Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

Hizkuntza kreolerak

0. Garrantzia
Hasiera batean gai hau bere interes sozialagatik hautatu genuen, hau da, hizkuntza hauek
eta haien hiztunek historikoki eta gaur egun ere pairatzen duten diskriminazioa ezagutu eta
aztertzeko. Baina kreolerek badute bere interesa hizkuntzalaritzaren arloan, honek sortutako
eztabaidagaitik. XVIII. eta XIX. mendeetan arrazismo zientifiko bat existitu egin zen, eta
honen ebidentzia bezala kreoleren “gutxiagotasun linguistikoa” aipatzen zen. Gaur egun
arrazismo zientifiko hori guztiz baztertuta egon arren, kreolerei buruzko ordungo ikuspegi
asko mantentzen dira. Honi kontrajartzen zaio kreolerak hizkuntza arruntak direnaren
ikuspegia. Gaur egun eztabaida hau bizirik diraun, eta kreoleraren alde egin duten
intelektualak haien gutxiagotasuna aitortzen dute ere: “The problem [with Creole] is . . .
dealing with a language in which you don’t think abstractly.” (Raphael Confiant)

1. Kreolera definitzen

1.1. Definizioa

Testuinguru tenporaletan (komertzioa, nabigazioa, edota muturreko egoerak, esklabutza


bezala) sortutako hizkuntzak dira, hizkuntza ezberdineko hiztunak elkartzerakoan. Hasieran
pidgin-ak sortzen dira, hiztun horiek haien artean ulertzeko, eta azkenean hizkuntza
bilakatzen direnean, kreolerak deritzote. Hizkuntzaren erroan ezberdindu ditzakegu
superestratua (hizkuntz dominantea) eta substratua (influentzia duen gutxiengo
hizkuntza(k)).

1.2. Pidgin eta kreoleren arteko ezberdintasuna

Pidgin-ak harreman espezifiko batentzako sortzen dira, eta horren inguruan lantzen dira.
Esan dezakegu baita ere, pidgin-ak ez dituztela hiztun natiborik. Kreolerak, berriz, pidgin-atik
abiatuta komunikatzeko beharra irauntzerakoan konplexua bilakatzen da behar
komunikatiboak asetzeko. Kreolerak badituzte hiztun natiboak, belanauldiz belanaudira
lehen hizkuntza bezala erakusten denean.
Orokorrean, pidgin-etan superestratuaren gramatika sinplifikatu bat dugu oinarri bezala,
substratu(e)tatik hartutako hiztegia, eta fonologia aldaerenganako tolerantzia handia.
Kreoleretan, lehen aipatu bezala, pidgin horren garapen bat da. Orduan, fonologia finko bat,
sintaxia eta morfologia, eta sistema zehaztu bat agertzen dira.
2. Ezaugarri komunak
Pidginek dituzten ezaugarri batzuk mantendu egiten dira kreoleretan ere, baina beste asko
aldatu egiten dira. Pidginek aditz-forma mugatuak dituzten bitartean, iragan eta etorkizun
burutuak soilik, kreolerek forma burutu eta ez burutuak dituzte denbora guztietan, nahiz eta
ez duten inflexiorik. Bestalde, pidginek oso erakusle (artikuluak, determinatzaileak...) gutxi
erabiltzen badituzte, kreolerek erabilera arrunta egiten dute.

Aldiz, beste ezaugarri batzuk mantendu egiten dira. Honen adibide da elementu
morfologikoen hurrenkera sintaxian: bai pidginetan, bai kreoleretan, SAO egitura ageri da.

Eta azkenik, badaude aldatu edo mantendu diren beste ezaugarri batzuk. Adibidez,
pidginetan 5 bokal soilik erabiltzen dira eta, aldiz, kreoleretan, ohikoa da 5 baino gehiago
egotea. Hortaz aparte, pidginek adjektiboak beti izenen ondoren agertzen dira, menpeko
perpausik ez da agertzen eta kopula-aditzik ez da agertzen; ezaugarri hauek ez dira ematen
kreoleretan. Eta beste aldera, kreoleretan polisemia eta gardentasuna1 nabaria da, baina
pidginetan ez.

Pidginak

● Aditz-denbora mugatuak, soilik iragan eta etorkizun sinpleak daudelarik

● Artikuluen erabilera urria, edo zuzenean erabilerarik ez

● Adjektiboak izenen ondoren agertzen dira

● Menpeko perpausik ez

● 5 bokal soilik, orokorrean

● SAO egitura

Kreolerak

● Gehienetan SAO egitura

● Polisemia eta gardentasuna

● Aditzetan inflexiorik ez

● Artikuluen erabilera

Ezaugarri amankomun hauek aurreko ikerketa batetik abiatuta garatu ditugu: Pidgins and
Creoles (Genevieve Escure).
[1] Kreoleren adin txikia emanik, haien eratorpen-afixuak berriak dira gramatika-
garapenean eta hortaz, haien esanahia oso presente dago. Honi "gardentasuna" deitzen
zaio. Hau hobeto ulertzeko, pentsatu dezakegu egungo ingelerako "will" etorkizun-partikulak
izatez "desio" esanahia duela, baina ez dugula hain argi ikusten garapena historikoki urrun
dugulako.

