Hauspeaketa Eta Disoluzioa

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

KALTZIO KARBONATOAREN HAUSPEAKETA ETA DISOLBAKETA

Helburua

Kaltzio karbonatoa oso disolbagarritasun txikiko gatza da. Saiaketa honetan, lehenik bere
hauspeakin bat sortu eta ondoren gatz hori disolbatuko duzu.

Ohar garrantzitsua

Nahastu beharreko bi disoluzioak elkartu aurretik ziurtatu gatzak ongi disolbatu direla. Zaila
balitz disolbatzea iragazi bai CaCl2 eta baita Na2CO3 . Ongi disolbatuta gelditu behar dira.

Materiala

Eustoina Gomazko tutua (hutspeko iragazpenerako)

Giltzaurra Hagatxoa

Kitasatoa Sodio karbonatoa

Kaltzio kloruroa Erloju beira

100mL-ko hauspeakin ontziak (2) HCl (salfumana)

Hauspeakin ontzi handiago bat.

Prozedura

-100mL-tako ontzi batean 5 g CaCl2 pisatu. Gehitu 30mL ur eta nahastu dena disolbatu arte.

-100mL-ko beste hauspeakin ontzi batean 5g Na2CO3 pisatu. Gehitu 30mL ur eta nahastu
sodio karbonatoa erabat disolbatu arte.

-Nahastu azken disoluzio hau hagatxoarekin prozesua errazteko. Utzi horrela zenbait orduz.

CaCl2(aq) + Na2CO3(aq) → CaCO3(s) + 2NaCl(aq)

-Prestatu iragazpena egiteko beharrezko muntaia eta lorturiko hauspeakina iragazi.

1
2
-Hauspeakina garbitu hiru aldiz urarekin. Gero kontu handiarekin hauspeakina Büchner
inbututik atera eta erloju beira batera eraman.

-Errendimendua kalkulatu nahi baduzu, utzi hauspeakina lehortzen estufa batean 120ºC-tan
gau guztia (hau ez dugu egingo), 50ºC-tan utziko dugu 10-15 minutuz (edo egun batez
tenperatura arruntean).

Hauspeakina disolbatzea

-Espatula baten bidez hauspeakin kantitate txiki bat hartu eta saiodi batean jarri.

-Gehitu 3mL HCl 2M eta behatu zer gertatzen den. HCl 2M-a zuk prestatu behar duzu. 50mL
prestatu eta horretarako egin beharreko kalkuluak koadernoan egin.

GALDERAK

1. Zein da lehen erreakzioan hauspeatu den konposatua? Idatzi erreakzio kimikoa eta
identifikatu hauspeakina.
2. Arrazoitu zergatik iragazpena hutspeko sistema honekin egin behar den. Zer gertatuko
litzateke grabitate bidezko iragazpena egingo bazenu?
3. Hauspeakina disolbatzeko HCl-a gehitu duzu. Zein da bigarren erreakzio honen
estekiometria?
4. Nola kalkulatuko zenuke lehenengo erreakzioko errendimendua? Horretarako datu hauek
beharko dituzu. Egin kalkuluak koadernoan.

Elementua Masa atomikoak (g/mol)

Na 23

Ca 40

C 12

O 16

Cl 35,5

3
4

You might also like