Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

OPTIMIZAZIO PROBLEMAK

1) Kalkulatu 96π m2-ko letoizko txapa batekin eraiki daitekeen bolumen maximoko zilindroaren
neurriak.

2) Triangelu isoszele baten perimetroa 10 cm-koa da. Biraketa egiten da alde ezberdinetik
trazatutako altuera ardatz gisa hartuz, eta konoa sortzen da. Kalkulatu triangeluaren aldeak
konoaren bolumena maximoa izan dadin.

3) Altuera 10 m-koa eta bolumena 30 m3-koa duen paralelepipedo angeluzuzena egin nahi dugu.
Oinarria egitearen kostua 20 €/m2 da, alboko hormena 40 €/m2 eta estalkiarena 30 €/m2.
Kalkulatu paralelepipedoaren dimentsioak, kostua minimoa izan dadin.

4) Altzairuzko andel bat eraiki nahi dugu, zilindro zuzenaren formakoa eta muturretan
esferaerdiak dituena, propano gasa biltegiratzeko. Zati zilindrikoa estaltzeko txaparen kostua
10 €/m2-koa da, eta muturrak (esferaerdiak) estaltzeko materialarena 20 €/m2-koa. Zer neurrik
minimizatzen dute kostua, lortu nahi den edukiera 10π m3 bada?

You might also like