3. Kreoleren gaineko hipotesiak eta ideologiak


Kreoleren inguruan eman den eta jaso izan dugun analisitako gehien europar ikuspegitik
eman da, eta zehazki hizkuntza indoeuroparretatik. Honek ideologia eta analisi-isuri batzuk
garatu ditu kreolerak aztertzerakoan, eta kreoleren inguruko hipotesi askok ikuspegi
kolonialista bat dute.

Honen adibide da eszepzionalismo deitzen den korronte linguistiko bat, zeinak kreoleren
hizkuntza-gisako osotasuna zalantzan jartzen duen esanez, beraien ezaugarri gramatikalak
kontuan hartuta, beste hizkuntzengandik ezberdinak direla eta beste maila batean daudela;
hau da, salbuespena direla beste hizkuntza guztiekiko.
Honez gain, hizkuntzalaritzako zenbait korrontek ikuspegi eboluzionista batez arrazoitzen
dute kreolerak ez direla hizkuntza biziak, edo beste modu batean esanda, fosilduta daudela.
Honen adibide da Schleicherismoa. Honek dio hizkuntzek eboluzio tipologiko bat ematen
dutela monosilabikotik hasi, isolatzailera pasa, eranskari bihurtu eta, azkenik, inflexional izan
arte; hau argudiotzat hartuta, kreolerak gehiago eboluzionatu ez duten hizkuntzatzat hartzen
dituzte.
Beste alde batean, kreolerak aurreko hizkuntzen oinordeko degeneratu gisa ikusten
dituztenak daude, edo transmisio apurtu zein anormal baten ondorioz sortutako hizkuntzak
direla diotenak. Hauek argudiatzen dute aurreko hizkuntzak eraldatuta sortu direla, baina
hizkuntzen tipologia eta ezaugarri gramatikalak apurtuta eta beraz ez direla hizkuntza osoak,
baizik eta puskaka sortuak. Hau kreoleren substratu-hizkuntzaren hiztunek gaitasun-
linguistiko atzeratu bat dutelaren ustearekin lotzen da, Mufwene-k (2002) azaltzen duen
bezala:

Both modern children and the inventors of pidgins have sophisticated modern minds, which
have evolved far beyond the mental capacities of our (pre-)hominid ancestors. . . . In the case
of pidgins, one must note that the conditions of sporadic contact associated with their
development did not cause the minds of the people who produced them to regress to a
(pre-)hominid state.

Azkenik, azken urteetan beste ikuspegi bat garatzen ari da, analisi postkolonialista batetik
abiatuta esaten duena kreolerak besteen gisako hizkuntza normalak direla, haien ezaugarri
tipologiko guztiek Gramatika Unibertsalarekin bat datoz eta.
Ezaugarri amankomun hauek aurreko ikerketa batetik abiatuta garatu ditugu: "Against
Creole exceptionalism", Michel DeGraff (2002)
4. Kreolerak hezkuntzan
Hezkuntza: Umeen ama hizkuntzan irakastea umeek ikastea errazten du. Gainera,
erakusten die bere ama hizkuntza errespetatua dela.
Arazoak: desberdintasuna umeen aukeretan (batzuk hizkuntz koloniala ezagutu, besteak
ez), bertako kultura bultzatzeko beharra…

Curaçao-n→ Holandako sistema bera erabiltzen zutenez, eta nederlanderaz baino ez


zutenez irakasten, laurden edo heren batek ez zuen kurtsoa gainditzen (azpimarratu beharra
dago, 1936an papiamentoa eskoletan debekatu egin zela, biztanleriaren %90aren ama
hizkuntza izan arren), eta askok eskola usten zuten. Gaur egun Holandako sisteman
oinarritzen da baita ere, baina existitzen da lehen hezkuntza papiamentoz egiteko aukera.
Severing eta Verhoeven-en 1994ko ikerketa batzuetan ikusi zuten umeak hobeto moldatzen
zirela (eta lehenago hasten zirela moldatzen) papiamentoz nederlanderaz baino, orokorrean.
1983tik aurrera, papiamentoaren estandarizazioa abiatu zen, eta lehen hezkuntza mailan
irakasgai bezala gehitu zen. Material didaktikoak garatu zituzten, eta irakasleek
papiamentoko ikastaroak jaso zituzten.

Curaçao-ren kasuan kontuan hartu behar da bertako kreolerak ez duela zerikusirik hizkuntza
kolonialarekin, eta beste kasu batzuetan hizkuntz inplementazioa konplexuagoa izan liteke.
Gainera, irakasleen ikastaroak eta material berria sortzea eta produzitzea gastu handiak
ekarriko ditu, agian herrialde kolonizatuen egoera ekonomiko latzagatik hartu ezin
dituztenak.

