Landarbaso Trail 2022 Araudia:: Listorretako Gunean

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

LANDARBASO TRAIL 2022 ARAUDIA:

1.-DATA ETA LEKUA

Landarbaso Trail Mendi 2022 Lasterketa, maiatzaren 8an izango da, goizeko 10:00etan. Irteera
eta amaiera puntuak Listorretako gunean: egongo dira.

2.- IBILBIDEA

Landarbaso Trail, Aiako Harria Parke Naturalean barrena joango den 18 kilometroko mendi
lasterketa da. Ibilbideak 900 metroko desnibel positiboa du eta Urdaburu eta Aldurako tontorrak
igotzeaz gain, Aizpitarteko kobak ikusi eta baso eta erreka zoragarrietatik igarotzeko aukera
ahalbidetzen du.

3.- MAILAK

18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:

* Helduak emakumezkoak: 18 urte eta gorakoak.


* Helduak gizonezkoak: 18 urte eta gorakoak.

4.- IZEN-EMATEA

* Izen-emate prezioak:

● Urdaburuko bazkideak: 17€


● Gainontzekoak: 20€

* Izena-emateko epea:

2022ko otsailaren 20tik maiatzaren 5era bitarte (hau barne). Izen emateko 250 dortsalak epea
itxi baino lehen bukatuko balira itxaron zerrenda osatuko genuke.

Izen ematea internet bidez soilik egin daiteke, https://www.herrikrosa.eus/ webgunean.

Apirilaren 24tik aurrera ez da izen-emateetan itzulketarik onartuko.

5.- SEGURTASUNA

Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. Ibilbidean zehar ere DYAren
laguntza izango dugu. Antolakuntzako edo DYAko kideren batek korrikalariren baten osasuna
arriskuan ikusten badu, dagoen egoeragatik eta erretiratzea beharrezkoa dela antzematen badu,
korrikalariak erabakia errespetatu beharko du. Hala egingo ez balu, antolakuntza ez da korrikalari
horren kargu egingo, hemendik aurrera egon daitezkeen ondorioak bere kargu geldituko direlarik.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak


bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA

Ibilbidea, anoa guneak, arreta bereziko guneak eta kilometrajea (5 kilometroro) behar bezala
seinaleztatutak egongo dira, honetarako, banderillak, zintak eta kartel adierazle ezberdinak
erabiliko dira.

1
7.- KONTROLAK

Parte hartzaile guztiek dortsala aurrealdean eta ondo ikusteko moduan eraman beharko dute une
oro proba guztian zehar.

Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarri ditzake, hala izango balitz, bertatik
igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

Kontrolguneak:

Lasterkariek 3 orduko muga izango dute Landarbaso Trail kirol probako 18 kilometroak egiteko.
Denbora muga horretatik aurrera lasterkariaren ardura izango da bere kabuz helmugara iristea.

8.- HORNIDURA-GUNEAK

Helmugakoaz gain, 5 hornidura gune egongo dira ibilbidean zehar 3 solido eta likido, eta 2 soilik
likido. Hornidura gune likidoetan ura eta edari isotonikoak egongo dira, solidoetan berriz, likidoez
gain: produktu energetikoak, fruitu lehorrak, fruta eta txokolatea.

- Benta Txiki bidea (ura eta isotonikoak): 3,72 KM


- Pagotzarteko borda 1: 5,52 KM
- Pagotzarteko borda 2: 9,6 KM
- Aldura (ura eta isotonikoak): 12 KM
- Susperregi: 14 KM
- Helmuga: Listorreta

9.- SAILKAPENA

EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometratzea.. Sailkapena argitaratu ondoren, 30


minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora hori pasa eta gero, ofizialak egingo
dira sailkapenak.

10.- SARIAK

Emakumezko/Gizonezko nagusiak:

1.- Txapela, garaikurra eta 2 lagunentzat afaria EGI LUZE jatetxean.


2.- Garaikurra eta 2 lagunentzat afaria FRANTXILLA ZAHAR jatetxean.
3.- Garaikurra eta 2 lagunentzat afaria LISTORRETA jatetxean.

Errenteriako lehen emakumearentzat eta gizonezkoarentzat “Hasier Erkizia saria” emango da: 2
lagunentzat afaria GAZTELU jatetxean.

Urdaburu Mendizale Elkarteko lehen emakumearentzat eta gizonarentzat ere sari eta aipamena
egongo dira.

2
11.- DORTSALEN BANAKETA

Dortsala eta lasterkariaren poltsa, maiatzaren 7an 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 bitarte banatuko
dira Urdaburu Mendizale Elkarteko egoitzan:

Juan de Olazabal 23, Errenteria.

Egunean bertan ere dortsalak jasotzeko aukera egongo da goizeko 8:30tatik 9:30etara,
lasterketaren hasiera eta amaierako gunean (Listorretan).

12.- INGURUGIROA

Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-
guneetatik kanpo zaborrik ez botatzeko eskatzen zaie parte hartzaile guztiei. Helburu
horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora. Oinarrizko
arau hau betetzen ez duten korrikalariak probatik kanpo utziko dira.

13.- KONTSIGNA ETA DUTXAK

Lasterketa egunean kontsigna eta dutxa zerbitzua egongo da.

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA

Antolakuntzak proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen


aldaketak egiteko eta eguraldiagatik edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa
bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZ-BEHARRETAN

Parte hartzaileek betekizun gisa izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta
kontrol-guneetan edozein ez-beharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuren ardura,
baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objektu
pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin kontsigna zerbitzu bat
izango baita helmugan bertan.
Parte-hartzaileek hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna izango dute.

17.- PARTAIDEN KOPURUA

Gehienezko kopurua: 250

18.- IRUDI ESKUBIDEAK

Partaide orok antolakuntza eta bere babesleei, lasterketan zehar egindako argazki edo hartutako
irudiak askatasun osoz erabili eta argitaratzeko baimena ematen die epe mugarik gabe.

19.- ARAUDIAREN ONARPENA

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena
EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

3
20.- COVID-19 PROTOKOLOA

Maiatzean, egoerak hala eskatuko balu, Covid-19a dela eta hartu beharreko neurri guztiak
jasotzen dituen protokoloa beteko genuke. Hau lasterketa eguna baino lehen helaraziko genieke
emailez parte-hartzaileei.

You might also like