Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 9

IGERIKETAREN OINARRIAK

PRAKTIKA:
IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUA: IGERIKETA ESTILOEN
HASTAPENA.

Izen Abizenak: Ane Rezola Salgueiro

----------------------------------------------------------------------------------------------

Zereginean jaso beharreko alderdiak:


1. Igerilariaren grabazioa 4 estiloak igeri egiten.
2. Zehaztu behaketa-tresna (behaketa-eredua, behaketa-txantiloia, “planilla de observación” )
baten bitartez igerilariaren akatsak estilo bakoitzean, eta deskribatu estilo bakoitzeko “akatsak”
edota “igeri egiteko modua”.
3. Estilo bakoitzeko hausnarketa (gutxienez erreferentzia bibliografiko batekin). Zenbait ideia:
- Teknika egokia zein litzateke, konparaketa.
- Ohiko akatsak.
- Ariketa proposamenen bat.
- Behaketa-ereduarekiko proposamenen bat, beste eredu bat.

1- BIZKAR ESTILOA:
HAUSNARKETA:
Bizkar estiloa, goiko eta beheko gorputz-adarren mugimendu alternatiboa da, non
igerilariak jarrera dortsalean dauden, hau da, bizkarrez jarrita (Escalante et al., 2003).
Gainera, aurpegia uretatik kanpo denbora guztian egoten den estilo bakarra da, birajetan izan
ezik. Era berean, FINA erakundeak ofizialki onartutako lau estiloetatik bakarra da igerilariak
lehiaketetan urtetatik salida egiten dutela. Izan ere, bizkar estiloa hirugarren estilorik
azkarrena da, krolaren eta tximeletaren ondoren.

Bestalde, esan beharra dago uretan igerilariek zaila dutela propultsio-indarrak


aplikatzea, propultsioa zailtzen dioten eta igeri egiteko erresistentzia sortzen duten indarrak
eragiten baitizkiote; hala nola, aurreko erresistentzia, formaren erresistentzia, olatuen
erresistentzia (Ramírez Esteban, 2019).

Gorputzaren posizioa bizkar estiloan oso garrantzitsua da hanken eta besoen akzioak
ondo burutzeko. Burua uretatik kanpo mantendu behar da, ur-lerroa belarrien azpitik eta
kokotsa urpean egonik. Izan ere, burua geldirik egon behar da, begirada pixkat gorantz eta
atzerantz dagoelarik, banderillen erreferentzia bilatuz. Nire kasuan bezala, bularra uraren
gainazalarekin lerrokatuta egon behar da, eta aldakak pixka bat beheragoa, baina oinak baino
gorago egoinik.
Halaber, propultsioa errazteko, rolido bat egingo da krol estiloan baino anplitude
handiagorekin, eta maximoa hain zuzen ere, lehenengo beheranzko ekorketa amaitzean eta
goranzko lehen ekorketa hastean izango litzateke. Izan ere, rolidoi esker, gure gorputzaren
azalera txikiagoa erabiliz irristatu gaitezke eta besakada luzatzen laguntzen digu, horrela,
abiadura hobetu eta jarrera hidrodinamiko egokiagoa lortuz. (https://books.google.es/books?
hl=es&lr=&id=wZZKCwAAQBAJ&oi=fnd&pg=PA11&dq=estilo+espalda+en+nataci
%C3%B3n&ots=UCPFMiHyFA&sig=gYFBnAazD6efUptygGEcsLfBWpc#v=onepage&q=e
stilo%20espalda%20en%20nataci%C3%B3n&f=false)
Alde batetik, besoen mugimenduari dagokionez, bizkar estiloan besoen ekintza
alternatiboa da eta bi fasetan banatuta dago; alde batetik, aireko fasea eta bestetik, uretakoa.
Aireko faseari rekobro deritzo, eta uretakoari, aldiz, trakzioa.( Gonzalez, J. I., 2001)

Eskuaren sartzeari dagokionez, nire kasuan ikus daitekeen moduan eta biomekanikak
horrela esaten duen moduan, besoa erabat luzatuta mantendu behar da uneoro, eta eskua
uretan sartzerakoan lehenik, hatz txikia sartu behar da, hau da, esku-ahurra kanporantz begira
dagoelarik. Izan ere, nire ezkerreko besoa uretan hondoratzen denean ukondoa luzatuta
dagoelarik eta esku-ahurra oraindik kanpora dagoelarik, eskuineko besoa gorantz mugitzen
hasten da. Gainera, aipatu beharra dago, gorputza mugitzen duen besoaren alderantz biratzen
hasten dela.

