Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

18. Iruzkina ESKEMA.

pdf

anexinwen13

Historia de España

2º Bachillerato

ETXEBARRI

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
18. NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939/10/25)

No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
KOKAPENA:

Zer: Industria estrategikoak babesteko legearen atal batzuk

Egilea: Francisco Francoren gobernua. Mugimendu Nazionalaren altxamenduaren eragindako Gerra


Zibila irabazi eta ondoren, Espainian erregimen diktatorial gisan gobernatuko duena. Franco,
Generalísimo edo El Caudillo ere deituta estatu burua zen.

Data eta argitalpen lekua: 1939ko urriaren 25ean, BOEn Madrilen. Gerra Zibilaren bukaeran eta 5
hilabete eta ondoren, beraz gerraostearen hasieran.

Iturri mota: Lehen mailako testua, garaikoa baita.

Testu mota edukiaren arabera: Juridikoa, legeak dira.

Reservados todos los derechos.


Testu mota jasotzailearen arabera: Publikoa, BOEn argitaratuta.

ANALISIA:

Testuaren ideia nagusia: Gerraren ondorioz Espainiako ekonomia hondamendiaren ondorioz,


Francoren erregimenaren politika autarkikoaren abiapuntua da lege hau.
Testua horrela dago egituratuta: 3 paragrafoko azalpena, non legearen arrazoiak ematen diren, eta
lau
artikuluko xedapenak.

Sarreran edo hasierako azalpenean Francok “gurutzada loriatsua” bezala definitzen du bere
garaipena
Gerra Zibilean, baina gerra horrek erakutsi zuen herrialdek zuen industria eta lehengaien beharra.
Alde
batetik adierazten du Espainiako ekonomia askatu behar zela atzerriko produktuen inportaziotik,
baina
beste aldetik ekimen pribatuak orduraino ez zela gai izan beharrezkoak ziren industria horiek
sortzeko.
Horregatik gobernuak bultzatu eta babestu beharko lituzke.

“Gurutzada loriatsua” bezala adierazten du Mugimendu Nazionalaren garaipena kutsu epikoa eta
heroikoa emateko gertakariari, baita kristauen gurutzadekin lotzeko. Hain zuzen ere inperioa eta
Jainkoa goratzea izan zen bere erregimenaren estrategia bat frankismoa handiesteko.
Gerraoste guztiekin bezala Espainiako ekonomia lur jota geratu zen (azpiegiturak suntsituta,
industriak
akituta, langabezia, pobrezia orokorra, gosea). Egoera larri horri aurre egiteko faxismoaren eta
nazismoaren errezeta zen autarkia (hau da herrialdeak behar dituen baliabide energetiko, elikagaiak
eta beste edozein produktu herrialdean bertan sortzea, inportazioei uko eginez) Eredu hori bide bat
zen barneko ekonomia berpizteko, are gehiago kontuan hartuta nazioartean ezarrita zegoen haien
kontrako isolamendu ekonomikoa, baina ere bai aberriko harrotasuna sortzeko. Gauzatzeko, bide
bakarra zen protekzionismoa eta interbentzionismoa ezartzea gobernuaren aldetik, are gehiago
tradizionalki Espainiako industriarako ekimena eta inbertsioak oso xumeak izan zirela historikoki.
Lehenengo artikuluan identifikatzen dira zeintzuk ziren nazio-intereseko industriak, hots, defentsarako
edo ekonomiarako estrategikoak direnak (siderurgia, energia, kimikoa, meatzaritza, ontzigintza,
garraioena)

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-4961160
Bigarren artikuluak 15 urteetan enpresa horiek jasoko dituzten abantailak zenbatzen dira: lurren
desjabetzak, zerga gutxiago, gutxiengo etekinak bermatzea, materiala inportatzeko muga-zerga
murriztea.
Hirugarren eta laugarren artikulutan, berriz, kontrapartida ezartzen da: estatuak gainbegiratzea
enpresa horiek. Azkenean, euren egonkortasuna eta bideragarritasuna ziurtatuz gero, enpresa aska
daiteke etekinei uko eginez.
Argi ikusten da azken artikulu horietan estatuaren interbentzionismoa, eredua, berriro, Alemania eta
Italia izango dira.

No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
TESTUINGURUA:

Egoera politikoa (erregimenaren eraikuntza):

- Ideologia: Autoritarioa, diktadura pertsonalista, funts militarra eta nazional-katolikoa,


liderraren gurtza, zentsura, kontrol soziala, propaganda eta errepresioa.

- Oinarriak: Eliza, armada, Falangea, elite ekonomikoak eta Nazionalsindikalismoa (sindikatu


bakarra gobernuaren menpe)

- Demokrazia organikoa: Familian, udalerrian eta sindikatuan oinarrituta, guztiak estatuko


buruzagitzaren menpe (hiru botere kontrolatzen zituena), eta gobernadore zibilek eta

Reservados todos los derechos.


militarrek lagunduta.

Erregimenaren politika ekonomikoa:

- INI (Industria Institutu Nazionala) sortu

- INC (Kolonizazio Institutu Nazionala) nekazaritzan ohiko arazoei aurre egiteko (atzerapen
teknikoa, langabezia, lehorteak) Plan integralak 50ko hamarkadan

- Politika hidraulikoa

Ondorioak:

- Hainbat enpresa nagusi sortu: Iberia, ENSIDESA, SEAT …

- Telefonica eta RENFE nazionalizatu ziren

- Funtsik ez izatea: politizatuta eta interes partikularren menpe geratu zen politika hau
(influentzia trafikoa)

- Lehengai basikoen eskasia + inflazioa = Muturreko pobrezia

- Zorigaiztoko 40ko hamarkada: Gizarteko sorospena, errazionamendu-liburuxkak, Gariaren

- Zerbitzu Nazionala sortu behar, kontrabandoa areagotzea (estraperlo)

GARRANTZIA:

- Garrantzia: Garaiko politika ekonomikoaren funtsak ezagutzeko baliogarria da.

¿No te llega para pagar Wuolah Pro? ¿Un año sin anuncios gratis? ¡Clic aquí!
a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-4961160
- Ideologia autarkikoa argi geratzen da, erregimen totalitarioak (idealak) imitatuz. Sozialismo eta
kapitalismoaren arteko proposamen hori sortu zen 30ko hamarkadako krisian (interes belikoekin,
gainera)

- Helburua ez zen lortu, eta 50 hamarkada arte, Espainiako ekonomia ez da hasiko ateratzen
depresiotik, bestak beste irekitze ekonomikoa, AEBko laguntza eta egonkortze-planengatik.

- Eragina: Enpresa handiak sortuko dira, baina herriko jendearen bizitzetan aldaketarik ia ez da
nabarituko 40ko hamarkada osoan. 50ko hamarkada arte ez da gaindituko gerra baino lehenagoko

No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
per capita errenta.

Reservados todos los derechos.

¿No te llega para pagar Wuolah Pro? ¿Un año sin anuncios gratis? ¡Clic aquí!
a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-4961160

You might also like