Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

2(2EBA) Elektronika- Diodoa

Automatizazioa eta Robotika Maitane Gonzalez


Potentzia Sistemak Itziar Larrocea
AURKIBIDEA

1. Praktikaren azalpena 3
● KORRONTE ZUZENA 3
1.1 Diodoaren zuzenezko polarizazioa korronte zuzenean: 3
1.2 Diodoaren alderantzizko polarizazioa korronte zuzenean: 3
● KORRONTE ALTERNOA 3
1.3 Uhin erdiko zirkuitua: 3
1.4 Uhin bikoitzeko zirkuitua: 4
1.5 Graentz zubidun zirkuitua: 4
1.6 Graentz zubidun zirkuitua kondentsadore batekin: 5

2. Erabilitako Materialak 5

3. Diodoak 7
3.1 Zer da diodo bat eta zertarako balio dute 7
3.2 Terminalak 7
3.3 Diodo baten uhina 7

4. LEHENENGO ARIKETA 8
● KORRONTE ZUZENA 8
4.1 Diodoa zuzenean jarriz ( zuzeneko ezaugarri-kurbarako lortutako datuak) 8
- Zirkuitua: 8
- Neurketa: 8
- Grafikoa 9
- Konklusioak 9
4.2 Diodoa alderantiz jarriz (Alderantzizko ezaugarri-kurbarako lortutako datuak) 9
- Zirkuitua 9
- Neurketa 10
- Grafikoa 11
- Koklusioak 11
4.3 Bion txostena excelean hobeto ikusteko grafikoak: 11

5. BIGARREN ARIKETA 11
● KORRONTE ALTERNOA 11
5.1 Uhin erdiko zirkuitua: 11
- Zirkuitua: 12
- Uhinak: 12
- Konklusioak: 12
5.2 Uhin bikoitzeko zirkuitua: 12
- Zirkuitua: 12
- Uhinak 12

1
- Konklusioak 13

6. Hirugarren ariketa 13
6.1 Zer da graentz zubia 13
6.2 Graentz zubidun zirkuitua: 13
- Nola funtzionatzen du eta bideak: 13
- Zirkuitua: 14
- Neurketak: 14
- Uhinak: 14
- Konklusioak: 15
6.3 Ariketa 2 (Graentz zubidun zirkuitua kondentzadore batekin): 15
- Nola funtzionatzen du 15
- Zirkuitua: 15
- Uhinak: 16
- Konklusioak: 16

7. Praktikaren gogoeta 16

2
1. Praktikaren azalpena
Praktika honetan, diodoekin eta osziloskopioarekin ohitzen hasi gara. Horretarako, hainbat
zirkuitu-mota antolatu ditugu, diodoek nola jokatzen duten eta zer nolako uhinak sortuko
dituzten lanean ari dinerenean.
Praktika honetan honako zirkuitu hauen montatu egin ditugu:

● KORRONTE ZUZENA

1.1 Diodoaren zuzenezko polarizazioa korronte zuzenean:


Lehenengo atal honetan, diodoaren zuzeneko polarizazioa aztertu nahi da. Horretarako,
elikadura iturriaren alde positiboa diodiaren anodoan konektatu behar izango da. Era
honetan korrontea igaroko da eta erresistentziatik igaroko da elikadura iturriaren aldo
negatibora helduz eta bertan itxiz zirkuitua.

Esan beharra dago, diodoak gidatzeko, 0,7V-tik gorako tentsio bat izan beharko du
sarrerako tentsioan. Honekin bat, jakin behar da, diodoak 0,7V-ko tentsioa emango duela
eta, hortaz, erresistentzian sarrerako tentsioa ken diodoaren tentsioa geratuko da
(𝑉𝑅 = 𝑉𝑇 − 𝑉𝐷 = 𝑉𝑇 − 0, 7).

