Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

EUSkara eta literatura 1 Irakurketa ozena

1. unitatea

 Presta ezazu testu hau gelan ozen irakurtzeko.

Zinema-jaialdiak

Zinema-jaialdi ugari antolatzen da gure herri eta hirietan, eta, zinemarik onenaz
gozatzeko, ekitaldi nagusien zerrenda osatu dugu, hilabetez hilabete.
Zinema-denboraldia Dock of the Bay jaialdiarekin hasten da. Musika-
dokumentalak protagonista dituen ekitaldi hau urtarrilean egiten da,
Donostian.
Iruñean dokumentalei buruzko nazioarteko jaialdia ospatzen dute, Punto de
Vista. Otsailean izaten da, Iruñean, bi urtetik behin. Hilabete berean, gay-
lesbo-trans zinemaren nazioarteko jaialdia egiten da Bilbon: Zinegoak.
Gasteizen, Euskal Zinemaren Astea ospatzen da hilabete horretan.
Basaurin ospatzen den Animabasauri jaialdiak animaziozko nazioarteko filmak
biltzen ditu, apirilean. Hilabete berean ospatzen da Donostiako Giza
Eskubideen Zinemaldia, urtetik urtera oihartzuna hartuz doan ekitaldia;
zinemazaleen onespena izan du azken edizioetan, eta, jorratzen duen gaian,
ekitaldi garrantzitsuenetako bat bilakatu da.
Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, FANT, maiatzean egiten da. Bertan, film
laburren jaialdia ere eskaintzen duten programazioan: Nontzefilmak. Bestalde,
film laburrak gustuko dituztenek Eskoriatzako Huhezinema jaialdiaz
gozatzeko aukera izaten dute hilabete horretan.
Ekainean, surfaren maitaleek ezin diote Surfilm Festival jaialdiari huts egin.
Surfari buruz urtero egiten diren ikus-entzunezko lan ikusgarrienak biltzen dira
Donostian. Horretaz gain, Urdulizen, zinema zuzendariek gustuko duten film
laburren jaialdia egiten da: Basartena. Bilbon, berriz, denboraldiko film
laburren jaialdirik ausartena egiten dute: Caostica.
http://www.gazteaukera.euskadi.net

You might also like