Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

II.

ERANSKINA
ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTA UNITATE DIDAKTIKO BAT
PROGRAMATZEKO TXANTILOIA
Arloa: MUSIKA
Gaia: Gernikako bonbardaketa
Maila: LH 6. maila
Saioak: 4 saio
Proposamenaren justifikazioa:
Memoria historikoa transmititzea garrantzitsua da. Herriaren eta herritarren
historia eraikitzerako garaian iraganeko gertaerak ezagutu behar dira
historia garaikidea eraikitzeko.
Arazo-egoera:
A. Testuingurua:
Hiru kultura-iturrien bidez (Francisco Escuderoren Gernika opera, Ken Zazpi
eta Pablo Picassoren Gernika margolana) ikasleek Gernikako herriak 1936.
urtean jasan zuen suntsipena ezagutuko dute.
B. Arazoa:
Zer datorkizue burura Gernika hitza entzuteran? Zer gertatu zen Espainian
1936. Urtean?
C. Helburua:
Musikaren bidez Gernikako herritarrek bizi izan zutena azalera aterako
dugu. Horrek balioko digu gaur egun gerran dauden lurralde askok jasotzen
ari diren egoeraren aurrean iritzi kritiko bat emateko.
Eginkizuna:
Gernikako gertaeraren berri izan ondoren, ikasle bakoitzari Picassoren
Gernika margolanaren zati bat egokituko zaio. Paperaren tamaina A4-a
izango da eta bukatzean, zati guztiekin puzzlea osatuko dugu.

Murala eginda dagoenean saioetan idatzi dituzten sentimenduak


idatziko dituzte txartela batzuetan muralean itsasteko. Txartel horiek
ipintzeaz gain, Francisco Escudero, Ken Zazpi eta Picassoren irudiak
txertatuko dira, baita haien buruzko informazio laburra.
Murala kurtso bukaerako erakusketan jarriko dira.
Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak: :

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako


konpetentzia (jarduera guztietan)
-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)
-Elkarbizitzarako konpetentzia (jarduera guztietan)
-Ekimenerako eta izpiritu ekintzailerako konpetentzia(jarduera guztietan)
-Norbera izaten ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)

B. Diziplina-konpetentziak:
- Arterako konpetentzia (5,8,10,11 jarduerak)
- Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia (jarduera
guztietan)
- Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia (jarduera guztietan)
- Arterako konpetentzia (jarduera guztietan)
- Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia (2, 4, 5 eta 7
jarduerak)
- Konpetentzia motorea (4 eta 6 jarduerak)
- IKT baliabideak erabiltzeko eta informazioa tratatzeko gaitasuna (2, 3 eta
4 jarduerak).
Helburu didaktikoak:
1. Ondare historiko eta kulturaleko agerpen garrantzitsuak ezagutu,
baloratu eta errespetatzea.
2. Kantuaren bidez Gernikako herriak 1936. urtean bizi izan zuena
azalaraztea eta oroitzea Ken Zazpi taldearen musikaren bidez.
3. Proposaturiko jardueretan interesa, ahalegina eta kolaborazioa
erakustea.
4. Gernikako bonbardaketaren memoria historikoa izatea.
5. Taldeko jardueretan parte hartzea, portaera arduratsu, eraikitzaile eta
solidarioa izanez eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko
printzipioak errespetatuz.
6. Denboraren joanari lotutako aldaketa eta eraldaketak ezagutzea, gaur
egungo beste egoera batzuk ulertu ahal izateko.
7. Teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko.

Edukiak:
- Informazioa eskuratzeko informazioaren eta komunikazioaren
teknologiaren erabilpena.
- Francisco Escuderoren musika lanaren balorazioa.
- Taldekide zein banakako ekoizpenen errespetua
- Iturri artistikoak memoria historikoa transmititzeko tresna bezala.
- Espainiako historiako gertakizun eta pertsonaia nabarmenak.
- Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
- Gatazkak kudeatzea.
- Taldekide zein banakako ekoizpenekiko errespetua.
- Ahots interpretazio jardueretan interesa eta ardura.
Jardueren sekuentzia: MATERIAL GUZTIA LOTURA HONETAN
A. Hasierako fasea:
1.Zer dakigu gaiari buruz
Gernika kontzeptua bezala hartuta, dakitenari buruz galdetuko zaie. Ideiak
arbelean idatziko dira euri-jasa moduan.

2. Testuaren irakurketa.
Ondoren sarrerako testua irakurriko dute. Irakurritakoari buruz talde
handian hitz egingo dugu.

B. Garapenaren fasea:
3. Gaian kokatuta egon eta gero, Francisco Escuderoren Gernika opera
bonbardaketaren bideo-entzuketa egingo dute. Entzuten duten bitartean
fitxa hau beteko dute. Entzuketa amaitzen denean idatzitakoa denon
artean konpartituko dugu. 

4. Ken Zazpiren abestia:


Gernika abestia ikasiko dute.

5. Picassoren Gernika:
Picassoren informazioa irakurri eta amankomunean jarri ondoren,

C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea:


6. Koadroa margotu:
Denon artean Picassoren koadroa margotuko dute. Hortaz, ikasle
bakoitzari koadroaren zati bat egokituko zaio margotu dezan (A4ko
neurrian). Bukatzean, puzzlea osatuko dugu.

Koadroa margotzeko materialaren lotura hemen:

https://www.actiludis.com/2009/01/08/coloreamos-el-guernica-de-picasso/

D. Orokortzea eta transferentzia:


7. Murala eginda dagoenean entzuketan idatzi dituzten sentimenduak
idatziko dituzte txartela batzuetan muralean itsasteko.

Ebaluazioa
A. Adierazleak: EBALUAZIO LORPENAK:
- Bere gain hartzen du taldean dagokion lana eta lan horretaz arduratu
da.
- Taldeko zein bakarkako jardueretan interesa, ahalegina eta
kolaborazio jarrerak azaldu ditu.
- Bere ikuspegia ematen du arazoak konpontzeko prozesuetan.
- Gernikako bonbardaketaren memoria historikoarekiko interesa azaldu du.
- Iturri artistikoak memoria historikoa transmititzeko tresna bezala
baloratu ditu.
- Lankidetzan aritu da beraren iritziak adieraziz eta besteenak
errespetatuz.
- Landutako abestia egoki jarraitu du eta abestu egin du.

B. Tresnak:
HASIERAKO FASEA:1 eta 2 jarduerak
PROZESUAREN EBALUAZIOA:3,4,5 eta 6 jarduerak
BUKAERAKO EBALUAZIOA:7 jarduera

You might also like