1.2 Diodoaren alderantzizko polarizazioa korronte zuzenean:


Bigarren atalean, diodoaren alderantzizko polarizazioa aztertu nahi da. Horretarako,
elikadura iturriaren alde positiboa diodiaren katodoan konektatu behar izango da. Era
honetan, korrontea ez da igaroko eta zirkuitua irekita geratuko da. Orduan, erresistentziatik
ez da korronterik igaroko, hortaz tentsio jaitsiera diodoan geratuko da; zeren eta, ohmen
legea jarraituz, erresistentzian korronterik ez dagoenean ez delako tentsioarik egongo
(𝑉𝑅 = 𝐼·𝑅 = 0·𝑅 = 0𝑉).

● KORRONTE ALTERNOA

1.3 Uhin erdiko zirkuitua:


Korronte zuzena alde batera utzita, korronte alternoko zirkuituekin hasiko gara. Kasu
honetan, diodoaren funtzionamendua berdina izango da; hain zuzen ere, korronte alternoko
uhin erdi batekin diodoa zuzenki polarizatua egongo da (gidatuko duena), eta beste uhin
erdiarekin alderantziz polarizatua (ez duena gidatuko).

Diodo bakarra izanik, uhin erdiko artezgailua lortuko da. Lehen esan bezala, bakarrik uhin
erdian gidatuko du eta erresistentzia bakarrik uhin erdian lan egingo du. Korronte zuzenean
azaldutako alderantzizko polarizazioan bezala, uhin erdi horretan, erresistentziatik ez da

3
igaroko korronterik hortaz tentsio jaitsierarik ez da egongo (𝑉𝑅 = 𝐼·𝑅 = 0·𝑅 = 0𝑉). Are
gehiago, batazbesteko irteera tentsioa txikiagoa izango da.

1.4 Uhin bikoitzeko zirkuitua:


Kasu honetan, bi diodoekin lan egingo da eta uhin osoko artezgailua lortuko da (uhin
bikoitzekoa). Hain zuzen ere, zirkuitu honetan, diodo bat uhin erdi batean gidatuko du eta
besteak beste uhin erdian. Era honetan, bai uhinaren alde positiboan bai alde negatiboan
gidatuko dute diodoek (bietako bat uhin bakoitzean).

Zirkuitu hau aurrera eramateko, tranformadore bat erabiliko da. Diodo bat 12Vrekin
konektatuko da (diodoaren anodoa) eta haren katodoa erresistentzia batera. Beste diodoa
beste 12Vrekin konektatuko da baita anodoan ere eta katodoa erreistentziarekin lotuko da.
Erresistentzia transformadoreko 0Vra bideratuko da, zirkuitua itxiz.

Modu honetan, erresistentziatik beti igaroko da korrontea eta batasbesteko irteera tentsioa
handiagoa izango da. Honekin batera, potentzia ere handiagoa izango da.

1.5 Graentz zubidun zirkuitua:


Zubi-zuzengailua edo graentz zubia, korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeko erabiltzen
den zirkuitu bat da. Lau diodoz osatuta dago, normalean diodo zuzentzaile izan ohi dira;
hauek, anodoaren tentsioa positiboa aplikatzean negatiboarekiko katodoan, oinarrizko diodo
zuzentzaile baten ezaugarriak hartzen dituzte.

Praktikaren atal honen montaketa pixka bat zailagoa izan leike. Transformadoretik ateratako
12Vak D1en anodora eta D3ren katodora konektatuta joango da; bestetik, D1en katodoa
D2ren katodoarekin lotuko dira eta hauek erresistentziaren alde batera; erresistentziaren
beste aldea, D4ren eta D3ren anodoetan konektatuta joango da; azkenik, zirkuitua ixteko,
transformadoraren 0Vetara, D2ren anodoan eta D4aren katodoan konektatuak joango dira.
Era honetan, uhin erdi batean D1 eta D4 diodoek gidatuko dute eta beste uhin erdian D2 eta
D3.

