Aktuadoreak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

1.

Deskribatu Energia Transmisio Sistemetan eragingailu hidraulikoen funtzioa

Eragingailu hauek potentzia hidraulikoa potentzia mekanikora bihurtzen dute hainbat


mekanismo ezberdinez. Mugimendu linean edo birakorrak lortu daitezke.

2. Zer irizpide erabil daitezke eragingailu hidraulikoak sailkatzeko?

Efektu bakoitzeko eta bikotzekoetan sailkatu daitezke. Horrez gain, muntaia bertikalezkoetan
eta horizontaletakoetan sailkatu daiteke. Azkenik, zilindro diferentzialak, sinkronizatuak,
ibiltarte amaierako motelgailudunak, teleskopikoak, presio bihurgailuak eta tandem zilindroak
daude.

3. Zeintzuk dira zilindro hidrauliko baten zati nagusiak?

4. Zilindro hidrauliko baten tamaina zehazteko, zeintzuk dira beharrezko espezifikazioak?

Zilindroak egin beharreko indarra jakin behar da, horrekin eta sistemaren presioarekin
pistoiaren tamaina kalkulatu daiteke. Gainera, pistoiaren errendimendua kontuan hartu behar
da.

5. Zer da motelgailu sistema zilindro hidraulikoetan? Zein aplikazioetan behar da? Irakurri
“stern-catalogo-cilindro-iso-sh-6020-2_original” katalogoa

Ibilbidearen amaieran abiadura moteltzen dituzten zilindroak dira. Kolpe handiak jasaz ezin
duten aplikazioetan erabiltzen dira.

6. Identifika eta deskriba itzazu era laburrean zilindro hidraulikoak dimentsionatzeko


prozesua. Ikus nazazu: https://youtu.be/H5CoHLx2obk

Makinaren edo aplikazioren beharrak kontsideratzen dira, eskuragarri dagoen presioa kontuan
hartzen da, horrekin pistoiaren azalera kalkulatzen da F/P=A eginez eta, azkenik, zifra horri
segurtasun faktore bat jartzen zaio (%15-%20 tartekoa).

7. Zein motatako angelu mugatudun eragingailu erabili ohi dira sistema fluidiko
industrialetan? Ikus nazazu: https://www.youtube.com/watch?v=pISk6nWzYfY

Paleta bateko zilindro errotatiboa erabiltzen da. 270º inguruko bira eman dezake, tope
mekaniko batzuk erabiliz.
8. Zein desberdintasun dago, angelu mugatudun eragingailu birakari eta motor
hidraulikoen artean?

Lehengoak zuzenean lortzen du mugimendu birakaria eta motor hidraulikoek pistoi bat
erabiltzen dute mugimendu lineal bat egiteko eta gero piñoi kremailera bat mugimendua
transformatzeko.

9. Potentzia hidrauliko transmisio sistemetan, zein motatako motore hidraulikoak


erabiltzen dira?

Hainbat ezberdin erabili ahal dira, esate baterako, pistoi hidraulikoak, engranaidun motor
hidraulikoak, pistoi erradial hidraulikoak eta paletadun motore hidraulikoak.

10. Motore hidrauliko bat zehazteko, zeintzuk dira beharrezko espezifikazio teknikoak?

Hainbat espezifikazio behar dira horrelako motor bat definitzeko, beraien artean par
ahalmena, abiadura birakorra, desplazamendua, presioa, efizientzia, muntaia mota, ardatz
mota eta fluido mota.

11. Marraztu eskema bat sistema hidraulikoetan erabilitako eragingailu mota guztiak
erakusten dituena eta marraztu eragingailu mota bakoitzeko ikur estandarra.

You might also like