Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

5.

TESTU IRUZKINA: 1839KO URRIAREN 25eko LEGEA


TESTUAREN SAILKAPEN/KOKAPENA (0,5p.)
 Lehen mailakoa.
 Testu mota: juridikoa (legea).
 Gaia: politikoa.
 Egile: kolektiboa, Gorteek egindako dokumentua eta Isabel II.ak eta M. Kristina erreginordeak sinatutakoa.
 Izaera publikoa. Hartzailea: Espainiako herria, baina bereziki euskal gizartea.
 Helburua: Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berrestea, baina aldaketa batzuekin Konstituziora egokitzeko.
 Kokapena: M. Kristinaren erreginordetzan kokatzen da, moderatuak gobernura bueltatzen direnean (1837-1840).
Ordurako, Lehenengo Karlistaldia amaitua zegoen eta testu hau horren ondorioa izango da.

ANALISIA/IDEIA NAGUSIAK (1,5p.)


Egitura: testuak bi atal ditu  sarrera + 2 artikulu
 Sarrera: testuaren egileak aurkezten dira  Gorteek idatzi (botere legegilea dutelako), baina M. Kristina erreginordeak
bere alabaren izenean berretsi duela zehazten, Isabel II.a adingabea delako.
 1. art.: Foruak berresten direla zehazten du, batasun konstituzionala errespetatzen den bitartean. Kontuan izan Foruak
tokian tokiko legeakdirela, bakoitza bere berezitasun juridiko, politiko eta fiskalekin. Konstituzio liberalak aldiz,
zentralismoa eta berdintasuna bilatzen ditu Estatuko lurralde guztietan. Beraz, definizioz, bi legediak
kontraesankorrak dira. Hortaz, 1837ko Konstituzioak lehentasuna izango du eta bi dokumentuen artean
kontraesana badago, konstituzioa nagusituko da foru-legeen aurretik berdintasunaren printzipio hori bermatzeko.
 2. art.: Gobernuak, foruetan egin behar diren nahitaezko aldaketak Gorteei proposatuko dizkiela zehazten du, Nafarroa
eta euskal probintziei entzun ondoren (ordezkariak Euskal probintzietako Batzar Nagusietatik bi eta Nafarroako
Diputaziotik beste bi izango dira). Horrenbestez, Foruak mantenduko dira hauek nazioaren eta konstituzioaren
interesetara egokituz gero. Hortaz, hauek nahitaez aldatu edo moldatu beharko dira. Birmoldaketa horietatik azkenean
lortuko diren emaitzak 1841eko urriaren 29ko Legea (Euskal probintzietan foru-sistemaren aldatzea) eta 1841ko
Nafarroako Hitzartutako Legea (foru-sistemarekin amaitzea) izango dira.

TESTUINGURU HISTORIKOA (2,5p.)


