Professional Documents
Culture Documents
El2 PDF
El2 PDF
Bertsioa 1.0
Aurkibidea:
1. Serieko zirkuituak 1
2. Paraleloko zirkuituak 2
3. Zirkuitu mistoak 2
4. Imanak eta elektroimanak 3
5. Sorgailuak 4
6. Motor elektrikoa 4
Este texto es la versión offline/imprimible de uno de los capítulos del libro de texto multimedia de la web educativa www.tecno12-18.com.
Todos los derechos reservados. Se permite a los alumnos que han comprado una suscripción a la versión individual del libro que incluya este
capítulo, y a los profesores de estos alumnos, mantener una copia de este archivo PDF y/o imprimirlo, en ambos casos para uso exclusivamente
personal. En todos los demás casos no está permitida la reproducción total o parcial de esta obra, ni su almacenamiento en un sistema
informático, ni la distribución mediante cualquier medio electrónico, mecánico u otros sin el permiso previo y por escrito de los titulares del
copyright.
1. Serieko zirkuituak
1.1. Sorgailuen serieko konexioa
Sorgailu bi bata bestearen atzetik konektatuta daudenean seriean daudela
esaten da. Baina, kontuz, ez edozein moduan!, sorgailu baten polo positiboa
hurrengoaren polo negatiborekin konektatuta egon behar da. Begiratu
eskuineko marrazkiari.
1.3. Zenbat eta tentsio handiagoa izan orduan eta potentzia handiagoa
Zirkuitu bati ematen zaion tentsioa handitzean, zirkuituak eman ahal duen potentzia ere handitzen da. Honek
izugarrizko garrantzia dauka gailu eramangarriak diseinatzean: gailuak potentzia gehiago izan dezan, pila gehiago
seriean ipini baino ez dugu egin behar. Beheko marrazkian hiru pila seriean daukan esku-argia ikus dezakezu. Esku-
argi honek soilik bi pila dauzkan beste batek baino potentzia handiagoa duenez gehiago argiztatuko du. Pilak seriean
dauzkaten beste gailu eramangarrien adibideak: musika-erreproduzigailuak, jostailuak, kalkulagailuak, eta abar.
1.9. Hargailu batek huts egiten badu, beste guztiek ez dute funtzionatzen
Serieko konexioetan zirkuituak funtziona dezan korronteak hargailu guztietan zehar pasatu behar du. Honek arazo
bat dakar: hargailuetako batek matxuraren bat badauka, esaterako apurtutako bonbilla bat, orduan korronteak ezin
izango du pasatu eta ondorioz, zirkuituko gainontzeko hargailu guztiek ez dute funtzionatuko.
1.10. Seriean dauden hargailuek sorgailuaren tentsioa haien artean banatzen dute
Sorgailuak emandako tentsioa seriean konektatuta dauden hargailuek daukaten erresistentziaren arabera banatzen
da. Hargailu guztiak berdinak balira, kasurik sinpleena, denak tentsio berdinean egongo lirateke. Adibidez: berdinak
diren hiru bonbilla 4,5 V-eko pila zapal batekin konektatuko bagenitu, bakoitzari 1,5 V egokituko litzaioke (4,5 volt zati
3 bonbilla). Bonbillak 4,5 V-ekin funtzionatzeko eginak balira, oso argi gutxi emango lukete. Erresistentzia
desberdinetako hargailuak dauzkaten zirkuituetan, hargailu bakoitzak hartzen duen tentsioa jakiteko Ohm Legea
aplikatu behar da.
1
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.
2. Paraleloko zirkuituak
2.3. Paraleloan konektatutako bi sorgailuk edo gehiagok ematen duten tentsioa eta bakarrak ematen duena
berdina da
Ez dira inoiz paraleloan konektatu behar tentsio desberdinak dituzten sorgailuak, tentsio handiena duen sorgailutik
irteten den korrontearen zati bat tentsio txikiena daukan sorgailurantz joango baita, ondorioz, sorgailuen multzoaren
eraginkortasuna txikitzen da. Tentsio berdineko sorgailuak paraleloan konektatuz gero, guztiek batera guztira ematen
duten tentsioa eta bakar batek ematen duena berdinak dira.
2.4. Pilen eta baterien paraleloko konexioek zirkuituaren autonomia handitzen dute
Pilen eta baterien paraleloko konexioen abantaila nagusia da, elikatzen dituzten zirkuituen autonomia (pilak edo
bateriak aldatu barik agortu arte funtzionatzen duten denbora) luzatzen dutela da.
2.7. Paraleloan konektatuta dauden hargailu guztiei sorgailuaren tentsio osoa heltzen zaie
Paraleloan, hargailu bakoitzak sorgailuak emandako tentsio osoa hartzen du, zuzen-zuzenean eta bakarrik
konektatuta baleude bezala. Esate baterako, 4,5 V-eko pila bati bonbilla bi paraleloan konektatzen badizkiogu,
bonbilla bakoitzak hartuko duen tentsioa 4,5 V-ekoa izango da. Bonbillen argitasuna zuzenean pilara konektatuta
egongo balira bezalakoa da.