Aurreko kasuan bezala, bi uhin erdietan gidatuko dute, diodo bi uhin erdi positiboan eta
beste biak uhin erdi negatiboan. Horregatik, erresistentziatik beti igaroko da korrontea. Hala
ere, erresistentzian jausiko den tentsioa pixka bat txikiagoa izango da bi diodo lan egingo
baitute uhin erdi batean; hau da, erresistentzia geratuko den tentsioa honako hau izango
litzateke:
Uhin erdian (D1 eta D4 gidatzen dutenean):
𝑉𝑅 = 𝑉𝑇 − 𝑉𝐷1 − 𝑉𝐷4 = 𝑉𝑇 − 0, 7 − 0, 7 = 𝑉𝑇 − 1, 4
Beste uhin erdian (D2 eta D3 gidatzen dutenean):
𝑉𝑅 = 𝑉𝑇 − 𝑉𝐷2 − 𝑉𝐷3 = 𝑉𝑇 − 0, 7 − 0, 7 = 𝑉𝑇 − 1, 4

4
Uhin positiboak eta negatiboak korronte alternotik bereizten dira (guztiak positiboan
geratzen baitira erresistentzian) eta korronte zuzen bihurtzen dira (zuzendu). Hala ere,
horretarako kondentsadore baten laguntza behar izango da.

1.6 Graentz zubidun zirkuitua kondentsadore batekin:


Lehen azaldutako berdina gertatuko da, baina kondetsadoreari esker, erresistentzian
geratzen den uhinean errektifikazio bat egongo da eta korronte zuzenaren bihurketara
hurbilduko da zerra-hortzak (dientes de sierra) lortuz. Honekin, ondulazioa txikitzea lortzen
da, hau da, tentsioaren aldakuntza txikitu egingo da.

Kondentsadorea erresistentziarekiko paraleloan kokatuko da, aurrekoaren zirkuitua guztiz


jarraituz baina kondentsadorea bat gehituz.

2.Erabilitako Materialak

Izena Argazkia Zertarako erabiltzen da?

Banana kableak Zirkuitua elikatzeko erabiliko dira eta


baita erabiliko diren elementu
ezberdinak konektatzeko ere.
(Praktika honetan banana handia
eta txikiar erabili ditugu)

Polimetroa Zirkuitutik igarotzen diren voltaia eta


intentsitatea kalkulatzeko erabiltzen
den elementua.
Horrez gain, kontinuitatea dagoen
ikusteko ere erabiltzen da.

Transformadorea Indukzio elektromagnetikoan


oinarritzen den gailu elektrikoa.
Sarrerako tentsioa 230Vkoa izango
da eta irteeran 12V izango ditugu
(korronte alternoan)

Diodoa Etengailu moduan jokatzen duen


gailu erdieroale bat da zeinek
korrontea bakarrik norabide bakar
baten ahalbidetuko duen.

5
Erresistentzia (KZ) Zirkuitu elektriko bateko
korronte-fluxuarekiko oposizioaren
neurria da. Bere eginkizuna
korrontearen igarobidea aldatzea da
eta beste kasu batzuetan beroa
sortzea. Kasu honetan, diodoaren
eragina ere ikusteko erabiliko da
tenstio jaitsiera bertan ikusiz.

Kondentsadorea Alternadorean sortzen den korronte


alternoa zuzentzeaz arduratzen den
elementua da, korronte zuzena
bihurtuz.

Erresistentzia zeramikoa Funtzioa erresistentzia arrunten


(KA) berbera izango da baina hauek
potentzia gehiago daukate.

Elikadura iturria Sareko tentsioan oinarrituta (KA),


tentsio-seinale jarraitua (KZ)
emateko gai den gailua da.

Osziloskopioa Elektronikarako neurtzeko tresna


bat da. Ardatz bertikalean
anplitudearen eta ardatz
horizontalean denboraren grafikoa
adierazten du. Apartu honekin
diodoak sortuko duen eragina
zirkuituan ikusiko da.

Osziloskopioko sonda Seinale-iturri bat osziloskopio batera


konektatzeko erabiltzen den gailua
da eta honekin ikusi nahi den uhina
aztertu daiteke.

