Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Termodinamika

1. Labe batean ikatza erretzen da, eta 2.220 kJ energia askatzen da bero moduan. Kalkulatu 15
ºC-tik 85 ºC-ra berotu daitekeen ur masa, bero guztia erabili ahal izan dela suposatuz.
J
Datua: uraren bero espezifikoa = 4180 ⁄kg·K
7,59 kg

2. 1,0 g-ko etanol-lagin bat, C2H5OH, ponpa kalorimetriko batean eta bolumen konstantean
erretzen da, erreakzio honen arabera:
C2H5OH (l) + 3 O2 (g) → 2 CO2 (g) + 3 H2O (l)
Ponpak 3,0 kg ur ditu, eta horren tenperatura 24,3°C-tik 26,2°C-ra igotzen da. Kalkulatu, eta
kJ·mol-1-etan eman, errekuntzan gertaturiko barne-energiaren aldakuntza, eta etanolaren
errekuntza-beroa, presio konstantean eta 25°C-an.
(Datu osagarriak: uraren bero espezifikoa: 4180 J·kg–1·°C–1; kalorimetroaren ur-baliokidea:
𝐽
0,647 kg ; 𝑅 = 8,314 𝐾·𝑚𝑜𝑙 ).
∆U=-1332,3 kJ/mol; ∆H=-1334,78 kJ/mol

3. Ponpa kalorimetriko batean 1,44 g naftaleno, C10H8, bolumen konstantean erretzen dira, eta
kalorimetroak dituen 2 000 g uren tenperatura 20,2°C-tik 25,8°C-ra igotzen da.
Kalkulatu naftalenoaren errekuntza-beroa, bolumen konstantean, kJ·mol–1-etan.
(Kalorimetroaren ur-baliokidea, 430 g).
𝐽
(Datu osagarriak: uraren bero espezifikoa: 4180 J·kg–1·°C–1; 𝑅 = 8,314 𝐾·𝑚𝑜𝑙 ).
−5,06·103 kJ·mol−1

4. Kalkulatu sistema baten barne-energiaren aldakuntza, jakinda ingurunetik 4 000 J-eko bero
kantitatea xurgatu duela, eta ingurunearen gainean 5 000 J-eko lana egin duela.
-1 000 J (murriztu egin da barne-energia)

5. Presio atmosferikoan (1 atm = 101325 Pa) sistema baten bolumena 50 cm3 handitu da.
Kalkulatu sistemaren hedapen- edo espantsio-lana, kontuan hartuta presioak konstante iraun
duela.
-5,066 J

6. 2,1 L betetzen duen gas bat tenperatura konstantean hedatu da, V = 3,5 L izan arte. Kalkula
ezazu gas horrek hedatzean egin duen lana, jakinda kanpo-presioa 1,2 atm-koa dela.
Hedapen-lana −170,24 J.

7. Zilindro batean dagoen gas bat 460 J-eko lana eginez konprimitu dute. Kontuan hartuta
prozesuan zehar 120 J-eko beroa askatu dela, kalkulatu zenbat aldatu den barne-energia.
340 J

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 1


8. Solidoekin eta likidoekin gertatzen diren prozesu termodinamikoetan, ΔU eta ΔH ia-ia
berdinak direla esan daiteke. Azaldu zergatik.

9. Erreakzio kimiko batean, 1 atm-eko presio konstantean 4,05 kJ xurgatzen dira, eta sortzen
diren gasen askapenaren kausaz, 3 L-ko bolumen-gehikuntza gertatzen da. Determinatu
erreakzioan gertatzen diren entalpiaren aldakuntza, hedapen-lana eta barne-energiaren
aldakuntza.
ΔH = 4050J; W=-303,9 J; ΔU= 3746,1 J

10. Adierazi zer erlazio dagoen QV-aren eta QP-aren artean glukosaren errekuntza-
erreakzioarentzat:
C6H12O6 (s) + 6 O2 (g) → 6 CO2 (g) + 6 H2O (l)

11. Kalkulatu zenbat gramo propano erre beharko diren, erreakzio honen arabera, 700 kJ
ekoizteko:
C3H8 (g) + 5 O2 (g) → 3 CO2 (g) + 4 H2O (l)
Datua: ∆H0=−2 220 kJ ⋅ mol−1
Irudikatu entalpia-diagrama
13,91 g propano

