Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

1. Zer da atmosfera? Lurra inguratzen duen gas geruza da.

2. Zeintzuk dira atmosferaren funtzioak.


1) Oxigenoa dauka, arnastu ahal izateko.
2) Fotosintesia egiteko beharrezko karbono dioxidoa dauka.
3) Zenbait bakterio nitrogenoz elikatzen dira.
4) Babestu egiten gaitu: erradiazioa filtratu edo iragazi egiten du.
5) Tenperatura erregulatu egiten du (negutegi efektua dela eta).

3. Azaldu atmosferaren jatorrian eman diren pausu guztiak.


 Duela 4400 milioi urte, atmosfera primitiboa sortu zen (hidrogenoz eta helioz osatuta).
 Duela 3500 milioi urte, bakterio fotosintetizatzaileek oxigenoa eratu zuten.
 Duela 2500 milioi urte, gaur egungo konposizioaren antzekoa zuen atmosfera eratu zen eta
hortik aurrera, konposizioa ez da ia aldatu.

4. Zein da atmosferaren gaur egungo konposizioa? Gehitu ehunekoak eta gasen izenak:
o %78: NITROGENOA: Bakterio deskonposatzaileek sortzen dute.
o %21: OXIGENOA: gas erreaktiboa da, izaki bizidun askok arnasten dute eta baita
fotosintesi prozesuan eratzen da.
o %1: BESTE GAS BATZUK
 ARGOIA: sumendiek isurita
 KARBONO DIOXIDOA: izaki bizidunek arnasa botatzean eratzen dute eta
aldiz, izaki fotosintetizatzaileek erabili egiten dute.
 BESTE GAS BATZUK: metanoa, kloro eta sufre oxidoak, ozonoa…

5. Hurrengo irudian, adierazi atmosferaren geruza guztiak eta baita altuera ere.

500 km
Termosfera
edo ionosfera
80 km50 Mesopausa
km
Mesosfera
Estratopausa
Ozono geruza edo ozonosfera
Estratosfera 10-15 km

Tropopausa
Troposfera Tropopaus
a
6. Zer da presio atmosferikoa? Aireak lurrazalaren gain hartzen duen pisua
7. Zein tresnaren bitartez neurtzen da presio atmosferikoa? Barometroaren bitartez
8. Zein bi faktorek baldintzatzen dute presio atmosferikoa? Azal itzazu.
Garaiera: zenbat eta altuago egon, orduan eta aire geruza txikiagoa egongo da eta beraz, presio
atmosferikoa txikiagoa izango da.
Airearen tenperatura: aire beroak gorantza egiten du eta beraz, presio atmosferikoa txikiagoa
izango da. Aldiz, aire hotza behera doa eta presio atmosferikoak gora joko du.
9. Zer ikusiko dugu barometroan, eguraldi txarra egiten badu? Zergatik?
Eguraldi txarra egiteko, hodeiak sortu behar dira eta beraz, aire beroa gorantza joan behar du,
presio atmosferikoa txikituz. Ondorioz, eguraldi txarra egongo da.
10. Zein bi unitate erabiltzen dira presio atmosferikoa adierazteko?
Milibarrak eta milimetro merkurio.
11. Zer dira hurrengo irudiak?

Antizikloia Depresioa

12. Zer da fronte bat?


Tenperatura eta hezetasun-maila desberdinak dituzten aire masak elkartzen diren eremuei fronteak
deritze.
13. Zer dira hodeiak?
Ur tantak, pisu txikia dutenez, airean esekita geratzen dira. Lurruntzen badira tantak, hodeiak
eratzen dira.
14. Zer dira prezipitazioak?
Hodeietan agertzen diren tantak handitzean sortzen dira.
15. Zer desberdintasun dago klima eta eguraldi meteorologikoaren artean?
Eguraldi meteorologikoa: atmosferak une eta toki jakin batean duen egoera.

Klima: denboraldi luzean izandako eguraldi meteorologikoaren laburpena da. (Urte askotan
jasotako datuak aztertzen dira: tenperatura eta publiositatearen batezbesteko balioak hartzen ditu).
16. Zer da klimograma bat? urtebetean izandako tenperatura eta prezipitazio osoen adierazpen
grafikoa da.
17. Zer da kutsatzaile bat? sustantzia solidoak, likidoak edo gaseosoak dira, airean daudenean bere
kalitatea murrizten dutenak eta askotan, osasunerako arriskutsuak izan daitezke.

You might also like