Fundamentos Urtarrila 2022 Etengabeko Ebaluazioa

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

KULTURARTEKO HEZKUNTZAREN OINARRI TEORIKOAK

KULTURARTEKO HEZKUNTZA MINORRA


2021-2022

IZENA: Jokin ABIZENAK: Totorika Ocerin

NAN: 45949215E DATA: 2022/01/14

1. Aniztasun handiko ikastetxe batean lan egiteko proposamena

Etnia, kultura eta hizkuntza aniztasun handia duen itunpeko ikastetxe batek irakasle bat
kontratatu behar du. Lanpostua lortzen duen pertsonak bere ezagutzak eta gaitasuna
erakutsi beharko ditu eskolan kulturartekotasuna kudeatzen laguntzeko. Lanpostua lortzeko,
hiru gairi buruzko idatzizko proposamen bat egiteko eskatu zaizu:

Etnia, kultura eta hizkuntza aniztasun handia duen edozein espaziok, kasu honetan ikastetxe
batek, altxor handi bat du bere baitan ongi kudeatzen bada. Lehenengo pausua, aniztasun hau
zein aberasgarria den konturatzea eta sinestea da, arazo bezala ikusi beharrean, askotan
gertatzen den bezala. Aniztasunari aurre egiteko eta honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko
oso garrantzitsua da identitatearen inguruan hausnartzea eta eskola komunitatearekin lantzea.

Identitatea landu ahal izateko, lehenik eta behin beharrezkoa da identitate hitza definitzea, oso
nahaskorra izan daitekeen hitz bat delako eta gainera arriskutsua izan daiteke definizioaren
gaineko ideia desegoki bat izatea. Identitatea pertsona edo talde bakoitza besteengandik
desberdintzen dituen ezaugarriak dira, hauen artean, hizkuntza, jarrera, tradizio, edota
pentsamenduak egon daitezke besteak beste. Identitatea estatikoa ez dela azpimarratu beharra
dago, etengabe aldatzen dira bakoitzaren ideiak eta jokaerak. Adibide bezala daukagu gaur egun
bizi dugun pandemia egoera. Aurretik ezezaguna zen birus honen aurrean bakoitzak ikuspuntu
eta joera desberdinak hartu ditu eta hauek ere bakoitzaren identitatearen parte dira.

Bi identitate talde nagusi daudela esan genezake: identitate kolektiboa eta identitate indibiduala.
Lehenik eta behin, nortasun kolektiboak aipatuko ditugu. “Gu” bategatik partekatzen diren
eraikuntza sinbolikoak edo irudikapenak dira. Nortasun kulturala, beste pertsona bat nireen
antzekoak diren sinesmen eta balioak dituen norbait bezala hartzen dudanean sortzen da (Borda,
2003). Hala ere, inoiz ez dituzu sinesmen eta balio guztiak konpartituko talde edo kolektibo
1
batekin, gure egunerokotasunean, talde edo kolektibo askorekin aurkitzen garelako eta hauetako
askoren parte garelako (Sen, 2007). Beraz, badira ezaugarri asko gure identitate indibiduala edo
pertsonala eraikitzen dutenak, bakarrak egiten gaituenak munduan. Identitatearen eraikuntza
bizitza osoan zehar gauzatzen den prozesu bat da (Barquín, 2009).

Amin Maalouf, Libanon jaiotako eta geroago Frantziara exiliatutako idazle eta kaztearia da.
Identidades asesinas (2005) liburuan, identitatearen inguruan hurrengoa erantzuten dio askotan
egin dioten galderari; erdi frantseza eta erdi libanoarra zara orduan? Inola ere ez! Identitatea ez
dago jokaerez eginda, ez da erdietan banatzen, ezta herenetan ere. Bakar bat daukat,
“dosifikazio” singluar baten bitartez eratu diren ezaugarrien emaitza bezala eta inoiz ez dena
berdina bi pertsonetan. Hala ere, erantzun honi jarraian beste galdera batekin erasotzen diote,
“baina barnean, zer da sentitzen duzuna?”. Horrelako galderekin identitate kulturala edo
jatorrizko herrialdearekiko sentimendua da bilatzen duguna askotan, eta konturatu gabe egiten
ditugu horrelako akatsak. Baina identitate batek beste hainbat osagarri ditu, hizkuntza,
sinesmenak, bizitzeko modua, familia harremanak, sukaldaritza edo arte gustuak, hainbat
herrialdeetatik datozen influentziak etab. Aniztasun guzti hau aberasgarria izango da bakarrik
esperientzia hauek bizi dituenak bere osotasunean bizitzeko askatasuna sentitzen duenean.
Bestalde, aniztasun guzti honetaz disfrutatu ezin duenean eta etengabe zalantzan jartzen
zaionean, traumatikoa izan daiteke ibilbide hau (Maalouf, 2005).

