Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

NIRE KONPETENTZIA

DIGITALA
Selfie For Teachers dokumentuaren
emaitzen azterketa

Izen-abizenak: Blanca Bajo

Ikastetxea: Azkorri Ikastetxea


SARRERA

Dokumentu honetan nire konpetentzia digitalaren autoebaluazioa jaso dut,


DigCompEdu markoan oinarrituta. Horretarako, Selfie for Teachers tresna erabili
dut, eta bertan lortutako emaitzetatik nire ahuleziak eta indarguneak identifikatu
ahal izan ditut, hobetzeko proposamenak jasoz.

Test honi esker, nire informatika eta digitalizazio maila zein izan den ikusi ahal izan
dut eta maila hori nola hobetu dezakedan jakin ere. Horrez gain, hausnarketarako
puntuak proposatu ahal izango ditut, tresna hauek nire eskolan ikasketa prozesuan
teknologiari ematen dioten erabilera aztertzea ahalbidetzen duelako.

Hasi aurretik, esan beharra dago markoak sei garapen-maila zehazten dituela:

➔ Hasiberria (A1). ➔ Aditua (B2).


➔ Esploratzailea (A2). ➔ Liderra (C1).
➔ Integratzailea (B1). ➔ Aitzindaria (C2).

Nire TEST SELFIEaren erantzun orokorrak honako hauek izan dira:


Nire konpetentziaren arabera, teknologia digitalak nire praktika profesionalaren eta
pertsonalaren hainbat alderdi hobetzeko sormenez erabiltzen ditut. Nire konfiantza
landu eta gehiago praktikatu dezaket egoera bakoitzerako hobekien funtzionatzen
duten tresnen ezagutza sakontzeko eta hoiei buruz husnartzeko. Gainera, honek
ikaskuntza-diseinu bakoitzerako teknologia egokia aukeratzen lagunduko dit.

Egia esan, askotan ez jakinaren gainean geratzen naiz, eta azken aldian gero eta
gehiago ikasten ari naiz online sortu eta erabil daitezkeen baliabideei buruz. Nire
aldetik, irekita nago honen inguruan ikastera, nire praktika profesional eta
personalean baliabide digitalak nola erabiltzearen inguruan gehiago jakiteko.

Galdetegia egin baino lehen, nire konpetentzia digitala altuagoa izango zela uste
nuen, ordea, galdetegia egin ostean ikusi egin dut nire maila eta jakinduria
mugatuagoak zirela.
Nire erantzunak arloz arlo zehaztuz gero honako erantzun hauek ikus daitezke:

1. arloa. Konpromiso profesionala (B1). Teknologia digitalak erabiltzea


komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta profesionalki garatzeko.

2. arloa. Baliabide digitalak (B1). Baliabide digitalak eskuratu, sortu eta


partekatzea.

3. arloa. Irakaskuntza eta ikaskuntza (B1). Irakaskuntzan eta ikaskuntzan


teknologia digitalen erabilera kudeatu eta antolatzea.

4. arloa. Ebaluazioa (B1). Ebaluazioa hobetzeko teknologia eta estrategia


digitalak erabiltzea.

5. arloa. Ikasleak ahalduntzea (A2). Inklusioa, pertsonalizazioa eta ikasleen


partaidetza aktiboa areagotzeko, teknologia digitalak erabiltzea.

6. arloa. Ikasleen gaitasun digitala sustatzea (A2). Teknologia digitalak


sormenez eta arduraz erabiltzeko, informatzeko, komunikatzeko, edukiak sortzeko,
ongizaterako eta arazoak konpontzeko, ikasleak gaitzea.
Eta itemz-item kontuan izanda honako erantzunak jaso izan ditut:
HAUSNARKETA

INDARGUNEAK AHULGUNEAK
1. arloa. Konpromiso profesionala
1.1. Antolamendu-mailako komunikazioa. 1.2. Lineako ikaskuntza-inguruneak
1.3. Lankidetza profesionala. kudeatzea.
1.4. Teknologia digitalak eta ikastetxearen 1.5 Gogoeta-jardunbidea.
azpiegiturak. 1.8. Teknologia digitalen ikaskuntza
1.6. Bizitza digitala. profesionala.
1.7. Ikaskuntza digitala.
1.9 Pentsamendu konputazionala.

2. arloa. Baliabide digitalak


2.1 Bilatzea eta aukeratzea. 2.4. Baliabide digitalak - Kudeatzea eta
2.2 Sortzea. babestea.
2.3 Aldaketak egitea. 2.5. Baliabide digitalak - Partekatzea.

3. arloa. Irakaskuntza eta ikaskuntza


3.1. Irakaskuntza eta 3.2 Orientazioa eta laguntza.
ikaskuntza-irakaskuntza. 3.4. Autorregulatutako ikaskuntza.
3.3 Lankidetza-ikaskuntza. 3.5. Garatzen ari diren teknologia berriak.

4. arloa. Ebaluazioa
4.2. Ebidentziaren azterketa. 4.1 Ebaluazio estrategiak.
4.3. Atzeraelikadura eta planifikazioa.

5. arloa. Ikasleak ahalduntzea


5.1. Irisgarritasuna eta inklusioa. 5.2. Desberdintzea eta pertsonalizatzea.
5.4. Urrutiko ikaskuntza eta ikaskuntza 5.3. Ikasleek modu aktiboan parte hartzea.
mistoa.