12. Formulatu butanoaren, C4H10, errekuntza-beroaren ekuazioa, eta kalkula ezazu substantzia
horren zenbat gramo erre beharko diren 350 kJ ekoizteko, jakinda horren errekuntza entalpia
estandarra ΔHo = −2 877 kJ·mol−1 dela.
Irudikatu entalpia-diagrama
7,07 g

13. Kalkulatu zenbat bero ekoiztuko den, baldintza estandarretan, 25 kg CaO-k kare biziaren
iraungitze-erreakzioaren bidez zeharo erreakzionatzen dutenean:
CaO (s) + H2O (l) → Ca (OH)2 (s) ; ∆H0=- 65,21 kJ
Irudikatu entalpia-diagrama
2,91·104 kJ

14. Demagun gasolina oktano purua dela, C8H18. Kalkula ezazu zein izango den ekoizten den beroa
1 L gasolina, baldintza estandarretan, erretzen denean.
(Gasolinaren dentsitatea: 800 kg·m3; oktanoaren errekuntza-beroa: −5 471 kJ· mol−1)
Irudikatu entalpia-diagrama
3,8·104 kJ

15. Formulatu metanoaren errekuntza-erreakzioa, eta kalkula ezazu:


a) Zenbat kilogramo metano erre beharko diren, baldintza estandarretan, 2,7 · 106 kJ
bero ekoizteko, baldin eta errekuntzan sortutako beroaren % 75 aprobetxatzen bada.
b) Etekin horretarako zenbat bero sortuko litzateke 1000 kg metano errez gero?

Datua: ∆H0errekuntza (CH4)=−890 kJ/mol


64,72 kg; 4,172·107 kJ

16. %45eko errendimendu energetikoa duen erreakzio hau emanik:


C (s, grafitoa) + ½ O2 (g) → CO (g) ; ∆H = -110,5 kJ

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 2


a) Kalkulatu zein bero-kantitate eman behar dugun 1000 kg karbono lortzeko CO gasetik
abiatuta.
b) Zenbat bero sortuko litzateke 5000 kg karbono errez gero?

2,047·107 kJ

17. Amoniako gasa berotzen denean, hidrogeno eta nitrogeno gasetan deskonposatzen da.
Zenbait presio- eta tenperatura-baldintzatan, 270 kJ behar dira 100 g amoniako
deskonposatzeko.
a) Idatzi prozesuaren ekuazio termokimikoa.
b) Kalkulatu hidrogeno gasaren zer bolumen lortuko den, 50 ºC-an eta 15 atm-n neurtuta,
500 kJ-rekin eta nahikoa amoniako gasekin.
a) 2NH3 (g) → N2 (g) + 3H2 (g) ∆H =91,98 kJ; b)28,8 l

18. Butanoa, C4H10, etxean gehien erabiltzen diren erregaietako bat izan da. Aireko oxigenoarekin
erretzen da eta karbono dioxidoa eta ura sortzen dira. 1 mol butano erretzen diren
bakoitzean, 2878 kJ askatzen dira. Kalkulatu:
a) Zein da butanoaren errekuntza entalpia?
b) Zer energia kantitate lortzen den, butano-botila bateko 12,5 kg-ak erretzean.
c) Zenbat mol CO2 isurtzen diren atmosferara, botila bateko butanoa erretzen den
bakoitzean.
a) ∆Herrek =-2878kJ; b)-6,2·105 kJ;c) 861 mol CO2

19. Arrautza batzuk egosteko, 1700 kJ behar ditugu. Kalkulatu butanoaren (C4H10) zer masa behar
den horretarako, jakinda erretako butanoaren mol bakoitzak 2878 kJ askatzen dituela eta
sukaldearen errendimendua %60 dela.
57,2 g

20. Propanoaren (C3H8), karbonoaren (solidoa, grafitoa) eta hidrogeno (gasa) errekuntza-entalpia
molarrak, -2219,9 kJ/mol, -393,5 kJ/mol eta -285,8 kJ/mol direla, hurrenez hurren, jakinik,
kalkulatu:
a) Erreakzio estandar honen entalpia:
C (s, grafitoa) + H2 (g) → C3H8 (g)
b) Aipatutako hiru erregaietatik zeinek duen bero-ahalmen handiagoa 1 g substantziari
dagokionez.
∆Hoerreakzio=- 103,8 kJ (prozesu exotermikoa)

21. Zenbat bero behar da 1 g ur 25ºC-tan lurruntzeko? Adierazi emaitza kcal-etan.


0,583 kcal

22. Kalkulatu 15ºC-tatik 85ºC-tara berotu ahal izango den ur-masa, 55 g propano-gasen (C3H8)
errekuntza osotik abiatuta.
Datu osagarriak: Uraren bero espezifikoa: 4180 J·kg–1·°C–1 eta ΔHoerrekuntza (C3H8) = −2218,9
kJ/mol
9,48 kg

23. Azetilenoaren, C2H2, sintesiaren erreakzioa hauxe da: 2C (grafito) + H2 (g) → C2H2 (g). Ondoko
datuak ezagututa kalkulatu erreakzio horren entalpiaren aldakuntza.

