Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Fisikako azterketa

Ingeniaritza Kimikoko Gradua (1. maila)


2019-06-06

1. Partziala
1.- (2 puntu) Hegazkin bat y = 3x2 ibilbidea jarraituz higitzen da (x eta y metrotan). Hegazkinaren x
ardatzeko proiekzioa x = 0,1t2 adierazpenaren arabera aldatzen da (x metrotan eta t segundotan). t =
0 hasierako aldiunean hegazkina jatorrian dago.
a) t = 2 s aldiunean, zeintzuk dira hegazkinaren azelerazioaren osagai normala eta
tangentziala?
b) Aldiune horretan, zein da bere ibilbidearen kurbadura-erradioa?

Emaitzak: a) an = 0,37 m/s2, at = 1,41 m/s2 eta b) 2,93 m.

2.- (2,5 puntu) Zein tartetan egon behar du


B gorputzaren masaren balioak (kg-tan), A g
gorputza gora edo behera mugi ez dadin? A
Datuak: A gorputzaren masa: 40 kg;
marruskadura-koefiziente estatikoa eta
zinetikoa: 0,4 eta 0,2.
B
36,87º

Emaitzak: 11,2 kg < mB < 36,8 kg.

3.- (3 puntu) 1,5 kg-ko masa duen partikula barra zirkular baten gainean biratzen da, plano
horizontalean. Partikula 400 N/m-ko konstantea duen malguki bati lotuta dago. C puntuan dagoenean,
malgukiak ez du deformaziorik jasaten.
a) Zer magnitudek irauten du konstante partikularen ibilbidean zehar? Zergatik?
b) Partikula B puntuan eta geldiunetik askatzen bada, zein izango da bere abiadura C puntutik
pasatzean?
c) Kalkulatu barrak C puntuan partikulari eragiten dion erreakzioa plano horizontalean.
d) Zein izango litzateke partikularen abiadura A puntutik pasatzean?

m B
k
O
C A

0,175 m 0,125 m

Emaitzak: a) Energia mekanikoa, b) 2,45 m/s, c) 72 N eta d) ez da ailegatzen.


4.- (2,5 puntu) Erreakzio nuklearra. Fisioaren bidez lortzen da energia zentral nuklearretan. Fisioan
elementu astun baten nukleoa bi zatitan banatzen da, energia askatuz. Neutroi batek uranioko nukleo
baten kontra talka egiten duenean, bi atomo (bario eta kripton) eta bi neutroi gehiago agertzen dira:
1
n + 235U → 141Ba + 92Kr + 3 1n

Talka aurretik beheko (a) irudiko konfigurazioa daukagu. Talka ondoren, barioko nukleoa +Z
norabidean mugituko da, eta kriptoneko nukleoa, berriz, -Z norabidean. Talkan askatutako bi
neutroiak eta neutroi erasotzailea XY planoan higituko dira, (b) irudian erakusten den moduan.
Neutroi erasotzailearen hasierako abiadura v0 = 3,0 × 103 m/s-koa da, eta ondorengoa 2,0 × 103 m/s.
a) Zeintzuk dira beste neutroien abiadurak?
b) Zer esan daiteke barioko eta kriptoneko abiadurei buruz?

igorritako neutroi

jatorrizko
neutroia

neutroi nukleoa
pausagunean
igorritako neutroi

Emaitzak: a) 221,99 m/s eta 1008,53 m/s eta b) vBa = 0,61 vKr.
2. partziala

1.- (3 puntu) Alboko irudiaren datuak kontutan hartuta,


kalkulatu:
a) Eremu elektrikoaren magnitudea eta norabidea a
puntuan.
b) a puntuan kokatutako 3·10-8 C-eko karga batek
jasango lukeen indarra.
c) b puntuko potentzial elektrikoa.
d) q1 kargaren energia potentzial elektrikoa.
Oharra: x, y koordenatuak metrotan daude.

Emaitzak: a) 7,34 104 i (N/C), b) 2,20 10-3 i (N), c)


2092 V eta d) 1,53 10-5 J.

2.- (3 puntu) Irudiko zirkuituan kalkulatu:


a) I1, I2 eta I3 korronteak.
b) Zein da A eta B puntuen arteko potentzial-diferentzia?
c) A eta B puntuen artean 60 µF eta 30 µF bi
kondentsadore konektatzen dira seriean. Zein izango da
kondentsadore bakoitzaren karga, potentzial-diferentzia
eta polaritatea egoera iraunkorrera iristean?

Emaitzak: a) 9,86 V eta b) V60µF = 3,29 V, V30µF = 6,57 V, Q60µF = Q30µF = 197,2 µC.

3.- (2 puntu) Hari zilindriko bat bi eroalez osaturik dago; ondoko


irudian zeharkako sekzioa erakusten da. Bi materialen
eroankortasunak σ1 = 2 Ω-1cm-1 eta σ2 = 0,5 Ω-1cm-1 dira. r1 r2
Korronteak ardatzaren norabidean zirkulatzen du. (I: intentsitate
osoa) σ1
a) Zein da hariaren erresistentzia elektrikoa zentimetroko?
b) Zein da kanpoko eroalearen intentsitatea? σ2
r1 = 1 cm
r2 = 2 cm
Emaitzak: a) 2/(5π) eta b) (3/7) I.
4.- (2 puntu) Irudiko begizta eroaleak 8 A-ko korrontea
garraiatzen du. Arku handiaren erradioa 60 cm-koa eta
arku txikiarena 40 cm-koa dira. O puntuko eremu
magnetikoaren balioa aurki ezazu, norabidea eta
noranzkoa adieraziz. (K´=µ0/4π =10-7 T·m/A)
30º
Emaitza: 0,349 10-6 T (barrurantz).
O

You might also like