Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

8.

GAIA: PROBABILITATEA

CURRICULUMA
HHtik irakasten hasten da.
1. zikloan. Esperimentu batzuen zorizko izaera.
o Zorizko fenómeno errezetara intuitiboki hurbiltzea.
o Ezinezkoa, ziurra eta posiblea baina ziurra ez dena bereiztea, eta zoriarekin lotutako adierazpen batzuetan
erabiltzea.
2. zikloan. Esperimentu batzuen zorizko izaera.
o Zoria eguneroko bizitzan. Gertakari baten probabilitatea iritzira kalkulatzea.
o Aukeren eta probabilitatearen arteko ezberdintasuna.
o Zorizko fenomeno errezen portaerari buruzko gertakari baten aieruak maila intuitiboan egitea eta egiaztatzea
(probabilitatearen kalkulua).

ZER DA?
- Teoria matematikoa, zoria edo ausazko gertakariak aztertu eta ereduak sortzen dituena.
- Gertakari edo zorizko esperimentu batek emaitza jakin bat izateko duen posibilitatea kuantitatiboki zehazten du.
- P (A)
- 0-1 artko balioak adierazten ditu.

ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA


o Maiztasun absolutua: gertaera bat, ausazko esperimentua errepikatzen denean, agertzen den aldi kopurua da.
o Maiztasun erlatiboa: maiztasun absolutuaren eta ausazko esperimentua errepikatzen den “n” aldien arteko zatiketa da.
o Maiztasunaren egonkortasunaren legea ren arabera, “n” zenbakia oso handia denean, gertakari bat agertzen den
maiztasun erlatiboak balio tinko baterantz jotzen du
o Zenbaki handien legea gertakari baten probabilitatea definitzera eramaten gaitu, esperimentua askotan errepikatzean
maiztasun erlatiboak hartzen duen zenbaki hori bezala. Jaurtiketa kopurua areagotzen doan heinean (10.000 aldiz
jaurtita), maiztasun erlatiboa Laplaceren erregla aplikatuta ateratako probabilitatera hurbiltzen joango da, hau da, 0,5.

ZORIA ETA PROBABILITATEA


o Zorizko esperimentua: Esperimentuaren emaitza zoriaren menpe badago. Ez dakigunean ziurtasunez ekintza baten
ondorioa zein den. Txanpon bat botazean ez dakigu zein alde aterako den, zoriaren menpe dago.
o Lagin espazioa (E): Ausazko esperimentu batean, izan daitezkeen emaitza guztien multzoa. Dado bat jaurtitzean lagin
espazioa E= {1,2,3,4,5,6} da.
o Oinarrizko gertaera: Lagin espazio barruan dagoen emaitzetako bakoitzari oinarrizko gertakari esaten zaio. Dado bat
jaurtitzean, E= {1,2,3,4,5,6 } bat ateratzea edo zenbaki bikoitia.

ZUHAITZ-DIAGRAMA
- Aukera guztiak erakusteko metodo grafiko bat.
- Gertaeren aukera kopurua  azken adar kopuruak adierazten du.
- Gertaera bakoitza  diagramaren bide batek ematen du.
- Erpin bakoitzetik ateratzen diren ertzen probabilitateen batura 1 izan behar.

GERTAERA MOTAK
Gertaera: lagin-espazioan (E) eman daitekeen edozein azpimultzo.
 SINPLEAK
o Ezinezkoa  p(A)=0
o Ziurra  p(A)=1
o Probablea  0 < p(A) < 1
o Alderantzizkoa (A gertaera gertatzen ez denean gertatzen dena)  p(A)= 1 – p(A)

LAPLACE-ren ERREGELA
A gertatzeko aldeko kasuak
p ( A )=
kasu posible guztiak
Aplikatzeko…
 Lagin-espazioa (E) ezaguna izan behar da.
 Ekiprobableak: E-ko gertaera posible guztiak probabilitate berekoak izan behar dira.

 KONPOSATUAK (jarraian bi gertaera sinple edo gehiago)


(1) Bateragarriak / Baterazinak
o Bateragarriak: 2 gertaera edo gehiago aldi berean.

o Bateraezinak: 2 gertaera edo gehiago aldi berean ezin.

*Gertakari bat eta bere aurkakoa beti dira bateraezinak, baina bi gertakari baterazinak ez dira beti aurkakoak.
 Ile horia izatea gertakaria, eta ile horia ez izatea bere aurkakoa da, hortaz, beti baterazinak izango.
 Begi marroiak eta begi urdinak aurkakoak dira, baina bateragarriak dira.

(2) Askeak / Menpekoak


o ASKEAK: bigarrenaren gerteraren emaitza ez dago lehenengoaren menpe. *Zuhaitz-diagrama.

o MENPEKOAK: lehenengo gertaera bigarrena baldintzatzen du, bigarrenaren emaitza lehenengoaren menpe.

*BAYES-en TEOREMA: A eman dela jakinda, B emateko probabilitatea.

 Batzutan ez da behar teorema hau aplikatzea, baizik eta Laplaceren erregela.

Batuketaren Teorema
bildura = EDO = +

Biderketaren Teorema
ebakidura = ETA = x - Askea
- Menpekoa
osagarria edo aurkakoa

PROBABILITATE ARIKETAK EBAZTEKO PROZESUA

1. GERTAERAK DEFINITU
o G: gorria
o B: berdea
o Z: zuria

2. DATUAK JASO

3. ADIERAZPEN GRAFIKOA EGIN

A. Venn-diagrama B.Zuhaitz-diagrama C. Kontingentzia-taula

4. EBAZPENA

You might also like