Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

ADITZ IZENA edo NOMINALIZAZIOA

Aditzoinari -t(z)e marka eransten bazaio, aditzak izen bihurtzen dira

aditzoina aditz izena


(heldu) hel heltze
(egin) egin + -t(z)e > egite
(etorri) etor etortze

Aditz-izena, izena den aldetik, deklinatu egin daiteke. Hona hemen kasurik
erabilienak (EGIN aditza hartu dugu adibidetzat):

NOR egiteA NORA egiteRA


NORK egiteAK NONDIK egiteTIK
NORI egiteARI NONGO egiteKO
NOREN egiteAREN NORENGATIK egiteAGATIK
NON egiteN, egiteAN ZERTAZ egiteAZ

Marka hauek daramatzaten aditz izenak, batzuetan, aditz jakinekin batera erabiltzen
dira:

-t(z)ea
NOR galderari erantzuten dio. Besteak beste, ondorengo aditzekin erabiltzen da:

 Niri mendira joatea gustatzen zait


 Berriro egitea pentsatu dut
 Debekatuta dago autoak aparkatzea
 Sua itzaltzea ahaztu zait
 Azkenean, aprobatzea lortu dut
 Dena ondo irtetea espero dut
 gauzak ondo egitea komeni da

-t(z)eak
Aditz-izena NORK motako aditz baten subjektua denean erabiltzen da. Adibidez:

 Tranpa egiteak ez dizu ezer onik ekarriko


 Negar egiteak ez du ezer konpontzen
 Hori egiteak ez dauka zentzurik
 Bera horrela ikusteak tristura handia ematen dit
 Alkohola edateak kalte egiten dizu
-t(z)eari
Forma honek NORI? galderari erantzuten dio. Batez ere, utzi, ekin eta iritzi aditzekin
erabili ohi da.

 Erretzeari utzi behar diot


 Heldu bezain laster idazteari ekin zion
 Zer deritzozu mendira joateari?

-t(z)earen
Forma hau aditz-izena NOREN kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da.

 Ni greba egitearen kontra nago


 Hori gauzak txarto egitearen ondorioa da

-t(z)en
Forma honek ZERTAN? galderari eratzuten dio eta ondorengo aditzekin erabiltzen
da, besteak beste:

 Euskara ikasten hasi naiz


 Txistua jotzen ikasi dut
 Hori egiten lagunduko dizut
 Ez didate sartzen utzi
 Telebista ikusten ari da
 Hori egiten nekatuta nago
 Honela egiten ohituta gaude
 haurrari jaten eman behar diot

-t(z)ean
Zenbaitetan aditz-izena NON kasuaren mugatu singularrean deklina daiteke; batez
ere, denborazko esaldiak egiteko:

 Hori esatean lotsatu zen

-t(z)era
NORA edo zertara kasuari erantzuten dio eta ondorengo aditzekin erabili ohi da,
besteak beste:

 Daraman diru guztia ematera behartu dute


 Batzarrean, hitz egitera ausartu zen
 Afaltzera gonbidatu gaituzte
 Oria erostera joan da
 Informazioa lortzeko, dirua ordaintzera heldu da

-t(z)etik
NONDIK kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da. Hona hemen zenbait
adibidez:

Zuzendariarekin hitz egitetik nator

 Soldaduska egitetik libratu naiz


 Autoa garbitzetik itzuli da

-t(z)eko
Oso erabilia da: ZERTARAKO galderari eratzuten dio:

 Mendira joateko erosi ditut bota hauek

Perpaus osagarriak egiteko erabiltzen da

 Amak umeari jateko esan dio

Eta izen baten osagarri gisa, adibidez:

 Bihar hondartzara joateko asmoa daukat


 bazkaldu ostean kafea hartzeko ohitura daka
 Ohera joateko ordua da
 Ez daukat afaltzeko gogorik

-t(z)eagatik
ZERGATIK galderari erantzuten dio:

 Zergatik gaixotu da? Ez jateagatik

-t(z)eaz
ZEREZ edo ZERTAZ galderari erantzuten dio. Adibidez:
Pozten naiz zu hemen ikusteaz

 Nekatuta nago beti gauza bera esateaz (= nekatuta nago beti gauza bera
esaten)
 Aspertuta nago itxaroteaz ( = aspertuta nago itxaroten)
 Neu arduratuko naiz afaria prestatzeaz

You might also like