6
3.Diodoak

3.1 Zer da diodo bat eta zertarako balio dute


Diodo bat bi terminaleko osagai elektroniko bat da, korronte elektrikoa bertatik
noranzko bakar batean zirkulatzea ahalbidetzen duena. Korrontea kontrako
noranzkoan badabil, pasabidea blokeatuz, korronte elektrikoaren zirkulaziorako ez
ezik, honek kontrolatu eta eutsi egiten dio.

3.2 Terminalak
3.1 atalean esan bezala, diodoak bi terminal dauzka, anodo bat eta katodo bat.

Katodoa: polo negatiboa.


Anodoa: polo positiboa.
Irudian ikusten digu marratxoa esaten digu zein da
alde bakoitza.

3.3 Diodo baten uhina


- Diodo erreal baten kurba bereizgarria honako hau da:

Grafiko honetan ikusi dezakegu nola


funtzionatzen duen diodo bat.

7
4.LEHENENGO ARIKETA
● KORRONTE ZUZENA

4.1 Diodoa zuzenean jarriz ( zuzeneko


ezaugarri-kurbarako lortutako datuak)
- Zirkuitua:

Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

- Neurketa:

KORRONTE ZUZENA: Zuzeneko ezaugarri kurba

TENTSIO 1.NEURKETA 2.NEURKETA (1.NEURTKETA+2.NEURKETA Tentsioa


A (mA) (mA) )/2 (V)

0 0 0 0 0

0,1 0 0 0 0,11

0,2 0 0 0 0,23

0,3 0 0 0 0,336

0,4 0 0 0 0,4

0,5 0 0 0 0,45

0,6 0,1 0,1 0,1 0,49

0,7 0,2 0,2 0,2 0,51

0,8 0,3 0,3 0,3 0,52

8
- Grafikoa

- Konklusioak
Zuzeneko eremuan, korrontea azkar handitzen hasten den tentsioari, diodoaren tentsio
minimoa da, hau da, lan egiteko eremua, potentzial-hesiaren berdina dena. Gure kasuan
diodoak 0,6/0,7V arte 0mA ematen zituen. Baina behin 0,6/0,7V gorantz egonda diodoa
lanean zegoen eta korrontea gidatzen hasi zen.
Vk» 0,7 V

4.2 Diodoa alderantiz jarriz (Alderantzizko


ezaugarri-kurbarako lortutako datuak)
- Zirkuitua

Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

9
- Neurketa

KORRONTE ZUZENA: Alderantzizko ezaugarri kurba

TENTSIO 1.NEURKETA 2.NEURKETA (1.NEURTKETA+2.NEURKETA Tentsioa


A (mA) (mA) )/2 (V)

1 0 0 0 1,04

2 0 0 0 2,07

3 0 0 0 3,05

4 0 0 0 4,06

5 0 0 0 5,08

6 0 0 0 6,02

7 0 0 0 7,1

8 0 0 0 8,12

9 0 0 0 9,14

10 0 0 0 10,06

11 0 0 0 11,11

12 0 0 0 12,12

13 0 0 0 13,09

10
- Grafikoa

- Koklusioak
Atal honetan ikus dezakegu tentsioak gora egin arren diodoak ez duela ezer gertatzen
uzten.

4.3 Bion txostena excelean hobeto ikusteko grafikoak:


https://docs.google.com/spreadsheets/d/16YOeSrlkj48M5voQ_5uWhmIl8SiKAa5v/edit?usp=
sharing&ouid=109999033254530952762&rtpof=true&sd=true

5.BIGARREN ARIKETA
● KORRONTE ALTERNOA

5.1 Uhin erdiko zirkuitua:


Primarioaren tentsioaren semiziklo positiboan, bigarren mailako harilkatzeak tentsio-uhin
erdi positiboa du muturren artean. Horrek esan nahi du diodoa polarizazio zuzenean
dagoela. Hala ere, primarioko tentsioaren erdiiziklo negatiboan, bigarren mailako
harrapaketak uhin sinusoidal negatiboa du. Beraz, diodoa alderantziz polarizatuta dago.

