Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Aurkibidea:

1. Sarrera: zertaz ari gara STG gaixotasunak esaten dugunean?


2. STG gaixotasun adibide batzuk:
• Hiesa
• Genitalen-herpesa
• Klamidia
• Gonorrea
• GPB
• Sifilisa
3. STG gaixotasuna izatekotan zer egin?
4. STG gaixotasunak sahiesteko neurriak

2
1. SARRERA

Transmisio sexualeko gaixotasunak praktika sexual batzuen bitartez kutsatzen


diren gaixotasunak dira. Ez dago txertorik haien aurka; azkar garatzen dira, eta
ondorio serio eta iraunkorrak eragin ditzakete (itsutasuna, antzutasuna).

Afekzio horiek erraztasun handiz zabaltzen dira eta batzuetan oharkabean


igarotzen dira sintoma askori ezin zaielako antzik eman. Gehienetan, gizarteak
negatiboki balioetsi izan ditu, eta horrexegatik, halakorik diagnostikatuz gero,
ezkutatzera jo izan da, horien hedapena erraztuz.

Sifilia eta gonorrea dira arruntenak, baina askoz ere gehiago badira: herpes
soila, chlamydia, HIESa, baginitisa, kondilomak eta gernu-bideen infekzioak.
Gehienetan birus, bakterio edo onddoek sortuak izaten dira.

STGek ez dituzte beti sintomak izaten, edo sintoma arinak bakarrik eragin ditzakete.
Sintomarik izanez gero, hauek izan daitezke:

• Zakila edo baginaren ezohiko jariaketa


• Zauriak edo garatxoak genitalen eremuan
• Pisa egiteko gogo sarria edo mingarria
• Azkura eta gorritasuna genitalen eremuan
• Zauriak ahoan edo ahoaren inguruan
• Baginako usain anormala
• Azkura, mina edo uzkiko odoljarioa
• Sabeleko mina
• Sukarra

Orohar, emakume gazteen gorputzak STGak izateko joera handiagoa du biologikoki.

3
2. STG GAIXOTASUN ZERRENA:

2.1 HIESA: Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea.

Birus batek eragiten du gaixotasuna: giza inmuno-eskasiaren birusak (GIB). Birusak


gure defentsa-sistemari edo sistema inmunitarioari eraso egiten dio, eta odolez
kutsatzen bada bakarrik transmititzen da. Hiru dira transmisio-moduak: sexuala,
odol-transmisioa (odol-transfusioa, kutsatutako xiringak...) eta bertikala (amak
seme-alabari transmititzen dionean).

Seguruenik HIESak dakartza ondorio okerrenak gaur arte ezagututako gaixotasunen


artean. Birusa pertsona batetik bestera hedatzen (transmititzen) da gorputz-fluido
jakin batzuen bidez:

ODOLA // SEMENA // LIKIDO PRESEMINALA // ONDESTE-FLUIDOAK //


BAGINAKO FLUIDOAK // AMAREN ESNEA

4
2.2 GENITALEN HERPESA

Bazenekien zure bikotekideak ahoko herpesa badu eta zurekin ahoko sexua
mantentzen badu herpes genitalez kutsatuko zintuzkeela?

Herpes sinplearen birusak sexu-transmisioko infekzio ohikoenetako bat da. Zauriak


eragin ditzake genitalen edo ondesteen eremuan, ipurmasailetan eta izterretan.
Baginako, uzkiko edo ahoko sexu-harremanak izatean kutsa daiteke.

SIntomak:

• Mina edo azkura genitalen inguruan.


• Fardel edo anpulu txikiak genitalen, uzkiaren edo ahoaren inguruan.
• Ultzera mingarriak, babak puskatu eta lehertzen direnean edo odoletan
daudenean sortzen direnak.
• Ultzerak sendatu ahala sortzen diren zarakarrak.
• Mikzio mingarria.

Herpes bidezko infekzio genitalak tratamendu espezifiko bat dauka. Medikuaren


aginduak behar bezala betetzen direnean, herpesaren agerraldia prebenitu edo
bere iraupena murriztu daiteke, eta infekzioa sexu-bikoteari kutsatzeko
probabilitatea txikitu. Lesioak sendatu egiten diren arren birusak organismoan
egoten jarraitzen du.

5
2,3 KLAMIDIA:

Klamidia infekzio bakterianoa da, eta infektatutako pertsona batekin sexu-


kontaktua izanez kutsatzen da. Klamidia sexu-transmisiozko gaixotasun
ohikoenetako bat da. Sintomak baginako fluxua handitzea, jarioa zakilean eta txiza
egitean erresumina sentitzea dira. Emakumeen % 70 eta gizonen % 50 baino
gehiagok ez dute sintomarik izaten.

Ahal den azkarren tratamendu espezifikoa jasotzea garrantzitsua da, infekzioak,


tratatzen ez bada, konplikazioak eta osasun-arazo larriak eragin ditzakeelako.
Tratamendua erraza eta eraginkorra da. Antibiotikoak hartu behar dira.

