Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

BIGARREN GAIA.

Geosfera: harriak eta mineralak

1. GEOSFERA: Lurraren zati harritsu eta minerala da, eta gainerako osagaien euskarri da.
2. LURRAZALA: Geosferaren geruza azalekoena da, dentsitate txikiena du eta solidoa da.
3. MANTUA: Lurrazalaren azpian dagoen eta 2900 kilometroko sakonera duen geruza solidoa da,
peridotitaz eratuta.
4. NUKLEOA: Mantuaren azpian dago eta Lurraren erdiguneraino iristen da, 6371 kilometroko
sakonerara.
5. MENDIKATEA: Hainbat mendik osatutako kateak dira, sumendi-jatorrikoak edo ez.
6. PLATAFORMA KONTINENTALA: Kontinente baten zatiak dira, itsasoaren azpian daudenak.
7. SAKONUNE OZEANIKOA: Itsas azpiko haustura estuak dira.
8. DORTSAL OZEANIKOA: Milaka kilometroko luzerako mendikateak dira, itsasoaren azpian
daudenak.
9. UHARTE ARKUA: Sumendi-jatorriko uhartediak dira eta forma lineala izan ohi dute.
10. MINERALA: Sustantzia natural solidoak dira, jatorri ez-organikoa dutenak.
11. GOGORTASUNA: Mineralek urradurekiko duten erresistentzia da.
12. ESFOLIAZIOA: Mineralek xaflatan bereizteko edo forma geometrikoak eratuz hausteko duten
erraztasuna da.
13. MATERIA EZ-ORGANIKOA: Konposizioan karbonorik ez duten gaiak dira edo karbonoa oso
kantitate txikian dutenak. Gai hauek izaki bizidunetan eta ez bizidunetan agertzen dira.
14. MOHS-EN ESKALA: Mineralak bigunenetik gogorrenera sailkatzen duen eskala erlatiboa da.
15. HARRIA: Mineralen agregatuak edo multzoak dira.

You might also like