Gaia 3-Gizarte Seg

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

3. GAIA:
GIZARTE
SEGURANTZAREN
SISTEMA

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 13


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA

1. AURREKARIAK
Estatu mailan Gizarte Segurantzak dagoeneko 100 urte baino gehiago beteta ditu,
1900 urtean Lan Istripuen Legeak lehenengoz gizarte aseguru bat ezarri zuenetik.
Pixkanaka gizarte aseguruak esparru gero eta zabalagoak babesten joan ziren, hasera
batean langile kolektibo zehatz batzuen gain ezarritako babesetik, gaur egungo
sistemaraino iritsiz, non egoera eta gertakizun ia guztiak babesten diren hiritargo
guztiarengana ailegatuaz.

Egungo sistema mistoa dela esaten da, elementu kontributibo eta profesionalez gain
bestelako elementu ez-kontributibo eta unibertsalek ere integratzen dutelarik, gizarte
segurantzako eredu europearra deitzen zaiona osatuaz. Hala ere, bere eremu
subjetiboa (norengana iristen den) eta objetiboa (zein egoera babesten dituen) beste
inguruko sistemen parean dagoela esan badaiteke ere, oraindik zeregin handia dago
bere intentsitateari dagokionean, hau da, babes mailan, oraindik aurrekoekiko nahiko
urruti dagoela esan daiteke.

2. GIZARTE SEGURANTZAREN APLIKAZIO EREMUA


Bi talde bereizi behar ditugu: Gizarte Segurantzara kotizatu izanagatik prestazio
kontributiboak jasoko dituztenak batetik eta kotizatu izan gabe prestazio ez-
kontributiboak jaso ditzaketenak bestetik.

Beraz, batetik, Gizarte Segurantzaren Sisteman, bere modalitate


kontributiboko prestazioak jaso ahal izateko sartzen direnak hauek dira:
Espainian egoiliar diren espainiar hiritarrak eta Espainian egoiliar diren edo
bertan legalki dauden atzerritarrak (Europar Batasunekoek bertako bezala), beti
ere, denen kasuan, beraien lan jarduera estatu barruan gauzatzen badute
honako talde hauetako batetan:

-Besteren konturako soldatapeko langileak


-Norberaren konturako langileak edo autonomoak.(18 urtetik gorakoak)
-Lan-elkartuko kooperatibetako kide langileak.
-Ikasleak
-Funtzionari publikoak.
(Espainiar ez egoiliarrak kasu batzuetan)

Bestetik prestazio ez-kontributiboak (asistentzialak) jaso ahal izango dituztenak daude,


hau da, aurreko kasuren batetan aurkitzen ez diren eta Espainian egoiliar diren
nazionalitate espainiarra duten guziak. Hauek, batere edo prestazio kontributiboak jaso
ahal izateko nahikoa kotizatu ez dutenak dira. Ematen zaien laguntza, bizi ahal izateko
behar adina diru sarrerarik ez izatean justifikatzen da.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 14


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

3. GIZARTE SEGURANTZAREN OSAKETA (ERREGIMENAK)


Gizarte segurantzaren estrukturari begiratzen badiogu, berau bi erregimen mota
nagusitan banatzen dela ikusiko dugu: erregimen orokorra eta erregimen bereziak.
Batean, zein besteetan egotea, burutzen den jardueraren baitan egongo da.

Erregimen Orokorra

Erregimen orokorra beste baten kontura lan egiten duten langileei aplikatzen
zaie, beti ere inolako erregimen berezitan sarturik ez badaude (hau gutxitan gertatzen
da). Hala ere erregimen orokorraren barruan, afiliazio eta kotizazioari begira
berezitasunak dituzten Sistema Bereziak badaude:

-Fruitu, barazki eta kontserba industriaren Sistema Berezia.

-Erretxin industriaren Sistema Berezia.

-Ostalaritzako aparteko zerbitzuen Sistema Berezia.

-Tomate freskoaren manipulazio eta zorroratze S.B. (esportatzaileak).

-Zinema, dantzaleku eta diskoteketako langile finko ez-jarraien S.B.

-Merkatu eta iritzi publikoaren ikerketa enpresetako langile finko ez-jarraien S.B.

Erregimen Bereziak

Jardueraren izaera berezia dela eta, prestazioaren toki baldintzengatik edo


ekoizpenaren ezaugarriengatik, Gizarte Segurantzaren onuren aplikazio egokirako
ezarritako erregimenak dira:

-Nekazaritza Erregimen Berezia.

-Langile Autonomoen E.B.

-Etxeetako Langileen E.B.

-Ikatz minetako E.B.

