Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 20

LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

1. MATRIZEAK
Errenkada eta zutabeetan banatutako zenbaki multzoa da. Errenkada kopurua m bada eta zutabe
kopurua n bada, m x n matrizearen dimentsioa da. aij-k matrizearen elementu orokorra adierazten
du, i errenkada eta j zutabea izanik.Adibide orokorra:
𝑎11 𝑎12 … 𝑎1𝑛
𝑎21 𝑎22 … 𝑎2𝑛
(… … … … )
𝑎𝑚1 𝑎𝑚2 … 𝑎𝑚𝑛
Adibidez:
2 4 −7 0
(1 5 0 5)
−3 2 4 2
Matrizeko elementuak parentesi barruan azaltzen dira.

Matrize honek hiru errenkada eta lau zutabe ditu eta bere dimentsioa 3x4 da.a13 = -7 a32 = 2 a31 = -3
ADIBIDEA: Kalkulatu matrize honen dimentsioa eta adierazi a23, a34 eta a32 elementuak.

𝟒 𝟓 𝟐 −𝟏
𝑨 = (𝟎 𝟐 𝟏 𝟓)
−𝟐 𝟑 𝟎 −𝟒
A matrizeak 3 errenkada eta 4 zutabe ditu. Beraz matrizearen dimentsioa 3x4 da.
Azpiindizeek adierazten dituzten errenkadei eta zutabeei erreparatu behar diegu.
a23: 2. errenkada 3. zutabea; a23:1
a34: 3. errenkada 4. Zutabea; a34:-4
a32: 3. errenkada 2. Zutabea; a32: 3

1.1.1 MATRIZE BERDINAK:

Dimentsio bera izateaz gain, elementuak gaika berdinak dira. aij=bij.

ADIBIDEA: Adierazi matrize hauek berdinak diren:


𝟏 𝟐 𝟐 𝟏
𝟏 𝟏 𝟏
𝑨 = (𝟏 𝟐) 𝑩 = ( ) 𝑪 = (𝟐 𝟏)
𝟐 𝟐 𝟐
𝟏 𝟐 𝟐 𝟏
A-k eta B-k ez dute dimentsio bera, 3 x 2 ≠ 2 x 3 Beraz, ez dira berdinak
A-k eta C-k dimentsio bera dute, 3 x 2. Baina a11=1≠ c11=2. Beraz, ez dira berdinak.

1.1.2 MATRIZEEN SAILKAPENA:

 Errenkada matrizea: Errenkada bakarreko eta n zutabeko matrizea da. Dimentsioa 1 x n da.

𝐴 = (1 4 7 9)

4
8
 Zutabe matrizea: m errenkadako eta zutabe bakarreko matrizea da. Dimentsioa m x 1 da. 𝐵 = ( )
11
15

1
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

 Matrize nulua: elementu guztiak zero dituen matrizea da. 0ren bidez adierazten da. 𝑂 =

0 0 0 0 0
0 0 0 0 0
0 0 0 0 0
… … … … …
(0 0 0 0 0)

 Matrize karratua: errenkada adina zutabe dituen matrizea da, hau da, n errenkadaz eta n zutabez

1 6 7
osatutakoa. Dimentsioa n x n denez, esango dugu ordena n dela. 𝐶 = (0 4 6)
1 2 3

 Matrize laukizuzena: Errenkada eta zutabe kopuru desberdina duen matrizea da, hau da, ez da

1 5 7 9
karratua. 𝐷 = ( 11 0 6 5 )
2 −2 1 3

−𝟏 𝟎 𝟎
ADIBIDEA: Sailkatu matrize hauek: 𝑨 = ( ) 𝑩=( ) 𝑪 = (𝟎 𝟎 𝟎)
𝟎 𝟎 𝟏
A matrize karratua da, 2 ordenakoa.

B zutabe- matrize bat da 2 x 1 dimentsiokoa.

C errenkada-matrize nulua da, 1 x 3 dimentsiokoa.

1.1.3 MATRIZE KARRATU MOTAK:

Matrize karratuetan, diagonal nagusia aii itxurako elementuek osatzen dute.

