TAXIA

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

UBER vs Taxia

UBER aplikazioa zabaldu denetik, hautsak harrotzen ari dira garraioaren


sektorean. Jarraian horren azalpen laburra ematen duten bi testu dituzue,
baina, horiek irakurri baino lehen, jarri binaka eta komentatu puntu hauek:

- Ba al dakizu zer den UBER?


- Entzun al duzu ezer horren inguruan sortu den polemikari buruz?
- Erabili al duzu (edo zure lagunen batek) inoiz?

A ikaslea - Zer da Uber eta nola erabiltzen da?


Hemen daukazu EITBren web orritik hartutako artikulu bat. Irakurri testua eta prestatu 2
minutuko aurkezpena zure lagunari egiteko.

Zer da Uber eta nola erabiltzen da?


Gidari ez profesionalak eta bezeroak harremanetan jartzeko aplikazioak hautsak harrotu
ditu, batez ere taxi gidarien artean, "lehia desleiala" egiten diela argudiatuta.

Uber gidaria barne duten autoak


alokatzeko zerbitzua errazteko
jaio zen zerbitzua da. Ohiko
taxien antzera erabiltzen da,
baina gidariak partikularrak dira,
ez profesionalak.
Gauzak horrela, edozein gidarik
bere autoa jendea garraiatzeko
erabil dezake, Uberren baldintzak bete eta oniritzia jaso ostean.
Bitxia bada ere, eta bezeroen arabera, Uber erabiltzea taxian joatea baino garestiagoa da,
baina bezeroek jasotzen duen arreta eta zerbitzuak ematen duen erosotasunak
erabiltzaileek askotan Uberren alde egitea dakar.

Aplikazioa
Plataforma smartphonentzako aplikazio baten bidez erabiltzen da. GPSa erabili, bezeroa

Questi-online webgunean sortua


non dagoen ikusi eta inguruan erabilgarri dituen autoen eta gidarien berri ematen du.
Gidariak mugikorrean jasotzen du informazio guztia: bezeroaren eskaera, non dagoen, haraino
nola iritsi eta bidaiaren zenbatekoa kobratzeko sistema ere badu, erabiltzaileak berak
aplikazioari lotutako kreditu txartelaren bidez. Ez dago eskuko dirua erabiltzeko aukerarik.

Segurtasuna eta kalitate kontrola


Uberrek kalitate sistema propioa du, bidaiaren konfiantza, zerbitzuaren kalitatea eta
intzidentzien kudeaketa kontrolatzeko.
Segurtasunari dagokionez, gidariaren historiala eta gidatzeko gaitasuna aztertzeko neurriak ditu
Uberrek. Bidaia egin ostean, bezeroak zerbitzua eta gidariaren maila adierazteko aukera du.
Gidariak berak ere bezeroari nota jartzen dio.

Hedapen handia
Uber San Franciscon sortu zen, Kalifornian, 2009an, hiriko taxi zerbitzuaz gain bezeroei beste
aukera bat emateko.
Europako 28 hiritan, AENetako, Mexikoko eta Kanadako 68tan, eta Hegoamerikako, Ekialde
Ertaineko, Afrikako eta Asiako beste zenbait hiritan erabilgarri dago.

350.000 bidaia egunean


Azken datuen arabera, Uberrek 350.000 bidaia egiten ditu egunean, bost kontinentetan.
Aplikazioa eskuragarri dago Apple etxeko App Store atarian eta Google Playen (Android
sistema erabiltzen duten gailuentzat).

Questi-online webgunean sortua


B ikaslea - Partekatze ekonomia
Hemen daukazu BERRIA.info web orritik hartutako artikulu bat. Irakurri testua eta prestatu 2 minutuko
aurkezpena zure lagunari egiteko.

Partekatze ekonomia

Partekatze ekonomia liberalismo ekonomikoaren etapa berri bat, statu quo-a erasotzen duen
elementua edota post-kapitalismoaren aztarna? Partekatze ekonomia delakoa, komunikazio
zerbitzu digitalei esker, bakoitzak izan ditzakeen baliabideak trukatzean datza. Horien bidez,
etxeak, kotxeak, espazioak, ezagutza... trukatzen ditu jendeak, batzuetan diru truke, baina ez
beti.
Gure inguruan ezagunak dira adibidez Airbnb eta
Uber, etxe egonaldiak eta kotxe ibilbideak
partekatzeko tresnak, hurrenez hurren. Bada,
zerbitzu horiek gero eta arazo gehiago dituzte
hedatzeko, presioen eta lege aldaketen ondorioz.

Garraioaren gaiari helduz, Uber-ek, kilometro tarifak ditu eta zerbitzuarengatik komisioa
kobratzen du. Antzeko zerbitzua den, BlaBlaCar, Uber-en aldean, ibilbide bat egin behar duten
pertsonen arteko harremana egin, eta gastuak partekatzeko aukera ematen du, komisiorik
gabe. Horrek seguruenik, aurka egitea zailduko du.

Era honetako zerbitzuen aurka, aurretik esparru hauetan, lizentzien bidez (beraz erakundeen
kontrolpean) jarduten zuten ekonomia esparruak daude, taxi gidariak adibidez. Zerbitzu
desegokia, kalitate txarra, profesionaltasun eza... beldurra azken finean, erabiltzen dute beren
lana defendatu nahian.
Bigarren aurkaria maiz erakundeak dira. Presioengatik edo ogasunean izan dezakeen
eraginagatik, lege aldaketak murriztaileak proposatzeko joera izaten dute. Aztertu beharreko
ertz asko daude, zerbitzu hauek iruzur eta prekarietate iturri ere izan daitezkeelako, baina
soluzioak luzera begira egin behar dira, iraunkorrak izan behar badute.

Aldekoak ere badira, erabiltzaileetatik hasi, liberalismo ekonomikoaren aldeko zein aurkakoak
(post kapitalismoaren aldekoak). Uber hurbilago dago liberalismo ekonomikoaren aldekoek
defendatzen dutenetik; BlaBlaCar, aldiz, bigarren iritzitik gertuago dagoela esan daiteke, baina
ez %100ean.
Eredu post-kapitalista batean baina, harremanek ez lukete asimetrikoak izan behar eta
zerbitzuak ez lirateke elkarlaneko kontsumora» mugatu beharko. Beste arlo batzuetan energia
eta komunikazioa, adibidez ematen hasi den bezala, jabetza eta kontrola ere partekatua behar
luke izan, komuna alegia.
Gorka Julio
Kontatu elkarri

Orain, kontatu elkarri prestatu duzuen aurkezpena (lehenengo A ikasleak eta gero Bk). Gero,
ideia hauen inguruan eztabaidatu:

- UBERrek egiten duena intrusismoa da?

- Debekatu beharko litzateke?

- Taxistek arrazoia daukate?

- Ba dago soluzioren bat?

- Ezagutzen duzue gauzak partekatzeko beste aplikazioren bat?

- Berdin da kobratzea edo doan izatea?

Questi-online webgunean sortua

You might also like