Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 16

5.

ikasgaia: DIGESTIO APARATUA

1.- Sarrera.
2.- Histologia.
3.- Anatomía.
4.- Fisiologia.
https://www.youtube.com/watch?v=1SfHITH0-tE

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.1


1.- Sarrera:
Digestio edo liseri aparatua organo multzo bat da, gorputzera sartzen diren
elikagaiak zelulek bereganatzeko mantenugai bihurtzen
dituen prozesua burutzen duena.

Digestio prozesua berdina da animalia guztietan: digestio


entzimei esker, gluzido, lipido eta proteinak unitate
sinpleago bihurtu eta xurgatuak izaten dira, odolaren
bitartez beren garraioa posible eginez.

2.- HISTOLOGIA:
Digestio hodiaren hormak lau geruza ditu, barnetik kanporakoan honelaxe sailkatzen
direnak:

1) Mukosa: elikagaiekin kontaktuan dagoen geruza da. Bertan xurgapena gertatzen


da. Honako azpigeruza hauek ditu:
● Epitelioa: hemen xurgapena gertatzen da.
● Lamina propioa: ehun konektibozko geruza da.
● Muscularis mucosae: gihar leunez osatutako geruza da. Honen uzkurdurari
esker mukosa tolestu egiten da, xurgapen azalera izugarri handituz.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.2


2) Azpimukosa: ehun konjuntiboz osatuta dago eta bertan odol hodiak, guruinak eta
nerbioak kokazen dira. Hemen kokatzen da Meisnerren plexua, mukosaren eta odol-
hodien arteko digestio- eta xurgatze-funtzioak erregulatzeaz arduratzen dena.
3) Muskularra edo gihartsua: gihar leuneko bi geruza ditu: forma zirkularreko
barne-geruza bat eta luzetarako kanpo-geruza bat; bien artean Auerbach-en plexua
dago. Bere funtzio nagusia muskulu-geruzen jarduera edo peristaltismoa
koordinatzea da.
4) Serosa: digestio hodiaren kanpoko geruza da. Ehun konjuntiboz osatuta dago;
gainera, gantz-ehuna, odol hodiak eta nerbio-zuntzak ditu.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.3


3.- Anatomia:
Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira:
a) DIGESTIO HODIA:
Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia eta uzkia.

b) GURUIN ERANTSIAK:
Listu guruinak, pankrea, gibela eta behazun xixkua.

a) DIGESTIO HODIA:
10-12 metroko luzera du.
Bizkarrezurraren aurretik doa.
Aurpegian hasten da, lepotik
jaitsi eta gorputzaren hiru
barrunbe handiak zeharkatzen
ditu: torazikoa, abdominala
eta pelbikoa:
● Lepoan arnas hodiarekin
lotuta dago.
● Toraxean bi biriken eta
bihotzaren arteko
atzeko mediastinoan
kokatzen da.
● Abdomenean eta
pelbisean aparatu
genitourinarioko
organoekin
erlazionatzen da.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.4


Hona hemen digestio hodia osatzen duten atalen deskribapena:

a.1) AHOA:
Organo honetan hasten dira digestio mekanikoa eta kimikoa. Hiru organo nagusi
ditu:

● Listu-guruinak: hiru pare dira: parotidak,


mihipekoak eta masailpekoak. Litro bat listu
ekoizten dute egunean eta hainbat motatako
kitzikadurek (psikikoak, usainak, etab.) eragin
dezakete jario hori. Listuak bi entzima nagusi
ditu: amilasa, almidoiaren hidrolisia
zuzentzen duena, eta lisozima, bakterizida.
Listuak digestio kimikoan eta mekanikoan
hartzen du parte.

● Hortzak: gizaki helduek lau


motatako hortzak (32)
dauzkate: ebakortzak (8),
letaginak (4), aurreko
haginak (8) eta atzeko
haginak (12). Mastekatzea
ahoaren lan mekanikoa da,
funtsean hortzek egiten
dutena. Janaria, irentsi
aurretik, xehatu eta listuarekin nahasi beharra dago. Janariak ongi mastekatuz
gero, bai haien irensketa eta bai ondoko liseriketa kimikoaren prozesuak
errazten dira.

● Mihia: dasta papilak dauzka, elikagaien zapore


desberdinak antzemateko (goxoa, gazia,
mingotsa, umami eta garratza); mihiari esker
soinuak artikula ditzakegu. Azkenik, mihi eta
listuaren lanari esker janaria hezetu eta
labaingarritu egiten da.