𝑎11 𝑎12 𝑎13 ⋯ 𝑎1𝑛


𝑎21 𝑎22 𝑎23 ⋯ 𝑎2𝑛
𝐴 = 𝑎31 𝑎32 𝑎33 ⋯ 𝑎3𝑛
⋯ ⋯ ⋯ ⋯ ⋯
𝑎
( 𝑛1 𝑎𝑛2 𝑎𝑛3 ⋯ 𝑎𝑛𝑛 )

Matrize karratu baten elemenetuak nolakoak, honelakoa izan daiteke matrizea:

 Matrize diagonala: Diagonal nagusitik kanpoko elementu guztiak zero dira.

5 0 0 0
0 2 0 0
𝐴=( )
0 0 8 0
0 0 0 9

2
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

 Matrize goi triangeluarra: Diagonal nagusiaren azpiko elementu guztiak zero dira. 𝐵 =

1 3 4 7
0 2 8 9
( )
0 0 4 10
0 0 0 7

 Matrize behe triangeluarra: Diagonal nagusiaren goiko elementu guztiak zero dira. 𝐶 =

1 0 0 0
1 2 0 0
( )
−3 10 8 0
−5 11 2 7

 Identitate matrizea edo unitate matrizea: Diagonal nagusiko elementu guztiak 1 dira. I izendatzen

1 0 0 0
0 1 0 0
da. 𝐼 = ( )
0 0 1 0
0 0 0 1

1.1.4 MATRIZE IRAULIA: m x n dimentsioko A matrize baten matrize iraulia, Ai, n x m dimentsioko beste
matrize bat izango da. A matrizearen errenkadak zutabeez ordezkatuz lortzen da.

𝟑 −𝟑 𝟑
ADIBIDEA: Adierazi 𝑩 = ( ) matrizearen matrize iraulia eta haren dimentsioa.
𝟎 𝟏 𝟐

3 0
𝐵𝑖 = (−3 1) → 𝐴𝑖 𝑚𝑎𝑡𝑟𝑖𝑧𝑒𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑑𝑖𝑚𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎 3 𝑥 2 𝑑𝑎.
3 2

1.1.5 MATRIZE SIMETRIKOAK ETA ANTISIMETRIKOAK:

 MATRIZE SIMETRIKOAK: Matrize karratua, matrize irauliarekin bat datorrenean : A=Ai


 MATRIZE ANTISIMETRIKOAK: Matrize karratuaren aurkakoa, -A, matrize irauliarekin bat badator.
-A=Ai

*PROPIETATEAK*

 Matrize simetriko batean, diagonal nagusiarekiko simetrikoak diren elementuak berdinak dira.

𝑎 𝑑 𝑒
𝐴 = (𝑑 𝑏 𝑓)
𝑒 𝑓 𝑐

 Matrize antisimetriko batean, diagonal nagusiko elementuak 0 dira eta harekiko simetrikoak diren

0 𝑑 𝑒
elementuak aurkakoak dira. 𝐴 = (−𝑑 0 𝑓)
−𝑒 𝑓 0

3
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

1.2. ERAGIKETAK MATRIZEEKIN


1.2.1 MATRIZEEN ARTEKO BATUKETAK/KENKETAK

Dimentsio desberdineko matrizeak ezin dira ez batu ez kendu!

Dimentsio bereko bi matrizeren batuketa, A+B, (edo kenketa A-B) dimentsio bereko beste matrize bat da.
Posizio bereko elementuen batuketa (kenketa) eginez ebazten da.

*PROPIETATEAK*
Matrizeen batuketa elementuz elementu egiten denez, zenbaki errealen arteko batuketen propietateak ditu.
 Trukatze-propietatea: A+B=B+A
 Elkartze-propietatea: A+(B+C)=(A+B)+C
 Elementu neutroa: A+0=A
 Aurkako elementua: A+(-A)=0

1.2.2 ZENBAKI BAT BIDER MATRIZE BAT:

k zenbaki erreal bat matrize batekin biderkatzean, matrize horren dimentsio bereko beste matrize bat lortzen
da. k zenbaki erreala, matrizeko elementu guztiengatik biderkatzen da.

𝑘 · 𝐴 = 𝐶, 𝑛𝑜𝑛 𝑐𝑖𝑗 = 𝑘 · 𝑎𝑖𝑗

 1 3 4 12 
Adibidea. 4      
 4 5  16 20 

1.2.3 ERRENKADA MATRIZEA BIDER ZUTABE MATRIZEA:

1 x n dimentsioko errenkada matrize bat n x 1 dimentsioko zutabe matrize batez biderkatzearen emaitza
matrizeko elementuak banan banan biderkatzearen eta emaitzak batzearen batura da.