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 3


Datuak: CO2-aren formazio entalpia molarra -393,5 kJ/mol; H2O (l)-aren formazio entalpia
molarra – 285,8 kJ/mol; eta azetilenoaren errekuntza entalpia molarra -1300 kJ/mol. Guztiak
baldintza estandarretan.
∆Hoerreakzio=226,6 kJ

24. Amoniakoaren oxidazio katalitikoaren erreakzioa azido nitrikoaren ekoizpen industrialerako


abiapuntua da, eta erreakzio honen arabera gertatzen da:
4 NH3 (g) + 5 O2 (g) → 6 H2O (l) + 4 NO (g).
Kalkulatu erreakzio horren entalpia estandarra, eraketa-entalpia estandarren taularen balioak
erabiliz.
∆Hoerreakzio=- 1168 kJ

25. Kalkula ezazu karbono disulfuroaren (likido egoeran), sintesi-erreakzioaren entalpia


estandarra, haren elementuetatik abiatuta: C (grafitoa) eta S (s), eta honako datu hauek
jakinda:
C (grafitoa) + O2 (g) → CO2 (g) ; ΔHo = −393,5 kJ
S (s) + O2 (g) → SO2 (g) ; ΔHo = −296,1 kJ
CS2 (l) + 3 O2 (g) → CO2 (g) + 2 SO2 (g); ΔHo = −1072 kJ
86,3 kJ

26. Formulatu kaltzio karbonato solidoaren deskonposizio-erreakzioa, eraketa-entalpien


datuetatik abiatuta, kalkulatu entalpia estandarra.
+177,8 kJ

27. Formulatu mol bat metanolen, CH3OH (l), sintesi-erreakzioa, eta kalkula ezazu, ekuazio
termokimiko hauetaz baliatuta, erreakzio-entalpiaren balioa:
CH3OH (l) + 3/2 O2 (g) → CO2 (g) + 2H2O (l) ; ΔHo = − 726,4 kJ
C (grafitoa) + O2 (g) → CO2 (g) ; ΔHo = −393,5 kJ
H2 (g) +1/2 O2 (g) → H2O(l) ; ΔHo = −285,8 kJ
-238,7 kJ

28. Kalkula ezazu hidrogeno gaseosoaren errekuntza-erreakzioaren entalpia estandarraren


aldakuntza, honako erreakzio honen arabera eta lotura-entalpien taulan agertzen diren
datuetatik abiatuta: 2 H2 (g) + O2 (g) → 2H2O (g)
∆Ho=- 468,5 kJ/mol

29. Taulan agertzen diren lotura-entalpien balioak erabilita, kalkula ezazu erreakzio hauetako
bakoitzaren entapia estandarra, gutxi gorabehera:
a) Br2 (g) + 3 F2 (g) → 2 BrF3 (g)
b) Etenoaren hidrogenazioa, etanoa eratuz: CH2=CH2 (g) + H2 (g) → CH3⎯CH3 (g)
c) Etanolaren errekuntza: C2H5OH (g) + 3 O2 (g) → 2 CO2 (g) + 3 H2O (g)
−537,7 kJ, −118,6 kJ, −1015,9 kJ

30. Kalkula ezazu 100 g ur 0°C-an izozten direnean gertatzen den entropia estandarraren
aldakuntza. Erabil itzazu taulako datuak.
Datuaks: S0 [H2O (s)] = 43,2 J⋅mol−1·K−1; S0 [H2O (l)] = 69,9 J⋅mol−1·K−1
-148,3J/K

31. Erkatu substantzia-bikoteak, eta adierazi kasu bakoitzean zeinek duen entropia handiagoa.
Justifikatu erantzuna.
a) Mol bat I2 (s) ala mol bat I2 (l).
b) Mol bat H2O (g) ala mol bat H2O (l).