VL uhinak elikatzen du RL. Baina alde negatiborik ez duen tentsioa da, "Etengabeko Tentsio
Pultsatzailea" da, eta guk "Etengabeko Tentsio Konstantea" bilatzen dugu.

11
- Zirkuitua:
Muntaketa

Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

- Uhinak:
- Sarrerako uhina
- Diodoaren uhina
- Irteerako uhina

- Konklusioak:

5.2 Uhin bikoitzeko zirkuitua:

Artezgailuak tentsioaren semiziklo positiboarekin funtzionatzen du sekundarioan, eta beheko


artezgailuak, berriz, tentsioaren semiziklo negatiboarekin funtzionatzen du sekundarioan.
Hau da, D1ek semiziklo positiboan gidatzen du eta D2k semiziklo negatiboan.

Beraz, korronteak karga arteztuan zirkulatzen du bi zirkulazio-erdietan.

Zirkuitu honetan VL karga-tentsioa, aurreko kasuan bezala, RL erresistentzian neurtuko da.

- Zirkuitua:
Muntaketa

Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

12
- Uhinak
- Sarrerako uhina
- Diodoen uhinak (bat inbertituz erresistentzian izango duen eragina ikusteko)
(t=5ms)
- Diodoen uhinak (bat inbertituz) (t=10ms)
- Diodoen uhinak (bat inbertituz) (t=25ms)
- Diodoen uhinak (bat inbertituz) (t=2,5ms)

- Konklusioak
Ikus daitekeenez, bi diodorekin erresistentzian eragin handia egiten duela denbora
guztian korrontea igarotzen baitago.

6.Hirugarren ariketa

6.1 Zer da graentz zubia


Zubi arteztailea, funtsean, korronte alternoa (CA) korronte
zuzena (DC) bihurtu behar denean erabiltzen den zirkuitu
bat da. Seinale horrek, ikus daitekeenez, semiziklo
positibo bat du (+) eta, ondoren, semiziklio negatibo bat (-)
aldi bakoitzean (T). Seinale hori zuzenean polarizatutako
diodo batean sartzean, anodotik katodora semizliklo
positiboak pasatzen utziko luke. Negatiboek, berriz, ez
lukete inolako korronterik kontsumituko.

Graetzeko zubiaren zirkuituaren funtzionamenduari dagokionez, diodoen funtzionamendua


berdina da, baina konektatuta dauden moduan bi uhin erdiak aprobetxatzen ditu, positiboa
eta negatiboa, seinale sinusoidal hori ahalik eta lauena bihur dadin, korronte zuzenaren
uhinen balio estatiko linealaren antzekoa direlako.

6.2 Graentz zubidun zirkuitua:

- Nola funtzionatzen du eta bideak:

Ikus dezakegunez, 4 diodoak konektatuta daude eta 4 kable ateratzen dira zatietara, bi
transformadorera eta bi RL kargara.

Transformadoreak bere polaritatea aldatzen doa, sare


elektrikoak egiten duen bezala. Semiziklo bakoitzean
gidatzen ari diren diodoak binaka doazte (1,4 eta 2,3).

13
Beraz, lehenengo semizikloan zuzenean polarizatuta daude eta D1 eta D4 diodoak gidatzen
dituzte. Beraz, beste bi diodoak alderantzizko polarizazioan daude eta ez dute korrontea
norabide horretan pasatzen uzten.

