Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Karga itzazu armak.

Ekarri zure lagunak.


Dibertigarria da galtzea eta itxura egitea.
Aspertuta eta bere buruaz fidatuta dago.
Ai ene! badakit hitz zikin bat (hitz gordina, hitz itsusia, juramentu)

Abestia gonbidapen batekin hasten da: "Kargatu zure armak/Eta ekarri zure
lagunak". Lehen bertso hauek letraren gako gisa funtzionatzen dute,
partekatutako matxinada eta asperdura tonua zehaztuz. Nerabeen
larritasuna ezagututa, hustasun eta asperdura existentzial moduan, esaldiak
gazteen "suarekin jolasteko" joera adierazten du.

Bertsoak are indar handiagoa hartzen du Cobain bizi izan zen eta
hainbestetan aurka agertu zen testuinguru iparramerikarrari begira. Estatu
Batuetan, legeak armak eramatea baimentzen du, eta zenbait estatutan,
berriz, hori ia sustatu egiten da; beraz, ez da harritzekoa gazteen segmentu
batek tiro egiteko edo ehizatzeko geratzea.

Ipar Amerikako kulturan txertatutako dibertimenduaren eta indarkeriaren


arteko harreman hori abesti osoan agertzen da. Sufrimendua bera eta
porrota joko bihurtzen dira: "Dibertigarria da galtzea eta itxurak egitea".
Hemen ikusten da sarkasmoaren tonua eta, agian, autosuntsiketarekin
lortzen den plazerra: min egiten duena gustatzen zaie.

Subjektuarentzat, belaunaldi hura "aspertuta eta bere buruaz fidatuta"


zegoen, bere buruarengan sinetsiz baina bere bizitzarekin zer egin ez
zekiela.

Ebidentziarik ez dagoen arren, interpretazio batzuen arabera, "bera"


esatean, Kurt orduko neskalagunaz ari zen, Tobi Vailez. Bion arteko
harreman ekaiztsua, elkarrizketa politiko eta filosofikoek gehiago
ezaugarritzen dutena erromantzeak baino, taldearen beste konposizio
batzuetan aipatzen da.

Azken bertsoak, apur bat barregarria, orain usteldutako subjektuaren


haurtzarotik geratuko zatekeen inozentzia baten amaiera erakusten du: "ai
ene, nik badakit hitz gordin bat.

M. del Barrio
ZUBIA

Zubia hitz-joko bat da. Kurtek "hello" ("kaixo") errepikatzen du "how low"
bihurtu arte ("zein baxu" edo "zenbat jaitsiko litzatekeen" bezala itzul
daitekeena). Itxuraz hain sinpleak eta zentzugabeak diren bertso hauek,
interpretazio ezberdinak izateaz gain, mespretxuzko tonua dute.

Interpretazio posible bat da gizarte-harreman hutsak eta sakontasunik


gabeko elkarrizketen kritika dela. Beste interpretazio batek iradokitzen du
nirvanaren kritika musikaren industriara zuzentzen dela, salmenten topera
iritsi diren koru erraz eta errepikakorrak barregarri utziz.

Kurten biografia gogoan, baliteke haren aldarteaz ere aritzea. Bere


depresioa, suizidioan amaitu zuena, bere abestietan eta idazkietan
dokumentatuta dago. Nirvanazale batzuek uste dute Cobain tristea eta
bakartia zela.

Argiak itzalita ez da hain arriskutsua.


Hemen gaude orain, ondo pasarazi gaitzazu.
Ergela eta kutsakor sentitzen naiz.
Hemen gaude orain, ondo pasarazi gaitzazu.
Mulatoa, albinoa, eltxoa
Nire libidoa

Koruaren hasierak hasieratik iradokitako arriskua berresten du. "Argiak


itzalita" ezin da ikusi, eta horrek erosotasun edo segurtasun sentsazio
faltsua dakar.

Bertsoak gazteen artean ohikoa den pentsamendu bat ilustratzen du:


arriskuaz jabetzen ez bagara, honek ezin gaituela eraso. Inkontzientziaren
apologia (gorespena, laudarioa, goraipamena, alabantza) horrek tonu
sarkastikoa hartzen du, nahiz eta errealitatea ikusteko beldur den
subjektuaren aitorpen gisa ere ikus daitekeen.

Hurrengo bertsoak norbaiten aitorpen desesperatu gisa edo gizartearen


satira gisa ere uler daitezke.