Beraz, esan bezala identitatea bizitza osoan zehar garatzen da eta dinamikoa da, etengabe
aldatzen da. Pertsona orori bere bizitzako etapa bakoitzan inguruan dituen kultura, jende, erlijio,
hizkuntza eta beste hainbat ezaugarrik eragiten diote, bakoitzaren identitatea milaka ezaugarriz
osatuz. Aldi berean ezaugarrietako bakoitzak, identitate kolektibo baten parte ere egiten du
pertsona, baina inoiz ere talde hauekin ezaugarri guzti guztiak konpartituz.

Eskolaren papera identitatearen garapenean oso garrantzitsua da, eskolak kohesio sozialerako
funtsezko papel bat jokatzen baitu, eta identitatearen garapenak kohesio soziala izan behar du
ardatz. Eskolak lortu behar du haur oro bertako gizarteko kide bat gehiago sentitzea, ikasleak
partekatutako balioetan sozializatzea eskolako zeregin garrantzitsuenetako bat baita, eta
garrantzi handia izango du aniztasunean bizikidetza ikasteko. Sozializazio horren barruan, eskolak
bultzatu behar duen kulturarteko konpetentzia ez da «munduko herritar bihurtzea»; tokiko
ingurunean eta haren balioetan inplikatzea eta errotzea da abiapuntua (Barquín, 2009), beti ere
jatorrizko kultura kontuan hartuz eta errespetatuz. Ez du zetan bana-banako korrespondentzia
bat egon behar nazio, etnia, erlijio, klase sozial, sexu, sexu-joera eta eskolaren artean, historian

2
zehar hala izan bada ere. Eskola gizartearen erreminta bat da pertsonen zerbitzura jartzen dena,
hauek hezten laguntzeko, garapena estimulatzeko eta pertsonen arteko askatasuna eta
berdintasuna lortzeko helburuarekin. Gizarte kohesioa apurtu gabe pertsonak askatasun
indibidual eta kolektiboan bizitzeko eta elkarbizitzeko helburua izan behar du eskolak (Castaño
eta Carrasco, 2011).

Beraz, irakasleak identitatearen garapenean ezin du gidari papera ez den beste paper bat egin.
Bertako gizartera egokitzeko eta moldatzeko erremintak eman behar dizkio irakasleak ikasle
orori, elkarbizitzaren oinarriekin bakoitzak bere identitatea sor dezan ahalbidetu behar du, beti
ere besteen identitateak errespetatuz. Bakoitza den bezalakoa dela ulertarazi behar du irakasleak
eta bakoitzak identitate indibidual bat izatea guztiz errespetagarria eta hare gehiago beharrezkoa
dela gizartearentzako. Baina aldi berean, komunean dituzten identitate kolektiboak
nabarmentzea ere oso garrantzitsua da talde izaera lortzeko eta klaseko giroari laguntzeko.

Identitatearen zati garrantzitsu bat bakoitzaren hizkuntzak hartzen du baita, eta ama
hizkuntzaren trataera zein bigarren hizkuntzaren eskuratzea izan dira azken urteotan ikastetxeek
izan dituzten erronka nagusienetakoak. Hizkuntza eskolaren funtsezko erreminta da,
konpetentzia linguistikoa beharrezkoa da ikasle etorkinak hezkuntza sistemari benetako etekina
ateratzeko. Konpetentzia linguistikoa eskuratzeko lan egitea da beraz ikastetxeen lehen
eginbeharra, beharrezkoena. Baina ikaslego atzerritarra ez da analfabetoa, guztiek dakite
hizkuntzaren bat entzuten eta erabiltzen ikasi dutena, eta beste asko eskolarizatuak izan dira
haien herrialdeetan eta herrialde kolonoetako hizkuntzak dakizkite, beraz ez da zerotik hasi
behar. Hala ere, kontuan izan behar da, bigarren hizkuntzaren eskuratzeak 5 urte daramatzala
gutxienez, txikitatik hizkuntza hori ikasi dutenen parean egoteko (Castaño eta Carrasco, 2011).