𝑏11
𝑏21
(𝑎11 𝑎12 … 𝑎1𝑛 ) ( ) = 𝑎11 · 𝑏11 + 𝑎12 · 𝑏21 + ⋯ + 𝑎1𝑛 · 𝑏𝑛1

𝑏𝑛1

1.2.4 BI MATRIZEREN ARTEKO BIDERKETA:

m x n dimentsioko A matrizearen eta n x p dimentsioko B matrizearen arteko biderkadura beste C matrize


bat da, m x p dimentsiotakoa. Matrize horren cij elementua honela lortzen da: lehenengo matrizeko i.
errenkadako elementuak, bigarren matrizeko j. zutabeko elementuekin biderkatu behar dira eta ondoren
batu.

𝐴 · 𝐵 = 𝐶, 𝑛𝑜𝑛 𝑐𝑖𝑗 = 𝑎𝑖1 · 𝑏1𝑗 + 𝑎𝑖2 · 𝑏2𝑗 + . . . + 𝑎𝑖𝑚 · 𝑏𝑚𝑗

4
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

BALDINTZA: Bi matrize biderkatzeko, lehenengo matrizearen zutabe kopurua, bigarren matrizearen


errenkada kopuruaren berdina izan behar da.

Adibidea:

 2 5  2  2  5  5 2  4  5  2 2  3  5  7   29 18 41 
   2 4 3    
 4 3       4  2  3  5 4  4  3  2 4  3  3  7    23 22 33 
 6 4   5 2 7   6  2  4  5 6  4  4  2 6  3  4  7   32 32 46 
     

3x2 2x3 3x3

*PROPIETATEAK*
 Elkartze-propietatea: (A · B) · C = A · (B · C)
 Elementu neutroa: Im · A = A·Im = A
 Banatze-propietatea. Ezkerretik: A · (B + C) = A · B + A · C
Eskuinetik: (B + C) · A = B · A + C · A

 EZ da trukatze propietatea betetzen.𝐴 · 𝐵 ≠ 𝐵 · 𝐴

3. MATRIZE BATEN HEINA

Matrize baten heina, hein (A): Matrize baten errenkada edo zutabe linealki independenteen kopurua da.
Errenkadako heina beti da zutabeetako heinaren berdina.
Heina ezin da izan zutabe edo errenkada kopurua baino handiagoa.
Gehiago sakonduz:
 Errenkada bat bestearekiko proportzionala bada, menpekoa izango da eta ez da kontutan
hartzen heina kalkulatzeko.
 Errenkada bat beste batzuen konbinazioa bada, menpekoa izango da eta heinaren kalkulurako ez
da kontutan hartuko.
 Errenkada bati, beste errenkada edo honen proportzionala edo errenkaden konbinazio bat batu
edo kendu egiten bazaio, matrizearen heina ez da aldatzen.
 Errenkada bat zenbaki batekin biderkatzen bada , matrizearen heina ez da aldatzen.
 Errenkada bateko elementu guztiak zero badira , errenkada hau ez da kontutan hartzen heinaren
kalkulurako.
 Errenkadekiko aipatu duguna, zutabeekiko ere berdin funtzionatzen du.
 Heina kalkulatzeko metodo erosoena Gauss metodoa da. Metodo honen helburua, diagonal
nagusiaren azpiko elementu guztiak zero bihurtzea da.

3.1 GAUSSEN METODOA: “ZEROAK EGITEA”

NOLA?

 Errenkadak trukatuz: 𝐸1 ↔ 𝐸2
 Errenkada bat zero ez den zenbaki batez biderkatuz: Ei=aEi
 i errenkada edo j errenkada bien baturaz ordezkatzea: Ei=aEi+bEj nuluak ez diren a eta b zenbakiez
biderkatuz.

