Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 9

Ortografia 2

1. G-aren idaztarauak

Beste hizkuntzetatik berriki hartutako hitzak g-z idatziko dira eta ahoskera ere euskal g-
arena izango da. Aspaldiko maileguetan, ordea, j hobesten da.

geologia, gerente, pedagogia


imajina, jende, ijitoak, birjinak

2. Zenbakien idaztarauak

Zenbakiak letraz gutxitan idazten baditugu ere, batzuetan beharrezkoa dira, taloietan
adibidez. Idazteko arauek azkenaldian izan dituzten aldaketak direla eta, interesgarria
izango da horiek argitzea.

Zenbaki kardinalak
Hogeira arte lotuta.
Hogeitik ehunera arte bi zatitan, loturazko -ta lehenengo hitzean agertzen da.
Ehunetik aurrera, ehunekoak eta batez berezita hamarreko eta batekoetatik.
Ehunekoen ondoren eta badago, milakoen eta ehunekoen artean ez da ezer agertuko; ez
dagoenean eta tartekatuko da.
Kontsonante ondoren h-a galduko da elkarketetan; ez, ordea, besteetan.

0 - huts, zero 90 - laurogeita hamar


13 - hamahiru 894 - zortziehun eta laurogeita hamalau
31 - hogeita hamaika 1.100 - mila eta ehun
18 - hemezortzi, hamazortzi 1.101 - mila ehun eta bat

Zifrari atzizkia jartzekotan, itsatsita eta tarterik utzi gabe jarri behar da; kontuz ibili, hala ere,
batzuetan kontsonanteak elkartzeko e sartu beharko da eta.

1997ko otsaitaren 13an. → 1997ko otsailak 13


*1997-ko otsailaren 13-an.

Zenbaki ordinalak
-garren atzizkidunak dira. Zifren bidez idazterakoan, normalean -garren atzizkiaren ordez
puntu bat jarri ohi da. Ondoren beharrezko den deklinabide-atzizkia jarriko diogu.
1. lehen, lehenengo
2. bigarren
5.ari bosgarrenari
10.a hamargarrena

Zatikiak
Arau orokorra zenbakiari -(r)ena atzizkia eranstea da.

1/2 erdia
1/3 herena
1/4 laurdena
1/5 bostena
1/1O0 ehunena
1/1.000 milarena

3. Data

Aukera zabala bada ere, honako hauek aholkatzen ditugu:

Durangon, 1997ko otsailaren 13an 1997/02/13


Doneztebe, 1901eko martxoak 5 1901/11/05
Maule, 1744ko urriaren 15a 1744-10-15

Hilabetea eta eguna bakarrrik adierazteko:

Urtarrilaren 21a
Urtarrilak 21

4. Ba-, bait-, arazi

Hiru hauek idazteko, hainbat arazo sortu ohi dira. Ondorengo arauek argi eman lezakete.

- ba aditzaren ondoan agertuz gero, erantsita idatziko da. Zerbait tartekatuz gero, berezita:

Etortzen bada, hitz egingo dugu.


Ba al dakizu zer ordu den.
- bait beti aditzari lotuta idatziko da, aldaketa fonetikoak kontuan hartuta.

bait + n = n bainaiz
bait + h = h baihaiz
bait + d = t baita
bait + g = k baikara
bait + z = tz baitzara
bait + l = l bailuke

- arazi beti aditz-erroari lotuta idatziko da; r-z amaitutako aditz batzuetan t artizkia agertzen
da. Adizkia a-z amaitzen bada, a bakarra jarriko da. Arazi erabili, ez erazi; adi+erazi da
salbuespen bakarra.

egin+arazi, hil+arazi, sor+t+arazi, alda+razi.

5. Orduak

Bat izan ezik, besteak pluralean deklinatzen dira.

Osoak

ordu bata da / ordu batean


ordu biak dira / ordu bietan
hirurak dira / hiruretan
laurak dira / lauretan
bostak dira / bostetan

Erdiak: pluralean

ordu bat eta erdiak dira / ordu bat eta erdietan


ordu bi eta erdiak dira / ordu bi eta erdietan
hiru eta erdiak / hiru eta erdietan

Eta laurden: pluralean

ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden / ordu bat eta laurdenetan edo
ordu bata eta laurdenetan
ordu bi eta laurdenak edo ordu biak eta laurden / ordu bi eta laurdenetan edo
ordu biak eta laurdenetan
hiru eta laurdenak edo hirurak eta laurden / hiru eta laurdenetan edo hirurak eta
laurdenetan
Minutuak: singularrean

ordu bata eta bost / ordu bata eta bostean


ordu biak eta hamar / ordu biak eta hamarrean
hirurak eta hogei / hirurak eta hogeian
laurak eta hogeita bost / laurak eta hogeita bostean

