Elektrikoa - HTML: Galdetegia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

ETXEBIZITZA BATEN INSTALAKUNTZA ELEKTRIKOA

Pdf bat izango duzu lagungarri. Gazteleraz dago, baina baliagarria izango zaizu. Beste helbide
erabilgarri bat hau izango da: https://teknodbh4mercedariasleioa.blogspot.com/p/instalazio-
elektrikoa.html

Hortik Aurrera informazioa zuk bilatu behar duzu. Hori bai, lana bukatzean informazioa nondik
hartu duzun azaldu beharko duzu.

GALDETEGIA.

1.- Azal ezazu zer eta zertarako den potentzia kontrolatzen duen etengailua, PKE, (ICP,
gazteleraz). Zure etxean duzunaren argazki bat ipini eta non dagoen kokatu ezazu.

2.- Azal ezazu etxebizitza baten babes koadro elektrikoa zer den. Zure etxeko koadro
elektrikoaren argazki bat txertatu ezazu.

3.- Aipatu ezazu etxebizitza baten koadro elektriko batean ze osagai dauden.

4. Etengailu automatiko txikia, EAT, (PIA gazteleraz). Sinboloa eta irudi fisikoa txertatu itzazu.
Azal ezazu zein den bere eginkizuna eta zenbat dauden zure etxebizitzako koadro elektrikoan.

5.- Etengailu diferentziala, ED, (ID gazteleraz). Sinboloa eta irudi fisikoa txertatu itzazu. Azal
ezazu zein den bere eginkizuna eta zenbat dauden zure etxebizitzako koadro elektrikoan.

6. Legediaren arabera, oinarrizko etxebizitza batean zenbat zirkuitu ezberdin egon behar dute
gutxienez?. Aipatu zentzuk diren. Zenbat daude zure etxean?. Aiapatu itzazu.

7.- Legediaren arabera bi instalakuntza elektriko maila aurkitu daitezke etxebizitza batean.
Zeintzuk dira ?. Ze potentzia kontratatu daiteke maila bakoitzean?.

8.- Honeraino iritsi bazara, jakin beharko zenuke, etxebizitza bateko EAT bakoitzak, zirkuitu
ezberdin bat babesten duela bere kalibre edo anpere neurriaren arabera. Adibidez 10A-ko EAT,
argiteriaren instalakuntza babesteko erabiltzen da. Legediaren arabera oinarrizko maila
elektriko batean beste lau zirkuitu daude. Zeintzuk dira zirkuitu horiek?, zer babesten dute?, Ze
baliotakoak dira?

9.- Zirkuitu ezberdinak daudenez eta babes osagai ezberdinak daudenez, zirkuitu bakoitzeko
eroalearen sekzioa edo azalera ezberdina da. Argiteriko zirkuiturako 1,5mm2 ko azalera duen
eroalea erabiltzen da. Ze sekzio edo azalerak erabiltzen dira beste zirkuituetan?. Identifikatu
bakoitza.

10.- Ziur nago noiz bait, hargune elektriko batean konektatu dauden eroale edo kableak ikusi
ditruzula. Ala ez bada, hargune elektriko batean dauden eroaleen kolorea jakiteko garaia bada.
Ze koloreetako kableak daude hargune elektriko batean?, ze izenez ezagutzen da eroale
bakoitza?. Argazki bat jarri eta komentatu ezazu.
11. Koadro batean adierazi ezazu zure etxeko gela edo leku bakoitzean dauden Kontrol osagai,
lanpara eta hargune elektriko edo “entxufe” kopurua.

Hargune Etengailua konmutagailua Gurutzaketa Pultsagailua txirrina


elektrikoa Konmutagailua
Nire gela
Gurasoen
gela
3 gela
sala
Sukaldea
Pasiloa

Kontutan izan Elektrogailu bat daukazun toki bakoitzean, naiz eta ez ikusi, hargune elektriko
bat egongo dela eta kontutan izan beharko duzula hargune elektriko kopurua kalkulatzeko.

12.- Erabilitako web orrialdeko linkak idatzi eta ze informazio jaso duzun azaldu. Koadro bat
egin ezazu.

13.- Lan honen baliogarritasunaren zure iritzia azal ezazu.

You might also like