Olerkigintzaren Pizkudearen + Idazle Guztiak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA

1. Zeri esker sortu zen Olerti-Eguna?


a. Euskaltzale elkartearen indar eta sortzeko ahalmenari esker.
b. Aitzolen bultzakadari esker.
c. Euskaltzale elkarteari eta Aitzolen ekimenari esker.
2. Zer asmorekin sortu ziren Olerti-egunak?
a. Olerkiak Euskal Herriko biztanleei zabaltzea.
b. Olerkigintza sustatzeko.
c. Aurreko garaiko olerki idazleak zabaltzeko.
3. Aitzolen ustez zein zen euskara zegokion mailara igotzeko eman behar zen lehenengo pausoa?
a. Olerkigintza sustatzea
b. Prosa sustatzea
c. Drama sustatzea
4. Zeintzuk izan ziren euskal olerkigintzako belaunaldi-berria eta berritzailea?
a. Lizardi,Lauaxeta, Orixe, Loramendi
b. Lauaxeta, Lizardi, Mirande
c. Lizardi, Mirande, Aresti
d. Lizardi, Lauaxeta, Mirande, Aresti
5. Olerkigintzaren pizkunde garaian … (testuan agertzeko)
a. Abertzaletasuna zuten oinarri, horrela literatura europarra guztiz baztertuz.
b. Abertzaletasuna zuten oinarri, hala ere, literatura europarraren ildotik jarraitu zuten.
c. Abertzaletasuna ez zuten oinarri, horrela literatura europarra guztiz jarraituz.
6. Olerkigintzaren pizkundea garaia ..
a. gerra garaia da.
b. gerra aurreko garaia da.
c. gerra osteko garaia da.
7. Olerkigintzaren pizkunde-garaiko ezaugarri nagusiak dira: (Hautatu egokiak) (testuan agertzeko)
a. Euskaldun-fededun binomioa kritikatzea.
b. Erromantizismotik edaten duen abertzaletasuna aldarrikatzea.
c. Poesia herrikoia eta bertsolari-kutsua duena idaztea.
d. Galdera existentzialak egitea.
e. Goi-mailako poesia idaztea.
f. Guztiengana heltzeko moduko poesia idaztea.
8. Olerkigintzaren pizkundean erromantizismoaren iturritik edan zuen abertzaletasunak. Zein ezaugarri ez da
olerkigintza horretakoa? (Hautatu egokiak) (testuan agertzeko)
a. Galtzen doazen ohituren nostalgia eta horiek berreskuratzeko guraria.
b. Kultura jasoaren jabe zen gutxiengo bati zuzenduriko poesia idaztea.
c. Norberaren buruaren eta sentimenduen adierazpenaren garrantzia.
d. Galdera gorenekoz arduratzeko joera.
e. Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna, hiriko inguruari kontrajarriz.
f. Aurreko idazleen estilo herrikoia eta bertsolari kutsua gutxitzea.
9. Olerkigintzaren pizkunde-garaian Euskarari prestigioa emateko, aurreko garaiko poeten zein ezaugarri
mantentzen da?
a. Estilo herrikoia eta bertsolari-kutsua.
b. Estilo herrikoia eta teknika.
c. Bertso neurriak eta teknika.
10. Olerkigintzaren pizkundeko poetek kezka existentziala adierazi zuten, hau da, ...
a. Kristautasuna jartzen dute zalantzan eta fedea da irtenbidea.
b. fedea jartzen dute zalantzan eta munduko eguneroko bizitza da irtenbidea.
c. heriotza jartzen dute zalantzan eta fedea da irtenbidea.
11. Olerkigintzaren pizkundeko poetak elitismoa praktikatu zuten, izan ere, ….
a. euskaldunak adoretu nahi zituen guztiengana heltzeko moduko olerkigintza sustatu zuten.
b. poesien estilo herrikoia eta bertsolari-kutsua zuena sustatu zuten.
c. kultura jasoaren jabe zirenentzako poesia sustatu zuten.
ESTEBAN URKIAGA- LAUAXETA

