Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Teknologiako Klaseak Ematea

KONTZEPTU ZAILA ERRAZTEN:


IRRATI UHINAK

TXOSTENA

Mikel Montoya
Eider Querejeta

2013/2014
1. TESTUINGURUA

Ikasgai edo kontzeptu hau, DBH-ko laugarren mailan landuko da Teknologiako asignaturan.
Landu nahi diren kontzeptuak, uhinak, uhin elektromagnetikoak eta irrati dira. Lortu nahi diren
helburuak: Uhin elektromagnetikoen bidezko transmisioaren kontzeptuak eta magnitudeak
ezagutu eta ulertu, Komunikazio sistemak eta soinu transmisioaren oinarri teknikoak deskribatu,
eta Eguneroko bizitzako komunikabide sistemen funtzionamendua ulertu, kasu honetan
irratiaren funtzionamendua.

2. BALIABIDEAK

Gatazka kognitiboa sortzeko klase hasieran eskuz egindako, elikadurarik behar ez duen irratia
erakutsiko zaie ikasleei, zer den dakiten a la ez galdetuz (Radio Galena edo Crystal radio).

Ahal den neurrian naturan ikusgarri diren fenomenoekin lotuko dira kontzeptuak, adibideren bat
jarriko da: bi edalontziz eginiko telefonoa.

Bideoak:

Ikasleek irratia nola egiten den uler dezaten (How to make a foxhole radio):

http://www.youtube.com/watch?v=skKmwT0EccE

Uhin elektromagnetikoak:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=2or84FgFxkA

3. EDUKIAK

Landu nahi diren edukiak uhin eletromanetikoen izaera, ezaugarriak, definizioa eta azkenik
mezuak uhinen bidez bidaltzeko ematen diren bi modulazio nagusiak AM eta FM dira.

Espektroaren banaketa eta banaketa horren erabilpena aipatuko da ere.


4. ZAILTASUNAK

Eguneroko bizitzan jende askok erabiltzen du irratia, baina bere funtzionamenduaz galdetuz
gero gehienek ez daukate erantzunik. Hori da, nahiz eta uhin elektromagnetikoz inguratuta
egon, fisikoki ez ikusteak bere ulermena zailtatzen duelako.

Elektromagnetismoa orokorrean gai zaila da ulertzeko, eremu magnetikoa eta elektrikoaren


arteko erlazioa ikustea eta behin hau ulertuta eremu hau uhin moduan hedatu daitekeela
barneratzea ez da erreza.

Azalpena ahal den heinenan analogiak erabiliz egingo da, ikasleek kontzeptua barneratzeko,
dituzten ezagutzetatik abiatuz loturak egin ditzaten. Horretarako ahalik eta kasu praktiko
gehienak jarriko dira eta ahal denean froga daitezkeen gailuak.

Lehenengo pausorako, hau da uhin baten ezaugarriak definitzeko, uhin mekanikoen kasua
erablili egin da. Uhin mekanikoak naturan “ikusten” diren fenomenoekin lotu daitezke. Hala nola,
uretan sortzen den uhin mekanikoa edo soinua presio uhin bezala.

Uhinen hedapena frogatzeko, edalontziz egindako telefonoa erabiliko da. Kordelean soinu uhina
hedatu eta beste edalontzian entzuteko gai garela antzemanez.

Behin hau ikusita, kontzeptu edo ezaugarri teorikoak azaltzen dira, hala nola, periodoa, uhin
anplitutea, frekuentzia...baita hauen formulazioa ere.

You might also like