Gaiaren Sintesia. Eredua

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

9.

Gaia: Estatu frankistaren sorrera (1939- 1959)

1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila bukatu eta Espainian Francoren zuzendaritzapeko garai berria hasi
zen erregimen berria laguntzen zuten osagai ideologikoei eta gizarte- oinarriei frankismo deritzegula.
Erregimenaren ezaugarri nagusia egoeretara egokitzeko gaitasuna eta Francoren izaera izan ziren.
Erregimen frankista diktadura izan zen, Francok botere guztiak bere esku zituela.

Frankismoak ez zuen berezko ideologia baina Francok botere politikoa erabili eta mantentzeko modua
izan zuen. Dena dela, erregimena zenbait printzipiotan oinarritu zen.

Alde batetik, oinarri ideologikoak kontutan hartu behar ditugu. Hauen artean zeuden,Mussolini
jarraituz ,Francok aurrera eramandako faxistartze prozesua (eskuineko indar politikoen batasuna agindu
eta FET de las JONS sortu zuen); autoritarismoa Espainiako etsai eta arazoei aurre egiteko (1931ko
Konstituzioa ezabatzea, alderdiak debekatzea eta Francoren pertsona goraipatzea); erlijio-
fundamentalismoak eragindako nazionalkatolizismoa, Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten eta
izaera espainolak fede katolikoa berezko zuela adierazten zen Elizaren printzipioak estatu osoan ofizialak
zirelarik; militarismoa, armada nazio- oinarriaren gune nagusia zen (militarrei gobernu zibilak eta orden
publikoaren erantzukizuna); nazionalismo zentralista, Espainiaren batasuna balore nagusia zen, nazioen
elementuekin bukatu nahi zuen demokrazia, liberalismoa eta herrialdeen autonomia Espainiaren
aurkakoak zirela ziotelako; nazionalsindikalismoa, non langileak eta ugazabak elkartzen ziren sindikatu
bertikalak agertzean, erregimenaren menpe zegoena falangeak zuzenduta; antikomunismoa eta,
azkenik, Demokrazia Organikoa (Estatua familiak, Elizak, armadak.. osatzen zuten).

Bestetik, gizarte oinarriak. Frankismoak ia berrogei urte iraun zuen zapalkuntza eta propaganda
lagungarri izan zitzaizkiolako,baina gizartearen sektore batzuen laguntza beharrezkoa izan zen diktadura
mantentzeko.Hiru oinarri nagusi zituen: Falangea, Eliza eta Armada. Hauek Errepublikaren aurka
altxatu ziren erakunde,elkarte eta korporazioak liberalismoaren,demokraziaren eta komunismoaren
aurka zeudenekin batera erregimeneko familiak zeritzenak osatu zituzten.

Falaangea, Mugimendu Nazional bihurturik, ideologia nazi eta italiar faxismora hurbildu zen beraien
ideietan oinarrituz eta haien sinboloak hartuz, prentsa eta gizartea kontrolatu zituen bere erakundeen
bidez (Sekzio Femenina); Elizak, berriz, ezinbesteko legimitate morala eman zion Francori.
Nazionalkatolizismoa eta Estatu Konfesionala izateagatik Elizak ongizate ekonomikoa, gizarte- agintea,
aurkariekiko kontrol zorrotza, erlijio- praktikarako eta doktrina hedatzeko erraztasuna eta hezkuntza
eskuratu zituen. Horrez gain, bi erakunde eratu ziren: ACNP eta Opus Dei.

Armadak oso garrantzitsua izan zen, berari esker gerra irabazi baitzen. Militarrek 1939tik 1945ra arte
izan zuten indarrik handiena gobernuan eta Armadaren leialtasuna izan zuen

Estatu frankistak iraun zuen bitartean ,gizarte taldeen laguntza ere izan zuen:lur-jabe handiak,industria-
enpresaburuak,finantzariak,probintzietako burgesia txikia eta nekazari katolikoak.eta azkenik, Karlisten
eta Don Joanen aldekoen artean banatuta zeuden monarkikoak, biek nahi zuten monarkiaren
berrezarkuntza baina Francok ez zuen Karlisten aukera kontuan hartu eta Don Joanen aldekoek
Francorekiko tirabirak areagotu zituzten Lausanako Adierazpenean monarkia konstituzionala
berrezartzea eskatzen zutelako.

Azkenik, oinarri juridikoak zeuden. Estatu berria legezkotasun demokratikorik gabe sortu zen
Oinarrizko Legeen bidez, gabezia horiek erregimenaren beharren arabera aldarrikatu zirelarik. Egitura
juridikoa ez zen osatu 1967ra arte, Estatu Lege Organikoa aldarrikatu arte. Gainera, Estatuko
Administrazio Zentraleko Legearen bidez Francok botere osoa bere eskuetan hartu zuen, lan- munduko
harremanak egituratu eta Estatu berria antolatzeko euskarriak ezarri zituen Lanaren Forua (1938)
aldarrikatuz, grebak eta manifestazioak debekatu zituen, komunikabideak bere boterearen menpe jarri
zituen Prentsa eta Inprentaren Legearen bidez eta garaituek “Espainia berrian” lekurik ez zeukatela eta
Errepublikaren aldekoak izateko susmagarriak zirenak jazarri zituen Erantzukizun Politikoen Legea.

