Iruzkina

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

2. TESTUA.

PERSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)


JAUNA:
Antzinako persiarren ohitura zen erregea hiltzen zenean anarkiaz beteriko bost egun
igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko
leialago izatera behartu zitzan. Espainia Berorren Maiestateari leial izateko, ez zuen behar
halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. Berorren Maiestatea
arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau
Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (...).
Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren
eta Estatuaren funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo euren
erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen.
Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko
(Jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik izan da beharrezkoa
botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena
agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (...).
Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz,
Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (...) Xede horrekin bil daitezela
Gorteak handitasunez, eta antzinakoak egin ziren bezala (...): bertan behera utz daitezela
Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak, eta kontuan har ditzatela Gorte
berriek haren deuseztasuna, injustizia eta desegokikeriak (...)
Madrilen, 1814ko apirilaren 12an.
Testu hau pertsiarren manifestuaren zati bat da, izaera narratiboa dauka manifestu bat delako
eta gai politikoa; lehen mailako iturria da testu garaikidea delako. Testu hau Cadizeko
Gorteen diputatu absolutistak idatzi zuten modu publiko batean Fernando VII.tzat eta
herritarrentzat. Madrilen idatzi zuten 1814ko apirilaren 12an, Independentzia Gerra bukatu
zenean eta Fernando VII. ak Espainiara itzuli berria denenan.

Ideia nagusia: absolutismoa berrezarri eta Cadizko lanak deuseztatu.


Testua Persiako antzinako tradizio baten azalpen labur batekin hasten da, hiltzen denean
erregeari dolu-egunak gordetzeari buruzkoa. Testuan azaltzen eta aldarrikatzen dena
absolutismoa da. Absolutismoa Espainian berriro nagusi izatea nahi dute, eta horretarako
manifestu hau Fernando VII.ari bidaltzen diote, duela bi urte onartutako Cadizen konstituzioa
alde batera uzteko eta ideia absolutistekin berriro nagusi izateko. Era berean, ikus dezakegu
absolutistek antzinako erregimena berriro existitzea nahi dutela, eta, batez ere, liberalak
zigortu eta haiekin zerikusia duen guztia debekatu nahi dutela, konstituzioa kendu nahi
izatetik eta absolutismoa itzul dadin nahi izatetik.

Espainian, erregimen zaharraren krisia 1788an hasi zen, Karlos III.a erregea hil zen urtean,
eta haren seme Karlos IV.a hasi zen errege izaten. Bere lehen gobernua Floridablncako
kondeak zuzentzen zuen, baina 1789an iraultza frantsesa hasi zen, eta albisteak beldurgarriak
zirenez, Frantziak mugak ixtea erabaki zuen. 1792an Floridablanca boteretik kendu eta
Arandako kondea estatuko idazkaria izendatu zuten. Frantzian ez ezik, errege familia ere
hartzen dute preso, eta Godoy gobernaburu izendatu zuten. Urte berean, Frantziako erregeak
urkatu zituzten eta Europako hainbat potentzia, Espainiak baita gerra deklaratu zioten
Frantziari. Frantsesek Katalunia eta Euskal Herria okupatu zituzten. Bakea sinatu zuten, baina
Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion. Frantziak eta Espainiak berriro egin
zuten topo Ingalaterraren aurka.

