Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

2. gaia. Landare morfologia.

2. GAIA. LANDARE MORFOLOGIA. EREDU


MORFOLOGIKOAK ETA ANTOLAKUNTZA-MAILAK.

AURKIBIDEA
1. Landare morfologia.
2. Eredu morfologikoak.

1. LANDARE MORFOLOGIA.
Landare morfologia landareen kanpo-itxuraz edo formaz arduratzen den zientzia da.

Mundua, eta bertan bizi diren bizidunak ez dira beti berdinak izan. Egungo egoera prozesu
ebolutibo eta historikoen ondoriozkoa da.

2. EREDU MORFOLOGIKOAK.
2.1. Unizelularrak.
→ Zelula prokariotoa edo eukariotoa izan daiteke.
→ Zelula bakoitza totipotentea da; zenobioak eratzean, zelularen bat
bereizten bada, bakarrik bizirauteko gai da.
→ Mugiezinak ala mugikorrak izan daitezke.
→ Landare unizelularren adibide:
▸ Zianobakterioak.
▸ Alga ugari.
▸ Zenbait onddo.

2.2. Zelulen agregazioak.


Eredu unizelularrean zelulek agregatuak era ditzakete. Bi
motatako agregazioak aurki ditzakegu:
a) Zenobioak.
・ Koloniak eratzen duten zelula-kopurua ez da finkoa espezie
bakoitzeko.
・ Zelulak totipotenteak dira.

Spirulina sp. (bakterio


fotosintetizatzailea).

1
2. gaia. Landare morfologia.

b) Koloniak.
・ Kolonia eratzen duten zelula-kopurua finkoa da espezie bakoitzeko.
・ Belaunaldi berriak kolonia amaren
barnean eratzen dira.
・ Kolonia eboluzionatuenetan totipotente
izaera galtzen da, lanaren banaketa
gertatzen da (zelula batzuk prozesu
batzuetan espezializatzen dira soilik
koloniaren biziraupenerako: funtzio
trofikoa, ugal funtzioa…).

2.3. Firukara.
・ Zelulak pareta komun batez estu elkartuta geratzen dira
zelularen zatiketaren ondoren.
・ Sinpleak (zatiketa zelularrak plano berean) edo adarkatuak
(zenbait zatiketa plano desberdinean) izan daitezke.
・ Onddo gehienetan eta alga askoren antolaketa tipikoa da.

2.4. Pseudoparenkimatikoa.
・ Parenkima: firuz osatutako gorputzak baina beraien artean korapilatu direnak. Itxura
mamitsua ematen diote gorputzari.
・ Pseudoparenkima (=parenkima faltsua) hainbat firu batu eta korapilatzen direnean eratzen
da, modu horretan trinkotuz eta tamaina handiagoko egitura makroskopiko bat eratuz
(begi bistaz ikuskorra).
・ Alga makroskopikoetan (gorriak eta arreak) eta goi mailako onddoetan (likenak, fruitu
gorputzak) antolaketa mailarik arruntena da.

*Goi mailako onddoak:


→ Gorputz begetatiboa firukara da (A firuei hifa esaten zaie
onddoetan eta multzoari mizelioa).

→ Firuak pseudoparenkimatan antolatzen dira (B) esporak


ekoizten dituzten gorputzak eratzeko.

→ Onddoaren ugalketa sexualaren ondorioz, lurgainera


ateratzen den fruitua edo perretxikoa sortzen da.

2.5. Parenkimatikoa.
・ Espazioaren hiru planoetan zatitzen diren zelula
espezializatuak. Agertzen diren zelulak funtzio
bereziak dituzte.
・ Zenbait alga (gehienbat marroiak, baina berdeak
ere), eta landare guztiak eredu morfologiko hau
jarraitzen dute.

2
2. gaia. Landare morfologia.

2.6. Landare morfologiaren antolakuntza-mailak.


▸ Protofitoak: zianofizeo eta diatomeoetan. Unizelularrak edo zelulen agregazioak izan
daitezke.
▸ Talofitoak: alga eta onddo gehienak. Firukarak, pseudoparenkimatikoak, parenkimatikoak
(kormorik ez).
▸ Briofitoak: hepatikoak eta goroldioak. Parenkimatikoak (kormorik ez).
▸ Kormofitoak: iratzeak, fimnospermoak eta angiospermoak. Parenkimatikoak (kormorik ez).

EZAUGARRIAK PROTOFITOAK TALOFITOAK BRIOFITOAK KORMOFITOAK

Lan banaketa EZ BAI (ugal/begetatiboa) BAI BAI


- Eboluzionatuenetan - Kaulidio - Sustraia
- Kauloide - Filidio - Zurtoina
- Filoide (hosto itxura) - Rizoide - Hostoa
- Rizoide

Ehun EZ EZ EZ BAI
desberdintzapenik - Euste ehunik ez - Euste ehunik ez - Euste ehunak
- Garraio sistema

Urarekiko Poikilohidroak* Poikilohidroak Poikilohidroak Homeohidroak**


menpekotasuna

Eredu - Unizelularrak → - Firukarak - Parenkimatikoak - Parenkimatikoak


morfologikoak prok/euk (sinple//adarkatu)
- Zenobioak - Sifonatua
- Koloniak - Pseudokimatikoa
- Parenkimatikoa

Adibideak Zenbait alga eta Alga gehienak Hepatika eta Iratze,


onddo Onddo konplexuenak goroldioak gimnospermoak eta
angiospermoak

*Poikilohidroak: inguruneko urarekiko dependentzia baina beraiek ezin dute urik barruan euki.
**Homeohidroak: ura kontrolatzeko gaitasuna dute.

You might also like