Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Kontrola asteartea 50 minutu

1. ONDO IRAKURRI
2. HZU / HZUA DATUAK ETA EKUAZIOAK IDATZI ZINEMATIKARI BURUZKO PROBLEMETAN
3. ERAGIKETAK AHO ALTUAN EGIN AKATS TONTOAK EZ EGITEKO.
4. LASAI BEGIRATU ZENBAKIAK
5. EMAITZAK ADOSTU GALDETUKOAREKIN BAT DATOZEN
6. BIRPASOA EGIN ATENTZIOZ
7. KRONOMETRATU 50 MINUTUTAN EGITEKO 8 MINUTU PROBLEMA BAKOITZEKO

1. Gepardo batek 5,95s behar ditu, gutxi gorabehera, 100 metro egiteko. Higidura
lerrozuzena eta uniformea izan dela jakinik, Kalkulatu
a) gepardoaren lastertasuna km/h eta m/s
b) Zer distantzia egin duen 30 segundoan lastertasun hori eusten bazaio
c) Zer denbora beharko duen 500 m ibiltzeko.

2. Auto bat 90 km/h-ko abiadura konstantez higitzen da.


a. Zein da abiadura m/s-tan?
b. Zer distantziatara egongo da 2 ordu barru? Eta 7.200 segundo barru?
c. Ordu erdi barru, zer distantziatara egongo da?
d. Zenbat denbora beharko du 25.000 m egiteko?

3. Automobil bat 108 km/h abiadura lortzen du 10,5 segundoetan geldiunetik hasita.
Kalkula ezazu zenbatekoa izan behar den azelerazioa eta egindako espazioa denbora
tarte horretan.

4. Gorputz bat bertikalki gorantz jaurti da 90 km/h-ko abiadurarekin.


a) Zenbat denbora behar du altuera gorena lortzeko.
b) Zein da lortzen duen altuera gorena.
c) Zenbat denbora behar du lurrera heltzeko.

5. - Zubi batetik bertikalki beherantz botatzen dugu harri bat 25 m/s-ko


abiadurarekin, urara heltzeko 2 segundo behar ditu. Kalkulatu:
a) Zein abiadurarekin heltzen da harria uretara.
b) Zein da zubiaren altuera

6. Zaldiko-maldiko baten bidaiak 2 minutu irauten du. 0.5 rad/s-ko abiadura angeluarra
duela kontutan hartuta, kalkulatu
a) Bidai batean Zaldiko-maldikoak ematen dituen birak.
b) Daukan periodoa eta frekuentzia.
c) Biraketa ardatzetik 3 m-tara dagoen kalesa batean eserita doan haur batek duen
abiadura lineala.
d) Biraketa ardatzetik 3 m-tara dagoen kalesa batean eserita doan haur batek
egindako distantzia guztia.

You might also like