Trakzioari dagokionez, hau da, propultsioaren hasiera izango litzatekeena, non behin
ukondoa erabat flexionaturik ur-azpian sarturik, ukondoaren flexioa hasten den,
propultsatzeko. Izan ere, nire kasuan ez bezala, besoa sorbaldaren altuerara iristen denean,
ukondoak 90 graduko flexio maximoa izan behar du eta eskuen mugimendua “S”
alderantzikatu baten antzekoa izan beharko luke. Hau horrela izanik, nire kasuan gutxiago
propultsatuko naiz ez dudalako ura hainbeste bultzatzen, ukondoa flexionaturik
edukitzearekin alderatuz. Hala ere, esan beharra dago nire hanka gorantz irabiatzean, kontrako
aldeko besoa uretatik kanpora altxatzen dela, eta ondoren, eskua oin, izterretara doa besoa
erabat luzatuz.

Rekobro faseari dagokionez, nahiz eta, aurretik esan, eskua uretan sartzean esku-
ahurra kanporantz begira dagoela, esan beharra dago nire kasuan esku-ahurra kanporantz
biratzen hasten naizela uretan sartu baino pixkat lehenago eta ez sorbaldaren parean
dagoenean. Hala ere, esan beharra dago rekobroari hasiera emateko eskua nahiko erlaxatuak
ateratzen ditudala, nola ez besoa erabat luzatuta dagoelarik. Bestetik, igerilari batzuek erritmo
bidez egiten dute arnasketa, hau da, beso baten sarreraran arnasa hartuz eta bestearen sarreran
arnasa botaz. Izan ere, beso bat uretan sartzen denean, besteta bultzaka ari da.

Bestetik, bizkarren hanken mugimendua alternatiboa da, goranzko fase batekin eta
beheranzko fase batekin. Izan ere, bizkar estiloaren kasuan, goranzko fasea propultsiboena
izango da; krol estiloan, berriz, beheranzko fasea (Ramírez Esteban, 2019). Gainera, esan
beharra dago hanken ekintza krolean baino garrantzitsuagoa izan daitekela; gorputza
horizontalki mantentzeko bai eta rolidoaren eta besoen ekintza orkatzen laguntzen dutelako.
Nire kasuan orkatillak luzatutak eramaten ditudanez eta nire orkatillen malgutasuna nahiko
egokia dela ikusten denez, esan beharra dago besoen propultsio-ekintza bultzatuko duela.
Bestalde, kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat oinak eta belanak bereziki
mugimendu osoan egiten duen ibilbidea zuzentzea da, bizkar-estiloan akats ohiko bat delako.
Nire kasuan bezala, belaunen flexioa handiegia denez, lurrazalera ateratzen dira, eta horrek
hain zuzen ere, zailtasunak ekartzen ditu modu erabakigarri batean nire estiloaren teknika ona
izaterako garaian.

Amaitzeko, biraketa, igerilari gehienentzat zailena da, izan ere, jarrera dortsala
zailtasun erantsia da paretarainoko distantzia eta biratzeko aldea finkatzeko. Nire kasuan, eta
orokorrean akats nagusiena hurbilketan gertatzen da. Nahiz eta jakin horma banderinetatik
bost metrotara egon, nire kasuan urrun geratzen naiz. Hala ere, hau praktika kontua izaten da,
non bakoitzak banderinetatik hormara ematen dituen besakada-kopuruari brazada bat kenduz
biratzen has daiteke. Behin hormara zuzen egonik, itzulipurdia hasiko litzatzeke belaunak
flexionatuta daudelarik, eta behin buruz gora geratuz, hormaren aurka bulkada etorriko
litzateke, besoak buruaren luzeeran ipiniz. Bulkada ondoren, igerilariaren abiadura txikitzen
hasten denean, izurde-ostikoak eginez abiadura hori mantentzen da, beti ere hamabost
metroak gainditu gabe.
2- BULAR ESTILOA:
3- KROL ESTILOA:
ERREFERENTZIAK:

Saavedra, Jose & Escalante, Yolanda & Rodríguez, Ferran. (2003). La evolución de la
natación. Lecturas: Educación física y deportes, ISSN 1514-3465, Nº. 66, 2003.

Ramírez Esteban, A. E. (2019). Análisis biomecánico de la natación


en el estilo espalda.

Gonzalez, J. I. (2001). Iniciación a la técnica en los estilos en natación. Parte II:


Espalda. Lecturas: Educación Física y Deportes. Buenos Aires - Año 7 – Nº 37 - Junio
de 2001. https://www.efdeportes.com/efd37/espalda.htm

You might also like