 Aurrekariak (Zer dira Foruak?):
o Foruak, leku konkretu bateko bizitza publiko eta pribatua arautzen duen lege-sistema da.
 Euskal ForuakErdi Aroan sortu eta Antzinako Erregimen osoan mantendu EAE eta Nafarroan.
 Ezaugarri bereziak eman euskal probintzia eta Nafarroari: derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsiak, zerga
salbuespena, barne-aduanak izatea, foru-baimena, kaparetasun unibertsala, etab.
 Ezaugarri hauek bateraezinak izan liberalismoaren oinarrizko printzipioarekin: berdintasuna. Honek
liskarra sortu  Lehen Karlistaldia, 1833-1839.
 Testuaren une historikoa (Lehenengo Karlistaldia + foruak sistema liberalean txertatze prozesua):
o Lehenengo Karlistaldia (1833-1839)
 Gerraren kausa: Fernando VII.aren heriotza (1833) eta ondorengotza arazoa.
 Gatazka dinastikoa: Karlistak (Karlos M. Isidro hautagaia) vs Liberalak/isabelinoak/kristinoak (Isabel II.aren
alde).
 Gatazka ideologikoa: Karlistak (absolutismoa eta Antzinako Erregimena) vs Liberalak/isabelinoak/kristinoak
(monarkia konstituzionala eta liberalismoa).
 Bandoak:
 Karlistak: baliabide eskaseko gizarte taldeak (nekazari pobreak, noble txikiak, lurjabe txikiak) eta elizgizonek
osatua. Landa eremua kontrolatu.
 Liberalak: baliabide ekonomiko handiko gizarte taldeak (burges aberatsak, noble aberatsak, lur-jabe handiak).
Hiriak eta industria guneak kontrolatu.
 Faseak (labur):
 1. fasea (1833-1835): karlistak indartsu egongo dira EH landa lurraldeetan. Karlos M. Isidrok Lizarran Estatu
Karlista ezarri eta T. Zumalakarregi jeneral karlistak garaipen garrantzitsuak lortuko  estrategia euskal hirien
konkistara bideratuko dute (Gasteiz eta Bilboko setioa), baina ez dute hiriak kontrolatzea lortuko + Bilboko setion
T. Zumalakarregi hilko da.
 2. fasea (1835-1839): ahulaldi fasea.
 Lehenengo desadostasunak hasiko  Karlisten bandoan Zumalakarregi hil ostean eta liberalen bandoan “La
Granjako” altxamenduaren ondoren.
 Karlistek garaipenik gabeko erasoa egin Madrilen, baina armada liberala garaile atera bataila honetan eta beste
zenbaitetan ere.
 Mendizabalen desamortizazioak emandako diru-sarrerei esker, armada liberalak indarra berreskuratu +
karlistak nekatuak gerraz, beraz bi joera sortu: transakzionistak (Estatuarekin negoziatzeko prest, Maroto
adibidez) eta intransigenteak (negoziaziorik ez, Cabrera jenerala).
 Gerraren amaiera: Bergarako Ituna edo ”Besarkada” (1839): Maroto (karlista transakzionista) eta Esparteroren
(liberala) arteko bake-ituna.
 Karlistek onartu Isabel II.a erregina izatea + 1837ko Konstituzioa.
 Liberalek onartu armada karlistako ofizialak armada liberalean sartzea + Foruak onartu, batasun konstituzionala
errespetatzen bazuten.
 Isabel II.ak 1839ko urriaren 25eko Legea (aztergai dugun testua) onartu, Bergarako Itunaren ondorio da.
o Sistema foralaren egokitzapena XIX. mendean zehar:
 1839ko legeak foruen egoera aldatu: foruak onartu ziren, batasun konstituzionala errespetatzen zen bitartean.
Gobernuari atea ireki zitzaion foruetan aldaketak egiteko + egoera horren aurrean bi joera nabarmendu: paktistak
(Nafarroa) eta ez paktistak (euskal probintziak).
 Nafarroak azkenean bide propio eraiki  1841ko Hitzarturiko Legea: Nafarroak bere foruak galdu eta erresuma
izatetik, probintzia forala izatera pasa. Hainbat ezaugarri galdu (botere legegilea, barne-aduanak, soldadutza eta
salbuespen fiskala), Espainiako beste probintziekin parekatu zuena. Hori bai, Konbenio Ekonomikoa onartu
(azaldu zertan datza).
 EAEko probintzietan aldiz  1841ko urriaren 29ko Legea: Esparterok indarrez inposatua + foruen ezaugarri ia
guztiak galdu (aduanak kostara, erakunde foralak debekatu, etab.), soldadutza eta zerga salbuespena izan
ezik. Euskal probintziak Espainiako beste probintzien mailan jarri ia.
 1844an, Pedro Egañak, foru erakundeak (Diputazioa eta Batzarra) berrezartzea lortuko du etapa moderatuan,
baina beste pribilegioak ez (foru-baimena eta aduanak, esaterako).
 Hirugarren Karlistaldia amaitu ondoren (1872-1876), 1876ko uztailaren 21eko Legea plazaratu, euskal
probintzietarako foruen abolizio formala suposatuko duena. Hala ere, ostera Kontzertu Ekonomikoa onartuko.

ONDORIOAK/TESTUAREN GARRANTZIA (0,5p.)


 Lege garrantzitsua euskal foruen bilakaera ulertzeko  Euskal Herriak ordura arte izan zuen berezitasun juridikoa eta
politikoa galdu (Konstituzioa foruen gainetik ezarriko da).
 Arazo forala ez da hemen amaituko  foruak berreskuratzeko nahia mantenduko da eta horrek Hirugarren Karlistaldia
bultzatuko du. Azkeneko gerra horretan galtzeak foruen behin-betiko abolizioa suposatuko du.

You might also like