5
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

𝟎 −𝟐 𝟐 𝟒
ADIBIDEA: Kalkulatu 𝑨 = ( 𝟐 − 𝟏 − 𝟏 𝟏 ) matrizearen heina.
𝟐 −𝟐 𝟎 𝟑
Lehen pausua: a11=0 bada, lehenengo errenkadako lehenengo elementua zero ez duen errenkadaren batekin
trukatu behar da, baldin badago. Eragiketak egin behar dira errenkada guztietan, lehenengoan izan ezin,
haietako lehenengo elementuak zero izan daitezen.

0 −2 2 4 𝐸2 ↔𝐸1 2 − 1 −1 1
(2 −1 −1 1) → (0 − 2 2 4)
2 −2 0 3 2 −2 0 3

Bigarren errenkadako lehen elementua zero da iada. Hirugarren errenkadako lehenengo elementua zero egin
behar da.

2 −1 −1 1 𝐸3 =𝐸3 −𝐸1 2 − 1 −1 1
(0 − 2 2 4) → (0 − 2 2 4)
2 −2 0 3 0 −1 1 2

Bigarren pausua: Egiaztatu behar da a22≠0 dela. Ez baldin bada, errenkada hori bigarren elementua zero ez
duen errenkadaren batekin trukatu behar da, baldin badago. Aurreko urratsean bezala, zero egin behar
ditugu errenkada guztietako bigarren elementuak, lehenengokoa eta bigarrenekoa izan ezik.

2 −1 −1 1 𝐸3 =2𝐸3 −𝐸2 2 −1 −1 1
(0 − 2 2 4 )→ (0 −2 2 4)
0 −1 1 2 0 0 0 0

Hirugarren pausua: Prozesu bera egin behar da hasierako matrizearen gainerako errenkadekin, diagonalaren
azpiko elementu guztiak zero dituen matrize kopurua lortu arte. Matrizearen errekada ez-nuluen kopurua da
matrizearen heina. Kasu honetan: Heina(A)=2

4. ALDERANTZIZKO MATRIZEA:

n ordenako A matrize karratu baten alderantzizko matrizea beste matrize bat da, A-1, jatorrizkoaren ordena
berekoa.

A·A-1=I A-1·A=I

Matrizeak alderantzizkoa badu: alderantzikagarria edo erregularra

Ez badu…: Matrize berezia deritzo.

Matrize karratuek soilik izan dezakete alderantzizko matrizea; baina matrize karratu guztiek ez dute
alderantzizkoa.

n ordenako A matrize karratuak alderantzizkoa du, baldin hein(A)=n bada.

*PROPIETATEAK:*

 Alderantzizko matrizearen alderantzizkoa jatorrizko matrizea da.

6
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

(A-1)-1=A
 Bi matrizeren biderkaduraren alderantzizkoa matrizeen alderantzikoak ordena aldatuta
biderkatzearen emaitza da.
(A · B)-1 = B-1 · A-1
 Matrize baten irauliaren alderantzizkoa alderantzizko matrizearen irauliaren berdina da.
(Ai)-1=(A-1)i

1.4.1 ALDERANTZIZKO MATRIZEAREN KALKULUA:


1 2
𝐴=( ) → 𝐴−1 𝑎𝑙𝑑𝑒𝑟𝑎𝑛𝑡𝑧𝑖𝑧𝑘𝑜 𝑚𝑎𝑡𝑟𝑖𝑧𝑒𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑑𝑖𝑚𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎 2𝑥2 𝑖𝑧𝑎𝑛 𝑏𝑒ℎ𝑎𝑟 𝑑𝑢.
3 4
1 2 𝑎 𝑏 1 0
( )·( )=( )
3 4 𝑑 𝑒 0 1
𝑎 + 2𝑑 = 1
𝑏 + 2𝑒 = 0 1.𝑒𝑡𝑎 2𝑒𝑘𝑢𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎𝑘 𝑎 = 1 − 2𝑑 3.𝑒𝑡𝑎 4.𝑒𝑘.tan 𝑜𝑟𝑑𝑒𝑧𝑘𝑎𝑡𝑢𝑧 3 − 6𝑑 + 4𝑑 = 0
→{ → →
3𝑎 + 4𝑑 = 0 𝑏 = −2𝑒 −6𝑒 + 4𝑒 = 1
3𝑏 + 4𝑒 = 1

3
𝐸𝑘𝑢𝑎𝑧𝑖𝑜 𝑠𝑖𝑠𝑡𝑒𝑚𝑎 𝑎𝑠𝑘𝑎𝑡𝑢𝑧, 𝑒 = −0,5 𝑑 = 𝑏 = 1 𝑒𝑡𝑎 𝑎 = −2. 𝑂𝑛𝑑𝑜𝑟𝑖𝑜𝑧,
2
−2 1
𝐴−1 = ( )
3/2 −1/2

1.5. EKUAZIO MATRIZIALAK:

1.5.1 AX=B MOTAKO EKUAZIO MATRIZIALAK EBAZTEA.

X bakandu behar da A-1 ezkerretik biderkatuz.

