Fiki Ejers

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Batxilergo 1 – Fisika – Kimika

Egitura atomiko eta Sistema periodikoko


ariketak

Egitura atomikoa
1.- Hurrengo konfigurazio elektronikoetatik, zeintzuk ez dira posible Pauli printzipioaren arabera?
1s23s1; 1s22s22p7; 1s22s22p63s3; 1s22s22p1.
2.- Erantzun arrazoiak emanez:
a) 2px, 2py eta 2pz orbitalek energia bera dute?
b) Zergatik daude “d” motako 5 orbital?
3.- Baimenduta dago hurrengo balio multzoa n, l eta m zenbaki kuantikoentzako (3,0,3)? Eta, (3,2,–2)?
Justifikatu erantzuna.
4.- Adierazi P-aren azkeneko hiru elektroien zenbaki kuantiko posibleak.
5.- Adierazi titanio neutroaren elektroi guztien 4 zenbaki kuantikoen balioak. (Z = 22)
6.- Adierazi molibdenoaren azkeneko 6 elektroien 4 zenbaki kuantikoen balioak. Mo (Z = 42).
7.- Justifikatu posibleak diren hurrengo zenbaki kuantikoak dituzten elektroiak:
a) (3, –1, 1, –½) c) (2, 1, 2, ½)
b) (3, 2, 0, ½) d) (1, 1, 0, –½)
8.- Justifikatu posibleak diren hurrengo zenbaki kuantikoak dituzten elektroiak:
a) (2, –1, 1, ½) c) (2, 1, –1, ½)
b) (3, 1, 2, ½) d) (1, 1, 0, –2)

Sistema periodikoa
9.- Esan zein den hurrengo zenbaki atomikoa duten elementuen taldearen izena eta zein periodokoak
diren: 3, 9, 16, 19, 38 y 51.
10.- a) Idatzi hurrengo zenbaki atomikoa duten elementuen konfigurazio elektronikoa 12, 15, 17 y 37
b) zenbat elektroi desparekatuta dauka bakoitza funtsezko egoeran?
11.- Elementu neutro batek daukan konfigurazio elektronikoa hauxe da: 1s22s22p63s2 3p64s23d104p5.
Esan bere zenbaki atomikoa, taldea eta periodoa.
12.- Zein izango da 10. Taldeko eta 5. Periodoko elementuaren konfigurazio elektonikoa?
13.- Idatzi hurrengo elementuen azkeneko geruzako banaketa elektronikoa:
a) bigarren lurralkalinoa b) 9.taldeko 3. elementua.
14.- X atomo baten konfigurazio elektronikoa hauxe da: 1s22s22p63s23p65s1. Azaldu hurrengo esaldiak
zuzenak diren:
a) X funtsezko egoeran dago c) X 5. periodoan dago
b) X metal alkalinoetako bat da

You might also like