Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

5 GAITASUNAK EBALUATZEKO

Lagun taldeari Kroaziatik idatzia

Belin, 2010eko abuztuaren 15ean

Kaixo, lagunok!
Agindu bezala, hemen dituzue nire berriak. Zuetako batzuek oporretan jarraituko duzue,
eta, beste batzuk betiko martxan egongo zaretela imajinatzen dut, inoiz baino lanpetuago,
ezta? Bada, nik ez dizuet inbidiarik eman nahi, baina paradisu txiki batetik idazten dizuet.
Dakizuen bezala, Beli herrian nago auzolandegi batean parte hartzen. Gure eginbeharra
erromatar garaiko galtzada bat konpontzea da. Beraz, dena ez da barre eta festa. Baina,
bueno, egia esan, oraintxe bertan eguzkitan nago, patxada ederrean.
Beli Kroaziako iparraldean dagoen Cres izeneko uhartean dago. Oso herri lasaia da, ezin ho-
bea oporrak igarotzeko. Hona etorri aurretik, Kroaziako kostaldean zehar ibili nintzen, nire
motxila eta lo-zakua lagun, turismo pixka bat egiten.
Kroaziako hiriburua Zagreb da. Hara abuztuaren 1ean heldu nintzen eta handik herrialde
honetako altxor preziatuetako batzuk bisitatzera abiatu nintzen. Izan ere, Kroaziak dene-
tarik duen herrialde da: ur gardeneko hondartzak, historiaz beteriko hiriguneak, trekkinga
egiteko mendialde ederrak…
Zagrebetik hegoaldeko kostaldera joatea erabaki nuen. Izugarria izan zen Dubrovnik hiriko
alde zaharretik ibiltzea eta gogoan ondo gordeta dauzkat Mljet izeneko uharte basatian
emandako egunak. Hango lakuen inguruan, txangoak egin nituen eta gauak kala bakarti ba-
tean eman nituen, izarrak, kilkerren kri-kri histerikoa eta lo-zakua lagun. Era berean, itzela
izan zen Paklenica parke nazionaleko paraje ederrez gozatzea eta parke osoan bizi den az-
ken pertsonarekin topatu eta hitz aspertu bat egin ahal izatea.
Jende berezi asko topatu dut hemen. Adibidez, Mljeten kaleko musikari gazte batzuk eza-
gutu nituen, baina bereziena Bozidar izeneko kroaziar-bosniar-alemaniar gazte bat izan
da, Mljet uhartea erakutsi zidana. Inoiz ezagutu dudan mutil goxoena da. Oso kezkatu-
ta zegoen hondartzetan bakarrik lo egiteko nire zaletasun horrekin. Fisikoki ere sekulako
planta! Altua, beltzarana, larruazal fina, begi marroi argi bizi-biziak, gaztaina koloreko ilea.
Beharbada, auzolandegia bukatutakoan, berriz ere ikusiko dugu elkar.
Bueno kuadrilla, isildu egingo naiz, bestela bueltan, zer kontatuko dizuet? Besarkada handi
bat:

Maddalen

aek.org (moldatua)

252
5. unitatea

Izena: Maila: Data:

ULERTU 1 Zertara joan da Maddalen Kroaziara?


Lagun batzuk bisitatzera.
Lan egitera joan da eta, bide batez, senideak bisitatzera.
Auzolandegi batean parte hartzera joan da eta, bide batez, turismoa egitera.
Turismoa egitera joan da.

2 Zein da auzolandegiko parte-hartzaileek duten eginbeharra?

3 Testuan Maddalenek Kroazian zehar bizitakoa kontatzen du. Zer dio leku hauen gainean?
Beli:

Dubroknik:

Mljet:

4 Maddalenek esandakoaren arabera, zein dira Kroaziak turismoa egiteko dituen altxor
preziatuenetakoak?

INTERPRETATU 5 Testuan irakurritakoa aintzat hartuta, nolakoa da Maddalen?


Leku askotara bidaiatu duen neska nerabea.
Esperientzia berriak gustuko dituen emakume gaztea.
Motxila bizkarrean duela bidaiak egiten dituen andre adinekoa.

6 Zure ustez, zer gustatu zaio gehien Kroaziako egonalditik, jendea, lekua ala auzolandegia?
Arrazoitu erantzuna.

IKASGELARAKO EGUNEZ EGUNEKOA Euskara eta Literatura ERAGIN 1. DBH Fotokopiatzeko materiala © Zubia Editoriala, S. L.-Santillana Educación, S. L. 253
5 GAITASUNAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

ULERTU 7 Maddalenentzat itzela izan zen Paklenicako natura-parkean bizi den azken pertsonarekin hitz
aspertu bat egin ahal izatea. Zer adierazten du nabarmendutako esamolde horrek?
Solasaldi atsegina egin zutela.
Asperraldi luzea bizi izan zuela.
Ezin izan zutela ondo elkar ulertu.

