Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Garraioen iraultza

XIX. mendean ekoizpen industriala hainbeste hazi zenez garraiobide berriak behar izan
zituzten, zeudenak ez zirelako egokiak. Errepide berriak eraiki zituzten eta zeudenak hobetu
ziren. Baina lurrun-ontzia eta trenbidea izan ziren garraiobideetan iraultza eragin zutenak.
Hasieran belaontziak erabiltzen ziren, baina 1807an Fultonek jarri zuen martxan
lurrunontzien lehen merkataritza-lerroa. 1814an, George Stephenson ingelesa izan zen
lurrunezko tren-makina bat egin zuena zamak garraiatzeko. Tren-makina hobetzen joan ziren
eta 1825ean Ingalaterrako lehen zama-trenen linea inauguratu zen. Eta 1830ean bidaiariak
eramaten zituen tren-linea ireki zen.
Garraiobide berri hauek azkarragoak, seguruagoak eta zama-edukiera handiagoak eraman
ahal zituztenez ondorio ekonomiko eta sozialak erakarri zituzten.
Meatzaritza, metalurgia eta siderurgia gehiago garatu ziren, eta lanbide berriak agertu ziren.
Merkataritza garatu zuten, bidaien denbora eta kostua murriztu ziren eta bidaiak gero eta
gehiago egiten ziren.
Herrialde industrializatuak produktuak egiten espezializatu ziren gero produktu horiek
kolonietara esportatzen zituzten. Eta kolonietatik lehengaiak esportatu egiten ziren herrialde
industrializatuetara.
Dieta hobetu zuten, produktu galkorren garraioarekin eta emigrazioa erraztu zuten.
Bigarren industria iraultza
1870ean Bigarren Industria Iraultza hasi zen. Iraultza honen oinarri bi energia iturri berri
izan ziren: Elektrizitatea eta petrolioa.
Elektrizitatea, 1879tik aurrera posible izan zen, Edisonek lanpara asmatu zuenetik. Makinak
mugitzeko erabili zuten eta elektrizitateari esker garraiobide eta komunikabide berri agertu
ziren. (metroa, telefonoa..)
Petrolioa. 1859an petrolio ateratzeko lehen zuloak egin ziren. Automobileentzako erregai
gisa erabili zen. Eta produktu sintetikoak egiteko erabili zen, adibidez goma.
Ehungintzaren ordez, siderurgia, industria kimikoa eta industria elektriko bihurtu ziren
industria nagusiak. Alemanian eta Estatu Batuetan hasi ziren batez ere.
Enpresa handia eta banku modernoa
Enpresek diru-ekarpen handiak eskatzen zituzten, eta zeunden enpresa txikiek ez zituztenez
hainbeste diru, sozietate anonimoak sortu ziren. Sozietate horietan kapitala akzioetan
zatitzen zen eta burtsan negoziatzen ziren. Akzioak erosten zituena bazkide bihurtzen zen.
Finantza-kapitalismo sortu zen. Bankuak bitartekariak ziren; aurreztaileen dirua gordetzen
zituzten eta industrian inbertitzen zuten.
Ekoizpen sistema berritzaileak
XIX. mendearen amaieran ekoizpen handitzeko sistema berria aplikatu zen:
Frederick Taylorek taylorismoa izeneko sistema sortu zuen, kateko lana. Lana zeregin txikitan
banatu zuen. Langile bakoitza zeregin batean espezializatzen zen. Produktuak langile batetik
bestera igarotzen ziren. Horrela, zereginen artean ez zen denbora galtzen eta langile
bakoitzak egindako produktuen kopurua handitzen zen. Horren ondorioz, kantitate handitan
ekoizten zen eta prezioak jaitsi egin ziren. Henry Fordek bere auto-fabrikan aplikatu zuen
sistema hau.
Merkatuak kontrolatzeko hainbat enpresa-kontzentrazio mota sortu ziren:
Kartela: jarduera berean aritzen diren enpresak dira eta produktuen prezioak, irabaziak eta
ekoizpena kontrolatzen dituzte hitzarmen batzuen bidez.
Holdinga: enpresa-elkarketa honetan batek besteak kontrolatzen ditu.
Trusta: salgai baten ekoizpenaren fase guztiak egiteko elkartzen diren enpresen multzoa da.
Horrela merkatua kontrolatzen dute lehia kentzen dute.

You might also like