-Itsasoko langileen E.B.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 15


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

4. GIZARTE SEGURANTZAREN ANTOLAKETA

-Ministeritza: Lan eta Migrazio Ministerioa.

Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritza.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Indakaritza-ordea

(Osasun Saila /Osakidetza)

4.1 Erakunde Kudeatzaileak

INSS (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala)(GSIN): Bere zeregina


sistemaren prestazio ekonomikoak kudeatu eta administratzea da, asistentzi sanitarioa
jasotzeko eskubidearen onarpena barne. Bere eskumenetik kanpo geratzen dira: erretiro
eta behin betiko ezintasunagatiko prestazio ez-kontributiboak (Elkarte Autonomoen
esku), langabeziatiko prestazioak (SEPE) (LANBIDE) eta Itsasoko Erregimen Berezian
sartzen direnei emaniko prestazioak (IGI)(ISM).

OSASUN SISTEMA NAZIONALA (OSAKIDETZA): Bere zeregina asistentzi


sanitarioaren kudeaketa eta administrazioa da.

IMSERSO (MIGRAZIO ETA GIZARTE GAIETARAKO INSTITUTUA): Gizarte


Segurantzaren Zerbitzuen osagarri diren Gizarte zerbitzuak kudeatzen ditu adinduen,
ezinduen eta migrazio gaietan. Ez-kontributiboak diren prestazioak ematen ditu
(ezinduen kasutan; jubilazioak), hala nola bestelako zerbitzuak (jubilatuen oporraldiak,
etab.). Migraziorako laguntza; Errefuxiatuen gizarte integrazioa, …

ISM (ITSASOKO GIZARTE INSTITUTUA)(IGI): Itsasoko Langileen Erregimen


Berezia kudeatzen du.

4.2 Erakunde Kolaboratzaileak

LAN ISTRIPUETARAKO MUTUAK (Mutua Patronalak): Irabazi asmorik gabeko


enpresari elkarteak dira eta gizarte segurantzarekin kolaboratzen dute lan istripu eta
gaixotasunekin zerikusia duten gertaeren kudeaketarekin. Honela, enpresak, gertaera
hauetarako INSS-ren bitartez ala Mutuaren bitartez funtzionatzea aukeratu dezake.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 16


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

ENPRESAK: Enpresak hainbat zereginetan Gizarte Segurantzarekin


kolaboratzera beharturik daude. Alde batetik, diru bilketa egiterakoan (aurrerago ikusiko
dugu), baina, bestetik, baita ere hainbat ordainketa egiterakoan ere. Honela, enpresek,
beraiek ordaindu behar dizkiete langileei hauek ezintasun iragankorragatik edo
gaixotasun bajagatik Gizarte Segurantzatik kobratu ahal dituzten prestazio ekonomikoen
zenbatekoak, honen kontura bada ere.

Bestalde, badago borondatezko kolaboraziorako esparru bat. lan istripuengatiko


eta lan gaixotasunagatiko ezintasunari dagokion prestazioaren ordainketan, Zenbait
kasutan, asistentzi sanitarioa ere bai.

4.3 Erakunde Autonomoak

SEPE (INEM): (lanbide) Desenpleguagatiko prestazioen kudeaketa eta


kontrolaz arduratzen da.

LANEKO SEGURTASUNA ETA HIGIENERAKO INSTITUTUA: Bere ardura,


lan istripu eta gaixotasunen arriskuen murrizterako kudeaketa eta kontrola egitea da.

4.4 Zerbitzu bateratuak

Gizarte Segurantzaren onuradunentzako zerbitzu hobeak eta kudeaketa eraginkorragoa


lortzeko, bi zerbitzu hauek daude:

Diruzaintza Orokorra eta

Informatikaren Gerentzia.

Diruzaintza Orokorra:

TGSS (GIZARTE SEGURANTZAREN ALTXORTEGI OROKORRA): Sistema


guztiaren baliabide ekonomikoak bertan batzen dira eta honek kudeatzen ditu
solidaritate eta kaxa bakarraren printzipioan oinarrituta. Gainontzeko erakundeek
amankomunean dituzten hainbat zeregin beregain hartzen ditu:

-Enpresen inskripzioa

-Langileen afiliazio, altak eta bajak.

-Kotizazioen eta gainontzeko diru sarreren kudeaketa eta kontrola

-Kuoten atzeratze edo zatikatzeak

-Ordainketen aginduak eta antolamendua.

-Aurrekontuak egitea.