Mastekatuta eta listuaz nahastutako elikagaiari


elikadura bolo deritzogu.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.5


a.2) FARINGEA ETA HESTEGORRIA:
Faringean irenstearen fenomeno bizkor eta konplexua
gertatzen da. Kontuan hartu beharra dago organo hori
benetako bidegurutze bat dela, ahoa, sudurra,
hestegorria eta trakea elkartzen baitira bertan. Irenstea
borondatezko ekintza da; elikagaia, behar bezala
mastekatua eta listuztatua, mingainaren zolara iristen da
eta horren giharrek atzerantz bultzatzen dute.

Harrez gero, irensteko erreflexua eragiten dute: ahosabai


bigunak (aho gingilak) sudurbidea ixten du, eta epiglotisak
gauza bera egiten du trakearen sarrerari dagokionez.

Hestegorria epitelio leun gogor batez estalia da, gutxi mastekatu den janariaren
marruskadura erasotzaileaz babesten duena. Funtzio mekaniko soila betetzen du,
elikadura-boloa arin aurreratzen bideratuz. Paretako giharren mugimendu
peristaltikoek eragiten dute aurrera joate hori.

a.3) URDAILA:
Urdaila diafragmaren azpian
dago, sabelaren ezkerraldean.
Digestio-hodiaren zabalunea da,
poltsa itxurakoa, muturreko
kasuetan 5 litro janari ere bil
dezakeena. Bere sarrera, beti
zabalik egoten dena, kardia da.
Urdailean ondoko zatiak bereiz
daitezke: hondoa, goiko partean;
gorputza, organoaren parte
gehiena hartzen duena; eta piloro
barrunbea. Irteerak piloro izena
du.

Urdailaren paretak ezaugarri bereziak ditu:


● Zelula geruza bakarreko epitelio gogorra.
● Milioika guruin tubularrez hornituriko muki-mintza.
● Hiru gihar geruza.
Urdailaren paretak digestio mekaniko bizia eragiten du bere giharren mugimendu
peristaltikoen bidez. Elikadura boloa zanpatzen da paretako ertzetatik jaisten
5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.6
denean eta berriro igotzen da
erdialdetik; piloroa itxita edukitzen da,
era horretara hesterako bidea
galaraziz. Modu horretara janaria
oratuz doa, eta horrenbestez mucus
eta urin gastrikoarekin nahasten da.
Epitelio zelulak, mukia eta urin
gastrikoa jariatzeko gauza dira.
Guruinetan zehar hainbat zelula mota
aurkitzen da:
a) Mukiarenak.
b) Azido klorhidrikoa ematen dutenak.
c) Zimogenoak (edo nagusiak), entzimak ematen dituztenak.

Azido klorhidrikoak eta entzimek urdaileko liseriketa


kimikoa eragiten dute. Zelula zimogenoek bi entzima ez
aktibo jariatzen
dituzte, pepsinogenoa
eta prorrenina, gero
pepsina eta errenina
bihurtuko direnak.
HCl-aren eraginez, urdaileko pHa oso bajua da (1,5-
2). Horrek hainbat ondorio ditu:
● Pepsinaren eta erreninaren eraketa.
● Janariarekin sar litezkeen bakterio eta beste
parasitoak suntsitzea.
● Kaltzio eta burdinaren xurgaketa laguntzea.

Pepsinak proteinen hidrolisi partziala katalizatzen du. Erreninak, berriz, esnea


gatzatzen du, kaseinogenoa kaseina disolbaezina bilakatzen duenean.

Mukiak urdaileko paretaren babesle funtzioa du, guztiz beharrezkoa dena organo
horren azidotasun handia eta pepsinaren agresibitatea direla eta. Urdaileko digestio
honek lau ordu inguru irauten du eta denbora horretan elikadura-boloa erdilikido
bilakatzen da, kimo izenekoa. Une horretan irekitzen da; piloroaren Irekitze hori
modu erritmikoz gertatzen da, piloro-barrunbearen uzkurduren eraginez, halako
bonba baten gisa bait dihardu. Era horretara elikadura heste meharrean sartuz doa.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.7


a.4) HESTE MEHARRA:
Heste meharra digestio eta xurgapenaren organo nagusia da. 6 m luze ingurukoa da,
honela banaturik: duodenoa (20 cm), jejunoa (2,4 m) eta ileona (3,4 m).