"Hemen gaude orain, dibertitu gaitzazu", telebistaren aurrean hazi den


gaztedi alienatu batez hitz egiten digu, entretenimendua informazioa baino
nahiago duena.

Bere burua "ergeltzat eta kutsakortzat" jotzean, subjektuak ikusarazten du


desinformazio-espiritu hori kolektiboa dela, baita besteek transmititua edo
animatua ere.

M. del Barrio
Esaldia Cobainen hustuketatzat (desahogo) ere har daiteke, beste
pertsonak bere depresioarekin kutsatzeko beldur baitzen eta ez baitzekien
nola erlazionatu famarekin eta publikoarekin.

Amaierako irakurketa batzuek oposizio bitarrak (binarioak) iradokitzen


dituzte: "albino", "mulato" aren kontrakotzat, eta "eltxo", "libido"ren
kontrakotzat, txikia izateagatik.

Beste interpretazio batzuek arauz kanpo zegoenaren edo gizartea deseroso


jartzen (incomodar) zuenaren irudi-zerrenda posible bat iradokitzen dute.
Hirugarren perspektiba batek hitz-joko bat dela defendatzen du, soinua
soilik nabarmenduz eta ez hitzen esanahia.

Ondoen egiten dudanean txarrena naiz

Eta dohain honengatik bedeinkatua sentitzen naiz.

Gure talde txikia beti egon zen

Eta beti egongo da amaierara arte.

Hemen subjektuaren eta Kurt Cobain konpositorearen arteko identitatea


sendotzen dela dirudi, musikarako bizi baina bere idoloak baino gutxiago
sentitzen zena. Onartzen du ez dela jeinua, ezta bereziki talentuduna ere.
Baina hala eta guztiz ere, dohain hori izateagatik "bedeinkatua" sentitzen
da, nahiz ezer berezirik ez eduki. Ironikoki abesti honek Cobain rockaren
izen handienetako bat bezala betikotu (eternizó) zuen.

Hurrengo lerroak taldearen beraren erreferentzia izan zitezkeen, ospea


baino lehen elkartuta baitzegoen eta elkarrekin iraungo baitzuen arrakasta
amaitzen zenean.

Hala ere, bertsoak gizartean baztertuta dauden gazteei buruzkoak direla ere
pentsa daiteke. Nirvanaren baieztapena da gizabanako horiek ez direla
aldatuko gizartean sartzeko. Zentzua du punkaren kulturan bertan
pentsatuz gero, baztertuen eskutik sortua, modatik eta marketinetik bizirik
iraun duena.

Eta ahaztu egiten zait zergatik probatzen dudan.


O bai, irribarre eginarazten didala suposatzen dut.
Zaila izan da aurkitzea.
Ongi, dena delakoa, berdin dio.

M. del Barrio
Diskurtso zatikatu eta nahasia da, subjektua bakarrik hitz egiten ari balitz
bezala. Subjektua drogekin duen esperientziaz ari da, barre eragiten
baitiote eta une batez errealitatetik aldentzen baitute.

Kurt Cobainek bere kantuetan eta egunkarietan heroinaren erabilera


aipatzen du eta bat-bateko plazera gorabehera sufrimendua zekarkion
zerbait bezala aipatzen du. Beste interpretazio posible bat musikarekin edo
beste pertsonekin duen harremanari buruzkoa da.

"Ongi, dena dela, ahaztu" bertsoak diskurtsoaren beraren eten gisa


jokatzen du, entzuten duenak mezua ulertu ezin balu bezala. Horrela
azpimarratzen da bere bakardadea eta sentitzen duena argi eta garbi
adierazteko ezintasuna.

Ukapen bat (bederatzi aldiz)

Hirugarren ahapaldia bizitza bohemioaren apologia gisa uler liteke, arazoei


ihes egiteko bidea. Hala ere, bederatzi aldiz errepikatzen den kantuaren
azken bertsoa ez dator bat ideia horrekin. Bai, arriskuarekin jolastu daiteke,
norberaren sufrimenduaz goza daiteke, baina hori norberaren
errealitatearen ukazioa baino ez da.

Smells Like Teen Spirit-ek transmititzen duen gazte-gogo (entusiasmo)


guztiaren atzean mina, larritasuna, haserrea eta gizartea eraldatzeko
beharra daude.

M. del Barrio

You might also like