-Hauekin zerikusia duten gainontzeko zereginak.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 17


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

Finantzaketari dagokionean hona hemen gutxi-gora-beherako datu batzu:

Estatua eta beste batzuren ekarpenak %28

Kotizazioak (enpresen eta langileen kuotak) %66

Bestelakoak (errentak, zigorrak, etab) % 6

Informatikaren Gerentzia:

Gizarte Segurantzaren sistema informatizatzea da erakunde honen helburua.

5. GIZARTE SEGURANTZARI KOTIZAZIOAK


Gizarte Segurantzara kotizatzeko obligazioa, aktibitatea hasten den momentuan sortzen
da, era honetan Gizarte Segurantzaren Sistemaren sostenguan lagunduaz.

KOTIZAZIOA ERREGIMEN OROKORREAN

Kotizatzea, enpresa eta langile guzientzat derrigorrezkoa da. Hiru kontzeptu bereiz
ditzakegu: kotizazio oinarria, tipoa eta kuota.

Kotizazio Oinarria: Enpresak hilero kalkulatu behar ditu Gizarte Segurantzan kotizatzen
duten soldataren kontzeptuak sartuz. Hiru oinarri ezberdin kalkulatu behar ditu:

- Gertakizun arruntetarako kotizazio oinarria:

Gertakizun arrunta gaixotasun arrunta, lanekoa ez den istripua, amatasuna,


erretiroa, alarguntza e.a.-eri deitzen diogu. Hau kalkulatzeko hilabete horretan soldatari
dagozkion hartzekoak eta aparteko ordainketen hainbanaketa gehituko dira.

Kotizazio oinarria = hileko soldata + aparteko ordainketen hainbanaketa.

haborokina

Ateratzen zaigun oinarria, Estatuko Aurrekontu Orokorren legean, bere kategori


profesionalari dagokion kotizazio taldearentzat ezarritako gutxienezko eta gehienezko
oinarrien artean egon behar da. Altuago bada, ezarritako oinarri maximoagatik
kotizatuko da eta baxuago bada, berriz, minimoagatik. (Ikus taula).

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 18


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

- Laneko gertakizunetarako kotizazio oinarria (AT ;EP): laneko istripu arriskuak eta
laneko gaixotasuna estaltzen ditu. Kontzeptu honengatik enpresak bakarrik kotizatzen
du. Kotizazio oinarri hau kalkulaturik, emaitzak beste kontzeptu batzuetarako ere balio
digu: langabezia, lan formakuntza eta FOGASA (azken honetan ere langileak ez du
kotizatzen). Oinarri honen kalkulua Gertakizun Arruntena bezala egiten da, baina kasu
honetan dagokion hilabetean eginiko aparteko orduen ordaina ere sartzen da..

Kotizazio oinarria = hileko soldata + aparteko ordainketen hainbanaketa + aparteko


orduak.

Hala ere, oinarri hau ere, lehen aipatu ditugun gehienezko eta gutxienezkoen artean
egon beharko da, baina kasu honetan ez du zertan bere taldeari dagokionari mugaturik
egon behar.

- Aparteko orduen kotizazio oinarria: langileak eginiko aparteko orduengatik bai


enpresariak, nahiz langileak kotizatu beharra dute. Kotizazio oinarria hilabete horretan
eginiko aparteko orduei dagokien ordainketarena izango da.

Badago zenbait ordainketa kotizazio oinarri oro kalkulatzerakoan kontuan hartzen ez


dena:

- Dietak eta bidai gastuetarako emanikoak

- Hiri garraiorako eta distantziagatiko plusak, lanbide-arteko gutxiengo soldataren


%20 gainditzen ez duten heinean.

- Kalte-ordainak

- Langileak aurreraturiko diruarengatiko itzulitako kopuruak.

- Espeziean enpresariak borondatez emaniko produktuak

- Gizarte Segurantzaren prestazioak eta enpresak emaniko esleipen


asistentzialak (ikasketa gastuak, ekonomatoak, zerbitzuen erabilera, enpresaren
produktuen erosketan beherapenak, ...)

Kotizazio Tipoa : langile bakoitzaren kotizazio oinarri bakoitzari aplikatzen zaion


zenbatekoa da, Gizarte Segurantzak urtero finkatzen dituelarik. Hona hemen azkena
ezarritakoak:

KOTIZAZIO TIPOAK (%)

Kontzeptua Enpresa Langilea Guztira

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 19


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

Gertakizun Arruntak 23,6 4,7 28,3

Lan Istripu eta Lan gaisotasunak Lanbidearen EZ +- 2


arabera

5,5
Langabezia (tipo orokorra) 1,55 7,05
6,7
(Iraupen Mugatu denbora osoa) 1,6 8,3
7,7
(I.M. denbora partziala) 1,6 9,3
7,7
(I.M. E.T.T. bidezkoa) 1,6 9,3

FOGASA EZ 0,2
0,2
Lanbide Heziketa 0,1 0,7
0,6

Aparteko Orduak

Ezbeharragatik eginak 2 14
12
Gainontzekoak 4,7 28,3
23,6

Kotizazio Kuota: Gizarte Segurantzako kutxan sartu beharreko zenbatekoa da.