1. Lauaxeta …
a. 1905ean jaio eta 1937an hil zen.
b. 1864ean jaio eta 1937an hil zen.
c. 1864ean jaio eta 1925ean hil zen.
2. Lauaxetak....
a. Eguna egunkarian aritu zen kazetari.
b. RIEV aldizkarian lan egin zuen.
c. Poesiez gain eleberriak ere idatzi zituen.
3. Zein izan zen Lauaxetaren lanbidea?
a. Eskola erlijioso baten ikasi eta apaiza izan zen bizitza guztian zehar.
b. Kazetaria izan zen.
c. Euskaltzaindiaren fundatzaileetariko bat izan zen.
4. Zeintzuk dira Lauaxetaren obrak?
a. Bide barrijak eta Arrats beran
b. Auñamendiko lorea, Garoa eta Kresala
c. Arrats beran eta Biotz begietan
5. Lauaxetak, poesiaren egiturari dagokionean,...
a. Sabino Aranak proposatutako bertso-egikerari jarraitu zion.
b. Garai hartako poesia europarra zuen eredu.
c. Txillardegiren ikerketak kontuan hartu zituen.
6. Aranaren proposamenak bere eginez, Lauaxetak… (testuan agertzeko)
a. Euskara ulerterraza zerabilen, egunerokotasunean erabiltzen zena.
b. Garbizaletasunari jarraituz, idazkera oso fonetizatua eta neologismoz josia zerabilen. (mendixan)
c. Garbizaletasunari jarraituz, ez zuen H-rik erabiltzen bere idatzietan.
7. Lauaxetak…
a. Europarren kezkak eta ardurak transmititzeko ahalegina egin zuen.
b. Euskal kulturaren apologia eginez, euskaldunen kezkak nabarmendu zituen.
c. Tradizioari eutsiz, ez zien Europako kezkei erreparatu.
8. Lauaxeta bere garaiko idazlerik modernoena dela esan daiteke. Zergatik?
a. Teknologia eta aurrerapenei buruz idatzi zuen bakarra izan zelako.
b. Idazle europar handiek bezala ardura eta kezkak transmititzeko ahalegina egin zuelako.
c. Gerrari buruz idazteari uko egin eta bizitzaren alderdi ederrak nabarmendu zituelako bere lanetan.
9. Lauaxetaren poesian, Lizardirenean bezala, ….
a. idazkera oso fonetizatua da.
b. sinboloak ugariak dira eta izadia edertasunaren agerpen gisa ageri da. (sabino aranak sortuta)
c. elipsien erabilera uler-zailtasuna eragiten du.
LIZARDI

1. Xabier Lizardi gerraurreko hamarkadako idazle nabarmenetarikoa izateaz gain,...


a. Zuzenbidean lizentziatu zen.
b. Teologia ikasi zuen eta apaiza izan zen.
c. Familiakoen enpresan lan egiten zuen
2. Lizardik…
a. liburu bakarra idatzi zuen eta han argitaratu zituen idatzitako olerki guztiak.
b. Bi liburu idatzi zituen eta, gainera, beste olerki asko argitaratu zituen.
c. liburu bakarra argitaratu zuen, baina argitaratu gabe gelditutako olerkiekin beste liburu bat
argitaratu zen.
3. Zeintzuk dira Lizardiren obrak?
a. Biotz begietan eta umezurtz olerkiak
b. Biotz begietan eta eguberri txarrak
c. Umezurtz olerkiak eta bide barrijak
4. Lizardik, garaiko olerkigile asko txunditu zituen. Zergatik? (testuan agertzeko)
a. Euskara batu argi eta zuzenean idazten zuelako.
b. Egiazko maitasunik existitzen ez zela azpimarratzen zuelako behin eta berriz bere eleberrietan.
c. Estilo zehatza nabarmendu zuen, elipsiz beterikoa.
5. Nolako garrantzia ematen dio Lizardik izadiari?
a. Garrantzi handia ematen dio eta edertasunaren adierazpen gisa erabiltzen du.
b. Ez dio ia garrantzirik ematen.
c. Oso garrantzitsua da izadia Lizardirentzat: sinbolo bihurtzen du eta hartan oinarrituz
errealitatearen metaforak egiten ditu.
6. Zertan datza Lizardiren berrikuntza?
a. Idazkera fonetizatuaren eta neologismoen erabileran.
b. Elipsiz beteriko estilo zehatz eta trinkoaren erabileran.
c. Neologismoz beteriko estilo sintetikoaren erabileran.
7. Aukeratu erantzun zuzena:
a. Lizardi Tolosan jaio eta Zarautzen bizi izan zen.
b. Izadia sinbolo bihurtzen zuen Lizardik, metaforak eginez.
c. Ez zuen inoiz berreskuratu ume garaian galdutako euskara.
JON MIRANDE

