Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

% ) EU *

2022 URR. 07

Zenoteak: Babestu
beharreko ondare
natural eta kulturala
Mexikoko Yucatan penintsulan
zenote deituriko eraketa
geologikoek bisitari ugari erakartzen
dituzte urtero. Maien gurtze-guneak
izan dira gaur egun arte eta
ekosistema oso bat osatzen dute
horietako askok, gainesplotazioak
eta kutsadurak suntsitze-arriskuan
jarri badituzte ere.

+ ,
NAIZ

! " #

Ik Kil zenotearen aireko bista. Chichén Itzá, Mexikoko


Yucatango penintsula. Jonny Snowden (Getty Images)

Pablo Nerudak gonbidatuta Espainiako


1936ko gerrara abiatu aurretik, Octavio Paz
idazle mexikarrak, etorkizun hurbila eta
abizena gogoan, Mexikoko eremu
baketsuenean igaro zituen egun batzuk:
Yucatango penintsulan hain zuzen. Bertan,
kareharrian urak zulatutako barrunbe
batzuekin maitemindu zen. “Ts'ono'ot”
esaten diote halako putzuei bazterrotako
biztanle diren maiek, “zenote” izenean
eratorri dena, “ur-zuloa”. Milioika urtez
higatutako haitzulook deskribatu zituen
Literatura Nobel saridunak “Entre la piedra
y la flor” (“Harriaren eta lorearen artean”)
poeman, harrizko aire eta ur hilobiak balira
bezala deskribatu ere. Maiek mota
guztietako eskaintzak -garai batean
gizakienak ere- egiten dituzte bertan, eta,
Carmen Rojas arkeologoaren hitzetan,
zulook «hildakoen mundura atari edo
leihoak dira», hau da, jainko, arbaso eta
izaki mitikoak bizi diren lurraldera
abiatzeko lekuak.

Paz-en bisita eta ia mende batera, milaka


turista hartzen dituzte Yucatan zulatzen
duten ia 8.000 zenoteek. Lasaitasun bila
eta inguruaren edertasunak, uren
epeltasunak -24 gradu inguruan egoten ohi
dira- edo maien sinesmenek erakarrita
datoz. Era berean, nekazaritzako eta
abeltzaintzako hamaika ustiategi jarri dira
abian, ibairik ezean lur azpiko ura baliatuz.
Gainesplotazioak isurketak eragin ditu,
ekosistema paregabeon bioaniztasuna eta
ur baliabideak galaraziz.

Horren guziaren eraginez, jatorrizko herriek


ondare natural eta kultural hau premiaz
babes dezan eskatu diote Mexikoko
Estatuari, baita eskubide subjektu gisa ere.
Samantha Colli-Sulu Nazio Batuetako
aholkulariaren arabera, «duten garrantzi
zientifiko, kultural eta espiritualaz gain,
familia askorentzat ekonomikoki irauteko
aukera dira zenoteak». Masa turismoaren
aurrean, anitz dira ekoturismoari esker,
etxoletan ostatua edo tourrak eskainiz,
sostengatzen diren kooperatiba maiak.
Colli-Suluren ustez, «naturaren zaintzarekin
eta honek sinbolizatzen duen guztiarekin
lotura sakona duen antolaketa-modu bat
dira». Izan ere, argi baitute, Paz-ek aipatu
poeman nabarmendu bezala, «dirua
amaigabea da eta basamortu amaigabeak
sortzen ditu».

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Klikatuenak

Zenoteak: Babestu beharreko


ondare natural eta kulturala

Alertan de la presencia de la
chinche marrón marmolada en
Gipuzkoa, una nueva especie
invasora $

Pechugas de pollo rellenas al


horno

Tagliatelles con pollo

Hacer deporte por la tarde o


noche mejora el control del
azúcar en sangre $

Interesgarria izan daiteke zuretzat

EUSKAL HERRIA

Barrionuevo: «Yo mandé


coger a Larretxea en
Hendaya. ¿Era delito? Sí,
sí»
Ramón Sola

FUTBOLA

Iraola se erige en el
«matagigantes» de la Liga
Manex Altuna

OSASUNA

Controversia con la cesta


básica alimentaria
XANDRA ROMERO

BIDAIAK

Galapagoak, beste
mundu bateko fauna
Testua: Xavier MORET Irudiak: Alfons
RODRÍGUEZ

! " & '


(

Jaso gure newsletterra


Jakin beharreko albisteak besterik ez dizugu
bidaliko. Spamik gabe.

Emaila BIDALI

Webgune hau reCAPTCHA-k babestuta dago eta Google


Pribatutasun Politika eta Zerbitzu Baldintzak aplikatzen dira.

ZUZENEAN

%IRRATIA %BIDAIARI GARA 7K GAUR8 MEDIABASK KAZETA


11 TB

Nor gara Harremanetarako Lege oharra


Publizitatea

Info Kirolak

Euskal Herria Futbola

Ekonomia Saskibaloia

Mundua Eskubaloia

Naiz+ Pilota

Bilbotarra Txirrindularitza

Donostiarra Arrauna

Gasteiztarra Motoak

Iruindarra Herri Kirolak

Errugbia

Iritzia

Editoriala

Zugazart

Artikuluak

Zuzendariari eskutitzak

Iritzi Blogak

Kultura Bideoak
Argazki galeriak
Audioak

Eskelak
Denda
Eguraldia

You might also like