Disoluzioak Solido Likidotan - Sodio Hidroxido

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

1.

Batxilergo FISIKA – KIMIKA 2015-2016 Koldo Mitxelena BHI

SOLIDO BATEN DISOLUZIOA LIKIDOTAN

Disoluzioak, bi osagai edo gehiagoren arteko nahaste homogeneoak dira. Proportzio handiagoko osagaiari
(orokorki) disolbatzailea deitzen zaio eta besteei solutua.

Helburua: Solido baten disoluzioa likidotan prestatzen ikastea eta laborategiko oinarrizko tresneria era
egokian erabiltzea.
100ml 1M eta 100ml 2M prestatu.

Materiala Erreaktiboak
Hauspeakin ontzia %98 purutasuna duen sodio hidroxidoa
Espatula Ur distilatua
Balantza
Beirazko hagatxoa
Matraze aforatua
Tantakontagailua

Esperientzia egiteko argibideak

1.- Solutuaren purutasuna kontuan hartuz, behar dugun solutuaren kantitatea


kalkulatu.
2.- Substantziaren pisaketa egiteko balantza orekatua egon behar da eta
erreaktiboa balantzaren platertxo-gainean zuzenean ez dago jartzerik.
3.- Pisatuko duzun substantzia hauspeakin - ontzira espatula baten laguntzaz
pasatu
4.- Prestatu nahi dugun disoluzioaren bolumenaren 2/3-eraino disolbatzailea
gehitu.
5.- Disoluzioa beirazko hagatxoaren laguntzaz irabiatu. Disoluzioa matraze
aforatuan bota. Matrazearen bolumena prestatu nahi dugun disoluzioarena izango
da.
6.- Erabilitako hauspeakin-ontzia disolbatzailez garbitu eta matraz aforatuari
gehitu. Bota disolbatzaile gehiago, arrasean jarri arte.
7.- Disoluzioa, konposatuaren formula, izena, kontzentrazioa eta prestakuntzaren data adierazten duen
ontzira bota.

Galderak
1.- Zein da prestatu duzun disoluzioaren molaritatea?
2.- Zenbat mol sodio hidroxido hartu behar dituzu?
3.- Zenbat gramo?
4.- Zer da meniskoa?

You might also like