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 4


32. Karbono diamanteak karbono grafitoak baino entropia txikiagoa du. Azal ezazu zergatik.
33. Arrazoitu ea honako prozesu hauetan entropiaren gehikuntza ala gutxipena dagoen:
a) Merkurio likidoaren solidotzea, –39°C-an.
b) Etanolaren lurrunketa, giro-tenperaturan.
c) Sodio kloruroaren disoluzioa uretan.
34. Entropia molar estandarren taularen datuetatik abiatuta, kalkulatu erreakzio hauetan
gertatzen den entropia-aldakuntza:
a) CaCO3 (s) → CaO (s) + CO2 (g)
b) N2 (g) + 3 H2 (g) → 2 NH3 (g)
a) ∆S0=160,5 J·K-1; b) ∆S0= -199 J·K-1

35. Kalkulatu baldintza estandarretan gertatzen diren erreakzioen entropia-aldakuntza hauek:


a) H2 (g) + Cl2 (g) → 2 HCl (g)
b) S (s) + O2 (g) → SO2 (g)
c) MgCO3 (s) → MgO (s) + CO2 (g)
a) 20 J/K; b) 11,6 J /K; c) 174,7 J/K

36. Aurresan erreakzio bakoitzean entropiaren gehikuntza ala gutxipena egongo den.
a) Ag+ (aq) + Cl− (aq) → AgCl (s)
b) NH4Cl (s) → NH3 (g) + HCl (g)
c) H2 (g) + Br2 (g) → 2 HBr (g)

37. Kalkula itzazu beheko erreakzioen energia aske estandarraren aldakuntza, erreaktiboen eta
produktuen eraketako energia askeetatik abiatuta. Arrazoitu espontaneoak diren ala ez.
a) 2 MgO (s) →2 Mg(s) O2 (g)
b) N2 (g) O2 (g) →2 NO (g)
c) 2 SO2 (g) O2 (g) →2 SO3 (g)
1139 kJ; 173,4 kJ; −140 kJ

38. Ondoko erreakzioa ezagututa:


C8H16 (g) H2 (g) →C8H18 (g) ; ∆S0 130 J/K, eta ∆H0 125,5 kJ

Kalkula ezazu,
a) Erreakzio horren energia aske estandarraren aldakuntza, eta adierazi espontaneoa den ala
ez.
b) Adierazi zein tenperaturarako den espontaneoa
−86,8 kJ
39. Kalkulatu metanoaren errekuntza-erreakzioaren energia aske estandarra, CH4 (g) 2 O2 (g) →CO2
(g) 2 H2O (l), honako datu hauetatik abiatuta:
C (s) 2H2 (g) →CH4 (g) ∆G0 50,8 kJ
C (s) O2 (g) →CO2 (g) ∆G0 394,4 kJ
H2 g + ½ O2 g → H2O (l) ∆G0 237,2 kJ
−818 kJ
40. Erreakzio estandar honetan: SiO2 (s) 2 C (s) Cl2 (g) →SiCl4 (g) 2 CO (g),
jakina da ∆H0 32,9 kJ eta ∆S0 226,5 J/K direla.
Kalkula ezazu zer tenperaturatatik gora izango den erreakzio hori espontaneoa.
145 K

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 5


Termodinamika ARIKETAK (I.I) 6
41. Mol bat etanolen, C2H5OH (l), errekuntzan, baldintza estandarretan, 1 365,6 kJ askatzen dira,
honako erreakzio honen arabera:
C2H5OH (l) 3 O2 (g) →2 CO2 (g) 3 H2O (g)

Kalkulatu etanolaren eraketa-entalpia estandarra, eta irudikatu prozesuaren entalpia-


diagrama.
−146,8 kJ /mol
42. Sizilio karburoa, SiC, substantzia kobalente bat da, industrialki labe elektriko batean hareatik
eta koketik abiatuta prestatzen da, ekuazio honen arabera:
SiO2 (s) 3 C (s) →SiC (s) 2 CO (g); ∆H0 = 624,6 kJ

Kalkulatu silizio karburoaren eraketa-entalpia estandarra, jakinda: ∆H0f(SiO2) = -910,9 kJ/mol