1. Noiz eta non jaio zen Jon Mirande?


a. 1972an Zuberoan
b. 1925ean Parisen
2. Noiz eta nola hil zen Jon Mirande?
a. 1972.urtean gaixotu eta hil egin zen.
b. 1925an gaixorik zegoela bere buruaz beste egin zuen.
c. 1972an gaixorik, suizidatu egin zen.
3. Aukeratu erantzun egokia:
a. Jon Mirande gaitasun eta prestigio handiko zuberotarra zen, zuzenbidean, filosofian eta hizkuntzalaritzan aditua.
b. Jon Mirande gaitasun eta kultura handiko lapurtarra zen, zuzenbidean, filosofian eta hizkuntzalaritzan aditua.
c. Jon Mirande gaitasun eta kultura handiko zuberotarra zen, hamabost hizkuntza ezagutzen zituena.
4. Mirande euskal kulturan:
a. Parisen bizi izan zen eta euskara hogei urterekin ikasi zuenez, oztopo bat suposatu zuen euskal kulturan
murgiltzeko. Hala ere, 1947an Eusko Ikaskuntzako idazkari izan zen.
b. Mirandek hogei urterekin ikasi zuen euskaraz eta Parisen bizitzeak ez zuen oztopo bat suposatu euskal
kulturan murgiltzeko.
5. Arrakasta izan zuen beste euskaltzaleen artean?
a. Ez, nahiz eta euskaltzaleen artean hainbat adiskide izan, bere jarrera probokatzailearen eraginez
baztertua izan zen eta euskaraz idazteari utzi zion.
b. Bai, hainbat adiskide egin zituen eta bere pentsamenduek eragin handia izan zuten.
c. Ez, bere pentsamenduaren eta jarrera probokatzailearen eraginez ez zuen euskaltzaleen artean adiskiderik egin,
hala ere, euskaraz idazten jarraitu zuen.
6. Jon Mirande euskaltzalea zen ...
a. eta euskaldun-fededun binomioa onartzen zuen.
b. baina ez zuen euskaldun-fededun binomioa onartzen.
c. baina estatu espainiar eta frantsesarekiko menpekotasuna onartzen zuen.
7. Jon Mirandek …
a. Kultura judu-kristauak ahulen zapalketa bideratzeko baizik balio ez zuelakoan, Jainkoaren, Elizaren eta
moralaren aurka egin zuen.
b. Kultura judu-kristauak indartsuak zapaltzen zituenez, paganismo “inmorala”ren alde egin zuen.
c. Kultura judu-kristauak ahulak zapaltzen zituenez, paganismo “inmorala”ren alde egin zuen.
8. Jon Mirande …
a. Ez zuen burgesiaren diruzaletasuna ez ideologia ezkertiarra gogoko, horregatik uste zuen zapaldua ez
izateko indarrez ekin behar zela.
b. Ideologia ezkerrekoa zen eta ez zuen burgesiaren diruzaletasuna gogoko, hori horrela, elite borrokalaria
sortzearen aldekoa zen.
c. Burgesiaren diruzaletasunaren alde zegoen, izan ere, zapaldua ez izateko indarra beharrezkoa zela uste
baitzuen.
9. Jon Mirande …
a. Ordura arte indarrean zeuden Jainkoaren eta moralaren ideia alde batera utzita, munduaren zentzuaren erakusle
diren ezaugarriak anitzak dira bere lanetan.
b. Irrazionalismoak eta nihilismoak eraginda, munduaren zentzugabekeriaren islada diren suizidioak,
humore beltza, pertsonaia baztertuak... ezaugarritzen dituzte Miranderen lanak.
c. Irrazionalismoak eta nihilismoak eraginda, munduaren zentzugabekeria erakusten dituzte ezaugarriak baztertuak
dira Miranderen lanetan.
10. Jon Mirandek filosofo handiei jarraituz (Nietzsche, Schoenhauer, Spengler),….
a. jarrera zirikatzailea eta askatasun nahia zuen, ondorioz, batzuetan ideia faxistak defendatzen zituen.
b. jarrera zirikatzailea bereganatu eta, ondorioz, faxismoaren aurka egin zuen.
c. jarrera zirikatzailea zuen eta demokrazia aldarrikatu zuen.
11. Jon Mirandek uste zuen poesiak ...
a. ez zuela balio gizartea eraldatzeko eta irudimenaren eta adimenaren atsegingarri idatzi zuen.