Baina bigarren hizkuntza eskuratzea bezain garrantzitsua da ama hizkuntza mantentzea eta
horren arduraren parte ere hezkuntza sistemak dauka. Barquín eta Ruiz-Bikandik (2009)
hurrengoa diote ama hizkuntzaren inguruan: “Oso garrantzi handikoa da ikasleek eta euren
familiek lehen hizkuntzari eustea, haren garapenak eskolako hizkuntzen garapena berma
dezakeelako. Era berean, beharrezkoa da irakasleak ulertzea eta onartzea eskolako zereginak
aurrera ateratzeko ikasleek askotan lehen hizkuntzaz egin behar izatea euren artean, horrela
jokatuz zama intelektuala arindu egiten delako, ama hizkuntza bitarteko kognitibo bezala
jokatzen baitu” (15. Or.).

3
Autore hauek dioten bezala, lehenengo hizkuntzaren oinarriak ondorengo hizkuntzetarako
erreferentzia izango dira. Beraz, ama hizkuntza mantentzea garrantzitsua dela ondoriozta
dezakegu, nahiz eta askotan galdu egiten dela esan behar den. Horregatik, oso garrantzitsua da
ama hizkuntzak lantzea eta bultzatzea ikasgelan eta etxean, nahiz eta ezinezkoa izango
litzatekeen irakasleek ikasleen ama-hizkuntza guztiak kontrolatzea. Oso garrantzitsua da baita
gurasoekin hitz egitea ama hizkuntza mantentzearen eta garatzearen onurak azaltzeko.

Gaur egun oso eskola gutxitan ikusten da ama hizkuntza mantentzeko nahia eta behar bada ideia
edo material faltagatik izan daiteke. Horregatik lau ariketa proposamen egingo ditut ikaskideen
ama hizkuntzak klasea lantzeko eta mantentzeko. Lehenengo ariketa eta garrantzitsuenetarikoa,
epe luzerako baita eta hemendik abiatuko delako bigarren ariketa, klasean aurkitu ditzakegun
kartel, poster edota hiztegiz betetako kartulinak, klaseko hizkuntza guztietara itzuliko ditugu.
Honetaz gain, hainbat kartulina sortuko ditugu hizkuntza guztietan idatzitako esapide
funtzionalekin. Adibidez; Kaixo / Agur / Komunera joan naiteke? / Mesedez / Eskerrik asko / Zer
moduz? / Nola esaten da……? Etab.

Lehenengo ariketa honen bitartez ama hizkuntza guztietako hiztegi pixka bat izango dugu
ikasgelan zehar urte guztirako. Bigarren ariketarako, esapide funtzionalen taula hau beharrezkoa
izango dugu. Aste bakoitzean esapide funtzional hauetako batzuk ikasleren baten ama hizkuntzan
esango ditugu. Astero beraz hizkuntza batean egingo dugu eta guztiekin bukatzean berriz hasiko
gara kurtsoa bukatu arte. Hasieran kaixo, agur, eskerrik asko eta mesedez bakarrik izan daitezke
(klasearen arabera eta ikusten den motibazio mailaren arabera), hurrengo txandan esapide
gehiago gehitzen joan gaitezke. Modu honetan, esapideak ez dira horman ahaztuko diren
kartelak baino izango.

Hirugarren ariketa bezala, irakasleak noizean behin etxerako ariketa fitxak ikasleen ama
hizkuntzan bidaltzen saiatu daiteke. Honek lan handia dauka eta irakasleen konpromezua
eskatzen du, ikasgela bakoitzean hizkuntza asko egon daitezkeelako baina ikasle horientzako oso
onuragarria izan daiteke, baita familientzako ere.

Laugarren eta azken ariketa, poster bat osatzea da, gero gelako hormetan jarriko ditugunak.
Ikasle bakoitzak bere jatorrizko herrialdearekiko informazioa bilatuko du, interneten bidez,
liburuetan begiratuz… baina batez ere, etxean galdetuz eta etxeko errealitatea isladatuz. Poster
hauetan argazkiak eta informazioa jarriko dute bai ama hizkuntzan bai eskolako hizkuntzan. Oso
garrantzitsua da etxeko errealitatera jotzea estereotipoetan ez jausteko.

4
Ariketa hauek eta askoz gehiago eraman daitezke aurrera klasean ama hizkuntza kontuan
hartzeko eta klasean ere bere tokia egiteko baina garrantzitsuena irakasle bezala hizkuntza hauek
errespetatzea eta familiei hauen inguruko ardura eta mantentzeko motibazioa erakustea da.
Horretarako irakasle bezala ere formakuntzak jasotzea eta eskola komunitatearekin zein bakoitza
bere buruarekin konpromezua hartzea darama.

