1812ko Konstituzioa

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

SARRERA:

Dokumentu hau Espainiako LEHEN KONSTITUZIOAren zatia da, 1812ko Konstituzioaren


zatia, alegia. 1812an idatzi zuten CÁDIZen, ESPAINIAKO INDEPENDENTZIA GERRA
garaian, eta ABSOLUTISMOARI AMAIERA ematea du helburu. FRANTZIARREK
LURRALDEA OKUPATUTA zutenez, espainiar askok egin zuten ihes eta Cádizen
errefuxiatu ziren.

CÁDIZen gehiengo liberal bat bazegoen ere, ez zen Espainiaren isla, hor gehiengoak
absolutismoan murgilduta jarraitzen baitzuen, baina bazen batzen zituen gai bat: frantsesei
aurre egiteko grina. Inguru honetan uler daiteke 1812ko konstituzio hau ABSOLUTISTA ETA
LIBERALEN ARTEKO AKORDIO BAT izatea.

Testua Cádizen idatzi zen, 1812KO MARTXOAREN 19AN, SAN JOSE EGUNEAN; arrazoi
horregatik deitu zioten LA PEPA. Testu historiko-politiko-juridikoa da eta egilea kolektiboa
da, Gorteak, CÁDIZKO GORTEETAKO DIPUTATUAK, alegia; hartzailea, berriz, HERRIA
da.

ANALISIA:
Testu honetan, Fernando VII.a Espainiako errege dela ikus dezakegu, Borboi familiakoa,
baina gatibu dago Baionan. Monarkia kontituzionala aldarrikatzen dute eta Desiratua
itzultzea nahi dute. Bitartean, 1812ko Konstituzioa idatziko dute. Eskuan dugun testuak
hainbat kontzeptu ukitzen ditu:

Estatuaren lurralde antolaketa: 1. artikuluak horrela dio: “Espainiako nazioa bi


hemisferioetako espainiar guztien batasuna da”. Honen arabera, Espainiako lurraldeak
penintsulak eta koloniek osatzen dituzte, nahiz eta zehaztasun gehiago ez eman.
Frantziarekiko independentea den nazio bat dela dio.

Subiranotasuna: Nazioan dago (ez erregean!) (3. art.) eta hau bi hemisferioetako
espainiarrek osatzen dute, penintsulakoek eta kolonietakoek (1. art.). Cádizko liberalentzat
nazio eta estatu kontzeptuak baliokideak ziren.

Gobernu mota: monarkia moderatu heredagarria (14. art), baina konstituzionala. Erregea
Frantzian bahituta zegoen bitartean, Espainia Desiratua noiz etorriko zen zain zegoen.

Eskubideak: Adierazpen askatasuna (371. art.). Honen arabera zentsura bukatuta zegoen,
baina nolabaiteko mugekin.
Betebeharrak: Estatuko gastuetan parte hartzea (8. art.). Ordura arte, Elizak eta nobleziak
ez zuten zergarik ordaintzen. Euskaldunak ere salbuetsita zeuden...
Non geratuko ote dira foruak?

Botere banaketa eta horrela antolatuko da:

Legegilea: Nazioari dagokio legeak ezartzea (3. art.). Nazioaren ordezkariak direnez,
Erregeak eta Gorteek legeak egiteko ahalmena dute (15. art.).

Betearazlea: Erregeak dauka botere honen eskumena (16. art.).

Judiziala: Botere hau auzitegiena da, auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena
dutelarik (17. art.)

Ekonomia: Konstituzio honek fiskalitate modernoa proposatzen du, Antzinako


Erregimenarena baztertuz. Hemendik aurrera espainiar guztiek parte hartu behar dute
Estatuko gastuetan, norberaren aberastasunen arabera. (8. art.).

Eliza eta Estatuaren arteko harremanak: Estatua guztiz konfesionala da. Onartzen den erlijio
bakarra katolikoa da eta besteen praktika debekatuta dago. (12. art.).

Testu honetan adierazten ez diren atal esanguratsuak: administrazioaren aspektuak,


armada, defentsa nazionala, kultura eta hezkuntza besteak beste.

IRUZKINA:
Testua eta bere prozesu historikoa: 2,5 puntu
Testu hau idatzi zen garaian, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik,
Independentzia Gerra gertatzen ari zen. Hau da, Frantziak, FONTAINEBLEAUKO ITUNA
aprobetxatu eta gero, Espainia inbaditu zuen, espainiarren kontrako jarrera irabaziz.
Bestalde, Iraultza liberala zegoen martxan.

Borboien dinastia (Fernando VII.a eta Karlos IV.a) koroa Bonaparten esku utzi beharrean
izan zen (BAIONAKO ABDIKAZIOAK) eta Napoleonek anaia bidali zuen Espainiara, errege.
Espainiako populazio handi batek ez zuen JOSEF BONAPARTE errege berria onartu eta
inposizio hura botere ilegaltzat hartu zuen. Horregatik, Juntak osatu zituzten frantsesei aurre
egin ahal izateko. Junta Zentral bat eratu zen eta Gorteak deitu zituen.