A-1 AX=A-1 B → IX=A-1 B→ X=A-1 B

1.5.2 XA= B MOTAKO EKUAZIO MATRIZIALAK EBAZTEA.

X bakandu behar da A-1 eskuinetik biderkatuz.

XAA-1 =BA-1 → XI=BA-1 → X=BA-1

1.5.3 AX+B=C MOTAKO EKUAZIO MATRIZIALAK EBAZTEA

X bakandu behar da B matrizea kentzen pasatuz beste aldera¨Ç.

AX=C-B → A-1AX=A-1(C-B) → IX=IA-1(C-B) → X=A-1(C-B)

7
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

1.6. An
Begira ezazue site-eko ariketa ebatziak.

2. DETERMINANTEAK

Matrize karratu baten determinantea (|A| bezala adierazten da) zenbaki bat da.

𝑎11 𝑎12
 2 ordenako matrize karratu bat izanda, 𝐴 = (𝑎 𝑎22 ), haren determinantea eragiketa hau egitean
21
lortzen den zenbakia da:
𝑎 𝑎12
|𝐴| = |𝑎11 𝑎 | = 𝑎11 · 𝑎22 − 𝑎12 · 𝑎21
21 22
𝑎11 𝑎12 𝑎13
 3 ordenako matrize karratu bat izanda, 𝐴 = (𝑎21 𝑎22 𝑎23 ), haren determinantea eragiketa hau
𝑎31 𝑎32 𝑎33
egitean lortzen den zenbakia da:

𝑎11 𝑎12 𝑎13


𝑎
|𝐴| = | 21 𝑎22 𝑎23 | = 𝑎11 𝑎22 𝑎33 + 𝑎12 𝑎23 𝑎31 + 𝑎13 𝑎21 𝑎32 − 𝑎13 𝑎22 𝑎31 − 𝑎12 𝑎21 𝑎33 − 𝑎11 𝑎23 𝑎32
𝑎31 𝑎32 𝑎33

Metodo honi Sarrus erregela deitzen zaio. Diagonal nagusiko eta bere paraleloko
elementuekin osatutako batugaiak positiboak dira eta diagonal sekundario eta bere
paraleloekin osatutakoak negatiboak.

Determinanteen propietateak.

1. Matrize baten eta bere irauliaren determinanteak berdinak dira batugaiak berdinak direlako:
|A|=|Ai|

2. Errenkada (edo zutabe) bateko elementu guztiak zero badira, determinantea zero da.

3. Bi errenkada (edo zutabe) elkarraldatzen badira determinantea ikurrez aldatzen da.

4. Bi errenkada (edo zutabe) berdinak badira, determinantea zero da.

8
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

5. Errenkada (edo zutabe) bateko elementuak zenbaki batez biderkatzen edo zatitzen badira,
determinantea zenbakiarekin biderkatuta edo zatituta geratzen da. Gogoratu zenbaki eta
matrizearen arteko biderkaketan, matrizeko elementu guztiak zenbakiarekin biderkatzen direla.

6. Bi errenkada (edo zutabe) proportzionalak badira, determinantea zero da.

7. Errenkada (edo zutabe) bateko elementuak batugai bezala badaude, determinantea, bi


determinanteen batuketa bezala adierazi daiteke.

Kontuz halakoetan:

8. Errenkada (edo zutabe) bati, beste errenkaden konbinazioa edo beste baten proportzionala batu
edo kentzen bazaio, determinantea ez da aldatzen.