Erregimenaren politika atzerriko egoerarekin lotuta egon zen eta Francoren politika egokitu zen.
Frankismoaren lehen garaian (totalitarioa edo urdina, 1939- 1945) Espainiak neutraltasunetik ez-
beligerantziara igaro zuen. Ardatzaren garaipenen ondorioz, 1940an Hitlerrek eta Francok Espainiak
gerran parte hartzeko konpromisoa hartzen zuen protokolo sekretua sinatu zutenean. Gero,
Mussolinirekin elkartu eta ez- beligerante deklaratu zen Dibisio Urdina SESB-ren aurka borrokatzera
bidali zuelarik. Ardatzaren gainbehera hastean frankismoa neutral deklaratu eta 1942an Gorteak
Eratzeko Legea aldarrikatu zen,botere legegilerik gabeko Gorteak.Gorteek 1943ko martxoaren 17an
bildu ziren,zatiren bat Francok izendatua eta beste zati bat zeharkako sufragioren
bidez,familiak(familiaren burua),udalerriak eta sindikatuak ordezkaturik izanez.Bere helburua
diktadoreak proposamen legegileak aurkezten zituen baieztatzea zen.Sistema honi “Demokrazia
Organikoa” deitzen zitzaion. 1945ean itxurazko eskubide- aldarrikapena, Espainolen Forua, aldarrikatu
zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren,Europako gerrako garaileen eskakizunak kontutan
hartuta.Baina itxuraz baino ez zen eskubide-aldarrikapena.Izan ere,testuak sistema politiko autoritarioa
eta konfetsionala proposatzen zuen;eskubideak mugatuta zituen eta eskubideok erregimenaren
aldekoek soilik erabili zitzaketen. 1945ean,Espainiarren Forua Erreferenduaren Legearekin osatu zen.

Bigarren garaian (1945- 1950) Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren,diktadura frankistak nazioarteko
isolamendua jasan zuen.Isolaturik geratu zen bai diplomatikoki bai ekonomikoki.Arazo hau konpontzeko
Francok gobernua birmoldatu zuen Falangea baztertu eta sektore katolikoa sartu zuen.Mendebaldeko
demokrazietara hurbiltzen ari zela itxura emateko neurri batzuk hartu zituen,bere erregimenaren itxura
faxista ezabatzeko.Horrela agurra(besoa altxaturik,alkondara urdina)) kendu zuen eta Hauteskunde
legea (1945) eta Ondorengotza Legea(1947an) aldarrikatu zuen. Lege honen bidez,Espainia “erresuma”
zen,bertako tradizio monarkikoa kontutan hartuta.Franco,berriz, Estatuko biziarteko buruzagia zen,eta
ondorengoa izendatzeko eskubidea zuen.

Azken garaia (1953) Gerra Hotzean gertatzen da. AEBn eta SESBn arteko gerrak Espainiako
antikomunismoari balore politiko ikaragarria eman zion 1949an AEBetako bankak mailegu izugarria
eman eta 1950ean NBEk isolamendu diplomatikoa kendu ziolarik. 1952an UNESCOn sartu eta 1953an
base militarrak ezartzearen truke, AEBk Espainiak laguntza ekonomiko eta militarra jasoko zituela ezarri
zuten Madrilgo Itunaren bidez. 1958an Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legeak bete egin zituen
Falangeren postulatuak,eta bermatu zuen Mugimendua izango zela alderdi bakarra eta ekintza
politikorako bide esklusiboa

Diktadura guztietan bezala, kontrola oso zorrotza zenez, frankismoarekiko oposizio politikoak
klandestinitatean jardun zuen, anarkistek eta komunistek gerrilla ekintzak burutu zituzten erregimena
ahultzen saiatzeko (Makiak) . 1939ko otsailean Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen eta 1940an
Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea. Kartzela bereziak eta zigorrak kitatzeko lana egitea
onartu zuten. Errepublikano askok ihes egin behar izan zuten eta batzuk kontzentrazio- esparruetan
sartu zituzten. Erbestean zeuden alderdi politikoek Franco gerrilla-ekintzen bidez kentzea ezinezkoa zela
onartu behar izan zuten,eta barruan jarduteko sareak sortu zituzten(unibertsitate-,sindikatu-, eta lan
esparruetan sartu ziren,erregimen zirrikitu guztiak aprobetxatuz).1950eko hamarkadatik
aurrera,erregimenaren oposizioaren ikur izan zen unibertsitatea, eta gobernuak errepresio-metodoekin
kontrolatu zuen.
40. hamarkadan frankismoaren ekonomia- politikaren helburua ekonomia autarkikoa ezartzea zen,
baliabide propioak erabiltzea autosufizientea izateko, ondorioz, ekonomia interes faxista eta
antiliberalen mende geratu zen. Inportazioak murriztu eta kanpoan erosten ez zuena produzitu behar
zuen buru- hornikuntza lortzeko, horretarako, interes baxuko maileguak, onura fiskalak eta gutxieneko
prezio eta soldatak ezarri zituzten. 1940an INI sortu zuten ekonomia zuzendu eta babesteko. Zenbait
enpresa sortu arren (IBERIA, SEAT, Telefonica…), nekazaritza kaltetu nagusia izan zen ekoizpenak behera
egitea, elikagai eskasia eta prezioen igoera eraginez. Gizarte Laguntza erabili zen goseari aurre egiteko
eta espekulazioan oinarritutako merkatu beltza sortu zen (Estraperlo).

50. hamarkadak autarkiaren amaiera ekarri zuen ekonomian aldaketa nabarmenak eraginez. Krisi
ekonomikoari aurre egiteko Liberalizazio Ekonomikoaren Legea argitaratu zen biztanleriaren bizimodua
hobetu zelarik. Hala ere, inflazioa handitu eta gizarte gatazkak garatu ziren.

You might also like