2.8. Hargailu bat amatatu edo apurtzen bada, besteek martxan jarraitzen dute.
Mota honetako zirkuituetan korrontea bide desberdinetatik dabil. Bide hauetako bat zabalik badago, adibidez, bonbilla
bat apurtzen denean edo etxetresna elektrikoren bat amatatzen dugunean, gainontzeko bideetatik korrontea inolako
arazorik gabe pasatzen da.
2.10. Zenbat eta hargailu gehiago paraleloan egon, orduan eta arinago agortzen dira pilak eta bateriak
Zenbat eta hargailu gehiago sorgailu berarekin konektatu, orduan eta korronte gehiago eman behar du. Pilen eta
baterien kasuan, ondorioa da arinago agortuko direla. Irteera-hodi bakarra daukan ur-biltegiarekin aldera dezakegu.
Irteera-hodi gehiago gehitzen badizkiogu, ur-biltegia arinago geratuko da urik gabe, arinago agortuko da.
3. Zirkuitu mistoak
2
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.
3.2. Pilak konexio mistoan duen esku-argia
Asko argiztatu (potentzia handia) eta ordu luzeetan piztuta iraungo duen esku-argia lortzeko, pilak serie-paraleloan
konektatu behar dira; begiratu marrazkikoari. Esku-argi honek, asko argiztatzen duen bonbilla erabili ahal izateko,
seriean konektatuta dauden hiru pila erabiltzen ditu. Bonbilla piztuta dagoen denboraren iraupena luzatzeko, berriz,
seriean dauden hiru piletako bi multzo paraleloan konektatzen dira. Honela potentzia eta autonomia handitzen ditugu.
4.1. Magnetismo
Imana, edo iman iraunkorra, burdinazko objektuak (baita nikelezkoak eta kobaltozkoak ere) erakartzeko propietatea
daukan gorputza da. Propietate honi magnetismoa deitzen zaio eta parte hartzen duten indarrei indar magnetikoak.
Historiako lehen magnetismo adibide dokumentatua antzinako Greziatik dator, orain dela 2.600 urte baino gehiago.
Grekoek burdina erakartzen zuen beltz koloreko minerala aurkitu zuten. Mineral hau, gaur egun magnetita deritzona,
antzinako grekoek Magnesia izenarekin ezagutzen zuten Asia Txikiko (oraingo Turkia) lurraldean aurkitu zuten, hortik
dator magnetismo terminoa.
Imanak metalen aleazioz fabrikatzen dira eta nahi dugun formakoak egin daitezke.
4.6. Elektromagnetismoa
1820. urtean Hans Christian Oersted fisikari danimarkarrak aurkikuntza harrigarria egin zuen. Kable elektriko bat
iparrorratz batera hurbiltzen bazuen, iparrorratzaren orratza (imana dena) mugitzen zela ohartu zen. Iman bat ukitu
barik mugitzen da soilik bere inguruan beste iman bat dagoenean; beraz, ondorio logikoena da kabletik pasatzen den
korronte elektrikoa bere inguruan eremu magnetikoa sortzeko gai dela, iman iraunkorrak egiten duen bezala.
Esperimentu honekin lehenbiziko aldiz agerian ipini zen elektrizitatea eta magnetismoa erlazionaturik daudela.
Geroago etorri ziren beste zientzialari batzuek, James Clerk Maxwell bereziki, arazo hau sakonago aztertu zuten eta
elektrizitatea eta magnetismoa gertakari beraren agerpen desberdinak direla ondorioztatu zuten; horregatik gaur egun
elektromagnetismoaz hitz egiten da.
4.7. Elektroimanak
Elektromagnetismoaren ohikoenetariko erabilera elektroimanak dira. Elektroimana bere barrutik zehar korronte
elektrikoa pasatzen denean iman gisa portatzen den osagai elektrikoa da. Burdinazko edo altzairuzko nukleoaren
inguruan biribildutako hari eroalez (isolatzailearekin) egindako harilak osatzen du. Elektroimanak, iman iraunkorrak
bezala, ipar polo bat (I) eta hego polo bat (H) dauzka, baina, hauek ez bezala, elektroimanari korrontearekin
konektatuta dagoenean baino ez zaizkio poloak igartzen.
3
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.
4.8. Elektroimanaren polaritatearen aldaketa
Elektroimanaren polaritatea aldatzea, hau da, poloen kokapena elkartrukatzea (iparra hego zegoen tokian ipintzea
eta alderantziz) oso erraza da. Elikatzen duen korrontearen polaritatea aldatu baino ez da egin behar.