Kotizazio Oinarriari Kotizazio Tipoa aplikatzetik sortzen da:

Kuota = Kotizazio Oinarria x Kotizazio Tipoa

KOTIZAZIOA AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIA

Langile hauek hilero kotizatu behar dutenaren kalkulua beraien kotizazio


oinarriari % 29,80 -ko tipoa aplikatuaz kalkulatzen da, oinarria norberak aukeratzen
duelarik gutxieneko 932,70 € eta gehienezko 3.803,70 €
artean. Kopuru hauek orokorrak dira, ze egoerak ezberdinak daude adinen arabera,
horrela bereizten dira 47 urte artera, 48 urterekin, 50 urterekin, …. Eta adina bakoitzean
egoera bat baino gehiago aurreikusten da.

Gizarte Segurantzaren orria bisitatu eta ikusi egoera guzti hauek.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 20


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

6. GIZARTE SEGURANTZAREN PRESTAZIOAK

"Prestazio" deitzen diogu, diru sarreren galera edo aparteko gastuen sorrera
suposatzen duten ez-behar edo behar berezi egoeren aurrean, Gizarte Segurantzak
indarrean jartzen duen neurri multzoari. Hauek dira prestazioak:

6.1 OSASUN ASISTENTZIA (medikua eta farmazeutikoa).

Babesturiko pertsonen osasuna mantendu edo berreskuratzeko beharrezko den


laguntza mediku zein farmazeutikoa ematean datza; kasu batzuetan, protesiak eta
tresna ortopedikoak ere bai. Laguntza hau jasotzeko eskubidea dute:

- Afiliaturik eta alta emanik duten langileak.

- Pentsionistak eta maiztasunez g.s.-ren prestazioak jasotzen dituztenak


(langabetuak).

- Eskubidearen titularraren ezkontidea (egitatezko bikotea eta honen seme-


alabak ere bai, urte batetako antzinatasuna); ondorengoak (titular zein ezkontidearenak)
anai-arrebak eta etxean hartuak dituenak adin mugarik gabe; adoptaturiko seme-alabak;
arbasoak (titularrarenak naiz ezkontidearenak). Kasu guzietan onuradunek titularrarekin
bizi behar dute, honen kontura, ordainduriko lanik egin gabe eta gutxieneko soldataren
bikoitza gainditzen duen errenta edo pentsiorik jaso gabe, beste inolako arrazoiengatik
gizarte segurantzatik osasun asistentzia jasotzeko eskubiderik gabe.

- Titularrarengandik dibortziatu edo banandu direnak (beste kontzeptu batengatik


onuradun izan ezin badira).

- Espainiar emigranteak, hona transitorioki edo betirako itzuli badira (hitzarmen


bat sinatu behar dute).

- Modalitate ez-kontributiboan, baliabide falta duten guziak.

6.2 BEHIN-BEHINEKO EZINTASUNA (dirulaguntza)

Langileari lan egitea galarazten dion behin-behineko egoera da. Gaixotasun edo
istripuagatik osasun asistentzia eskatzen duen egoera da. Gizarte Segurantza edo
Mutuako medikuek langilearen baja laboralaren partea, baja mantentzearena eta altako
partea bete beharko dituzte.

Lanerako behin-behineko ezintasuna sortzen da: gaixotasun arruntagatik; laneko


gaixotasunagatik; laneko istripuagatik; lanekoa ez den istripuagatik edo lanekoa izan
daitekeen gaixotasunagatik aztertze epealdian egoteagatik.

Egoera honen gehienezko IRAUPENA 12 hilabetekoa da orokorrean, beste 6


hilabetez luza daitekeelarik osaketa posible ikusten bada. Epe hau bukatzean bi aukera

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 21


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

daude: langileari alta eman edo behin-betiko ezintasuna deklaratzea (ez da horren
zorrotza).