2.4 GONORREA

Gonorrea sexu-transmisiozko gaixotasuna da, eta gizonak zein emakumeak infektatu


ditzake. Infekzioak eragin ditzake genitaletan, ondestean eta eztarrian. Oso infekzio
arrunta da, bereziki 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.

6
2.5 GIZA PAPILOMAREN BIRUSAK. GPB

Giza papilomaren birusak (GPB) elkarren artean lotutako birus-talde bat dira.
Garatxoak eragin ditzakete gorputzeko hainbat ataletan. 200 mota baino gehiago
daude. Horietako 40 inguruk genitalei eragiten diete. Infektatutako pertsona
batekiko sexu-kontaktuaren bidez hedatzen dira. Azaletik azalerako beste kontaktu
intimo baten bidez ere heda daitezke. Horietako batzuek arriskuan jar dezakete
minbizia garatuz.

Sexu-transmisioko GPBen bi kategoria daude:

• Arrisku txikikoak: garatxoak eragin ditzake genitaletan, uzkian, ahoan edo


eztarrian.
• Arrisku handikoak: hainbat minbizi mota eragin ditzake:

o Umetoki-lepoko minbizia
o Uzkiko minbizia
o Ahoko eta eztarriko minbizi mota
batzuk
o Bulbako minbizia
o Baginako minbizia
o Zakileko minbizia

2.6 SIIFILISA

Sifilisa Treponema Pallidum izeneko bakteriak eragindako sexu-transmisioko


infekzio bat da. Infekzioa duen pertsona batekin sexu-harremanak preserbatiborik
gabe edukitzen direnean kutsa daiteke, sexu-harreman anal edo baginal bidez edo
aho-sexu bidez. Haurdun dauden emakumeek gaixotasuna barruan duten haurra
kutsatzeko arriskua dute. Sifiliak asko errazten du GIBaren sexu-transmisioa.

Hiru fase ditu: Lehenengoa Sifili primarioa da. Inkubazioa batez beste 21 egun
ingurukoa. Agertzen da zauria txankroa, ultzera modukoa, zakil, alu edo ondestean.
Txankro barnean milioka bakterio patogeno daude. Bigarren fasea Sifili sekundarioa da.
Handik bi hilabetera, gutxi gorabehera, hurrengo zauria agertzen da: enborrean
eta gorputz-adarretan lesio gorriak ikusten dira. Hirugarren fasea Sifili tertziarioa da.
Azalean edo hezurretan gumma izeneko lesioak agertzen dira. Fase hori tratatu gabeko
sifilitikoen laurdenak besterik ez du garatzen. Sifili tertziarioa oso berantiarra izan daiteke,
askotan hamar urte baino gehiago pasatzen baitira fase hori agertu arte.

Ahal den azkarren tratamendu espezifikoa jasotzea garrantzitsua da, infekzioak,


tratatzen ez bada, konplikazioak eta osasun-arazo larriak eragin ditzakeelako.
Tratamendua erraza eta eraginkorra da. Antibiotikoak hartu behar dira.
7
3. STG GAIXOTASUNA IZATEKOTAN ZER EGIN?

Lehendabizi, balizko lotsa kendu eta lehenbailehen sendagilearengana jo


behar da, susmorik txikiena ere izan orduko. Gaixotasun horiek guztiak zenbat eta
lehenago atzeman, orduan eta eraginkorragoa izango da haien tratamendua.

Bigarrenik, berriki zurekin harremanik izan duten pertsonei ohartarazi,


gaixotasunaren berri eman eta haiek ere sendagilearengana jotzea gomendatu
behar diezu.

4. STG GAIXOTASUNAK SAIESTEKO NEURRIAK

STG gaixotasunen infekzio-bide nagusia sexu-jarduerak izatea da, baina ez da


bakarra, zeren gaixotasun horietako batzuk arropak edo esku-oihalak ukitze
hutsarekin transmititu baitaitezke.

Horrelako gaixotasun bat lehenago hartu izanak edo zure bikoteak horrelakorik
izanak arriskua dakar jokabide sexual batzuk gauzatzean, batez ere neurri egokiak
ez badira hartzen.

Transmisio sexualeko gaixotasunak -HIES, adibidez- saihesteko neurriak hartzen


direnean, portaera seguruez mintza daiteke. Adibidez:

• Zure bikotekidea ongi ezagutzea bermerik onena izango da ez kutsatzeko.


• Kondoia barrera fisikorik eraginkorrena da.
• Higiene egokia eduki sexu-harremanak izan aurretik eta izan ondoren.
• Hitzegitea

Gazte batzuek ez dituzte gomendatutako ETS probak egiten. Gazte askok uko
egiten diote mediku edo erizain batekin beren bizitza sexualari buruz modu
irekian eta zintzoan hitz egiteari.

You might also like