Egituraz, heste meharreko paretak digestio-aparatuaren eredua jarraitzen du, baina


aipaturiko bi funtzio horiekin zerikusia duten ezaugarri propioak ditu:

● Lehen buruan, muki-mintzak tolesturak


dauzka, duodenoan eta jejunoan.
● Tolesturen eremuan luzakinak daude,
heste-biloak, 0,5 mmko garaierakoak.
Halakoak gutxi dira ileonean, baina
milioika daude heste meharrean.
● Bilo horiek estaltzen dituzten epitelio-
zelulek mikrobiloz hornituriko mintza
agertzen dute. Hori guztia dela eta,
heste meharraren 6 metro horien
xurgapen eremuak zifra ia sinestezina
hartzen du: 550 metro2.
Piloroan zehar duodenoan sartzen den
kimoak, batez beste, 7 ordu behar du
heste meharra burutik buru igarotzeko.
Aurreratze hori paretaren gihar leunaren
mugimendu peristaltikoen eraginez
gertatzen da. Gainera, beste mugimendu
batzuek lagundu egiten dute kimoa
aurrera joan eta biloekin nahas dadin.

Heste meharreko egonaldi luze horren


lehen zatian, hiru digestio urin
desberdinek erasotzen diote kimoari:
heste-urinak, urin pankreatikoak eta
behazunak. Urin horiek gehienbat
duodenoan dihardute:

● Pankreako alde exokrinoak


pankreako urina jariatzen du eta
hodi pankreatikoaren bidez iristen
da duodenora. Urin pankreatikoaren
5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.8
osaeran bikarbonatoa, kimoaren pH azidoa neutralizatzeko, eta entzima
batzuk sartzen dira: amilasa, lipasa, tripsinogenoa (tripsina ematen duena),
kimotripsinogenoa (kimotripsina ematen duena), peptidasak eta nukleasak.
● Lieberkühn-en kriptetan (biloen artean) sorturiko heste-urinak entzima asko
izaten du: amilasa, maltasa, laktasa, sakarasa, lipasa, enterokinasa, peptidasa,
eta nukleasak. Bestalde, guruin duodenaletan sortzen den urinak bikarbonato
asko du (pH azidoa neutralizatzeko), eta mukia eta entzima piska bat ere bai
(enterokinasa eta amilasa).

● Gibelak jariatzen duen


behazuna behazun xixkuan
biltzen da eta hartatik,
hodi koledokoan zehar,
duodenora igarotzen da.
Behazunak ez du
entzimarik baina bai
digestiorako funtsezkoak
diren beste zenbait gai,
behazun gatzek bereziki.
Gai horiek kimoaren
gantzak tanta
mikroskopiko anitzetan
emultsionatzen dituzte,
tanta horien gainean pankrea eta hesteko lipasak ihardun dezaten moduan.

Liseriketa urin guztiek ihardun ondoren, kimoa kilo bihurtzen da.

Xurgapena:
Jakiak edo elikagaiak makromolekulez
osaturik daude; elikagai txikietan
(mantenugaietan) liseritu ondoren, hauek
hesteko epitelioa igaro eta odol eta linfa
hodietara iritsi behar dute, fenomeno hori
xurgatzea da. Goian ikusitakoaren arabera,
muki-mintzaren eremu eskergak elikagaien
xurgatzea ahalbidetzen du.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.9


Xurgatzea era desberdinetara gertatzen da. molekula motaren arabera:

● Gluzidoak, ia soilik duodenoan eta jejunoan


xurgatzen dira. Hestearen pareta monosakarido
moduan zeharkatu (%80 glukosa; %10
galaktosa; %10 fruktosa) eta kapilareetan sartzen
dira. Disakaridoak eta polisakaridoak ezohikoak
diren zenbait egoeratan xurgatzen dira soilik.
● Proteinak aminoazido moduan xurgatzen dira.
Ama-esnearen inmunoglobulinak (antigorputzak) salbuespen guztiz
interesgarriak dira, haurtxoaren hesteak, ezertan aldatu gabe, xurga
baititzake, modu horretara haurrak defentsa inmunitario guztiz baliotsuak
bereganatzen dituela.