Egoera hauetan prestazioen onuradunak izateko BALDINTZA batzuk bete behar


dira:

a) Gizarte Segurantzara kotizatzen eta altan egotea.

b) Gaixotasun Arrunten kasuan, azken 5 urteetan 180 egun kotizatu izana. -


gainontzeko kasuetan ez dago kotizazio minimorik-

Jasoko den diru-laguntza (SUBSIDIOA):

a) Gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripu kasuetan: baja hasi eta
laugarren egunetik aurrera Oinarri Erregulatzailearen portzentai bat jasoko du. Oinarri
hau aurreko hilean bere nominan Gertakizun Arruntetarako Kotizazio Oinarri gisa
ezarritako zenbatekoa zati 30 izanen da. 4. egunetik 20. egunera oinarri
erregulatzailearen %60.a jasoko du eta 21. egunetik aurrera oinarriaren %75.

4. egunetik 15. egunararte enpresak ordaindu behar du eta hortik aurrera Gizarte
Segurantzaren kontura, abonua kasu honetan ere enpresak egiten duelarik.

b) Laneko istripua edo laneko gaixotasun kasuetan: baja hartu eta hurrengo
egunetik aurrera Oinarri Erregulatzailearen %75 jasoko du langileak. Oinarri
erregulatzaile hau honela kalkulatuko da:

Aurreko hileko laneko gertakizunetarako kotizazio oinarria zati 30 + azken hamabi


hilabeteetan eginiko aparteko orduen kotizazio oinarriak zati 365.

6.3 BEHIN-BETIKO EZINTASUNA (pentsioa, baita modalitate ez kontributiboan)

Langileak osasun tratamendua hartu ondoren anatomikoak edo funtzionalak


diren murrizketak baldin baditu, lan gaitasuna murriztu edo erabat ezabatzen
dizkiotenak, behin-betiko ezintasuna deklaratuko zaio. Ezintasun graduak daude:

-Behin-betiko EZINTASUN PARTZIALA: ohiko lanbidean iharduteko


errendimenduaren %33 edo gehiago murrizten diona, funtsezko lanak egin ahal dituen
arren. Langileak kantitate bakar bat jasoko du kalteordain gisa: behin-behineko
ezintasunari dagokion oinarri erregulatzailearen 24 hilabetetakoa.

-Behin-betiko EZINTASUN TOTALA: langileak ezin ditu bere ohiko lanaren


funtsezko funtzioak bete, nahiz eta beste lanbide mota batetan aritzea posible izan.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 22


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

Bizitza osorako pentsioa kobratu ahal izango du: azken 8 urtetako kotizazioen araberako
oinarri erregulatzailearen %55.

- Behin-betiko EZINTASUN ABSOLUTUA: langileak ezin du inolako lanik egin.


Bizitza osorako pentsioa jasoko du: aurreko urteko kotizazio oinarriaren adinako oinarri
erregulatzailearen %100.

- ELBARRITASUN HANDIA: beste pertsona baten beharra duenean bizitzan


oinarrizko gauzak direnak egiteko. Pentsioan oinarri erregulatzailearen %100 gehi %50
baldin eta Gizarte Segurantza ez den bere kargu egiten.

6.4 AMATASUN/AITATASUNA. ADOPZIOA (dirulaguntza)

Prestaziorako eskubidea emakume langilearen amatasunagatik edota


adopzioagatik sortzen da. Beharrezkoa da azken 5 urteetan 180 egun kotizatu izana
(baldintza hau amak betetzen ez badu aitarenak balio du).

Jasoko den prestazioa oinarri erregulatzailearen %100 izanen da, oinarri hau
aurreko hileko gertakizun arruntengatiko kotizazio oinarriaren berdina izango delarik.
Ume bat baino gehiago bada laguntza berezia ematen da.

Subsidioaren iraupena 16 astekoa izanen da, edo 18-koa anitza bada.

6.5 JUBILAZIOA (pentsioa)

Langileak, jubilatzen denean, soldata kobratzeari uzten dio. Diru sarrera horien
ezaren aurrean babesteko, Gizarte Segurantzak biziarteko pentsio bat ordainduko dio,
beti ere baldintza batzuk betetzen baditu.

Pentsioa kobratu ahal izateko, honako BALDINTZA hauek bete behar dira
(Erregimen Orokorrean):

-Arau orokor bezala 67 urte beteak izatea.

-15 urtez kotizatu izana (gutxienez 2 urte azken 15 urteetan)

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 23


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

-Posible da baldintza zehatz batzuetan 60 urterekin jubilatzea gutxiago kobratuz;


jubilazio partziala hartu ezkero edo lanbide berezi batzuetan iharduten dutenek lehenago
ere jubilatu daitezke pentsio osoa kobratzeko eskubidea galdu gabe.

Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartzen den Oinarri Erregulatzailea azken


180 kotizazio oinarriak kontuan hartuaz lortzen da. 15 urtetan kotizatu duenak oinarri
honen %50 kobratuko du eta 35 (laster 40) urtetako kotizazioa duenak oinarriaren %100.
(15 kotizazio urtetatik 25 kotizazio urterarte, kotizazio urte bakoitzagatik %3 gehiago
kobratzen da eta 25 urtetatik 35 urterarte, urte bakoitzeko %2)( aldaketa martxan da eta
osatzen denean 15 kotizazio urtetatik 40 urterarte urte bakoitzeko %2 gehiago kobratuko
da).

Erretiro-motak:
 Erabateko erretiroa
 Erretiro partziala
 Aldez aurretiko erretiroa

6.6 HAURDUNALDIAN ARRISKUA (dirulaguntza)

Haurdun egoteagatik lanpostu aldaketa bat behar den kasuetan, enpresak beste
lanik eskaintzerik ez badauka, kontratua eten egingo da. Oinarri erregulatzailearen
%100 kobratuko da, oinarri hau aurreko hileko kotizazio oinarria zati 30 eginez
kalkulatuko da (zati 31,30,29 edo 28 soldata egunerokoa bada).

6.7 SEMEAREN ARDURAGATIKO PRESTAZIOA

6.7.1 Semearen arduragatiko prestazioa

6.7.2 Hirugarren semearekin eta hurrengoengatiko prestazioa

6.7.3 Erditze anitzagatiko prestazioa

6.7.4 Semearen arduragatiko prestazio ez ekonomikoa

6.8 HERIOTZ ETA BIZIRAUTEAGATIKO PRESTAZIOAK

6.8.1 Heriotzagatiko sorospena. (Lurremate gastuetarako 46,50 €


inguru)

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 24


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

6.8.2 Alarguntza pentsioa.

Bizirik geratu den ezkontidearentzako bizi guzirako pentsioa (berriz


ezkontzen ez bada). Beste lan errenta batzuekin eta erretiro eta behinbetiko
ezintasunagatiko pentsioekin bateragarri.

6.8.3 Umezurtz pentsioa

Hildakoaren 21 urte azpiko seme-alabak edo 25 urterarte lanik egiten ez badute.


25 urteko limitea 2014/01/01etik jarri zen.

Seme-alaba ezinduak badira ezintasunaren arabera eta diru sarreren arabera


beste baldintzak ezarriko dira..

6.8.4 Senitartekoen aldeko pentsioa (hilobak, anai-arrebak, gurasoak, aiton-


amonak).

Hildakoarekin eta bere kontura azken bi urteetan bizi izanik eta


baliabide ekonomikorik ez duten kasuetan.

6.9 LANGABEZIA

Lan egin nahi duten eta egin dezaketen gizon-emakumeek lanik aurkitzen ez badute
(edo zutena galdu badute), langabezian daude. Lan egiten dutenei lanaldia (eta jakina,
soldata) heren bat murrizten bazaie, langile horiek “langabezia partzial” izeneko egoeran
daude.

Langabezia Baserako Legeak honako sailkapena egiten du:


a) Kotizaziopeko maila (langabezia-prestazioa)

Lanaladia murriztuta dutenei edo langabezian daudenei prestazioak ematea da


horren helburua. Horretarako eskubidea izateko, gutxieneko epe batez kotizatuta
eduki behar da aldez aurretik babes horri (langabeziari) dagokion kuota.

Bete beharreko baldintzak:


 Gizarte Segurantzara afiliaturik, altan edo altaren pareko egoeran egotea.
 Langabezia-aldiaren aurreko sei urteetan hamabi hilabete kotizatuta edukitzea.
 Erretiro-adina betea ez izatea oraindik.
 Bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.

b) Sorospen-laguntza (langabeziako diru-laguntza)

Langabezia-prestazioaren luzapena da. Langabezian dauden eta LGS (Lanbide


Arteko Gutxieneko Soldata) baino diru sarrera handiagorik ez dutenei ematen
zaie.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 25


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

GIZARTE SEGURANTZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA

1. ENPRESARIAREN INSKRIPZIOA (IZEN EMATEA) G. S-n.

G.S.-rentzat, besteren konturako langiletzat hartzen diren langileengandik


zerbitzuak jasotzen dituen pertsona fisiko zein juridiko orok enpresari izaera du.

Enpresariarentzat inskripzioa egitea derrigorrezkoa da. Inskripzioa enpresariaren


lurraldean kokaturik dagoen Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorrean (TGSS) egiten
da. Altxortegiak zenbaki bat esleituko dio enpresariari identifikazio gisa eta bere
betebeharren kontrolerako balioko duena. Zenbaki hau Kotizazio Kontuko Kodea
izanen da eta enpresariak betirako izanen du. Zenbakia 11 zifrekin osatzen da, lehen
biak probintziako kodea dira eta beste bederatziak inskripzio zenbakia. Inskripzioa,
jarduera hasi aurretik egin beharreko zerbait da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-TA 6 eredua betea.