eta ∆H0f(CO) = -110,5 kJ/mol direla.
−65,3 kJ/mol

43. Ponpa kalorimetriko batean, bolumen konstantean eta 25°C-ko tenperaturan, 2,4 g bentzeno,
C6H6, erretzen dira, eta 98,40 kJ askatzen dira, honako erreakzio honen arabera:
C6H6 (l) + 15/2 O2 (g) → 6CO2 (g) + 3H2O (l)
Kalkula ezazu bentzenoaren errekuntzaren bero molarra, presio konstantean eta goiko
tenperatura berean.
-3 201,7 kJ/mol
44. Hona hemen butanoaren errekuntza-entalpia estandarra: −2 877 kJ·mol–1.
Idatz ezazu mol bat
butanoren errekuntza-erreakzioa, eta kalkulatu zenbat bero lor daitekeen 4 kg gas baldintza
estandarrean errez gero.
1,98·105 kJ
45. Kalkula ezazu honako erreakzio honen entalpia estandarra:
C (grafitoa) 2 H2 (g) →CH4 (g)
Horretarako, erabili datu hauek:
C (grafitoa) O2 (g) →CO2 (g) ∆H0 393,5 kJ
H2 g + ½ O2 g → H2O (l) ∆H0 285,8 kJ
CH4 (g) + 2 O2 (g) → CO2 (g) + 2 H2O (l) ∆H0 890,4 kJ
−74,7 kJ
46. Honako datu hauek ezagututa:
Serronbikoa O2 (g) →SO2 (g) ∆S0 296,06 kJ
Smonoklinikoa O2 (g) →SO2 (g) ∆S0 296,36 kJ
Kalkula ezazu Serronbikoa →Smonoklinikoa bihurketaren entalpiaren aldakuntza.
0,30 kJ
47. Formula itzazu etanolaren, C2H5OH (l), eta etenoaren, C2H4 (g), errekuntza-ekuazioak, eta kalkula
ezazu etenoaren eta uraren artean etanola ekoizteko gertatzen den erreakzio-entalpia
estandarra:
C2H4 (g) H2O (l) →C2H5OH (l)
Datuak: ∆H0etanolaren errekuntza = -1 367 kJ; ∆H0etenoaren errekuntza = −1 411 kJ
−44 kJ
48. Kalkulatu, lotura-entalpien balioak erabiliz, erreakzio bakoitzaren entalpia estandarraren
balioa:
a) H2 (g) Cl2 (g) → 2 HCl (g)
b) Azetilenoaren hidrogenazioa, etanoa eratuz:
CH≡CH (g) 2 H2 (g) →CH3CH3 (g)
a) −184,7 kJ; b) −318,2 kJ

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 7


49. Pentaboranoa, B5H9, honako erreakzio honen arabera erretzen da:
2 B5H9 (l) 10 O2 (g) →5 B2O3 (s) 9 H2O (l)
Jakinda ∆H0f(B5H9) = 73,2 kJ/ mol eta ∆H0f(B2O3) = -1263,6 kJ·mol–1 direla, kalkulatu:
a) Erreakzioaren entalpia estandarra.
b) Gramo bat pentaboranoren errekuntzak askatzen duen beroa.
a) −9 036,6 kJ; b) 71,58 kJ

50. Taulako datuen laguntzaz, zehaztu itzazu bertan adierazitako bi prozesuen entalpia-aldaketak:
𝐻2 𝑂
a) Sodio hidroxidoaren disoluzioa: 𝑁𝑎𝑂𝐻 (𝑠) →⎯ 𝑁𝑎𝑂𝐻 (𝑑𝑖𝑠)

Datuak Thasiera (giro-tenperatura) Tbukaera


4 g NaOH (s) eta 100 mL ur nahastu dira 15 ºC 25,24 ºC

b) Propanoaren errekuntza: C3H8 (g) + O2 (g) → CO2 (g) + H2O(l)

Datuak Thasiera (giro-tenperatura) Tbukaera


2 g propano erre da eta 50 mL ur 15 ºC 62,85 ºC
berotu da
Datuak: Uraren bero espezifikoa ce = 4180 J/(kg·ºC)

51. Kalorimetro batean, 25 ºC-an dauden 10 mL zilar nitrato (dis) 1 M eta 10 mL sodio kloruro (dis)
1 M nahasten direnean, kolore zuriko hauspeakina (zilar kloruroa) sortzen da, eta 32,6 ºC-ra
igotzen da tenperatura.
a) Idatz ezazu prozesuaren ekuazio kimikoa.
b) Kalkula ezazu zer energia kantitate askatzen den prozesuan.
c) Idatz ezazu prozesuaren ekuazio termokimikoa.
d) Eman ezazu prozesuaren ∆H-ren balioa.
Datuak:Kalkuluak egiteko hurbilketa hauek egin:
 Nahastearen dentsitatea = 1 g/mL
 Nahastearen bero espezifikoa = 4,18 J/g·ºC

Termodinamika ARIKETAK (I.I) 8

You might also like