b. gizartea eralda zezakeela eta, horregatik, askatasunaren eta jarrera heroikoaren sinboloak hartu zituen bere
lanetarako.
c. gizartea eralda zezakeela eta, horregatik, Kristau aurreko kutsu paganoko sinboloak ziren askatasuna eta jarrera
heroikoak erabili zituen poesia idazteko.
GABRIEL ARESTI
1. Noiz jaio eta hil zen Gabriel Aresti?
a. 1905-1937
b. 1933-1975
c. 1925-1975
d. 1915-1968
2. Gabriel Aresti …
a. Euskaldun zaharra izanik, zeharo barneratua zituen euskara eta euskal literatur tradizioa.
b. Luzaroan merkataritza-ikasketak egin eta kontable aritu arren, garaiko euskal kulturako
pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen.
c. Euskaldun zaharra izanik, ez zuen ongi baloratzen euskara batua.
3. Gabriel Aresti zergatik zen ezaguna literaturgintzan?
a. Poesia sozialagatik
b. Poesia politikoagatik
c. Poesia erromantikoagatik
4. Gabriel Arestik…
a. Garaiko kezkei erantzunez gazteleraz aritu zen.
b. bere lanak hainbat euskalkitan idatzi zituen besteak beste, lapurtera klasikoan eta bizkaieraz.
c. gutxiengo kulturaletik urrun eta gehiengo xehetik hurbil egoteko poesia euskara batu argi eta
zuzenean idatzi zuen.
5. Arestiren mintzamoldeak noren eragina izan zuen poesia sozialean murgildu aurretik?
a. Miranderena
b. Txomin Agirrerena
c. Lizardirena
6. Arestiren lanen artean oihartzun handiena lortu zuena
a. Harri eta Herri izan zen
b. Euskal Harria izan zen
c. Azken Harria izan zen
7. Arestiren Maldan behera liburuan…
a. poesia sinbolista ageri da: sinbolo eta motiboen ugaritasuna medio, poesia oso konplexua eta
iradokiorra. Bestalde, Bibliak pisu handia du lan horretan.
b. poesia soziala ageri da: gizatasuna eta sozialismoa oinarri, poeta herri jazarri eta isiduaren ahotsa da.
c. euskal tradizioa eta Europako koronte garaikideak uztartu zituen.
8. Arestik antzerkigintzan...
a. Euskal tradizioa eta Europako korronte garikideak uztartu zituen
b. Euskal tradizioa eta Europako korronte garaikideak kritikatu zituen
c. Erromantizismoaren iturritik edan zuen eta izadiari garrantzia eskaini zion.
9. Gabriel Arestiren antzerkigintzaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
a. izadia erabili zuen gai bezala, izadiaren pertsonifinazioa.
b. burgesiaren diruzaletasuna gutxiestea.
c. Hizkera zuzena, umorea, ironia fina eta gizartearen izaera zentzugabeaz eta giza duintasunaz
karguaraztea helburua izatea.
10. Arestiren lan osoari begira, jarraian dituzun ezaugarrietatik zeintzuk dira egiak?
a. Zeharo berritzailea da, gaietan ( momentuko arazoak), baina euskal sustrai tradizionaletara lotua,
bai neurtitz modura (askea) bai hizkeran (herrikoia).
b. Hainbat lan eta motibo errepikatzen ditu bere lanetan: egia, justizia, bakea, askatasuna, etab.
c. Bere askatasun nahiak eraginda, sarritan, bere lanetan ideia faxistak ageri dira.
d. Sinbologia berrituz garrantzia berezia dute etxeak ( herria, hizkuntza, izena, familia, iragana,
etorkizuna) eta harria ( historiaurreko garai mitiko, eredugarri, harmoniatsu eta utopikoaren
ispilu.
e. Kristau aurreko tradizio europarretik kutsu paganoko sinbolo eta motibo eder eta baikorrak erabili zituen
bere lanetan.
f. Poeta etorkizun hobearen iragarletzat du, baina zenbaitetan utopia ez ezik, ezkortasuna ere
nabaria da bere lanetan.

You might also like