Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

II.

ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


(1931-1939)

Espainiako Bigarren Errepublika 1931tik 1939 arte iraun zuen erregimen politikoa izan zen. Espainiako
Gerra Zibilak Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera adierazi zuen.
●II. ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN (EUSKAL AUTONOMIA ESTATUTUA)
1. SARRERA
1.1. AUTONOMIAREN ETA FORALISMOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK
Autonomi eskubidea eta foralismoa ez dira gauza bera. Autonomia Estatuaren menpeko agintea da, Estatuak
emandakoa da eta berdin ezartzen zen lurralde osoan.Eskubide foralekin (historian zehar lortutako legeak),
berriz, euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onartzen ziren eta desberdinak ziren lurraldearen arabera.

2. ESTATUTUA LORTZEA OZTOPATU ZUTEN FAKTOREAK


Nahiz eta II. Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera eskaini, lan zaila izan zen zenbait
arrazoirengatik:
1. EAJk Donostiako Itunean parte hartu ez izana. EAJ zatituta zegoenez ez zuen parte hartu,
baina Kataluniak bai eta estatutua lortzeko erraztasunak izan zituen.
2. EAJk estrategia okerra erabili zuen Biurteko Progresistan. Azaña agintean zegoenean
(ezker), EAJ Karlistekin (eskuin) elkartu zen eta Lerroux (eskuin) zegoenean, berriz, ezkerrekoekin.
Lehenengo jokaerak errezeloa sortu zuen errepublikano eta sozialisten artean.

3. AUTONOMIA PROIEKTUAK
3.1. LEHEN PROIEKTUA: EUSKAL IKASKUNTZAK EGINDAKOA (1931) konstituzioa onartu baino
lehenago. Lehen proiektu honen bultzatzailea EAJ izan zen, Jose Antonio Agirre hain zuzen ere.
Autonomiaren aldeko udal mugimendua egin zuen eta bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek
aurreproiektu bat (borradorea) eskatu zioten Euskal Ikaskuntzari, gainerako proiektuen oinarri izango dena.
Honako ezaugarriak zituen:
❏ Konstituzioaren mugak gainditzen zituen, hau baino lehenago egin baitzen.
❏ Euskal estatua Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatuko zuten,Espainiako Errepublika
Federalaren barruan egongo zena.
❏ Barne egitura konfederala izango zen (españakin erlazio gutxi), hau da, herrialdeen autonomia maila
handia, probintzietako erakundeen nagusitasuna...
❏ Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera parlamentuan eta gobernuan.
❏ Autonomiaren eskumenak oso zabalak, estatuak berarentzat hartzen ez zuen guztia, alegia.
❏ Elebitasuna administrazioan eta irakaskuntzan.
❏ Kontzertu Ekonomikoak finantzabide nagusi gisa.
❏ Botoa emateko urtebeteko erresidentzia eskatzen zitzaien euskaldunen seme alabei eta bi kanpotarrei.

3.2. BIGARREN PROIEKTUA: LIZARRAKO ESTATUTUA (1931) konstituzioa egiten ari ziren bitarten
1931ko ekainaren 14ean karlistak, batez ere Nafarroakoak, eta alkatenazionalistak, hiru probintzietakoak,
elkartu ziren Eusko Ikaskuntzaren proiektua aztertzeko. Ez zuten aliaturik izan ezkerrekoak zirelako eta
gobernua eskuinekoa. Aurreko proiektuarekiko zenbait berrikuntza egin zituzten:
★ Foruak berriz ezartzeko eskaria egin zuten
★ Espainiarekiko konfederala zen euskal erkidegoa, hau da, euskal erkidegoa subiranoa zen eta bere
borondatez sartuko zen espainiar Estatuan.
★ Aldundiak (diputazioa=gipuzkoa..-ko gobernua) indartu zituzten, nahiz eta euskal botere zentrala kaltetu
honela.
★ Immigranteen eskubide politikoak mugatu egin ziren, 10 urteko erresidentzia eskatuz. Hauek ezin izango
zutenez botatu, EAJk irabaziko du.
★ Vatikanoarekin konkordatuak egiteko gaitasuna zuten, hau da, euskal lurraldeak autonomoak ziren Eliza
eta Estatu arteko harremanetan.
Ondorioak:
❖ Eskuinen proiektua zen, ez ezkerrarekin adostua.
❖ Ez zen demokratikoa, immigranteei boto eskubidea ukatzen zitzaielako.
❖ Espainiar Konstituzioaren aurkakoa zen.
❖ Ezkerraren oposizioa handia zen eta Espainiako Gorteetan alderdi hau nagusi zenez, ez zen proiektua
onartu.
❖ Ezkerreko euskal alderdien laguntza ere ez zuten.