Gutxi(ago): mugagabean

ordu bata hamar gutxi / ordu bata hamar gutxi(ago)tan


ordu biak laurden gutxi / ordu biak laurden gutxitan
hirurak hogei gutxi / hirurak hogei gutxitan

Bestelakoak

arratsaldeko hirurak edo hamabostak


arratsaldeko hirurak eta bat edo hamabostak eta bat
gaueko hamabiak edo zero ordua
gaueko hamabi eta erdiak edo zero ordua eta hogeita hamar

21:00etan
21:00etara / 21:00ak arte
21:00etatik
21:05ean
21:05era / 21:05 arte
21:05etik
21:30ean

ARIKETAK:
Akatsak zuzendu
Esaldi hauetan akatsak daude. Akatsa duen hitza(k) zuzen idatzi beheko kuadroan.

1. Nekien guztia esan arazi zidaten.

2. Arratsaldeko bosta eta laurdenetan abiatuko gara.


3. 10 ak sartu du golik politena.

4. Ezin izan zizun egia aitortu, beldurtu egin bait zenuen.

5. Berhogeita bost egun gose greban eman zituen.

6. Hamaboskarrenean ere hanka sartuko luke horrek.

7. Informatika ikasi erazi ziguten.

8. Uste dut ba dakiela.

9. Pedagojia ikastera Mexikora joan da.

10. Hamabi eta laurdenetatik zain naukazu.

11. Atharratzen, mila seirehun eta hogeitamalauko Ekainan bostan.


12. Arratsaldeko bost arte atera ezinik egon ginen.

13. Ez noa, nekatuta bait nago.

14. Estiz igurtsi zidan zauria, amonak erakutzi zion besala.

15. Gaueko 11atan hasiko da jaialdia eta goizeko 3 arte luzatuko da.

16. Ekainaren 10an jakingo duzu zein lanleku egokitu zaizun.

17. Iluntzeko 8tatik ez da inor azaldu hemen.

18. Alferregiak bait dira horretarako.

19. Kale erdian geldierazi ninduen eta gaizki-esaka hasi zitzaidan.

20. Eunenekoetan neurtzen da egun atleten arteko aldea.

21. 5.dik 4-garrenera leihotik jeitsi zuten pianoa.


22. Ogiaren bi erenak berak bakarrik jan zituen.

23. Mila eta ehun eta hirurogeita bost euro sor dizkidate.

24. Urtarrilaren 1-an, goizeko 9-etan bostak kalean pasiran ikusi nituen.

25. Ariketa zail honetan saila da akatsik ez aurkitzea.

26. Ez du asmatuko, horretarako berriro jaio behar baitluke.

27. Adiarazi dizudan guztia ez ahaztea espero dut.

28. Ordu bat eta laurden dira, beraz goazen etxera.

29. Arratzaldeko hiruak eta bostean ohera sartzeko ohitura du.

Olerkaria
Gabriel Arestiren ipuin polit hau zenbakiz josia dator, izan ere Aresti poeta kontablea
ere bai baitzen. Gustura irakurriko duzun ipuin honetako zenbakiak letraz idatzi
laukien barruan.
Behin, Europa-erdiko hiri handi batean, olerkari pobre bat bizi zen. Olerkari honek, ehun
urteak bete ez zituen arte, ez zuen, inoiz hilen ez zela esperantza gaIdu. Baina honek axola
gutxi digu egun.

Olerkaria fabrika bateko kontularia zen, 15 urtekin sartu zen han lanean, eta 85 urteak
arte ez zuten jubilatu. Ofizina mehar eta ilun batean pasatu zuen bere bizitza luzea, eta bere
bertso ederrak ere hantxe moldatu.

Ez zeukan izenik, edo ez daki inork izenik zeukanik, eta kintzena kobratzen zuenean, firma
beharrean, zentzu gabeko lerro bihurri batzuk imini zituen, eta inori ez zion inoiz axola izan.
Guri ere ez, gaur egunean, bere bertsorik gordetzen ez delako.

Gazte denboran, asko irakurri zuen, eta gizon denboran asko idatzi. Ofizinan bota zituen
aurreneko 2 urteetan ez zen bere zortearekin konforrnatzen, eta apustu bat egin zuen
bere buruarekin, kontu liburuetan idatziriko numero bakoitzagatik, bertso bateko puntu 1
modutuko zuela. Minutu bakoitzean numero 2 idazten zituen, eta puntu 2 bere
paperetan. Nola orduak 60 minutu dituen 120 puntu idazten zituen ordu bakoitzean, eta
egunean 1.440 puntu. Urtean 300 egun lan egiten zuen, horregatik urtean 432.000
puntu idazten zituen. Urteak joan eta urteak
etorri, 50 urteak bete zituen arte idazten iraun zuen. Honela, bizitzan 14.256.000 puntu
idatzi zituen.