9. Bi matrizeren biderkaduraren determinantea haien determinanteen biderkaduraren berdina da.

|𝐴. 𝐵| = |𝐴|. |𝐵|

9
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

2.1.MINOR OSAGARRIA ETA ADJUNTUA


aij elementu baten minore osagarria, matrizean i errenkada eta j zutabea kenduz lortzen den
determinantearen balioa da. αij bezala adierazten da.
1 2 0
2 0
𝐴 = (1 2 1) α21=| |=2
1 1
1 1 1
aij elementu baten adjuntua, Aij bezala adierazten da eta honela lortzen da: 𝐴𝑖𝑗 = (−1)𝑖+𝑗 ∝. Bere balioa
minore osagarriaren berdina edo kontrakoa izango da.

Aurreko adibidean A21=-2

I+j batura zenbaki bakoitia bada zeinua aldatuko dugu, aldiz bikoitia bada ez.

Matrize adjuntua: A matrizeko matrize adjuntua deritzo A matrizeko adjuntuek osatutako


matrizeari, eta Adj (A) adierazten da.

2.2.EDOZEIN ORDENAKO DETERMINANTEA.

Errenkada (edo zutabe) baten elementuak bere adjuntuekin biderkatu eta ondoren batzen badira
determinantea lortzen dugu.

Kalkuluak errazteko aukeratutako errenkada edo zutabean zeroak egiten saiatuko gara adjuntuak kalkulatu
baino lehen.

Errenkada aukeratuz |𝐴| = 𝑎i1.Ai1+ 𝑎i2.Ai2+ 𝑎i3.Ai3+…….+ 𝑎in.Ain

Zutabea aukeratuz |𝐴| = 𝑎1j.Aij+ 𝑎2j.A2j+ 𝑎3j.A3j+…….+ 𝑎nj.Anj

2.3.ALDERANTZIZKO MATRIZEAREN KALKULUA DETERMINANTEEN BITARTEZ

(𝐴𝑎𝑑𝑗 )𝑖
𝐴−1 =
|𝐴|

PAUSOAK:
1. Matrizearen determinantea kalkulatu. |A|
|A|=0 bada, ez du alderantzizkorik.
2. Matrizearen adjuntuak kalkulatu eta matrize eran jarri. Adj(A)=(-1)i+j ·αij
3. Matrize adjuntua irauli (Zutabeak errenkada bihurtu). Adj(A)i
4. Formula aplikatu.

(𝐴𝑎𝑑𝑗 )𝑖
𝐴−1 =
|𝐴|

5. Egiaztatu A·A-1 =I

10
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

1 1 1
ADIBIDEA B   1 0 3  (0  5  6)  (0  3  15)  11  12  1
2 5 3

 B11 B12 B13    15  9  5    15  8  3 


     
B   B21
*
B22 B23     8  5  3   B     9  5  2 
* t

B
 31 B32 B33    3  2  1    5  3 1
 

0 3 1 3 1 0
B11   15 B12    9 B13   5
5 3 2 3 2 5
1 1 1 1 1 1
B21    8 B22   5 B23    3
5 3 2 3 2 5
1 1 1 1 1 1
B31   3 B32    2 B33   1
0 3 1 3 1 0

  15  8  3 
 
 9 5 3 
B 
* t   5  3  1   15 8 3 
B 1
   9 5 2
 
B 1  5 3 1
 

2.4. MATRIZE BATEN HEINA

11
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

3. EKUAZIO SISTEMAK

12
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

3.1. EKUAZIO SISTEMA MOTAK

 Bateraezina: Soluziorik ez.


 Bateragarria:
o Determinatua: Soluzio bat.
o Indeterminatua: Soluzio bat baino gehiago.

3.2. ROUCHÉ-FRÖBENIUSEN TEOREMA

A.X=B sistema batek soluzioa izateko baldintza beharrezkoa eta nahikoa da sistemaren koefizienteen
matrizearen A heina bere matrize zabalduaren A* hein bera izatea.