Idatzizko proposamen honekin bukatzeko, kulturaren inguruan arituko naiz eta hau klasean
lantzeko modu aproposen inguruan. Lan honetako hirugarren zatirako planteatzen den galdera
hurrengoa da; “Esplizituki landuko zenuke beste herrialde bateko ikasleen jatorrizko kultura?”.
Galdera honi erantzuteko Amelia Barquín-ek (2015) ¿Qué debe hacer la escuela con las culturas
familiares del alumnado inmigrante? artikuluan planteatzen dituen galderekin erantzungo diot.
“Munduko kulturak "ezagutu" al daitezke, besterik gabe? Zenbaki zehatz bat dago? Zenbat eta
zeintzuk izango lirateke? Zenbat ezaugarrirekin ezaugarrituko da horietako bakoitza ikasgelan?
«Orokorrenekin»? Hori nahikoa al da kultura horiek ezagutzen direla uste izateko? Kulturaren
zein ikuspegi ari da irakasten modu horretan? «Ikasle etorkinen kulturak» beren familien
jatorrizko herrialdekoak baino ez dira, eta ez hazten ari diren tokikoak?” (446. 0r.).

Jantziekin, musikatxoekin, exotismoarekin eta kuskusekin soilik eraikitzen den kulturarteko


pedagogia horrek talde nagusiko kideen eta gutxiengoen arteko harreman gatazkatsu, botere eta
marjinazio, menderatze eta menpekotasun multzoak ezkutatzen eta mozorrotzen laguntzen du.
Horrela, gatazka horien kudeaketari ez zaio aurre egiten, baizik eta kulturen arteko harremanen
simulazio batekin ordezkatzen da, hau da, kasurik onenean, testuingurutik kanpoko elementu
folkloriko eta erreferente hutsen elkartrukea, desiratutako gizarteratzea eraikitzeko gai ez dena,
berarentzat oztopo ez denean (Carbonell, d.g.). Honek ez du esan nahi, ikasleen jatorrizko
kulturak ez direnik klasean landu behar, baina oso garrantzitsua da nola lantzen ditugun. Garcia-k
eta Carrasco-k (2011) egindako testuen bilketan Xavier Besalú-k pertsona orok bere bizitzan
moldatzeko dituen ezagutza, gaitasun eta jarrera bezala definitzen du kultura. Horregatik inor ez
da kultura baten partaide, baizik eta kulturak pertsonenak dira, eta hauek haien bizitzan zehar
erabili eta gozatuko ditu egoki deritzon moduan. Erabilpen hau izango da besteengandik
desberdintzen dutenak baina aldi berean antzeko egingo dituenak.

Beraz, lehen planteatutako galderari erantzunez, ez nituzke klasean esplizituki beste herrialde
bateko ikasleen kulturak landuko. Eskolak kontuan hartu eta balioetsi behar ditu ikaslearen
berezko ezaugarri kulturalak; horrek esan nahi du, praktikan, ikasgelan kulturak azaleratzeko eta
lekua eta prestigioa emateko kondizioak eman behar direla (Barquín, 2009).

5
Beraz, klasean kulturak esplizituki landuko ez ditugunez, baina aldi berean kultura guztiak
presente egoteko eta maila berean kontuan hartuak izateko, klasean erabiltzen den materiala
ondo aukeratzea oso garrantzitsua da. Ikasturtean zehar klasean hainbat ariketa egin ditugu eta
kultura eta identitatea lantzeko eta emaitza aberasgarri eta politak irten ziren. Ariketa hauetan
gure familiaren eta izenaren jatorria landu genituen alde batetik. Etxean galdetu genuen hauen
inguruan eta jatorria mapa batean markatu genuen txintxeta eta hariekin. Modu honetan gure
familiaren jatorri desberdinak ikusi genituen eta klasearekin konpartitu genituen. Izen bat
aukeratzerakoan, askotan istorio luze bat dago honen atzetik eta gure identitatearen parte handi
bat da baita ere. Honetaz gain, guretzako bereziak diren tokiak aukeratu genituen eta argazkiekin
hauek zergatik ziren guretzako garrantzitsuak edota zergatik toki horiek gure izaerarekin lotzen
genituen azaldu genion klaseari. Ariketa hauen bitartez, ikasleek haien kultura erakusten diote
klaseari, familiaren ibilbide geografikoa, izenaren zergatia, maite dituzun tokiak, zure izaera…