Igande eta jaiegunetan bere bertsoak konpontzen eta atontzen zituen. Astean zehar eginiko
puntu guziak launa biltzen zituen bertsotan, bertsoak ehuna kantutan, eta kantuak
hamarnako liburuetan. Honela bere bizitza erdian 3.564 liburu idatzi zituen.

Liburuak idazteko papera, ofizinako horniduratik hartzen zuen. Paper, lodia zen, eta
bakoitzak erreal bat balio zuen. Paper bakoitzean 5 bertso kabitzen zitzaizkion. Poliki
egiteko beste paper batzuk sartu zituen, apaindura eta koloreekin. Honela, liburu bakoitzak
250 paper zituen. Kontulari olerkariak idazten zuen liburu bakoitza 100 pezeta kostatzen
zitzaion fabrikari, guztira 356.000 .

Hilean, 3.000 pezeta irabazten zituen eta nola ofizinan zegoen denboraren erdia bertsoak
konpontzen zegoen, bere liburuak kostatu zitzaizkion fabrikari 594.000 pezeta eta
paperarekin, 950.400 pezeta. Diru hori apurka-apurka ohostu beharrean, kolpe batez egin
balu, automobil eta etxe bat Artekalen erosteko beste edukiko zuen, eta honela ez zuen lan
egiteko premiarik izango.

Liburuak gela aparte batean gordetzen zituen. 50 urteak bete zituenean, gela hartan zen
sartu azken liburua gordetzera. Eta izuturik geratu zen, liburu berria non imini ez zeukala
ikusi zuenean.

Bere golkorako pentsatu zuen:

- Gehiegi idatzi dut. Hainbeste bertsoren artean baliorik gabeko gauza asko ez ote da
egongo? Eta bere bihotzean duda sakon bat egin zitzaion. Duda horren kontrako burrukan
eman zuen hurrengo urtea, eta gauza bat erabaki zuen, bere liburu guziekin beste handiago
eta luzeago bat egingo zuela. Liburuak launa hartzen zituen, eta sobra zeuden bertsoak
kendurik, laurekin berri bat egiten zuen, eta honela 891 liburu geratu zitzaizkion. Hauekin
beste hainbeste egin zuen eta
223 geratu. Hauek atzera bildurik, 56 gero 14 , eta azkenean 3 . Hiru hauekin
azkenean bat bakarra egin zuen. Hau egiten, 40 urte tardatu zuen; honela gutxi gora
behera hamabi egun tardatu zuen laburkuntza bakoitzean. 3.564 liburuetatik bat bakarrik
utzi zuen, eta 14.256.000 puntuetatik 7.263 6 puntuko bertso, guztira 43.578 puntu.
Guztira 14.212.422 puntu borratu zituen, 40 urtetan.

Baina 10 urte zeuzkan oraindik, eta aurrera joateko erabakia hartu zuen, eta ederki zekien
hainbeste solasetan, biziaren arrazoia aurkitu zuela, eta orain liburu hartan, bere begien
aurrean zeukala, bertso artean ezkutaturik.

Bere bizitzako azkenengo 10 urteetan, puntuak borratzen jardun zuen. Duda sakonak
egiten zitzaizkion puntu bakoitza borratzeko, baina gauza guztiak ondo aztertu eta gero, ez
zeukan batere urrikalmendurik. Eta bat utzirik, beste guztiak borratu zituen azkenean.
Geratu zena hau zen:
Gizonaren gorputza
buztinezkoa da.
Biharamunean hil egin zen.

Olerkari guztiak bezala, infernura joan zen. Hantxe demonio batek hartu zizkion kontuak.
Demonioak esan zuen bere kolkorako:

- Examinatu dezadan arima hau. Ea nola erretzen dugun: oliozko sutan ala egurrezko sutan.

Eta olerkariari:

- Urlia, ehun urte bizi zara. Zer izan zara?

- Olerkaria.

- Ea zer probetxu atera duzun zure bizitzatik. Zer idatzi duzu? Erakutsi!

- Bertso hau.

- Eta bertso hau idazten ehun urte arte tardatu duzu? Hogei letra dauzka. Letra bakoitza
idaztea bost urte kostatu zaizu. Hainbeste zorakeria izan ez bazenu buruan, zure txiki-
denboran jakingo zenuen hori; kristau dotrina irakurri bazenu. Orain, pospolu baten garrean
erreko zara eternidade guztian, Amen.

You might also like