Bigarren semizikloan, beste bi diodoek gidatzen dute (D2 eta D3). Korrontea
transformadorearen positibotik ateratzen da, D2 diodotik pasatzen da, gero karga
zeharkatzen du, D3 diodotik pasatzen da eta transformadorearen negatiboan zirkuitua ixten
du.
SEMIZIKLO POSITIBOA: + puntua - puntuarekin alderatuta positiboa denean: D1 diodoa
zuzenean polarizatzen da eta RL erresistentzian eta D3 diodoan bidez eramaten du, B
punturaino, zirkuitua ixten den punturaino. D2 eta D4 diodoak alderantziz polarizatuta
daude. Vd1 eta Vd3 tentsioko bi erorketa gertatzen dira, eta tentsioa RLn
VRL = Vt - (Vd1 + Vd3) = Vt - 1,4V (Vt>1,4 V.)
SEMIZIKLO NEGATIBOA: + puntua --rekiko negatiboa denean: D2 diodoa RL eta D4, bidez
zuzenean polarizatuta dago. D1eta D3 diodoak alderantzizko polarizatuta daude. Vd2 eta
Vd4 tentsioko bi erorketa gertatzen dira, eta tentsioa RLn
VRL = Vt - (Vd2 + Vd4) = Vt - 1,4V (Vt>1,4 V.)
Bi kasuetan korrontea noranzko berean ibili da RL bidez. Emaitzak bitarteko hargunedun
artezgailuaren antzekoak direla ikusten dugu, baina orain VRLa Vt-tik 1,2v-ra txikiagoa da,
korronteak bi diodo zeharkatu behar baititu eta bi tentsio-erorketa eragiten baititu, baten
ordez.

- Zirkuitua:
Muntaketa

Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

- Neurketak:
𝑉𝑅 = 10, 43𝑉 (efikaza)
𝐼𝑅 = 102, 6𝑚𝐴

- Uhinak:
- Sarrerako uhina
- Irteerako uhina (t=2,5ms)
- Irteerako uhina (t=10ms)

14
- Irteerako uhina (t=25ms)
- Irteerako uhina (t=100ms)

- Konklusioak:
Ikus daiteke, aurreko atalean bezala, diodoek erresistentzian duten eragina. Gainera,
kasu honetan, erresistentzian jausitako tentsioa txikiagoa da bi diodo gidatuko
baitute uhin erdi bakoitzean.

6.3 Ariketa 2 (Graentz zubidun zirkuitua kondentzadore


batekin):

- Nola funtzionatzen du
3. ariketan, 2. atalean, lau diodo daude, eta horiei esker, semiziklo batean korrontea
horietako bitik pasa daiteke, eta kontrako zirkuluerdian beste bietatik. Horrela
aprobetxatzen da korronte osoa uhin osoko artezgailu batean.
Uhin-artezgailu oso baten irteerako kondentsadoreak seinalea
eraldatzen du. Eta artezketa horri esker, korronte jarraitu baten
antz handiagoa du uhin erdiko artezgailu bat erabiliz baino.
Erorketa laburragoa denez, ahalmen txikiagoko kondentsadore
bat erabil daiteke.

Zerra-tontorra
Benetan ez dugu korronte alternoa benetako korronte jarraitu
bihurtu. Grafiko batean, korronte jarraitua seinale guztiz
horizontala eta egonkorragoa da, gorabeherarik gabea. Baina
lortu dugu sakonuneak zuzentzea eta horrela izatea lerro
jarraitu baten antzekoena.

Alboko arhakian oso ondo ikusten da nolakoa den uhina eta


nolako aldaketak izan ahal dituen elementuen arabera.

*Garrantzitsua ⇒Nola aukeratu kondentzadorea:


Praktika honetarako kondentsadore bat aukeratzerakoan, zirkuituan daukagun tentsioa
kontuan izan beha izanr dugu. zirkuitu honetan 1000μF eta 25 V-ko kondesagailua
erabili dugu. 1000μF eta 20 V-ko (baina ez geneukan tailerrean) tentsio gutxiago
jasaten duten kondentsadoreak erabiltzen ditugu. Kondentsadorearen neurria
garrantzitsua da; izan ere, 1000μF eta 10 V arteko tentsio txikiagoa jarriko bagenio,
kondentsadoreak zementatu egin dezake, baita lehertu ere.