Konstituzio hau Cádizen sortu zuten, FRANTSESEK ESPAINIA OKUPATZEN zuten


bitartean. Garai horretan, CÁDIZERA gero eta BURGES, LIBERAL eta funtzionario
ILUSTRATU gehiago zetorren babes bila. Hiriko biztanleek eta atzerriko merkatarien
presioak dekretu liberalak indarrean jartzea eta Gorteak deitzea lortu zuten.

Cádizko Gorteen osaerak ez zuen orduko espainiar gizartea islatzen. Alde batetik, goi
noblezia eta Elizako hierarkiaren presentzia urria zen, eta beste aldetik, okupatutako
probintzietatik eta Ameriketako lurraldeetatik ordezkaritza eskasa zegoen. Erdiko klaseak,
intelektualak, funtzionarioak eta militarrak ziren nagusi Gorteetako bileretan, baina ez herriko
klaseak. Lehen saioetan ehunen bat diputatu bildu ziren. Azkenean, kopurua hirurehunera
ere igo zen.

Gorte hauetan BI JOERA nabarmentzen ziren: liberalak eta absolutistak. Lehenengoek


eraldaketak nahi zituzten bitartean, bigarrenak Antzinako Erregimena mantentzearen
aldekoak ziren (horiek idatziko zuten, gerora, Pertsiarren Manifestua). Kleroa ere,
pulpituetatik ideologia absolutistaren alde lerrokatzen zen, aldaketen beldur.

Lurraren antolamendua zehaztu ez bazen ere, NAZIO BAKARRAren iritzia nagusitu zen.
ABSOLUTISTA ETA LIBERALEN AKORDIOA izan zen eta MONARKIA BORBOITARRA
adostu zuten, BOTERE BANAKETA… GANBERA BAKARREKOAK izango ziren Gorteak
(gero 2 ganberakoak izan dira konstituzio gehienak), ZENTRALISTA, KONFESIONALA…
eta ADUANAK MUGAN ezarriko zituzten (ez barnean!).

Legegintza lana anitza izan zen: INPRENTA-ASKATASUNAren dekretua, ZENTSURAren


abolizioa, ERREGIMEN FEUDALA BERTAN BEHERA uztea, jurisdikzio JAURERRIAK
ABOLITZEA eta GREMIOAK INDARGABETZEA. Erlijioari buruz, luze eta zabal eztabaidatu
zen eta, azkenean, INKISIZIOA ABOLITU zen eta 12 kide baino gutxiagoko komentuak itxi
egin zituzten, beraien ondasunak sekularizatu zituztelarik. Hala ere konstituzioak aintzat
hartzen zuen erlijio bakarra KATOLIZISMOA izan zen.
Konstituzioa 1812ko San Jose egunean onartu zen eta hortik datorkio LA PEPA izena. Leku
gutxi batzuetan besterik ez zen ezarri, Frantziak baitzuen boterea Espainian. Napoleonek
alde egin behar izan zuenean, 1814an (VALENÇAYKO ITUNA), Desiratua itzuli bezain
pronto, Absolutismoa ezarri eta konstituzioa baztertu egin zuen, PERTSIARREN
MANIFESTUA ere jaso baitzuen aldi berean.

Berriro ezarriko zuen Riegok HIRURTEKO LIBERALEAN (1820-1823) eta San Luisen Ehun
Mila Semeek emango zioten amaiera.

Maria Kristinaren erreginaordetzan jarri zuten indarrean berriz (11 egun besterik ez), baina
garai ezberdinak ziren haiek eta beste konstituzio bat egiteko garaia zen: 1837koa.

Testuaren garrantzia:
Cádizko Konstituzioa indarrean denbora askoz ez bazen egon ere, Espainian izandako
LEHENA izan zen eta bere garrantzia ondoren etorriko ziren konstituzio guztien abiapuntu
izatean datza. AEBetako (1787) eta Frantziako (1791) konstituzioen eragina nabaritzen da.
Berezia da idatzi zuten unean ABSOLUTISTA ETA LIBERALAK zeudelako. Bere garaian
kokatuta, aurrerapen handia suposatuko zuen eta baliagarria izango zen Espainia
modernizatzeko.

Esan bezala, Konstituzioaren bizitza laburra izan zen, baina ondoren etorriko ziren
konstituzioak bertan oinarrituko ziren. Testuan antzinako erregimenaren aztarnak agertzen
badira ere, pentsamendu liberala ere nabaria da.

Era ezberdineko ideologiak izan ziren konstituzio hau adosteko unean eta absolutista eta
liberalen arteko ika-mikak nabarmenak dira. Ikusi besterik ez dago ondoren etorriko den
PERTSIARREN MANIFESTUA. Baina une jakin batean, frantziarren okupazioaren kezkak
batu zituen bi taldeak eta Konstituzio hau horren ondorio izango zen.

Euskaldunei dagokienez, konstituzioak ez zuen FORUei buruzko aipamenik egiten, baina


bai aitatzen zuen gastuei aurre egiteko kolaborazioaren beharra. Non utziko ote zuen horrek
euskal probintzien Salbuetsitako probintzien izaera (provincias exentas)?

You might also like