-Pertsona fisikoek: N.A.N.-aren fotokopia

-Pertsona juridikoek: eraketa eskrituraren fotokopia eta legezko or-

dezkariaren N.A.N.-aren fotokopia.

-E.I.Z.-n altan emateko inprimakiaren fotokopia.

-Laneko gertaeretarako ezintasun irangankor kasuetan babesteko

aukeraturiko erakundea zein den aipatuko duen dokumentua.

Datu aldaketa edo iharduera uztea:

-TA 7 Beste kotizazio kontu batzu

Datu aldaketak

Kontuetan bajak

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 26


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

2. LANGILEEN AFILIAZIO, ALTAK ETA BAJAK

Afiliazioaren bitartez pertsonak Gizarte Segurantzaren Sisteman parte hartzen


hasten dira, berarekiko eskubide eta betebeharren titular bilakatzen direlarik.

Afiliazioa nahitaezkoa edo derrigorrezkoa da gizarte segurantzaren modalitate


kontributiboan sartzen diren guzientzat eta behin egiten da bizitza osoan, lan jarduera
hasi baino lehenago egin behar delarik eta edozein erregimenetarako balioko duelarik.
Beraz, behin bakarrik ematen denez, langileak lan jarduera berri bat hasten duenean
ez du zertan berriz afiliatu, jarduera horretan alta eman baizik. Langileak bere lan
jarduera bukatzen duenean, baja emanen da.

Erregimen Orokorra

Langilea afiliatu gabe badago, enpresaren betekizuna da lanean hasi aurretik


langilearen afiliazioa egitea:

-TA1 inprimakia + langilearen N.A.N. (kopia)

Afiliatu ondoren enpresak langileari afiliazio dokumentua emango dio.


Afiliazioaz gain, alta ere eskatu beharko du, ondoren ikusiko dugun eran.

Langilea afiliaturik badago, enpresaren betekizuna izanen da lanean hasi aurretik


beronen alta eskatzea:

-TA2 inprimakia + afiliazio dokumentuaren kopia + langilearen N.A.N. (kopia)

Enpresariak ez badu bere eginbeharra betetzen, langileak eska dezake afiliazioa


edo alta. Lan Ikuskaritzak ere Altxortegiari "ofizioz" egiteko agindu diezaioke, eginiko
behaketetan irregulartasunak aurkitu dituenean.

Enpresariaren ardura da baita ere lan jarduera amaitzen denean langilearen baja
eskatzea, lan harremana amaitu eta hurrengo sei egunetako epean:

-TA2 inprimakia + afiliazio dokumentuaren kopia + altako partearen kopia.

Alta eta bajako ziurtagiriak, hala nola, datuen aldaketenak, 5 urtetan gorde behar
dira.

Autonomoen Erregimena:

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 27


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

Beraiek euren jardueraren arduradun direnez, afiliazioa, naiz alta edo bajen
ardura beraiena da. Afiliazioa edo alta ematea jarduera hasi eta 30 egunetako epean
egin beharko dute, dagokien Probintzia Zuzendaritzan. Baja eskaera berriz, jarduera
amaitu eta 15 eguneko epean egin beharko dute.

3. DERRIGORREZKO LAN-LIBURUAK

BISITA LIBURUA: derrigorrezkoa izateaz gain "lan ikuskaritzak" diligentziatua (zigilu bat
jartzen zaio) egon behar du. Liburu hau lan ikuskariek betetzeko pentsatua dago,
noizbait enpresara etortzen badira. 5 urteko epean gorde behar da.

MATRIKULA LIBURUA : enpresak matrikula liburu bat izan beharko du lantoki ezberdin
bakoitzeko. Eredu ofiziala da eta bertan langile guzien izena eta gainontzeko datuak jarri
beharko dira: datu pertsonalak, afiliazioa, altak, bajak, kotizazio taldea. Ematen diren
datu aldaketak ere bertan konstaraziko dira eta, azkenik, aurreko guzia egia dela
ziurtatzeko, langilearen sinadura beharko da.

ARIKETAK

(Oharra: erantzunak apunteetan topatuko dituzu, horrela ez bada Gizarte


Segurantzaren/seguridad social web orria kontsulta ezazu).