3.3. HIRUGARREN PROIEKTUA: BATZORDE GESTOREEK EGINDAKOA (1932)


* Gestorak: behin-behineko gobernuaren antzekoa.
Indalecio Prietok indargabetuta zeuden diputazioetako batzorde gestoreei Estatutu berria egiteko ardura
emango die; ondoren, udalek onartu beharko dute eta herriak erreferendum baten bitartez. Proiektu hau
egiteko Eusko Ikaskuntzak egindakoa hartuko dute oinarritzat. Ezaugarri hauek zituen:
➢ Euskal autonomiaren ahalmenak murrizten zituen 1931koarekin konparatuz.
➢ Estatu hitza kendu zuten eta horren ordez Euskal Herria (Naf + 3prob) jarri zuten autonomia gisa.
➢ Aurrekoa baino demokratikoagoa zen, izan ere, erakundeetan herrialdeekordezkaritza proportzionala
izango zuten eta immigranteei boto eskubidea emanzitzaien.
➢ Euskal Herriko egitura konfederala desagertu zen, honekin probintzien arteko lotura handitzen saiatu
ziren, konfederala zenean oso arina baitzen.
➢ Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen. (Tribunal supremo)
➢ Neurri hauek Konstituzioak ezarritakoa betetzen zuten.

Lizarrako taldearen barruan erantzun desberdinak egon ziren: EAJk onartuegin zuen, baina, karlistek ez.
Egoera honen aurrean, batzorde gestoreek bi testu egin behar izan zituzten: Lehenengo testuak lau
probintziak hartzen zituen, baina, Nafar Udalen Bilkurak uko egin zion proiektuari. Ondorioz, bigarren testu
bat egin zuten Nafarroa baztertuz. Bigarren testua hiru probintzietako alkateek onartu zuten eta herriak ere
bai erreferendum bitartez. Baina, Gorteetan ez zuten onartu zentro-eskuina(Lerroux) baitzegoen boterean.
Estatutua bertan behera uztearen aitzakia gisa Arabako emaitza erabili zuten, izan ere, erdia baino gutxiagok
(%46,4) bakarrik bozkatu zuen estatutuaren alde.

3.4. LAUGARREN PROIEKTUA: 1936KO ESTATUTUA


Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen eta gestoreen proiektua oinarritzat hartuz, estatutu bat egin
zuten Indalecio Prieto (sozialista) eta Jose AntonioAgirreren (EAJ) artean adostasuna lortzen saiatuz.
1936ko ekainean ia-ia prest zegoen baina Gerra Zibila hasi zenez, atzeratu egin zen onarpena. Baina,
prozesua azkartu zuten eta 1936ko urriaren 1ean estatutua onartua izan zen. Baina, hau indarrean jarri
zenean Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen menpe zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako
zati txiki batean bakarrik jarri zen.
Aurreko proiektuarekin konparatuz izan zituen berritasunak:
❏ Eskumen gutxiago eskaintzen zituen, eta Kataluniako Estatuaren antzeko zen.
❏ Oso laburra zen (14 artikulu).
❏ Zehaztu gabe utzi zituen garrantzi handiko gai batzuk (ogasuna, botere sistema...).
❏ Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak eta ez Nafarroa euskal lurraldean sartzeko aukera.
❏ Ez zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana, ezta jabetasuna ere.

1936ko urrian, Gernikan bilduta, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten euskal zinegotziek eta
historiako lehen euskal gobernua osatu zuten EAJk eta Fronte Popularrak. Horrela, Fronte Popularreko
gobernuaren eta EAJren arteko hitzarmenak bere helburuak lortu zituen. Gerrak urtebete iraun zuen Euskal
Herrian eta Bilbo errenditu zenean Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, geroago erbesteratuak
izan ziren arte. Azkenik, Franco hil zenean, Espainiara itzuli ziren eta 1977an aldi demokratikoa hasi zen.

● GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


1936ko uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereizi ziren: alde batetik, Araba eta Nafarroa alderdi
nazionalean eta bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikaren alde.
Araba eta Nafarroa laster bereganatu zituzten nazionalek, izan ere, agintari militarrak tarteko zeuden eta
azpikerian jardun zuten eskuineko alderdiak garrantzitsuak ziren gizartean. Gipuzkoan altxamendu bat izan
zen baina ezkerrekoek eta Guardia Zibilak erraz menperatu zituzten. Bizkaian, berriz, ez zen borrokarik
egon.
Gerra hasi zenean Gipuzkoako Defentsa Batzarra sortu zen (CNT, EAJ eta Fronte Popularra), baina, euren
arteko desberdintasunek gatazka gogorrak sortu zituzten.
Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak, Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritzan,
Irun hartu zuen eta irailaren 13an, Donostia hartzearekin batera, Gipuzkoa nazionalen esku gelditu zen.
1936ko abuztuaren 12an Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zen, baina, Estatutuaren ondoren lehendakaria
aukeratu zutenean, honek euskal armada edo Euzko Gudarostea eratu zuen. Azaroan, Bilerlen erasotzea
erabaki zuten baina porrot egin zuten. Ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan zuten, baina,
azkenean, Bilbo babesteko bakarrik erabili zuten.
Bitartean, Mola jeneralak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen nafarren, italiarren eta Condor Legioaren
laguntzaz. Azken hauek, aurrera jarraitzeko borroka askoren ondoren, Gernika bonbardatu zuten. Mola
jenerala hegazkin istripu batean hil zen eta Dávilak hartu zuen bere lekua. Honek, gerrikoa apurtzea eta
Bilbo inguratzea lortu zuen. 1937ko ekainaren 19an Bilbo osoa hartu zuten eta denbora gutxian Bizkaiko
gainerako herriak. Santoñako Hitzarmena sinatu zuten (1937ko abuztua) eta italiar boluntarioen esku utzi
zituzten armak.
Gerra Zibilak gutxi iraun zuen Euskal Herrian eta Errepublikanoen porrota garbia izan zen.

You might also like