Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

ERRESEINA:

Participatory action research to promote linguistic mudas


among new speakers of Basque: design and benefits.
Ane Ortega, Jone Goirigolzarri & Estibaliz Amorrortu (2022) Participatory action research to promote
linguistic mudas among new speakers of Basque: design and benefits, Journal of Multilingual and
Multicultural Development, 43:1, 55-67, DOI: 10.1080/01434632.2021.1968877

Ane Ortega filologia hispanikoan lizentziatua, Jone Goirigolzarri Deustuko


unibertsitatean lizentziatua eta Estibaliz Amorrortu EHUn lizentziatua daudenek
Participatory action research to promote linguistic mudas among new speakers of
Basque: design and benefits artikulua aurkezten digute, 2022 urtean argitaratua
Journal of Multilingual and Multicultural Developmenten.

Artikulu honetan Ortega, Goirigolzarri eta Amorrortuk euskararen erabilera


falta kalean eta egunerokotasunean beste hizkuntzekin konparatuz salatzen dute.
Hortaz aparte hiztun natiboa izateko zailtasuna dagoela adierazten dute hiztun
berriek ez dutelako euskara non erabili edo norekin erabili. Haiek dioten bezala, arau
soziolinguistikoak eragotsi egiten die hiztun berriei hiztun aktibo bihurtzea. Gainera,
kezka handia dago hiztunek euskara gune instituIonaletan soilik erabiltzen dutelako.
Azterketa bat egin zuten 2018tik 2020ra euskararen erabilera unibertsitate ikasleen
artean ikusteko, zeinen 22 ikasle parte hartu duten. Azterketa horren helburua
hurrengokoa zen: Hiztun aktiboa izatea zer zen hobeto ulertu eta zergatik gazteek,
hiztun berriak izanik eta testuinguru oso erdaldunetan bizi direnak, ez dute bere
egunerokotasunean euskara erabiltzen, hizkuntzan gaitasun nahikoa izan ere.

Diseinatu zuten proiketuak 3 fasetan banatu izan zituzten. Lehenengo fasea


10 aste iraun izan zuen (2018ko martxotik maiatzera) eta lau ariketa egin ziren
gonbidatu ziren ikasleekin, Andramari Teacher Training University (BAM) eta
Deustoko Unbiertsitateko (UD) lehen urtekoak izanik. Lehendabiziko ariketan,
ikasleen biografia linguistikoa aztertu egin zuten. Bigarrenik, hizkuntza testuinguru
zehatz batzuetan nola erabiltzen zuten behatu eta bukatzeko, hirugarren eta
laugarren ariketetan, parte hartzaileak zeinbat “erronka” eta “esperimentu” egin
zituzten. Adibidez, ikasle batzuek soilik mezu taldeetan euskara erabili, beste ikasle
batzuek bi egunez bakarrik euskara erabiltzea haien inguruan euskera hitzegiten
jakiten zuten pertsonekin etab.

Bigarren fasea Euskaraldiko fasea izan zen. Hau 2018ko azaroaren 23tik
abenduaren 3ra ospatu egin zen. Ekitaldi honek euskeraren erabilera
egunerokotasunean bultzatzea du helburu. Proiektuan parte hartu zituenen 12
ikasleek hartu zuten parte fase honetan. Hauek euskaraldiak iraun zituen 11
egunetan informeak bidali zituzten audioen bidez, haien euskara erabileraren
informazioa biltzen.
Hirugarren eta azkeneko fasean datuak jasotzean konsistitzen zuen, bigarren
fasetik bi urte beranduago (Azaroa-Abendua 2020). Inkesta egin ondoren, parte
hartzaileak haien buruak hiztun aktiboak bezala ikusten hasi ziren. Proiektu honek
hiztun aktibo bat bihurtzearen prozesua exploratzea ikustea ahalbidetu digu.
Soziolinguistikaren arauak, gaztelera normazko hizkuntza eta euskara aukerazkoa
dela erakusten digute, eta honek hiztun berrien aktibotasun prozesua geldotzen
duela eta hiztun natibo bihurtzearen ikuspuntu ezberdinak daudela azaltzen digu.

Gure iritziz, gaur egun euskara geroz eta gehiago erabiltzen da, baina gaztelaniak
oraindik garrantzia handiagoa dauka gure gizartean. Euskara ez galtzeko
ezinbestekoa da egunero erabiltzea eta gure ondorengoei erakustea belaunaldiz
belaunadiunduan euskaraz egiten duen edonork beti egotea.

. Ortega, Beste aldetik, Goirigolzarri eta Amorrorturen azterketak erakusten


digu nola gizarteak ahalmen handia duen gure hizkuntza ikaste prozesuan eta batez
ere hizkuntz gutxitu batez hitz egiten dugunean.

Funtsean, Ortega, Goirigoilzarri eta Amorrorturen azterketak asko esaten digu


euskararen egoerari buruz. Geroz eta hiztun gehiago ditu hizkuntz honek, baina
agian hiztun hauek jaso duten irakaskuntza aldatu beharko zela hauek aktibotasun
handiagoa lortzeko eta horrela hizkuntzaren bizirauntasuna bermatzeko.

You might also like