6. arloa. Ikasleen gaitasun digitala sustatzea


6.1. Informazioa eta datuak, alfabetizazioa. 6.4. Segurtasuna eta ongizatea.
6.2. Komunikazioa eta lankidetza. 6.5. Erabilera arduratsua.
6.3. Edukiak sortzea. 6.6. Arazoak konpontzea.
HOBETZEKO IDEIAK

Informearen emaitzak aztertuta eta nire indargune eta ahultasunak identifikatuta,


hausnarketa sakon bat egin dut eta nire gaitasun digitala hobetzeko eta garatzeko
ideiak jaso ditut.

Aipatzekoa da, arloen barnean, ebaluazioa, ikasleak ahalduntzea eta ikasleen


gaitasun digitala sustatzea direla ahulgune gehien dituzten dituzten arloak. Beste
guztiak, aldiz, indargune gehien nabarmentzen dituzten arloak dira.

1. ARLOA: Konpromiso profesionala


Nire egunerokotasunean ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuan teknologia berriak
eta baliabide digitalak erabiltzen saiatzen naizela esango nuke. Hare gehiago,
teknologia digital desberdinak erabiltzen ditut erakundearen
barne-komunikazio-beharren arabera. Ordea, nire ustez gogoetan gehiago lan egin
beharko dut, konpromiso eta egoera bakoitzari hoberen egokitzen diren baliabideak
eta erremintak eranili ahal izateko.

Komunikazioa optimizatu daiteke komunikazio-testuinguru, helburu eta


helburu-zehatzaren arabera teknologiarik egokienak hautatuz. Nire erakundearen
komunikazio-behar tipikoenak identifikatzen saiatu behar naiz eta eskuragarri
dauden komunikazio-tresna digitalen ezaugarriak eta mugak aztertu, egokienak eta
eraginkorrenak aukeratzeko. Izan ere, teknologia digitalen erabilerari buruzko zure
praktika profesionalari buruz hausnartzeak irakaskuntza hobetu dezakeela jakitea
lehen urrats garrantzitsua da zure gaitasun digitala garatzeko.

2. ARLOA: Baliabide digitalak


Baliabide digital, tresna teknologiko eta webgune ezberdin ezagutu eta erabiltzen
ditut online. Izan ere, ikaslea nintzenetik hainbat baliabide digital ezberdin
ezagutzen eta erabiltzen joan naiz.

Partekatzeko arauei dagokienez ordea, ez nago ohituta erabiltzera. Lizentziarik


gabeko argazkiak etab. erabiltzen saiatzen naiz, baina ez nago ohituta CC lizentzia
erabiltzera. Arlo horretan gehiago ikasi beharko dut.
3. ARLOA: Irakaskuntza eta ikaskuntza
Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan teknologia berrien erabilera barneratzen
saiatzen naiz, ikaskuntza-helburuak betetzeko nire ikasleekin eta baita ikaskuntza
prozesua osatzen lagunduko duten teknikekin.

Gehiago erabiltzen eta baliabide gehiago ezagutzen saiatu beharko naiz, batez ere
ikasleen autoerregulazio prozesuan lagunduko dien lanean barneratzen.
Konpetentzia digitala momentu oro aldatzen dagoen zerbait denez gero,
berrikuntzetara egokitu beharko naiz, ez bakarrik iada ezagutzen ditudan baliabideak
erabiltzen, baizik eta bestelako baliabide berriak arakatzen.

4. ARLOA: Ebaluazioa

Ebaluazio estrategia gehiago landu beharko ditut, batez ere ikasleen autoebaluazioan
balio duten baliabideak erabiliz. Ez nago ohituta honelako erremintak erabiltzera.

5. ARLOA: Ikasleak ahalduntzea

Ikasleak ahalduntzea eta ikasle guztien inklusioa sustatzea XXI. mendeko


ikaskuntzaren premia eta helburu nagusietako bat da. Baliabide digitalak eta
irakasleon konpetentzia digitala erabiltzea helburu hauek gainditzeko giltza izan
liteke.

Ikasle guztien partaidetza aktiboa bermatzea nire esku egon liteke, batez ere
indibidualki ematen ditudan klaseetan bestelako partaidetza sustatzeko; azken
finean, ikaskuntza ikasle bakoitzari egokituz eta material pertsonalizatuagoak lortuz
inklusio hori lortzeko.

6. ARLOA: Ikasleen gaitasun digitala sustatzea.

Ikasleak gero eta gazteago hasten dira teknologia erabiltzen, baina ez daude hezituta
gaitasun digitala izateko eta baliabideen erabilera ona edo egokia egiteko. Gure esku
dago ardura hau hartzea eta gure ezagutza transmititzea.

AZKEN GOGOETA

Test honi esker jakin izan dut nire konpetentzia digitalaren atal ezberdinetan zer
nolako gaitasuna dudan. Honi buruz hausnartzea oso garrantzitsua ikusten dut, izan
ere gaur egunean bizi garen gizartean teknologia digitalen erabilera oso handia da eta
hauek dauzkaten abantailak asko izan arren, arriskuak eta desabantailak ere
badaude. Horregatik guztiagatik, gure ikasleak konpetente digitalak hezitzea oso
garrantsitzua ikusten dut, ez bakarrik erabilera izateko, baizik eta pertsona kritikoak
hezitzeko.

You might also like