● Lipidoak dira xurgatzeko modu gehien izaten duten elikagaiak. Digestioaren


ondorio diren molekulen parte bat (gantz azidoak eta glizerina, batez ere)
odolera igaro daiteke. Gantz azidoak eta glizerina, epitelio zelulek xurgatu
ondoren, berriro elkar daitezke, hodi kiliferoetran sartzen diren gantz tanta
txikiak moldatuz. Tanta horiek proteinaz hornitzen dira eta lipoproteina
konplexuak eratzen dira; halakoak linfa sistemaren bidez bihotzerantz joaten
dira.
● Ura eta ioiak (Na+ , K+ , Ca2+ , Fe2+ , etab.), azkenik, ileon aldean xurgatzen dira.

Odolera igaro diren elikagaiak gibeleraino eramaten dira porta zainen bidez.
Gibelean, produktu horietariko asko bildu edo eraldatu egiten dira, beste berri
batzuk emanez. Gibeletik zain hepatikoaren bidez irteten dira, bihotzera joateko eta
handik gorputz osora zabaltzeko.

a.5) HESTE LODIA: Digestio-hodiaren azken parte hau 1,5 m inguru luze da eta bi
osagai ditu: kolona eta ondestea. Kolonak heste itsu izeneko halako zabalgune edo
zaku moduko batean hasten da, ileona bertara datorrela. Itsutik apendizea irteten
da, behatz itxurako 8-12 zmko dibertikulua. Jarraian kolonaren lau zatiak datoz
(goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta pelbisekoa) eta uzkian amaitzen den
ondestea. Bilorik eza da heste lodiaren ezaugarri nagusia.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.10


Heste lodiak ez du liser- funtzio berezirik. Izan ere, digestioa eta xurgapena ileonean
amaitzen dira eta, horregatik, kolonera iristen diren gaiak hondakinak dira; horiekin
gorotza moldatuko da. Gainera, kolonean bakterio-flora ugaria dago; horrek
hartzidura eta usteltzea eragiten ditu eta halakoetan gorputzak aprobetxa ditzakeen
bitaminak (K eta B) sintetizatzen dira. Gorozkiek 3 edo 4 ordu behar izaten dute
heste lodia igarotzeko eta hori hiru edo lau aldiz gertatzen da egunean. Azkenik,
gorotza ondestean pilatu eta iraitzi egiten da.

b)
GURUIN ERANTSIAK:
Listu guruinak, pankrea, gibela eta behazun xixkua “a” ataleko zenbait
puntutan deskribatu dira. Haietatik ez da elikagaia igarotzen; digestioa egiten
laguntzeko hainbat xuku isurtzen dute digestio hodira: listu guruinak, urin
pankreatikoa, behazuna.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.11


4.- Fisiologia:
Digestio aparatuaren funtzio nagusiena hartzen diren elikagaiak gorputzak erabili
ditzakeen produktuetan eraldatzea da. Hau da, digestio aparatuko atal
ezberdinetako prozesuen bidez elikagaiak (batik bat makromolekulaz osatuta
daudenak)  mantenugai bihurtuko dira. Horretarako lau fase nagusi daude:
● Ahoratzea: elikagaiak, birrindu, hartu eta digestio-aparatuan barneratzea.
● Digestioa: irentsitako elikagaien eraldaketa prozesua da, substantzia
sinpleago bihurtzearena, hestean xurgatuak izateko.
● Xurgapena: elikagaiek dituzten mantenugaiak odolera xurgatzea.
● Egestioa: ez xurgatutako materialen kanporaketa da.

Ahoratzea eta digestioa bereizi daitezkeen faseak diren arren, kronologiko aldi
berean hasi ohi dira, murtxikapenarekin batera hasten baita digestioa:

a) Murtxikapena:

Ekintz
a mekanikoa da, ahoa, ezpain, hortz, hagin, mihi, barail eta gihar murtxikatzaileen
bidez burututakoa. Murtxikapenaren bidez burututako indarra nahikoa izango da
elikagai gehienak apurtzeko. Murtxikapena eta listu guruinek jariatutako listuaren
ekintzaren ondorioz elikadura boloa sortuko da.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.12


Murtxikapena ez-borondatezko prozesua da, murtxikapen erreflexuaren bidez
burutuko dena: elikagaiak ahoan sartzen dira, ahoko mukosa ukitzen dute, muskulu
murtxikatzaileak inhibitzen dira, baraila jaisten da, errebotezko uzkurketa izango da
eta orduan ahoa itxiko da, elikagaiek mukosa ukituz; berriro ere erreflexu hau behin
eta berriz errepikatuko da, elikagaiek boloa sortu arte eta irensketa eman arte.
Tronkoentzefaloko guneek kontrolatuko dute murtxikapen erreflexua; agindua
nerbio bagoaren (parasinpatikoa) bidez bidalia izango da.