1. Zein da Gizarte Segurantza arautzen duen Lege orokorra?


2. Zein dira Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak?
3. Zein da Gizarte Segurantzaren helburu nagusia?
4. Zein dira Gizarte Segurantzaren prestazio-motak?
5. Zer da kotizazio gabeko modalitatea?
6. Zein dira gizarte Segurantzaren erregimenak?
7. Azaldu Gizarte Segurantzaren egitura.
8. Zein dira Diruzaintza Orokorraren eskumenak?
9. Zein dira Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileak?
10. Zein dira Enpleguko Institutu Nazionalaren (EIN) eginkizun nagusiak?
11. Zein da kotizazio-kuotaren formula?
12. Zer prestazio eskaintzen ditu Gizarte Segurantzak? (Aipatu bakarrik)
13. Azaldu behin-behineko baliaezintasunaren eragileak, baita horri dagokion
prestazioa kobratzeko baldintzak ere.
14. Aipatu baliaezintasun iraunkorraren mailak.
15. Azaldu zer den baliaezintasun gabeko lesio iraunkorra.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 28


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

16. Zer da erretiroa?


17. Zenbat erretiro-mota daude? Azaldu bakoitzaren ezaugarriak.
18. Azaldu langabeziaren kontzeptua.
19. Zer da asistentzia-laguntza (langabeziako diru-laguntza).
20. Zer baldintza bete behar dira amatasun-prestazioa jasotzeko eskubidea izateko?

TEST-ERAKO GALDERAK

1. Gizarte Segurantzaren prestazioak: zenbat modalitate daude?


a) Hiru modalitate: kotizaziopekoak, kotizazio-gabekoak eta laguntzaileak.
b) Bi modalitate: kontributiboak eta ez kontributiboak.
c) Lau modalitate: doakoak, ordaintzekoak, laguntzaileak eta apartekoak.

2. Gizarte Segurantzaren helburu nagusia hau da:


a) Langileei eta horien senideei laguntza ematea, beharra duten egoeretan.
b) Herritarren laguntza jasotzea.
c) Beharra duten egoeretan, herritarrekin biltzea eta elkarrizketak izatea.

3. Gizarte Segurantzaren erregimenak hauek dira:


a) Erregimen ofiziala eta ez-ofiziala.
b) Erregimen orokorra eta ofiziala.
c) Erregimen orokorra eta bereziak.

4. Zein erregimenetan kokatuko zenituzke langile hauek?


a) Ikasleak
b) Etxeko langileak
c) Nekazariak
d) Funtzionarioak
e) Janari-denda bateko langileak

5. Kudeaketa-erakundeak hauek dira:


a) Informatika Gerentziaren erakundea.
b) Gizarte eta Lan Ministerioa eta Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
c) GSren Institutu Nazionala, Osasuneko Institutu Nazionala eta Zerbitzu
Sozialetarako Institutua.

6. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren helburu nagusia da:


a) Baliabide ekonomikoen kudeaketa.
b) Itsas langileei prestazio-eskubideek onartzea.
c) Gizarte Segurantzaren sistema informatizatzea.

7. Zein kasutan daude behartuta enpresak Gizarte Segurantzari laguntza ematera?


a) Laneko istripuetan eta lanbide-gaixotasunetan.
b) Gaixotasun arruntetan eta lanekoak ez diren istripuetan.
c) Kasu guztietan.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 29


UD3: GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMA.

8. Enpleguko Institutu Nazionala (EIN) erakunde autonomoa da:


a) Bai
b) Ez

9. Gizarte Segurantzaren kotizazioaren oinarrizko elementuak hauek dira:


a) Soldata gordina, portzentajea eta kuota.
b) Soldata garbia, portzentajea eta kuota.
c) Kotizazio-oinarria.

10. Baliaezintasun iraunkorra honela sailkatzen da:


a) Baliaezintasun arina eta baliaezintasun larria.
b) Baliaezintasun funtzionala,
c)
d) baliaezintasun arina eta baliaezintasun larria.
e) Baliaezintasun partziala, osoa, erabatekoa eta handia.

11. Erretiroaren prestazioa lortzeko:


a) Hirurogei urte beteta izatea
b) Hirurogeita bost urte beteta izatea.
c) Berrogeita bost urte beteta izatea.

12. Zenbat urtez kotizatu behar da erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko?


a) Hamabi.
b) Hamabost.
c) Hemezortzi.

13. Zenbat urte bete arte luzatzen da umezurtz-pentsioa kobratzeko eskubidea


seme-alabek lanik ez badute?
a) Hogei urte arte.
b) Hogeita lau urte arte.
c) Hogeita bost urte arte.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA Página 30

You might also like