5. Sorgailuak
6. Motor elektrikoa
Non daude iman iraunkorreko
6.1. Zer da motor elektrikoa? korronte zuzeneko motorrak?
Etxean:
Motor elektrikoa energia elektrikoa energia mekaniko birakari bihurtzen duen
- jostailuak
makina da. - hortzetako eskuilak
- bizarra kentzeko makinak
6.2. Iman iraunkorreko motorra - pilen bidezko haizagailuak
Motor elektriko mota asko dago. Unitate honetan iman iraunkorreko korronte - argazki makinak
zuzeneko motor elektrikoa aztertuko dugu, funtzionamendu sinpleena duena eta - irrati-kaseteak eta walkmanak
erabilienetarikoa dena. - bateriadun zulagailuak
Motor hauek hainbat gailu elektriko eta elektronikotan aurkitzen dira (begira - ordenagailuen haizagailuak
iezaiozu eskuineko zerrendari adibide batzuk ikusteko). Baliteke zure institutuko Ibilgailuetan:
- haizetako-garbigailuak
teknologia tailerrean mota honetako motorrak erabiltzea. - beira-igogailu elektrikoak
Iman iraunkorreko korronte zuzeneko motorrak txikiak izaten dira, handienak - motorraren haizagailua
kotxeetan topa daitezkeenak dira, esaterako, erradiadorearen haizagailuan edo Eta beste hainbat tokietan…
haizetako-garbigailuan. Normalean potentzia txikiko erabileretan erabiltzen dira.
4
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.
Potentzia handiagoko motorrak behar direnean, industrian adibidez, korronte alternoarekin funtzionatzen duten eta
iman iraunkorrik ez daukaten beste motor elektriko mota batzuk erabiltzen dira.
6.4.1. Imanak
Imana (edo iman iraunkorra) burdinazko edo altzairuzko objektuak erakartzeko propietatea duen gorputza da. Bi polo
dauzka: bata ipar poloa (I) eta bestea hego poloa (H).
Imanaren indar magnetikoaren eraginak hauteman daitezkeen bere inguruko guneari eremu magnetikoa deritzo. Ipar
polotik irten eta hego poloraino doazen lerro eta geziekin adierazten da.
6.4.2. Elektroimanak
Elektroimana elektrizitatea zeharkatzean iman bihurtzen den osagai elektrikoa da. Burdinazko edo altzairuzko
nukleoaren inguruan harildutako hari eroalez osatutako harila da. Ipar poloa (I) eta hego poloa (H) dauzka, baina
soilik aktibatuta dagoenean.
Zirkuitua irekita dago, hau da, itzalita. Elektroimana deskonektatuta dago. Bere pisuak behera eramaten du.
Zirkuitua itxita dago, hau da, piztuta. Elektroimana konektatuta dago. Iman bihurtzen da; hortaz, I eta H poloak agertzen
dira. Polo biak berdinak direnez elektroimana igoko duten aldarapen-indarrak agertzen dira.
5
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.
OINARRIZKO MOTOR ELEKTRIKOA
Aurreko esperimentuan elektroimanak 45º-ko angelua biratzea lortu dugu. Motor elektrikoa eraikitzeko, ardatza erdian
kokatu behar da eta kableak nahas ez daitezen sistema bat behar dugu. Errotorearen elektroimanen polaritatea
ziklikoki aldatzea ere erdietsi beharko dugu. Kolektore eta eskuilen sistemarekin lortzen da. Honela, motorraren
errotorea birarazten duten aldarapen- eta erakarpen-indarrak sortzen dira.
Posizio honetan bi hego poloak (imanarena eta elektroimanarena) hurbil daude. Errotorea biraraziko duten
aldarapen-indarrak sortzen dira
Elektroimanaren ipar poloa imanaren hego polora hurbiltzen denean elkar erakartzen dute. Hemendik aurrera,
erakarpen-indarrak aldarapen-indarrak baino handiagoak dira.
Bi poloak guztiz hurbilduta egon baino arinago kolektoreak elektroimana deskonektatzen du (eskuilek ez dute
kolektorea ukitzen, beraz, korrontea ezin da pasatu). Honela ez balitz, oso hurbil dauden polo desberdinen arteko
erakarpen-indarrek motorra geldiaraziko lukete.
Posizio honetan kolektoreak berriro konektatzen du errotorearen elektroimana, baina orain korrontearen polaritatea
alderantziz dago. Honek, elektroimanaren beheko aldean berriro hego poloa izatea ahalbidetzen du; beraz,
aldarapen-indarrak agertzen dira. Hemendik aurrera zikloa errepikatzen da.
Motor komertzialek bata bestearen aurrean dauden bi iman dauzkate. Honela indar magnetikoak bikoiztu egiten dira
eta motorra hobeto biratzen da. Elektroimanekin berdin gertatzen da eta errotoreek bat baino gehiago izaten dute.
Benetako motor elektrikoa oso arin biratzen. 10.000 bira minutuko (b/min) biraketa-abiadurak, baita handiagoak ere,
ohikoak dira.
6
www.tecno12-18.com © 2011 Saganet Multimedia S.L. Todos los derechos reservados.