- Zirkuitua:
Muntaketa

15
Zirkuitua hobeto ikusi nahian, hona hemen esteka.

- Uhinak:
- Sarrerako uhina
- Irteerako uhina (t=2,5ms)
- Irteerako uhina (t=5ms)
- Irteerako uhina (t=10ms)

- Konklusioak:
Hau bigarren bostekoa denez, grantz zubiaren gainean, sakonuneen emaitza handiak
alderatu ahal izan ditugu. Lehenik eta behin, dakigunez, korronte-hondoa lerro zuzen baten
ondoan dago. Eta korronte alternoko honda bat, berriz, bario zikloak dira, tentsio desberdina
baitu. Hori jakin ondoren, gure zirkuituan kondentsadore batek zer inplikatu duen ikusiko
dugu. Kondentsadoreak korronte alternoko honda bat korronte zuzeneko honda batekin
berdintzeko lagunduko digu. Eta hori tentsio-erorketa murriztuz lortuko du.

7.Praktikaren gogoeta

Praktika honetan sakonki aztertu ahal izan dugu diodoen funtzionamendua eta haien
erabilera praktikaren zati guztiak garatu ditugun bitartean. Lehenik eta behin,
korronte zuzenean zein eragin duen aztertu dugu bai zuzenki polarizatuta bai
alderantziz. Behin aztertuta, zuzenki polarizatuz gero eta 0,7Vtik gorako tentsioa
izanik, diodoak gidatuko duela ikusi dugu eta bere tentsioa 0,7Vkoa dela. Berriz,
alderantziz polarizatzerakoan, ikusi dugu etengailu ireki baten funtzioa egiten duela
(korronteari buruz hitz egiterakoan); hau da, diodo horretatik ez dela pasatuko
korronterik hortaz zirkuitua irekita geratuko litzateke.

Korronte zuzeneko atalak oinarritzat hartuz, korronte alternoan egingo duen eragina
errazago aztertu daiteke eta ikusi daiteke ere diodoen kopuruaren arabera zer
nolako eragina izango duen guk jarritako kargan. Lehen aipatutakoarekin batera,
badakigu diodo bakar batekin uhin erdiko artezgailua lortuko dugula eta hortaz
erresistentziak ere bakarrik uhin erdian jasoko du diodoaren eragina; hau da,
korrontea bakarrik igaroko dela uhin erdian hortaz beste uhin erdian erresistentzian
ez da egongo tentsiorik. Hala ere, korronte alternoan lan egiten gaudenez,
polimetroarekin aztertzerakoan hori ez da ikusiko baina osziloskopioan bai. Bestetik,
bi diodorekin uhin osoko artezgailua izango dugu eta erresistentziatik beti igaroko da
korronte.

Ondoren, graentz zubia aztertzerako orduan, ikusi dugu diodoek erresistentzian


sortzen duten eragina bi diodorekin sortzen duten berdina dela baina erresistentzian
geratzen den tentsioa txikiagoa izango dela 1,4V kentzen baitira 0,7V izan
beharrean.

16
Azkenenego atalean, graentz zubia eta zirkuitu horretan jarritako karga izanda,
kondentsadore bat erresistentziarekiko paraleloan jartzerakoan irteerako tentsioan
(kargak jasotakoa) sortuko duen eragina aztertu dugu. Azken prozesu hau,
hasierako uhinaren (sarrerako tentsioaren uhinaren) errektifikazio bat egiteko
erabiltzen da. Horregatik azkenengo grafikoan aztertu daitezke lortutako
zerra-hortzak eta nola hauek errektifikatzen duten hasierako piko horiek. Hain zuzen
ere, azkenengo uhinarekin ikus daiteke nola gutxitzen den tentsioaren aldaketa.

Azkenik, hasieran osziloskopiarekin hainbat arazo izan ditugu. Hasieran zarata asko
ateratzen zen eta ez genuen lortzen uhina ondo ateratzea, baina behin manuala
irakurrita behin eta berriz eta sondak zehazki nola kokatzen diren jakitean ondo
atera ditugu lortu beharreko uhinak.

17

You might also like