Sistema bateragarria da baldin, eta soilik baldin, Heina (A)=Heina (A*)


 Baldin Heina(A) ≠ Heina(A*) BATERAEZINA
 Baldin Heina(A) = Heina(A*) BATERAGARRIA
o Baldin Heina(A) = Heina(A*) = ezezagun kopurua Bateragarri Determinatua
o Baldin Heina(A) = Heina(A*) < ezezagun kopurua Bateragarri Indeterminatua

3.3. CRAMER

Cramer-en erregela determinanteen bidez ekuazio-sistemak ebazteko erabiltzen den metodoa da.
Ikus dezagun nola erabiltzen den:

Ekuazio sistema bat emanda:

A eta A’ matrizeak

Cramerren erregelak dio

13
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

PAUSUAK:
Ebazterako orduan, heina kalkulatzeko erabili dugun matrizearekin gelditu behar gara. Beraz,
 Bateragarri determinatua bada: Ekuazio guztiekin gelditu behar izango gara.
 Bateragarri indeterminatua bada: Erabili ez dugun ekuazioa ezabatu behar izango dugu eta erabili ez
den zutabea, "beste aldera" pasatu behar izango dugu. Gainera, "beste aldera" pasatu dugun
ezezagun horri, λ parametroaz izendatuko dugu.

3.4. PARAMETRODUN FUNTZIOAK

1. Eztabaida (Rouché- Fröbenius)


 Heina(A) kalkulatu, parametroen balioak kontuan hartuta.
 Heina (A*) kalkulatu, aurreko urratseko parametroak kontuan hartuta
 Rouché-Frobenius teorema aplikatu
2. Ebatzi ( Cramer erregela)

ADIBIDEA

Eztabaidatu ondoko ekuazio sistema m parametroaren arabera. Ebatzi posible den kasuetan

Lehenengo eta behin A eta A’

A-ren determinantea ebatziko dugu Sarrus erregelaren bitartez matrizearen heina zein den jakiteko asmoz.

14
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

Beraz, A-ren determinatearen emaitza a m-ren balioaren araberakoa da. Beraz, ikus dezagun m-ren zein
balioetarako baliogabetzen den determinantea. Horretarako, emaitza 0-rekin berdintzen dugu

2.mailako ekuazioa ebatziko dugu

Beraz, m 2 edo 3 denean, A-ren determinantea 0 izango da. Eta m ezberdin 2 eta ezberdin 3 denean A-ren
determinantea ezberdin 0 izango da
Kasu bakoitza aztertuko dugu

m≠3 eta m≠2:


m ezberdin 2 eta ezberdin 3 denean A matrizearen determinantea ez da 0 beraz A-ren heina 3 izango da.
rg(A)=3

Gainera A’-ren heina ere 3 izango da gutxienez A-ren heina daukalako eta 4 ezin daitekeelako izan. rg(A’)=3

Ondorioz A-ren heina eta A’-ren heina berdinak direnez eta ezezagun kopurua heinarekin bat datorrenez
Rouché-Frobenius teoremaren arabera Sistema Bateragarria eta determinatua dela dakigu. (SBD)

Heina(A)=Heina (A´)=ezezagun kopurua→SBD

Cramer erabiliz ebatziko dugu

x kalkulatzeko determinantearen lehenengo errenkada aldagai asakeen errenkadagatik ordezkatuko dugu


eta A-ren determinantearekin zatitu

15
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

y kalkulatzeko determinantearen bigarren errenkada aldagai asakeen errenkadagatik ordezkatuko dugu eta
A-ren determinantearekin zatitu.

z kalkulatzeko determinantearen hirugarren errenkada aldagai asakeen errenkadagatik ordezkatuko dugu eta
A-ren determinantearekin zatitu.

Ondorioz m≠3 eta m≠2

Ikusten duzuen moduan sistemaren soluzioa m-ren menpe dago.

m=2:

m=2 denean A-ren determinantea de 0 da, ondorioz A matrizearen heina ez da 3 izango

16
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

Ondorioz kasu honetan heina 2 rg(A)=2

Orain A’-ren heina kalkulatuko dugu, dauden konbinazio posibleak eginez

3×3 dimentsioko determinante guztiak 0 ematen dute eta logikoa denez A’-ak A-k daukan eta 0-ren
ezberdina den 2x2-ko determinante bera dauka

Ondorioz A’ matrizearen heina 2 da: rg(A’)=2


Ondorioz, A eta A’-aren heinak berdinak direnez baina ezezagun kopurua baino txikiagoa denez, Rouché-
Frobenius-en teoremak dioenez Sistema Bateragarri Indeterminatua izango da (SBI):

Heina(A)=Heina (A´)≠ezezagun kopurua→SBI

SBI-a denez ebateko ekuazio bat kendu behar dugu, azken ekuazio kenduko dugu aurretik hartutako minorra
ezberdin 0 dela bait dakigu

Orain z, λ bihurtuko dugu:

17
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

λ daukaten terminoak aldagai askearekin jarriko ditugu .