5. Haitiko kreolera
5.1. Sorrera

Haitiko kreoleraren egituraketa ez dago guztiz garbi, baina teoria onartuena XVII-XVIII.
mendeetan, kolonizazioaren erantzun gisa emandako fenomeno linguistikoa dela da.
Frantsesa superestratua bada ere, afrikako hainbat hizkuntzen ezaugarriak biltzen ditu,
Niger-Kongo filiakoak gehienbat (kwa hizkuntzak nagusi).

Espainiar eta frantsesen ustiatze-prozesuan, bertan tabakoa, azukrea eta beste hainbat
produktu ekoizten baitzituzten, beharrezkoak ziren esklabu zein bertakoen (junek esandakoa
aipatu) (engagés frantsesez) artean emandako komunikazioaren ondorioa da. 1697an lortu
zuen ofizialtasuna Saint-Domingueko kolonia frantsesak (gaur egungo Haiti eta Dominikar
Errepublika), haitiko kreolera are gehiago bultzatuz.

In the early part of the twentieth century, no less than an American Secretary of State,
William Jennings Bryan (1860–1925), would remark about Haiti: ‘Dear me, think of it,
Niggers speaking French’ (Chomsky 1993:201). Esaldi hau Chomskyk aipatu zuen bere
obretako batean: Chomsky, N. (1993). Year 501: The conquest continues.
5.2. Michel DeGraff, ikuspuntuak eta ideiak.

Michael DeGraff linguista, MITko (Massachusets Institute of Technology) irakasle izateaz


gain, Haitiko Kreolera Akademiaren sortzailetako bat izan zen. Natiboa izanik eta bere ama
hizkuntza kreolera delarik, bertako hezkuntza-eredu isolatzailea ikusi zuen. Hori dela eta,
haitiko kreolera hizkuntza funtzional zein konpletua dela aldarrikatu izan du betidanik. Bera
izan da, beraz, haitiko kreoleraren sustatzaile nagusia, eta lanean dihardu oraindik, bere
esanetan, “hizkuntza erdi” gisara ikusi ohi den fenomenoa aldatu nahian. Language
Creation and Language Change: Creolization, Diachrony, and Development (1999) obran
ikerketa sakon baten ondoren hizkuntzen eboluzio eta aldaketak azaltzen ditu. Eztabaida bat
irikitzen: kanpoko aparteko faktoreak (testuingurua, zein hizkuntzetan ematen den
elkarrizketa..) eta gramatika unibertsalarekin lotuak dauden elementuak kreoleren sorreran
nola eragiten duten (zein garrantzitsuago?)

Bestalde, obra honek bere ekarpenak egin zituen Studies in Second Language Acquisition
(2002an) aldizkari internazionalean.

5.3. Haitiko kreolera eta frantsesaren arteko ezberdintasuna

Antzeko ahoskera eta lexikoa dute, baina halere, badaude hitz ugari denborarekin esanahia
eta pronuntziazioa aldatzen joan zaiena, frantsesetik aldenduz pixkanaka. Hor
nabarmentzen dira kognatoak, etimologia berbera baina adierazpen semantiko aldetik eta
fonetikoki ezberdinak izan daitezkeen hitzak, hein handi batean Claire Lefebvrek
proposaturiko relexifikazio prozesuari esker (hiztegia aldatu baina gramatika ez). Gainera,
haitiko kreoleran aditzak ez dira frantsesaren moduan konjugatzen, euren sistema propioa
dute, ez baitago aditz denbora edo pertsonarik. Denbora markak badaude ordea, aditzen
ondoan joaten direnak honen denbora espezifikatzen.

Frantsesa vs Haitiko Kreolera

Bonjour, Bonsoir : bonjou, bonswa


Tu est marié?: eske ou marye. (ez dago kopularik)
Je suis allé me promener : Mwen te ale pou yon mache

6. Ondorioa

Orain dela gutxira arte kreolerak ez ziren hizkuntzatzat hartzen, sortu ziren testuinguru
historiko eta sozioekonomikoaren ondorioz. Kolonizazio prozesuari esker, prestigio edota
ospe txarra irabaztera heldu ziren, eta beti egon izan dira hizkuntza gutxitu eta zapaldu gisa.
Horrez gain, kreolerak pairatzen duten bilakaera linguistiko bitxia ez zegoen dokumentatuta
bere garaian, “hizkuntza” kontzeptutik erabat baztertzen zuen ezaugarria (hizkuntzen
zuhaitzaren modeloari jarraitzen ez ziolako). 1987. urtean onartu zen, frantsesarekin bat,
Haitiko hizkuntza ofizial gisa.

Bibliografia

Arends, J., Muysken, P., Smith, N. (1995) Pidgins and Creoles: An Introduction
Escure, G. (2006). “Pidgins and Creoles”
Mufwene, S. (2002). “What do creoles and pidgins tell us about the evolution of language?”
Özüorçun, F. (2014). “Language Varieties: Pidgins and Creoles”
DeGraff, M. (2001). "Morphology in Creole genesis: Linguistics and ideology". Ken Hale: A
Life in Language, or. 53-121
DeGraff, M. (2002). “Against Creole exceptionalism”
DeGraff, M (1999). “ Language creation and language change: creolization, diachrony, and
development.

You might also like