8 Idatzi irakurri duzun gutunaren zatiak.

Belin, 2010eko abuztuaren 15ean

Kaixo, lagunok!

6
Agindu bezala, hemen dituzue nire berriak. Zuetako batzuk oporretan jarraituko duzue,
eta, beste batzuk betiko martxan egongo zaretela imajinatzen dut, inoiz baino lanpetuago,
ezta? Bada, nik ez dizuet inbidiarik eman nahi, baina paradisu txiki batetik idazten dizuet.
Dakizuen bezala, Beli herrian nago auzolandegi batean parte hartzen. Gure eginbeharra
erromatar garaiko galtzada bat konpontzea da. Beraz, dena ez da barre eta festa. Baina,
bueno, egia esan, oraintxe bertan eguzkitan nago, patxada ederrean.
Beli Kroaziako iparraldean dagoen Cres izeneko uhartean dago. Oso herri lasaia da, ezin ho-
bea oporrak igarotzeko. Hona etorri aurretik, Kroaziako kostaldean zehar ibili nintzen, nire
motxila eta lo-zakua lagun, turismo pixka bat egiten.
Kroaziako hiriburua Zagreb da. Hara abuztuaren 1ean heldu nintzen eta handik herrialde
honetako altxor preziatuetako batzuk bisitatzera abiatu nintzen. Izan ere, Kroaziak dene-
tarik duen herrialde da: ur gardeneko hondartzak, historiaz beteriko hiriguneak, trekkinga
egiteko mendialde ederrak…
Zagrebetik hegoaldeko kostaldera joatea erabaki nuen. Izugarria izan zen Dubrovnik hiriko
alde zaharretik ibiltzea eta gogoan ondo gordeta dauzkat Mljet izeneko uharte basatian
emandako egunak. Hango lakuen inguruan, txangoak egin nituen eta gauak kala bakarti
batean eman nituen, izarrak, kilkerren kri-kri histerikoa eta lo-zakua lagun. Era berean,
itzela izan zen Paklenica parke nazionaleko paraje ederrez gozatzea eta parke osoan bizi
den azken pertsonarekin topatu eta hitz aspertu bat egin ahal izatea.
Jende berezi asko topatu dut hemen. Adibidez, Mljeten kaleko musikari gazte batzuk eza-
gutu nituen, baina bereziena Bozidar izeneko kroaziar-bosniar-alemaniar gazte bat izan da,
Mljet uhartea erakutsi zidana. Inoiz ezagutu dudan mutil goxoena da. Oso kezkatuta zego-
en hondartzetan bakarrik lo egiteko nire zaletasun horrekin. Fisikoki ere sekulako planta!
Altua, beltzarana, larruazal fina, begi marroi argi bizi-biziak, gaztaina koloreko ilea. Behar-
bada, auzolandegia bukatutakoan, berriz ere ikusiko dugu elkar.
Bueno kuadrilla, isildu egingo naiz, bestela bueltan, zer kontatuko dizuet? Besarkada handi
bat:

Maddalen

HAUSNARTU 9 Maddalenek gutuna bidali dio bere lagun taldeari Kroaziatik. Zer bide erabiliko zenuen zuk zeure
lagunei mezuak igortzeko (Sms, mezu elektronikoa…)? Azaldu zergatik aukeratu duzun bide
hori.

254 IKASGELARAKO EGUNEZ EGUNEKOA Euskara eta Literatura ERAGIN 1. DBH Fotokopiatzeko materiala © Zubia Editoriala, S. L.-Santillana Educación, S. L.
5. unitatea

10 Azaldu zer abantaila eta zer desabantaila dituzten gutunak eta bestelako komunikabideek (Sms,
posta elektronikoa…).
•  Gutunaren abantailak eta desabantailak:

•  Bestelako komunikabideen abantailak eta desabantailak:

11 Irakurri galderak eta, hausnartu ondoren, erantzun.


•  Zer dira auzolandegiak? Zer helburu dute? Zer lan egiten dira auzolandegietan?

•  Proposatu ikastetxeko guneren bat hobetzeko auzolandegia.

IKASGELARAKO EGUNEZ EGUNEKOA Euskara eta Literatura ERAGIN 1. DBH Fotokopiatzeko materiala © Zubia Editoriala, S. L.-Santillana Educación, S. L. 255

You might also like