Frantziak Espainia konkistzen ari ziren Portugal ordez. Klase agintariak ez zeuden batere
pozik Frantziako tratuekin. 1808an Aranjuezeko matxinada prestatu zuten Fernando VII.a
tronuan ipintzeko. Matxinada ondo atera zitzaien, baina Karlos IV.ak laguntza eskatu zion
Napoleoni tronua berreskuratzeko. Napoleonek aita semeak Baionara deitu zituen eta bertan
Baionako abdikazioa lortu zituen. Fernando VII.ak Karlos IV.ari tronuko eskubideak eman
zizkion eta honek Napoleoni. Karlos eta Fernando Frantzian geratu ziren preso Napoleonen
menpean. Frantsesak liberalismo politikoaren printzipiotan oinarritutako gobernu sistema bat
ezarri zuten, eta sistema hori Baionako Estatuan jaso zen. Josef I.ak Espainiako Erresuma
modernizatzeko ahalegin batzuk egin zituen, baina erabakiak alferrikakoak izan ziren,
populazio gehiena haien kontra jarri zen eta. Berehala, frantsesen kontrako gerra hasi zen,
Independentzia Gerra.
Idependentzia Gerra 1808an hasi zen, Madrilen, maiatzaren 2an. Handik matxinada
Espainiatik hedatu zen, Independentzia Gerrari (1808-1814) hasiera emanez.
Koordinazio-beharrak eraginda, probintzia batzordeak eratu ziren, eta erregerik ez zegoenez,
botere hutsunea gainditzeko subiranotasuna bere gain hartu eta Napoleoni gerra deklaratu
zioten. 1808ko irailean juntek bere ordezkariak bidali zituzten Aranjuezera, eta bertan
Batzorde Zentral Gorena sortu zuten. Gerra Espainian hedatu zen, batez ere gerrillen bitartez.
Napoleonek berak, Pirinioak zeharkatu eta aste gutxitan ia Espainia osorik okupatu zuen;
Fernando VII.arekin akordioa lortu nahi izan zuen, eta Espainiako koroa itzuli zion
Fernandori Valençaiko Ituna dela eta. Independentzia gerra nazio-gerra izan zen, herrikoia,
baina ez iraultzailea. Altxamenduaren oinarrian zeuden ideiek erlijioa, monarkia eta
gizartearen ikuskera tradizionala defendatzen zituzten.

1810an, Batzorde Zentral Gorenak gorteen deialdia egitea erabaki zuen; eta handik gutxira
batzordea desegin zen. Bere ordez erregeordetza kolektiboa sortu zen, gobernu organo berria,
erregearen izenean subiranotasuna egikaritzen zuena.
Erregeordetza eta gorteak Cadizen kokatu ziren, frantsesek menperatzen ez zuten hiri
bakarra. Alde batetik, gorteak osatzeko interes handia ez zuen erregeordetza behartu zuen.
Bestetik, diputatuak adoretu zituen, eta haien lana Espainia atzerapenetik ateratzeko
aukeratzat hartu zuten. Eztabaida batzuen ostean, ganbera bakarreko gorteak bildu ziren,
sufragio zentsitarioaren bitartez aukeratutako diputatuek osatuta. Dena den, gerraren
zailtasunek gorteen eraketa oztopatu zuten. Okupatutako zenbait probintzietako ordezkaririk
ez zirten egon, eta goi-noblezia eta goi-kleroaren ordezkariak eskasak izan ziren.

1813an Napoleonek Valençay ituna sinatu zuen gerrari amaiera jarriz eta Fernando VII.a
Espainiako errege aitortuz. 1814an Espainiara itzuli zen, eta bere eskutik absolutismoa
berriro indarrean jarri zen. Konstituzioa beteko zuela zin egin zuen, baina gutxira gutxira
ideiaz aldatu zuen.herritar gehienak antzinako erregimenaren aldekoak ziren, baita noblezia
eta kleroa ere. Bestetik, gorteetako diputatuen herenek, joera absolutistakoek, Pertsiarren
Manifestua deritzona sinatu zuten, bertan, gobernu absolutua aldarrikatzen zuten. Fernando
VII.ak estatu-kolpea eman zuen 1814ko maiatzaren 4an; Konstituzioa eta Cadizko Gorteek
prestatutako lege liberal guztiak indargabetu zituen, eta absolutismoa ezarri zuen.

Fernando VII.aren erregealdiak hiru fase izan zituen: 1814 eta 1820 urteen bitartean
absolutismoa berrezarri zen –Seiurteko absolutista–. 1820 eta 1823 artean liberalek agintea
berreskuratu zuten –Hirurteko liberala–. Eta 1823tik erregea hil arte (1833an) absolutismo
monarkikoa eta Erregimen Zaharra.

Horren guztiaren ondorioz, monarkia absolutista berriz ezarriko da, horrek esan nahi du
konstituzioa baita kenduko dela.

You might also like