Ondorioz A eta A’ honela geratuko dira

Azkenik Cramer-en erregela aplikatuko dugu. Honetarako lehenengo A-ren determinantea


kalkulatuko dugu.

Para calcular x con la regla de Cramer, cambiamos la primera columna del determinante de A por la
columna de términos independientes y lo dividimos entre el determinante de A:

x kalkulatzeko determinantearen lehenengo errenkada aldagai asakeen errenkadagatik ordezkatuko


dugu eta A-ren determinantearekin zatitu

y kalkulatzeko determinantearen bigarren errenkada aldagai asakeen errenkadagatik ordezkatuko


dugu eta A-ren determinantearekin zatitu.

18
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

m=3:
Orain m=3 denean A eta A’-arekin gertatzen dena aztertuko dugu

m=3 denean A-ren determinantea 0 da beraz A-ren heina ez da 3. Barruan 0-ren ezberdina den 2x2-
ko determinante bat dauka

Beraz A-ren heina 2 izango da.

Orain A’-ren heina kalukatuko dugu. Lehenengo hiru zutabeen determinanteak 0 ematen du,
hurrengo determinantearekin probatuko dugu

Ikusten dugun bezala A’-ak 0 ez den 3x3-ko determinante bat dauka beraz A’-aren heina 3 izango da.

Ondorioz m=3 denean A-ren heina 2 da eta A’-aren heina 3 da Rouché-Frobenius-en teoremaren
arabera Sistema Bateraezina dela ondorioztatzen dugu

Heina (A) ≠ 𝐻𝑒𝑖𝑛𝑎 (A’)

Ondorioz m=3 denean sistemak ez dauka soluziorik.

3.5. SISTEMA HOMOGENEOAK

Sistema homogeneo bat beti izango da BATERAGARRIA.


Heina(A)=Heina(A*) ; desberdintasun bakarra, zeroen zutabe bat baita.
 Baldin Heina (A)= Heina (A*)=ezezagun kopurua --> SISTEMA BATERAGARRI DETERMINATUA DA.
Soluzio bakarra, soluzio nabaria da. (x=0,y=0,z=0)
 Baldin Heina (A)= Heina (A*) < ezezagun kopurua--> SISTEMA BATERAGARRI INDETERMINATUA DA.
Beraz, infinitu soluzio izango ditu.

19
LA SALLE BILBAO MATEMATIKA II ALJEBRA

3.6. EKUAZIO SISTEMA BATEN FORMA MATRIZIALA

Sistema guztiak adieraz daitezke matrizeen biderkadura moduan A.X=B

6𝑥 + 𝑦 = 15 6 1 𝑥 15
{ → ( ) . (𝑦) = ( )
3𝑥 + 2𝑦 = 8 3 2 8

3.7. GAUSS METODOA


Ekuazio sistema bat ebazteko Gauss-en metodoa ekuazio linealen sistema hori mailakatu baliokide
bihurtzen da, oinarrizko eraldaketa egokiak erabiliz.

Adibide 1

x yz 2   L1  x yz  2   L1 
     
3 x  2 y  z  4    L2  3L1   0 x  5 y  4 z  2   L2 
 
 2 x  y  2 z  2  L3  2 L1  0 x  3 y  4 z  6  5 L3  3L2 
x yz  2  x 1 
 
 0 x  5 y  4 z  2  y  2
0 x  0 y  8z  24  z  3 

 1 1 1 2
 
 3  2  1 4
 2 1 2 2 

Matrize honek ekuazio-sistemaren egitura adierazten du eta lehen jokatu dugun moduan joka
dezakegu orain ere:

 1 1 1 2   L1  1 1 1 2   L1 
       
 3  2  1 4    L2  3 L1    0  5  4  2    L2 
 2 1   
2 2   L3  2 L1   0 3 
6  5 L3  3L2 

 4
1 1 1 2  x yz2  x 1 
   
 0  5  4  2   0 x  5 y  4 z  2   y  2
0 0 24  0 x  0 y  8 z  24  z  3 
 8

20

You might also like