitz beretan ahoskatzen Iparraldean:

(EB) on > hun (Z)


auzo > aizo (Z)
haize > aize (Z)
haragi > a(r)agi (Z)
hodei > odei (Z)

(EB) haize > haize (L)


haragi > haragi (L)
hodei > hodei (L)
auzo > auzo (L)

14
/h/a zein inguramendu fonikotan agertzen zaigu?

Azpimarratzeko modukoak dira honako inguramendu foniko hauek:

o Hitzaren hasieran:
(EB) hemen > heben (Z)
(EB) hiru > hirur (Z)
o Sonanteen inguramenduan: nh, lh eta rh.
Adib.: (EB) senar > sen/har (Z),
(EB) hitz egin, elestatu> el/hes/ta/tu (Z)
(EB) alaba > al/ha/ba
(EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)
Muga silabikoa oso garbi bereizten da ahoskatzen denean.
o Bokalen artean: le/hen, ni/hau (neu)
o ph, kh eta th herskari ahoskabeen inguramenduan : a/phez,
ur/the, khan/ta. Ahoskatzean muga silabikoa hegoaldekoa
bezalakoa izaten da.

15
2.4.-Dardakariak

Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna , baina


Iparraldean /R/ ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez.
Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna nahastu egiten dira maiz:
Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten da:

B r B > B ø B.
(L) mendirat > mendiat
(Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)
(EB) Zuberoa > Xibeua (Z)
(G) Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al (h)aiz?

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako


diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren
diptongoak.

2.5.-Kontsonante alternantziak

Bi alternantzia dira nagusi:

(EB) -ki/-gi (B)


(EB) ahizpa > a(h)izta (B) (EB) g/b
(EB) jaiki > jagi (B) (EB) legatz > lebatz (B)
(EB) ebaki > ebagi (B)
(EB) g/k
(EB) l/d (B) (EB) gerezi > kerexi (B)
(EB) belar > bedar (B) (EB) tipula > kipula (B)
(EB) zilar > zidar (B)
(EB) elur > edur (B)

Bizkaia

16
2.6.-Bustidura edo palatalizazioa

Bi bustidura mota daude:

o Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.

i+t > tt
(EB) ditut > dittut
i+ ts > tx
(EB)itsaso > itxaso
i+l > ll
(EB) mutila > mutilla (G)
i+n >ñ
(EB) mina > miña (G) miñe (B)
i+z > x
(EB) bizi >bixi
(EB) goizean > goxean (B)

o Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo.


Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da,
batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da,
bustidura adierazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?

(Gazt) victor > Bittor , Bitxor (B)


(Gazt) javier > Xabier
(Gazt) Magdalena > Maddalen
Eusk.: emakume ttenttea, emakume harroa da.
Beraz, ttente ≠ tente

Aipatzekoa da, Iparraldean bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan,


i+n edo i+l sekuentziek ez dutela bustidurarik sortzen, aurkakoa baizik.
Fenomeno fonetiko honi bustidurarik eza edo despalatalizazioa
deritzo. Adib.: oiloa, hilabetea, bainan, hilobi, ilargi. Eta ez olloa,
hillabetea, baña, hillobi, illargi.

2.7.- Beste zenbait fenomeno kontsonantiko

a) Sandhi fenomeno fonetikoa:

n/l + z> tz
egin zen > eintzan (G), egintzen (EB)

17
b) Bizkaieraz entzuten direnak:

o ez + j > etxat, etxata > "ez jata gustatzen"

o k+b>p
(c) inork (b)ere ez > iñopes (B)
(c) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)

c) Neutralizazioak:

Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da bereziki:

Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k):

 (EB) nb > np (B,Z)


(EB) denbora > denpora (B,Z)
 (EB) nd > nt
(EB) jendea > jentea (Z), jentie (B)
(EB) handik > hantik (Z), (EB) hemendik > ametik (B)
 ng > nk
(EB) hango, > hanko (Z)

Apunteak irakurri ondoren, ikasgela birtualeko Euskara eta


Literatura Batx. 1eko ariketak egin itzazu:

http://www.axular.eu/moodle/

 Bokalak galdetegia
 Kontsonanteak galdetegia

18

You might also like