b) Irensketa:
Elikagaien ahotik urdailerako mugimendua da irensketa. Prozesu hau burutzeko
faringea eta hestegorria zeharkatu beharko dute elikagaiek. Irensketaren
erregulatzaileak tronkoentzefaloko irensketa guneak izango dira; faringetik
informazioa jaso eta eta aginduak bidaliko dituztelarik nerbio bagoaren bidez.

Aldi ezberdinak bereiztuko ditugu irensketan:

1. Aho aldia: borondatezko prosezua da. Prozesuan mihia igoko da, honela
elikadura boloa bultzatuz eta hau aurreko faringera pasatuz.
2. Faringe aldia: hemendik aurrera irensketa prozesu automatikoa izango da,
hau da, ez da borondatezkoa izango. Faringe aldi honetan elikagai boloa
faringetik hestegorrira igaroko da. Faringearen horma uzkurtuko da, boloa
aurrera eramango duen indarra sortuz.
3. Hestegorri aldia: hestegorrian bi uhin peristaltiko sortuko dira, boloa
aurrerantz eramateko.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.13


c) Digestioa:
Hiru mekanismoren bitartez gertatu ohi da:
● Mekanikoa:

mugimenduaren bidez burututakoa da, non elikagai zati handiak txikiak


bilakatuko dituen.
● Kimikoa: makromolekulak hidrolizatuko edo apurtuko ditu, molekula
sinpleagoak (mantenugaiak) lortzeko.
● Bakterioek burututakoa: digestio hodian bakterioak daude. Hauek entzimak
askatuko dituzte; honela, jariatutako urinetaz gain bakterioen entzimak ditugu
ere.

Elikagaiek dituzten mantenugaiak, gorputzak xurgatu ditzakeen mantenugai


bihurtzea dira. Bi azpiprozesu bereizten dira:
● Digestioa .
● Xurgapena: hodiaren argitik likido estrazelularrera garraiatuko dira elikagaiak,
bidean mukosa zeharkatuz. Ondoren likido estrazelularretik zelulara pasatuko
dira elikagaiak.

Elikagai mota desberdinak daude: 


1. Mantenugai plastikoak: gorputz hazkuntzaz arduratzen diren mantenugaiak dira.
Proteinak eta kaltzioa dira.
2. Mantenugai energetikoak: gorputzaren behar energetikoa asetzeko erabiltzen
ditugun antenugaiak dira. Karbohidratoak, lipidoak eta proteinak dira.
3. Mantenugai erregulatzaileak: gorputzaren erreakzio biokimikoan erregulazioaz
arduratzen direnak dira. Bitaminak eta mineralak dira.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.14


4. Ura: bizitza mantentzeko beharrezkoa da. Gorputzeko prozesu guztiak ur
ingurunean gertatzen dira.

Mantenugaiak behin zelulen barnean asimilatu behar dira, prozesuak jasango


dituztelarik. Honi METABOLISMOA deritzo: gorputzeko zelulek mantenugaiak
erabiltzea. Metabolismoaren barnean bi prozesu ditugu:

● Katabolismoa: mantenugaien makromolekulak hidrolizatu, molekula txikiago


bilakatuz. Prozesu hauetan energia askatzen da.
● Anabolismoa: mantenugaien molekulak erabili molekula konplexuagoak
sortzeko. Energiaren beharra dago hau burutzeko.

Katabolismoan askatzen den energia bi eratan askatu daiteke:


● Bero modura: gorputzeko tenperatura mantentzeko.
● Erregai kimiko modura: modu hau askoz ere erabilgarriagoa da. Energia
konposatu bat bezala bildu behar da, esate baterako ATP modura. ATPan energia
handiko fosfato loturak daude, honela hauek apurtzerakoan energia askatuko da.

Katabolismoan askatutako energia anabolismoan erabilia izaten da. Anabolismoan


konposatu ezberdinak ekoiztuko dira, helburu ezberdinak izango dituztelarik.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.15


d) Egestioa: ez xurgatutako materialen kanporaketa da.

5. ikasgaia: DIGESTIO APARATUA 5.16

You might also like