Horrelako ariketez gain, esan bezala, oso garrantzitsua da material didaktikoa ondo aukeratzea.
Gaur egun liburu edota ikus-entzunezko material interesgarria eta benetan landua dago kultura
edota kulturartekotasuna lantzeko. Nire ustetan, material honetan gaur egun munduko haur
desberdinek jasaten dituzten egoera desberdinak ikusarazi behar dira. Miloika egoera desberdin
ikus ditzakegu eta egoera hauetan hainbat sentimendu azalerazten dira. Bildurra, bakardadea,
deserrotzea, traizioa, dolua, ezjakintasuna… baina ez dira guztiak hain ilunak izan behar, ilusioa,
esperantza eta elkartasuna lantzen dituzten testuak ere badaude. Hainbat adibide jartzen ditu
Borda-k (2003), besteak beste, Lisa Bresner-en (2002) Un sueño para todas las noches. Liburu
honetan Txinako kulturari buruzko sarrera bat aurkituko dugu, idazketa-sistematik hasi eta
komunitate honen bizitzaraino. Tang txikiaren historia interesgarria izan daiteke Txinako irakurle
etorkin batentzat hemen Espainian, eta abegi ona ematen dion kultura espainiarretik abiatuta
bere nortasun kulturala aitortzen lagun diezaioke, baita oro har Txinako kulturaren alderdi
esanguratsuak ezagutzeko interesa duen irakurlearentzat ere. Beste adibide bat, José A. Ramírez
Lozanoren Ametsen mapak (2002) identitate kolektibo psikologiko eta familiar interesgarria
proiektatzen du. Familia-ereduak familiako kide guztien arteko harremanak hartzen ditu kontuan.
Amadeo aitona trenbide-gidari erretiratua da, eta bere irudimenarekin familiaren bizitza alaitzen
laguntzen du, amets egiteko eta bidaiatzeko ahalmena oparitzen die bilobei, errepide eta
trenbideen mapei jarraituz.

Borda-k (2003) eskeintzen duen literatura zerrendarekin jarraituz, Oli eta H. Tomasen (2001)
Once damas atrevidas testu literarioa aurki ditzeakegu . Bertan, freskotasunez aurkitzen ditugu
kultur aniztasuna, kulturen arteko elkarrizketarako bideak proposatuz, desberdintasunak

6
bateratuz eta integratuz eta aberastasun gisa onartuz. Dama bakoitza hiri batean harrapaturik
geratzen da, kultura batean, Fez hiritik, basamortua dunekin, Errusia bere elur eta izotzekin,
Monterrey bere eguzki kiskalgarriarekin, Australia eta horrela abiapuntura itzultzea erabaki zuen
azkenekoraino.

Ariketa, testu literario eta jarrera hauen bitartez, ikasle bakoitzak bere identitatea sortzea
helburu izan behar dugu. Aurretik esan bezala, pertsonak ez garela kulturen parte, baizik eta
kulturak gure parte dira eta bakoitzak kultura asko ditugu barruan, aldi berean gure kultura
propioa sortuz. Kultura eta identitate aniztasun guzti honi etekin handiena ateratzen ikasi behar
du hezkuntza sistemak, ikasleek etorkizunerako behar dituzten konpetentziak lor ditzaten.

BIBLIOGRAFIA:
- Borda Crespo, M.I. (2003). La identidad cultural a través de los textos literarios
infantiles y juveniles. Pro-puesta de lectura. Actas VIII Simposio Internacional SEDLL,
Badajoz, diciembre de 2003 (en prensa). https://docplayer.es/12261605-La-identidad-
cultural-atraves-de-los-textos-literarios-infantiles-y-juveniles-propuesta-de-lectura-
ma-isabel-bordacrespo-dpto.html
- Barquín, A. (2009) ¿De dónde son los hijos de los inmigrantes? La construcción de la
identidad y la escuela. Educar 44, 81-96.
https://www.raco.cat/index.php/Educar/article/view/200834
- Sen, A. (2007). Identidad y violencia: La ilusión del destino. Buenos Aires: Katz.
- Maalouf, A. (2005). Identidades asesinas. Alianza Editorial. (F)
- García Castaño, F. J., & Carrasco Pons, S. (2011). Población inmigrante y escuela:
conocimientos y saberes de investigación. Población inmigrante y escuela, 45-53 eta
81-93.
- Barquín, A. eta Ruiz-Bikandi, U. (2009). Hizkuntzen kudeaketa eskolan. TANTAK 21 (1),
7-21.
- Barquín, A. (2015) ¿Qué debe hacer la escuela con las culturas familiares del alumnado
inmigrante? Educar, 51(2), 443-464. http://dx.doi.org/10.5565/rev/educar.671
- Carbonell, F. (d.g.). Decálogo para una educación intercultural.
http://www.enlazandoculturas.cicbata.org/sites/default/files/MAPEP/
decalogo_multiculturalidad.pdf

You might also like